You are on page 1of 9

TEKNOLOGIA IRAUNKORRA: Energia-iturriak eta zentral elektrikoak

1. Zer dira energia-iturriak?


Edozein energia mota sortzeko gai diren baliabide naturalak dira.

2. Idatzi energia-iturri ez berriztagarrien (berriztaezinen) definizioa.


Energia sortzeko kontsumitu ondoren agortzen direla.

3. Idatzi energia-iturri berriztagarrien definizioa.


Energia sortzeko kontsumitu ondoren agortzen ez direla.

4. Idatzi energia-iturri ez berriztagarrien izenak (berriztaezinak).


Erregai fosilak (Ikatza, petrolioa eta gas naturala) eta nuklearra (uranioa).

5. Idatzi energia-iturri berriztagarrien izenak.


Energia hidraulikoa, eguzki-energia, haize-energia (eolikoa), mareen eta olatuen energia
(mareomotriza eta undimotriza), energia geotermikoa, biomasa-energia eta hirietako hondakin
solidoen energia.

6. Zeintzuk dira energia-iturrien erabilerak?


- Energia elektrikoa lortzea.
- Energia termikoa lortzea berokuntzarako eta industria-prozesuetarako.
- Energia zinetikoa lortzea garraiobideetarako.

7. Zenbat urte barru agortuko dira erregai fosilak gaur egun dagoen produkzioa mantentzen bada eta
dauden erreserbak kontuan hartuta?
Ikatza: 132 urte barru. (150 baino gutxiago urte barru).
Petrolioa: 50 urte barru. (50ren bat urte barru).
Gas naturala 50 urte barru. (50ren bat urte barru).

8. Zer da ikatza?
Ikatza gehienbat karbono-atomoz osatutako erregai fosila, solidoa eta beltza da.

9. Zer da petrolioa?
Petrolioa hidrokarburoz (karbonoz eta hidrogenoz osatutako molekulak dituzten konposatu kimikoak)
osatutako erregai fosila, likido likina eta beltza edo kolore arrekoa da.

10. Zer da gas naturala?


Gas naturala gehienbat metanoz (CH4) osatutako erregai fosila eta gaseosoa da.

11. Aipatu ikatz-motak eta ordenatu beren bero-ahalmenaren arabera.


Antrazita, harrikatza, lignitoa eta zohikatza. Bero-ahalmena handienetik txikienera ordenatuta.

12. Aipatu ikatz-motak eta ordenatu beren karbonoaren ehunekoaren arabera.


Antrazita, harrikatza, lignitoa eta zohikatza. Karbonoaren ehuneko handienetik txikienera ordenatuta.

13. Zeintzuk dira ikatzaren erabilerak?


➢ Zentral termikoetan erregai gisa energia elektrikoa sortzeko.
➢ Altzairua egiteko erabiltzen den kokearen lorpena.
➢ Energia handia behar duten industrietan.
14. Zer da petrolioaren fintzea?
Petrolioak dituen hidrokarburoen bereizketa da.

15. Idatzi zatikaturiko destilazio-dorretik ateratzen Petrolioaren deribatuak Aplikazioak


diren deribatuak eta beren aplikazioak
Petrolioaren likidatutako Berokuntzarako erregaia
gasak (propanoa, butanoa)
Gasolina Ibilgailuetarako erregaia

Nafta Disolbatzaileak
Industria petrokimikoa
Kerosenoa Hegazkinetarako erregaia

Gasolioa Ibilgailuetarako eta


berokuntzarako

Olio lubrifikatzailea Lubrifikatzaileak

Fuelolioa Zentral
termoelektrikoetarako
erregaia
Asfaltoak Errepideak egiteko

15.
16. Zeintzuk dira gas naturalaren erabilerak?
Erregai gisa zentral termoelektrikoetarako, industriarako, berokuntzarako eta garraioetarako.

17. Zeintzuk dira erregai fosilen errekuntzak sortzen dituen gas kutsagarriak eta gas hauetako bakoitzaren
eragina ingurumenean?
CO2, SO2 eta NOx.
CO2-k negutegi-efektua sortzen du. Negutegi-efektuak klima-aldaketa sortzen du.
SO2 eta NOx gasek euri azidoa sortzen dute.

18. Zertan datza uranioaren aberaztea?


Uranio naturalak duen uranio-235 isotopoaren portzentajea (%1 baino gutxiago) %3-5 bitarteko
portzentajera handitzean datza. Horrela lortzen den uranioa fisiona daiteke.

19. Azaldu fisio-erreakzio nuklearra. Egin marrazki bat.

Fisio-erreakzioan uranio-235 nukleo bat neutroiez


bonbardeatzen da. Bonbardaketa honen ondorioz uranio-235
nukleoa txikiagoak diren bi nukleotan apurtzen da, bizpahiru
neutroi igortzen dira eta oso energia handia askatzen da.
Igorritako neutroiek uranioaren beste nukleo batzuk puska
ditzakete eta horrela hurrenez hurren.

20. Zeintzuk dira energia nuklearraren erabileraren eraginak ingurumenean.


➢ Erregai fosilen erabilerak sortzen dituen gas kutsagarriak (CO2, SO2, NOx) ez dira sortzen.
➢ Milaka urtetako erradioaktibitatea duten hondakinak sortzen dira. (Beraz, aldi luze honetan
hondakin arriskutsuak bilduta egongo dira eta ihes erradioaktiboak gerta daitezke).
➢ Nahiz eta zentral nuklearretan ihes erradioaktiboak arruntak ez izan, gerta daitezke.
➢ Arma nuklearrak sortzeko aukera dago.

21. Azaldu fusio-erreakzio nuklearra. Egin marrazki bat.

Nukleo arinak, elkartzen dira nukleo astunak sortzeko. Fusio prozesuan oso energia
handia askatzen da.

(Adb. Deuterio eta tritio atomoen arteko fusioan helio atomo bat eta energia handia
sortzen dira).

22. Hurrengo zentral elektrikoen izena jarri eta irudietan geziek adierazten dituzten atalen izenak idatzi.

ZENTRAL TERMIKOA KONBENTZIONALA


1. Erregaia hornitzeko sistema
2. Galdara
3. Kutsatzaileen murrizketa-ekipoa
4. Tximinia
5. Lurrun-turbina
6. Alternadorea
7. Transformadorea
8. Kondentsadorea
9. Hozte-zirkuituaren ponpa
10. Hozte-dorrea

ZIKLO KONBINATUAREN ZENTRAL TERMIKOA

1. Neurtu eta erregulatzeko estazioa


2. Iragazki-multzoa
3. Errekuntza-ganbera, konpresorea eta
gas-turbina
4. Alternadorea
5. Transformadorea
6. Berreskuratze-galdara
7. Lurrun-turbina
8.Alternadorea
9. Transformadorea
10. Kondentsadorea
11. Hozte-zirkuituaren ponpa
12. Hozte-dorrea

ZENTRAL NUKLEARRA

1. Erregai-elementuak:
2. Erreaktore nuklearra
3. Lurrun-sorgailua
4. Lurrun-turbina
5. Alternadorea
6. Transformadorea
7. Kondentsadorea
8. Hozte-zirkuituaren ponpa
9. Hozte-dorrea
10. Euste-eraikina

ZENTRAL HIDROELEKTRIKOA

1. Presa

2. Balbula

3. Turbina hidraulikoa

4. Alternadorea

5. Transformadorea
ZENTRAL EOLIKOA

1. Dorrea
2. Palak
3. Abatz
4. Gondola
5. Haize-orratza eta
anemometroa
6. Abiadura txikiko ardatza
7. Biderkatzailea
8. Abiadura handiko ardatza
9. Alternadorea
10. Bihurgailua
11. Transformadorea

KAPTADORE ZILINDRIKO-PARABOLIKOAK DITUEN EGUZKI-ZENTRAL TERMIKOA

1. Kaptadore zilindriko-parabolikoak

2. Lurrun-sorgailua

3. Lurrun-turbina

4. Alternadorea

5. Kondentsadorea

6. Transformadorea

7. Hozte-zirkuituaren ponpa

8. Hozte-dorrea
DORRE ZENTRALEKO EGUZKI-ZENTRAL TERMIKOA

1. Heliostatoak
2. Dorre zentrala
3. Depositu beroa
4. Lurrun-sorgailua
5. Depositu hotza
6. Lurrun-turbina
7. Alternadorea
8. Transformadorea
9. Kondentsadorea
10. Hozte-zirkuituaren ponpa
11. Hozte-dorrea

ZENTRAL FOTOBOLTAIKOA

1. Eguzki-panelak

2. Inbertsorea

3. Transformadorea:

23. Zer energia-eraldaketa sortzen da zentral elektriko bakoitzean?


➢ Zentral termiko konbentzionalak: Erregaien energia kimikoa energia elektrikoan eraldatzen da.
➢ Ziklo konbinatuaren zentral termikoak: Gas naturalaren energia kimikoa energia elektrikoan eraldatzen
da.
➢ Zentral nuklearrak: Uranioaren energia nuklearra energia elektrikoan eraldatzen da.
➢ Zentral geotermikoa: Lurraren barneko energia termikoa energia elektrikoan eraldatzen da.
➢ Biomasa eta hirietako hondakin solidoak (HHS) erabiltzen dituzten zentralak: Biomasaren edo HHS-en
energia kimikoa energia elektrikoan eraldatzen da.
➢ Zentral hidroelektrikoa: uraren energia potentziala energia elektrikoan eraldatzen da.
➢ Eguzki zentral termikoak: Eguzki erradiazioaren energia energia elektrikoan eraldatzen da.
➢ Zentral fotoboltaikoak: Eguzki erradiazioaren energia energia elektrikoan eraldatzen da.
➢ Zentral eolikoak: Haizearen energia zinetikoa energia elektrikoan eraldatzen da.
➢ Marea-zentralak:Mareen energia zinetikoa energia elektrikoan eraldatzen da.
➢ Olatuak erabiltzen dituzten zentralak: Olatuen energia zinetikoa energia elektrikoan eraldatzen da.
24. Zer gertatzen da zentral termiko konbentzional baten galdaran?
Galdaran erregaia erretzen da eta sortzen den beroak galdaran sartzen den ura presiopeko lurrun
bihurtzen du.

25. Nola funtzionatzen du zentral termiko konbentzional baten lurrun-turbinak?


Galdaran sortutako presiopeko lurrunak lurrun-turbinaren besoak jotzen ditu eta turbina mugiarazten du.

26. Nola funtzionatzen du zentral termiko konbentzional baten alternadoreak?


Alternadorea turbinaren ardatzarekin bat eginda dagoenez, turbina biratzean alternadorea ere biratzen
da. Alternadoreak, biratzen denean, energia elektrikoa sortzen du.

27. Zer egiten du zentral elektriko baten transformadoreak?


Alternadoreak zentral elektrikoan sortutako energia elektrikoaren tentsioa (normalean 6 eta 20kV bitartekoa
da) garraio-sarearen tentsioraino (220 eta 400kV bitartekoa) handitzen du. Horrela, energia elektrikoaren
garraioan energia termikoaren galerak murrizten dira.

28. Zer gertatzen da zentral termiko konbentzional baten kondentsadorean?


Kondentsadorean turbinatik irteten den lurruna ur bihurtzen da eta galdarara doa berriro lurrun
bihurtzeko. Lurruna kondentsatzeko hozte-ur gisa zirkuitu ireki baten ura (itsasoarena edo ibai batena)
edo zirkuitu itxi batena erabiltzen da. Zirkuitu itxiaren kasuan ura hozteko hozte-dorreak erabiltzen dira.

29. Nola funtzionatzen du zentral elektriko baten hozte-dorrea?


Dorre honek hozte-zirkuituaren ura hozteko balio du. Hozte-zirkuituaren ur beroa dorrearen goitik
sartzen da eta erortzean, dutxa bat izango balitz bezala, dorrearen behetik sartzen den aireak ura hozten
du. Ur hotza kondentsadorera sartzen da lurrunaren kondentsazioaren zikloa errepikatzeko.

30. Zeintzuk dira ziklo konbinatuaren zentral termikoek dituzten bi turbina-motak? Zerk birarazten du
turbina bakoitza?
Gas-turbina eta lurrun-turbina.
Gas-turbina gas naturalaren errekuntzak sortutako gasek mugiarazten dute.
Lurrun-turbina, gas-turbinatik irteten diren gasen beroak sortutako lurrunak mugiarazten du.

31. Zer gertatzen da ziklo konbinatuaren zentral termiko baten berreskuratze-galdaran?


Gas-turbinatik irteten diren gasak berreskuratze-galdarara sartzen dira. Gas horien beroak sartzen den
ura presiopeko lurrun bihurtzen du.

32. Aipatu zentral nuklear-mota bi.


a) Presiopeko uraren bidezko erreaktorea dutenak (PWR: Presurized Water Reactor).
b) Irakiten dagoen uraren bidezko erreaktorea dutenak (BWR: Boiling Water Reactor).

33. Zein da fisionatzen den uranioaren isotopoa?


U-235.

34. Erreaktorean dauden kontrol barrak: Zer egiten dute? Egiten dutenak zertarako balio du?
Fisio-erreakzioetan askatzen diren neutroiak xurgatzeko gai dira. Barra hauek erreaktorean gehiago ala
gutxiago sartuz fisio-erreakzioaren erritmoa kontrolatzeko.

35. Erreaktorean dagoen moderatzailea: Zer egiten du? Egiten dutenak zertarako balio du?
Neutroiak moteltzen ditu. Fisio-erreakzioak sortutako neutroien abiadura egokia lortzeko.
36. Irudi bakoitzari dagokion turbina hidrauliko-motaren izena idatzi? Idatzi noiz erabiltzen den mota
bakoitza.
Turbina-mota Noiz erabiltzen da?
Pelton Ur-jauzi handiak
Emaria txikiak

Francis Ur-jauzi ertainak


Emaria ertainak

Kaplan Ur-jauzi txikiak


Emaria handiak

37. Zer egiten du aerosorgailu baten biderkatzaileak? Zeren bidez egiten du hori?
Engranajeen bidez abiadura txikiko ardatzaren abiadura 50 bider inguru handitzen du.

38. Zeintzuk dira eguzki-zentral termikoen motak?


a) Kaptadore zilindriko-parabolikoak dituena.
b) Dorre zentralekoa.

39. Zerez osatuta daude eguzki-panelak?


Zelula fotovoltaikoz.

40. Zein da alternadorerik erabiltzen ez duen zentral elektriko bakarra?


Zentral fotovoltaikoa.

41. Zerez eginda daude zelula fotovoltaikoak? Nola sortzen da energia elektrikoa zelula fotovoltaiko
batean?
Zelula fotovoltaikoak siliziozko bi geruzaz eginda daude.
Eguzki-erradiazioaren fotoiek zelula fotovoltaiko bat jotzen dutenean bi geruzen arteko tentsio txikiko
korronte elektriko bat sortzen da.

42. Azaldu zentral undimotriz baten funtzionamendua.

Olatuak aire-kameran sartzen dira eta barruan dagoen


airea konprimitzen dute. Aireak turbina mugiarazten
du eta turbinarekin konektatuta dagoen alternadoreak
energia elektrikoa sortzen du.Ura aire-kameretik
irteten da eta kamera berriro airez betetzen da.
43. Zeintzuk dira biomasa-motak?

a) Biomasa naturala: Ekosistema naturaletik datorrena (eroritako zuhaitzen adarrak, hostoak…).


b) Hondakinezko biomasa: Giza jardueren ondoriozko biomasa (hiri-hondakin solidoak, animalien
satsa, zerrategien zerrautsa…)
c) Laborantza energetikoak: Ibilgailuetarako bioerregaiak (bioetanola, biodiesela…) lortzeko hazten
diren landare batzuk.

You might also like