You are on page 1of 5

1.

Azal ezazu era laburrean desplazamendu-ponpen funtzioa eta


funtzionamendu oinarriak.
Desplazamendu-ponpak egokiak dira presio altuak eta emari baxuak behar dituzten
aplikazioetan. Hustutako emaria kargarekiko ia independentea denez, ponpa horiek
industria-aplikazio ugari dituzte, bai produktuen dosifikazioan, bai jasogailuetan,
trakzio-gailuetan eta abarretan.
Desplazamendu positiboko ponpa batean, barne-mekanismoaren mugimenduaren
ondorioz xurgatze-lerroan sortzen den depresioak erakarrita sartzen da fluidoa.
Mekanismoa engranajez, paleta batzuez edo pistoi batzuez osatuta dago. Hauek
xurgapen-bridaren fluidoa bulkada-bridara garraiatzeaz arduratzen dira. Ponpa hauek
noranzko bikoak edo norabide bakarrekoak izan daitezke.

2. Beheko irudian energia hidraulikoko sistemaren potentzia- transmisioa


azaltzen da, baita sistemaren aldagaien kausalitate erlazioak. Eztabaidatu
zehatz-mehatz.

Lehenik eta behin zirkuito elektrikoarekin motorra elikatzen da mugimendu bat eta
momentu bat sortuaz. Ondoren ponpak mugimendu eta momentu hauek erabiltzen ditu
fluidoa, kasu honetan olioa, mugitzeko emari bat emanez. Jarraian olioa zilindrora
iristen da eta honek indar bat egiten dio kargari, hau mugituz.
Diagrama honek sistema bat modelizatzen du, eta sistema honetan definituak daude
mugitu beharreko karga eta hau mugitu behar den abiadura. Datua hauek jakinda
zilindroak izan behar duen azalera kalkula daiteke, ondorioz abiadura eta azalerarekin
sisteman beharreko kaudala kalkula daiteke eta datu hauekin motorraren potentzia
zenbatekoa den atera daiteke.
Bestalde alderantziz ere erlazionatu daiteke, hau da, motorraren datuak jakinik prozesua
alderantziz eginik zilindroak eman dezakeen indar maximoa.
3. Desplazamendu ponpetan ematen diren potentzia galera mota ezberdinak
azaldu.
Ponpek energia mekanikoa energia hidrauliko bihurtzen dute, eta prozesu horretan
potentzia-galerak gertatzen dira, errendimenduarekin adierazten direnak.
Errendimenduak kalkulatzeko, kontuan hartzen dira ponparen guztizko errendimendua,
errendimendu bolumetrikoa (ηv) eta errendimendu hidrauliko-mekanikoa (ηhm).
Honako formula hau aplikatuko da:

Bolumen-errendimenduak pistoiaren junturetako ihesagatiko galerak kontuan hartzen


ditu. Ondorioz, juntura oso-osoa badago ηv = 1,0.
Errendimendu hidrauliko eta mekanikoa (ηhm) ponpa, motor eta zilindrotako
ihesengatik sortutako galerak dira.

4. Azal ezazu ponpetan gertatzen den kabitazio fenomenoa.


Kabitazioa ponpa hidraulikoetan gertatzen den fenomeno bat da, ponpatzen den
fluidoaren presioa lurrun-presioaren azpitik erortzen denean, eta horrek fluidoa
lurruntzen eta burbuila edo barrunbe txikiak sortzen ditu. Burbuila horiek lehertu egiten
dira presio handiko eremuetan jartzen direnean, eta horrek kalte egin diezaieke
ponparen osagaiei eta haien eraginkortasuna murriztu.
Presioaren jaitsiera hainbat arrazoirengatik gerta daiteke, hala nola fluido-maila
txikiengatik, fluidoaren abiadura handiagatik edo mugatutako xurgapen-lerroengatik.
Jariakina ponpatik zirkulatu ahala, burbuilak presio handiko eremuetara mugitzen dira,
eta han lehertu egiten dira, bultzatzailea, karkasa eta ponparen beste osagai batzuk
kaltetu ditzaketen talka-uhinak sortuz.
Kabitazioak eragindako kalteek ponparen errendimendua murriztu eta mantentze-
lanen kostuak areagotu ditzakete. Kabitazioa saihesteko, garrantzitsua da:
 fluido-maila egokiak mantentzea
 xurgapen-hodiak mugatuta ez daudela ziurtatzea
 fluido-abiadura altuak saihestea.
 Kabitazio-probabilitatea murrizten duten ezaugarriekin diseina daitezke:
 xurgapen-hodi eta bultzatzaile handiagoekin
 aire-bereizgailu bat edo xurgatze-egonkortzaile bat instalatuz.
5. Nola sailkatzen dira ponpa hidraulikoak? Eskema bat egin.

6. Eztabaidatu Ponparen ezaugarri-kurbak ematen duen informazioa


Ponparen ezaugarri-kurbak ondoko informazioa ematen du:
 P=0 denean, ponpak Q edo guztizko garraio-emaria ematen du.
 P>0 denean, Q jaitsi egiten da ihes-olioa dela eta.
 Ezaugarri-kurbaren ibilbideak bolumen-errendimenduaren berri ematen du.
Ponparen ezaugarri-kurba, bolumen-emariaren gutxitzea ponparen potenziaren
gutxitzearen ondorio dela egiaztatzeko erabil daiteke.
7. Egozketa bolumen aldakorreko ponpak azal itzazu era laburrean
Ponpa mota hauek zirkulo batean kolokatuta dauden pistoiak erabiltzen ditu energia
mekanikoa energia hidraulikora bihurtzeko. Bolumen aldakorrekoak dira, izan ere,
erreboluzio bakoitzeko ematen duten fluido kantitatea aldatu dezaketelako.
Ponpa hauek efizienteak, fidagarriak eta erabilgarriak dira, hori dela eta asko
erabiltzen dira. Hala ere, beste mota batzuk baino konplexuagoak eta garestiagoak
izan ahal dira eta mantenua behar dute ondo funtzionatzeko.

8. Azaldu labur-labur testuliburuan deskribatutako desplazamendu


aldaketako ponparen eraikuntza, funtzionamendua eta kontrola. (Erabili
3.34 irudia, 3.5.1 kapituluan dagoena)

Pistoi axialeko ponpa linealek, pistoi kopuru jakin bat erabiltzen dute
mugimendu alternatiboan, ardatz baten inguruan barrilete baten eramanda biratzen
dutenak. Pistoiak plater inklinatu baten gainean bermatzen dira oin batzuen bidez, eta
beren ontzitik behin irteten dira ardatzaren bueltan. Barriletea distribuzio plakaren
gainean irristatzen da bonbaren barnealdea xurgapen-hodiekin konektatuz, modu
honetan, barriletearen bira bakoitzean pistoi bakoitzak fluido-bolumen jakin bat bultzatu
eta xurgatzen du plaka horretan jarritako zuloen bidez. Bolumen hau, eremuaren eta
egindako ibilbidearen araberakoa da, eta, era berean, plateraren inklinazioarena. Pistoi-
ponpak, beraz, desplazamendukoak izan daitezke, finkoak edo aldakorrak eta, azken
horietan, plater inklinatua kulunka baten gainean muntatzen da zeinaren angelua
mekanismo baten bidez erregulatu daitekeen, eskuz ala modu hidraulikoan.
9. Izendatu ponpa hidraulikoak zehazteko behar diren espezifikazio teknikoen
zerrenda?

Ponpa bat aukeratzeko hainbat faktore izan behar dira kontuan, hala nola:
- Emaria: aplikazio batek eskatzen duen emaria betetzeko gai izan behar da,
hori dela eta, ponparen emaria aplikazioaren berdina izan behar da.
- Presioa: hau ponpak sortu dezakeen presio hidraulikoa da, ez badu presio
nahiko sortzen, aplikazioa ez da martxan hasiko.
- Fluido mota: fluido ezberdinek propietate ezberdinak dituzte, hori dela eta,
ponpa erabiliko den fluidoarekin konpatiblea izan behar da.
- Ponpa mota: hainbat mota ezberdin daude, bakoitza beraien abantaila eta
desabantailekin, aplikazioaren arabera egokiena aukeratu behar da. Mota
ezberdinen artean hurrengoak aurkitu daitezke: paladunak, pistoidunak,
engranaidunak…

You might also like