You are on page 1of 9

DBH 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA

EKOLOGIA gidoia
1. FAKTORE BIOTIKOAK

 Zer dira? (DEFINITU).


Faktore Biotikoak (BIO_BIZI=BIZIAREKIN LOTURIKOAK): Elkarri eragiten

dioten izaki bizidunak dira, hau da, ekosistema bateko FLORA, FAUNA BAINO
BAITA MIKROORGANISMOAK ERE. Beste era batera esanda, ekosistema bateko
izaki bizidunen artean ezartzen diren HARREMANAK.

Adibidez, basoko fauna eta espezie


horien artean janaria lortzeko
sortzen den lehia edo elkarlana.
Izaki bizidun guzti hauek
POPULAZIOAK eta KOMUNIKATETAK
osatzen dituzte: (ERREPASATU

LEHENEGO GALDETEGIAREN 2.GALDERA: 3.1.-Faktore biotikoen ierarkiaren eta


Populazioa eta komunitateak zer diren eta
euren arteko harremanen eskema.
euren ezaugarriak)

 Zeintzuk dira ekosistema bateko faktore biotikoak?. Jarri bakoitzetik adibide bana.
Ekosistema jakin batean, populazio desberdinek KOMUNITATEA osatzen
dute. Hauen baitan dauden espezieek beraien arteko harremanak bultzatzen
dituzte ekosistemaren dinamika aurrera eramateko. Populazio bakoitzaren
hazkundea, espezie horren ezaugarrien araberakoa izango da eta horrela bi
hazkunde mota desberdin ikasiko ditugu aurrerago (IKUSI HIRUGARREN

GALDETEGIAREN 2 eta 3 ARIKETAK).

Harreman horiek, mota desberdinetakoak izan daitezke. Populazio edo


komunitate batean, espezie berekoak diren harremanak sortzen dira eta
horiei ESPEZIEBARNEKOAK deritze. Adibidez orein arren arteko lehia emeak
ernaltzeko edota lehoien artekoa elikatzeko. Baino badira espezie desberdinen
arteko harremanak ere, ESPEZIEARTEKOAK, zeinen adibide izan daiteke zorriak
ostalari bat bilatzen dutela eta berataz baliatzen direla elikadura lortzeko.
DBH 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA

Azken hauetan, espezie desberdinen banakakoen arteko harremana


zeinuen bitartez azaltzen da (+/-) banakakoari zein eragin egiten
dion azaltzen dutenak. Gauzak horrela; +, onura baldin badago; -, kalterik
baldin badago eta 0, neutroa baldin bada, hau da, ez onurarik, ezta kalterik
ere. Hurrengoak dira ikasiko ditugun harreman moten sailkapena:

ESPEZIEARTEKOAK: espezie ezberdinetako organismoen artean gertatzen dira. onuragarriak,


kaltegarriak edo neutroak izan daitezke.

MUTUALISMOA: Denentzat onura dakarren harreman biotikoa da. Bi espezie desberdineko bi


banakoen arteko elkarketa da elikadurarekin edo bi organismoen babesarekin egon ohi da
lotuta. Harreman mota beraz: ONURAGARRIA +/+.
Adibidez:
 KOLIBRIA-LANDAREA: Kolibria nektarrez
elikatzean, landarea polinizatu egiten du.
SINBIOSIA, mutualismo mota bat da baino askoz estuagoa. Sinbiosian, espezieak elkarren beharra
dute. Ezin dute interakzioa alde batera utzi,bata bestearen beharra dute bizirik irauteko. Harreman
mota beraz: ONURAGARRIA +/+.
Adibidez:
 GIZA HESTEETAKO MIKROBIOTA. Heste-florak
ostalaria babesten du
hainbat infekzio bakteriarren aurrean. Jakina da
heste-flora murrizten denean gorputza
sentikorrago bihurtzen dela infekzioen aurrean
(mikrobio oportunistak errazago hazten direlako)
KOMENTSALISMOA eta INKILINISMOA. Espezie batek onura lortzen du eta besteak EZ DU
kalterik jasaten. Lortutako onura, elikadurarekin dago lotuta KOMENTSALISMOAN. Lortutako
onura babesarekin lotuta INKILISMOAN. Harreman mota beraz: ONURAGARRIA/NEUTROA +/0.

Adibidez:
 KOMENTSALISMOA: Animalia sarraskijaleek
harrapariekin duten harremana da. Hauek ehiza
egiten dute eta jaten bukatzen dutenean
sarraskijaleek soberan geratzen dena
aprobetxatzen dutelako.
 INKILINISMOA: Okilak (pájaro carpintero) zulo bat
egiten du zuhaitzean babesa lortzeko.
DBH 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA

HARRAPAKARITZA. Espezieetako batek (HARRAPARIAK) beste espeziea (HARRAPAKINA) ehizatzen


eta jaten du. Interakzio honek harrapariari mesede egiten dio (janaria lortzen duelako), eta
harrapakinari, kalte, hil egiten baita. Harreman mota beraz: ONURAGARRIA/KALTEGARRIA +/-.

Adibidez:
 Hartza-Izokina.
 Lehoia-zebra.
 Arranoa-arraina.
PARASITISMOA. Parasitoa, ostalariaren gainean edo barruan bizi da eta ostalariaren baliabideez
elikatzen da; horregatik haren mendean dago bizirauteko. Espezieetako batek (PARASITOAK) beste
espeziea (OSTALARIA) kaltetzen du. Oro har parasitoak ez du heriotza eragiten. Harreman mota
beraz: ONURAGARRIA/KALTEGARRIA +/-.
Adibidez.
 Zorriak.
 Tenia

LEHIA: Bi espeziek baliabide mugatu bat erabiltzen dutenean gertatzen da. Harreman mota beraz:
KALTEGARRIA/ KALTEGARRIA -/-.

Adibidez.
 Tigrea VS lehoia: elikagai berdina.
 Landareak: Eguzki izpien bila.
DBH 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA

ESPEZIEBARNEKOAK:

LEHIA: Espezie barneko lehia, espezie BEREKO organismoen artean gertatzen da. TXOKO-
EKOLOGIKOA partekatu eta baliabide mugatu berak baitituzte (ura, elikagaiak, argia, tokia…).Bi
motatakoak: Lurraldea lortzeko edota hierarkia zein den (indartsuena zein den) zehazteko.

LURRALDE EDO LEKU BAT LORTZEKO BORROKAK.: Liskarrotan, banakoak


borrokatzen dira eta irabazleak lurraldea erabiltzeko eskubidea lortzen du.

TALDEKO BANAKOEN ARTEKO HIERARKIEK: Balieabideak erabiltzeko hierarkiak


daude.

Ad.ibidez: Elikatzeko. Leoien artean, emeak dira


ehiza egiten dutenak. Arra da lehenengoa jaten,
eta sobratzend ena emeek eta kumeek jaten dute.

ASOZIAZIOAK: Taldean bizitzea onuragarria da espezie askotarako.

FAMILIARTEKOAK: Ahaideak diren banakoek osatzen dituzte. Arra, emea eta haien
ondorengoak izan ohi dira kideak.

TALDEKOIAK: Banakoek ez dute zertan ahaidetuta egon eta xede jakin batekin elkartzen
dira harrapakariengandik babesteko edo elikagaiak lortzeko.


KOLONIALAK:. Gehienbat ugalketa asexuala duten banakoek eratzen dituzte, bizitza osoan
banakoek eratzen dituzte, eta bizitza osoa elkarri lotuta egoten dira, horrela elikagaiak
errazago lortzen dituztelarik.Polipoak adibidez.

ESTATU MAILAKOAK:. Elkarte” izenez ezagutzen


dira. Bakoitzaren lana banatuta dago. Hierarkiak
daude. Baita desberdintasun anatomiko eta
fisiologikoak ere.
DBH 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA

 Lehen ekosistema bezala jarritako adibideetan oinarrituta esan nola eragiten


dion faktore biotikoetako bat.

3.2.-Zizaren (Lumbricus terrestris) irudia ezkerraldean eta edozein baso


hezeren irudia eskubian.

Nire adibidea hezetasun ugari duen baso bat zen. Ekosistema honetako faktore biotiko
esanguratsuak eta ekosisteman duten eraginak hauek izan zitezkeen:
 GOROLDIOA: Hezetasuna behar duen landare espezie bat da. Goroldioek ez dute
sustrairik garatzen eta ura xurgatzeko, beraien hostotxoak erabiltzen dituzte.
Atmosferan dagoen ura (hezetasuna) hostotxoetatik xurgatzen dute. Sustrairik gabe,
goroldioek beste egitura batzuk sortu dituzte zuhaitzetako enbor eta lurzoruko
harrietara finko mantentzeko gaitasuna ematen dietenak. Goroldien hedapena
ikaragarri handia izan daiteke ingurugiroan hezetasun maila altua mantentzen bada.
Gainera, hauek lurzorua eraldatzeko gaitasun handia dute eta beste bizi formen
babesleku eta elikagai badira, hainbat intsektu eta mikroorganismo espezieena alegia
(inkilinismoa).
Goroldioek hezetasuna mantentzen laguntzen dute eta horrek gure Lumbricus
terrestris (zizarea) espezieari ezinhobeto datorkio. Azken honen txoko ekologikoa
(funtzioa) lurzoruari dinamismoa ematea baita eta hezetasuna mantenduz, lurzoruan
dagoen materia organikoa deskonposatzea ere lortzen dute. Horri esker, materia
organiko hau beste izaki bizidunentzako erabilgarri geratzen da.
 ZIZAREA: honen populazioaren mantzentzeak onura ikaragarriak ditu beste izaki
bizidunen harrapakin baita, txori espezie asko eta baita arratoi, apo eta sator adibidez.
Hauek era berean beste harrapakari askorentzat elikagai interesgarriak badira. Horrela
kate trofiko eta orokorrean ekosistemaren oreka lortuz.
 LANDAREAK: argia baliabide bezala hartuta, landareen
gorako hazkundea baldintzatuta dago eta espezie
desberdinen arteko lehia burutzen da zein gorago
iritsiko den lortu arte.
DBH 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA

 Ekosistema batean, espezie-barneko interakzioetan, lehia eta elkartzeak


desberdintzen dira. Zein da kasu bakoitzean helburua? Jarri adibideak.
 Espezie barneko lehia, espezie BEREKO organismoen artean gertatzen da. TXOKO-
EKOLOGIKOA partekatu eta baliabide mugatu berak baitituzte (ura, elikagaiak, argia,
tokia…).
o HELBURUA: Baliabide mugatua lortzea.
o ADIBIDEZ:
 Landareen artekoa argia lortzeko altuera handiko baso eta oihanetan..
 Garai lehorretan aintzira berdinetik ura lortzea Afrikako sabanan.
 Elikagai berdinetaz baliatzen direnean.

3.3.-Espezie berdinen arteko lehia baliabide mugatu bera lortzeko. Ezkerraldean zuhaitzen itzalak sortzen duen
larre (Taraxacum officinale) eta zuhaixken artekoa, erdian, Afrikako sabanan garai lehorretan zebren (Equus
zebra) artekoa ura lortzeko, ezkerraldean elikagai berdina lortzeko motadun hienen (Crocuta crocuta) artekoa.

 ASOZIAZIOAK: Taldean bizi behar direnean onuragarria delako.


o HELBURUA: Bizirik irautea.
o ADIBIDEZ:
 Familikoak: Beltxarga bikoteek beraien kumeen zaintza egiten dute eta
elikatzen dituzte.
 Taldekoak: Sardina-sardak harrapakariekiko babes moduan.
 Kolonialak: Bakterioak adibidez koloniatan hazi behar dira.
 Estatu mailakoak: Inurriek oso hierarkizatuta dute taldea, bakoitzak bere
funtzioa duelarik, erregina, langileak…

3.3.-Espezie berdinen arteko asoziazioen adibideen irudiak. Ezkerraldean Zisne edo beltxarga (Cygnus olo)
familia. lehia baliabide mugatu bera lortzeko. Bigarren irudian, sardina-sarda (Sardina pilchardus). Hirugarrena
Salmonella choleraesuis kolonia (salmonela) petri-plaka batean. Azkenik, inurrien taldeak zeinen funtzioak
inurritegian oso zehaztuta dauden (Formicidae).
DBH 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA

 Espezie- arteko interakzioetan nagusiena lehia da, baina badaude beste batzuk
ere. Azaldu eta jarri adibideak.
(IKUSI GALDETEGI HONETAKO 2. GALDERA).

 Ekosistema bateko izaki bizidunek, HABITAT bat behar dute bizitzeko zeinean TXOKO
EKOLOGIKO bat ere duten. Zein da bi hauen arteko desberdintasuna?. DEFINITU
bakoitza eta eman bakoitzeko adibide bat (apunteetan daudenak ez dute balio).
HABITAT-a leku fisiko bateri dagokio, baino txokoa ez.

HABITAT-a TXOKO EKOLOGIKOA


Organismo baten habitat-a haren Ekosistema batean, espezie bakoitzak
bizilekua da; eremu fisiko horretan bere funtzioa dauka; funtzio horri,
aurki dezakegun organismo hori. txoko-ekologikoa deritzo. Zer jaten
Eremua zabala izan daiteke, hala duen, non egiten duen había edo
nola, ozeanoa; edo eremu txikia, gordelekua…
adibidez zuhaitz bat edo landare bat.

ADIBIDEAK
SABANA Hirurek habitat bera partekatzen dute:
sabanako larreak. Bakoitzak belar mota
bat jaten du: ZEBREK, zurtoin luzeko
belarrak; Ñuek zurtoin ertainekoak,
GAZELEK, belar txikiak.

OZEANOA Hirurek HABITAT berdina partekatzen


duten arren, bakoitzak bere funtzioa du:
FITOPLANKTONA, fotosintesia egin,
ZOOPLANKTONA, goragoko maila
trofikoetako harrapakientzako elikagai
izan, TXIRLAK (almeja), ura filtratu.
DBH 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA

 Esan zein desberdintasun dagoen POPULAZIO baten eta KOMUNITATE baten


artean. Bilatu interneten bakoitza deskribatzen duen IRUDI/ARGAZKI on bat
eta esan zergatik hautatu duzun hori.
Biak, bai KOMUNITATEA eta baita POPULAZIOA ere, ekosistema baten FAKTORE
BIOTIKOEN multzoak dira beraien arteko harremanak dituztela. Bien arteko
desberdintasun nabarmenena, zenbat espezie desberdinetaz osatuta dauden da. .

POPULAZIOAn… KOMUNITATEAn…
…espezie bakar bat aurkituko dugu. …espezie desberdinetaz osatuta dagoen izaki
Espezie berdineko banakakoez bizidun multzoa, Aniztasuna eta
osatutako MULTZOA izango da. ugaritasuna (IKUSI LEHENENGO

GALDETEGIKO 2. GALDERA).

ADIBIDEAK
POPULAZIOA manglar batean adibide
Mangle gorrien
populazioa (Rizophora
mangle).

Flamenkoen
(Phoenicopterus)
populazioa.

Krokodiloen
(Crocodylidae)
populazioa.

MANGLAR BATEKO KOMUNITATEA


DBH 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA



You might also like