You are on page 1of 2

UKIMENA: HOTZA ETA BEROA BEREIZTEN DITUZU?

UKIMENA: HOTZA ETA BEROA BEREIZTEN DITUZU? Zalantzarik gabe, beroa eta hotza bereizten dituzu. Baina, batzuetan hautematen duguna ez al da nahasia izaten? Ea, froga dezagun esperimentu baten bidez ondo bereizten dituzun.

NOLA EGIN?
1.-Bete ezazu ontzi bat ur beroz (kontuz erre gabe).

2.-Bete ezazu beste ontzi bat ur hotzez (izotz piska bat bota).

3.-Bete ezazu beste ontzi bat ur epelez (ur hotza eta beroa nahastuz).

4.-Sartu eskua ur berodun ontzian denbora batez.

5.-Jarraian sartu eskua ur epeldun ontzian. Zer hautematen duzu? Epeltasuna edo hotza?

6.-Sartu segidan eskua ur hotzdun ontzian denbora batez.

7.-Jarraian sartu eskua ur epeldun ontzian. Zer hautematen duzu? Epeltasuna edo beroa?

Jabetu bazara, ukimenaz hautematen duzuna nahastea erreza da.

You might also like