You are on page 1of 8

27.

Gaia: Historia eta biogeografia


SARRERA

Adituen arteko desadostasuna dago, batzuentzat ekologiaren barneko arlo bat delako, baina
beste batzuentzat ez.

Biogeografia eta Historiaren funtzio nagusia: Espezieen banaketa eta ugaritasuna espazioan eta
denboran zehar aztertzen dute. Horrela, gaur egungo paisaia eta biota ulertzerako garaian, lekuz
leku izan den historia kontutan hartzekoa da, hau da, toki bakoitzean agertzen diren espezieak
eta ingurunearen ezaugarriak gertaera eta baldintza historiko jakin batzuen ondorio dira.

Biogeografia: Bizidunen banaketa historial eta geografikoa eta horren arrazoiak ikertzen dituen
zientzia.

*Gehigarria: Gaiaren garrantzia: Honen bidez aztertu daiteke zerk eragin duen historian
zeharreko espezieen banaketa eta gaur egungo kokapen geografikoa. Hau oso garrantzitsua da
kontserbazio eta kudeaketa aldetik, espezie bakoitza nondik datorren eta zein den bere eremu
naturala jakin daitekeelako, eta horren arabera babestu, esate baterako.

ESPLORATZAILE NATURALISTAK

Biogeografiari hasiera eman zioten:

Munduan zehar bidaiatu zuten eta esplorazio bidai hauetan naturalismoa oso garrantzitsua
(ustia daitezkeen espezieak…)

 Von Humboldt:
Geografiaren berriaren asmatzailea, oso bidaria, polimata (gai desberdin askori buruz
dakien pertsona, euskal herrian izan zen).
 Cook:
Bere bideietako animalia eta landareen erregistroa eta deskripzioa egin zuen.
 Darwin:
Wallacekin batera eboluzioaren teoriaren egile.
 Wallace:
Darwinen garai bereko naturalista izan zen eta naiz eta norbera bere aldetik ikertzen
aritu, eboluzioaren ondorio berdinetara iritsi ziren bide ezberdinak jarraituz.
Wallacek idatzi zuen lehen aldiz hautespen naturalaren inguruan. Zuzenean Darwini
bidali zion, honen iritzia jaso eta idatzitakoa ongi bazegoen argitara zezan. Darwinek
orduan, bere lana ere idatzi eta eboluzioaren inguruko dokumentuak bien izenekin
argitaratu ziren, aurrena Darwinena egon bazen ere (eta horregatik ospetsuago bilakatu
bazen ere).

Naturalisten bitxikeriak

Antzeko komunitateak ikusi zituzten leku urrunetan (biomak).

Espezie beretsuak ikusi zituzten bata bestearengandik oso urrun zeuden lekuetan (pagoa
Patagonian), eta aldiz, leku oso hurbiletan espezie desberdinak ikusi.

Espezie bikarioak (espezie oso antzekoak leku geografiko edo habitat desberdinetan).
Irletan espezie gutxi

Hauek argitu nahian, azalpena ematen saiatzen hasi ziren eta oso arrazoi xelebreak eman
zituzten hasiera batean: zubi interkontinentalak, kreazio multipleak, atlantida…

Gerora azalpen sinpleagoak: eboluzioa, plaken tektonika…

KONTZEPTU GAKOAK

Biota: Eremu bateko izaki bizidun komunitatea bere osotasunean (landareak, animaliak,
onddoak, bakterioak…).

Korologia: Taxoi* baten banaketa-areak aztertzen dituen disziplina

Banaketa-area: Taxoi* bat azaltzen den lurraldea.

(*) Taxoia maila hierarkiko ezberdinetakoa izan daiteke (Ordena, familia, generoa, espeziea…)

 Eskalaren arabera desberdina:


o Geroz eta eskala txikiagoan aztertzen den taxoi baten banaketa edo agerpena,
orduan eta zehatzagoa izango da informazioa. Banaketa oso handiek zehaztasun
handia galtzen dute, ekosistema mota ezberdinak hartzen baitituzte euren
barnean. Euskal Herrian 1:500 m-ko eskalan dugu informazioa.
 Dentsitatea ere neurtzen da:
o Taxoi batek urte sasoian zehar arakatzen dituen lekuetan egoteko probabilitatea
desberdina da. Dentsitatea agertzen duen leku guztian da bere banaketa-area,
nahiz eta espezie hori hor gutxi agertu, hau da, espezie bat eremu jakin batean
urte osoan agertuz gero, (nahiz eta banako kopurua aldakorra izan) eremu hau
bere banaketa-area izango da.
o Espeziearen banaketa-area zein den jakiteko, bere fenologia eta biologiaren berri
(ugalketa-, migrazio-garaia…)
 Area motak:
o Banaketa-arearen tamainaren arabera, taxoi…
 KOSMOPOLITA: Banaketa-area oso zabala duen eta edozein lurraldetan bizi
daitekeen taxoia, habitat egokia edukiz gero. Ez du barreiadura-arazorik ezta
baldintza ezberdinetan bizitzeko arazorik ere.
 ENDEMIKOA: banaketa mugatua zuen taxoia, habitat jakinei oso lotuta
dagoelako. Endemismoek leku oso egonkorrak behar dituzte iraungo badute
eta eremu isolatuetan agertzen dira.
 Neoendemikoa: Ingurune isolatu bateko taxoi sortu berria,
barreiatzeko denborarik izan ez duena edo zabaltzeko zailtasunak
dituena. (Adb: Armeria euscadiensis)
 Paleoendemikoa: erlikiak. Gertaera edo aldaketa historikoen ondorioz
sortua. Banaketa zabala izan zuen landare baten erredukto bat,
Irlandako gurbitza, kasu: Hau Europa hegoaldean eta mediterraneo
aldean agertzen zen, baina ingurune baldintza batzuen eraginez, soilik
Irlandako kostalde zati batean mantentzen da.
o Tarte ekologikoaren arabera (KONTUZ! EZ NAHASTU banaketa-arearen
tamainaren kontzeptuarekin)
 EURITOPIKO: baldintza ekologiko zabalak dituen taxoia.
 ESTENOTOPIKO: baldintza ekologiko murritzak dituen taxoia. Hala ere,
kosmopolita izan liteke, bere habitat konkretuaren baldintza edo eskakizun
zorrotzak dituen munduan zeharreko edozein gune geografikotan agertu
daitekeelako, hau da, habitat konkretu hau ohikoa baldin bada lurralde
ezberdinetan. (Adb: Artemia salina. Hau gatzagetako estenotopiko
kosmopolita da)
o Banaketa-arearen jarraitasunaren arabera:
 Area jarraia dutenak
 Area disjunktua edo zatitua dutenak.
 Adibidea: Tximeleta batzuen banaketa-area Boreoalpetarra da eta
ondorioz, Europan zeharreko habitat menditarretan agertzen dira.
Beraz, tarte ekologiko estenotopiko eta taxoi kosmopolita izateaz
gain, euren banaketa-area disjunktua izango da.

Liriodendron landare
generoaren banaketa-area
disjunktua

*KONTUZ! Hegazti migratzaileen banaketa urtean zehar aldatzen joaten da, baina
euren banaketa area EZ DA DISJUNKTUA

o Deserrirapen area: banakoa aldizka lurralde batera iritsi baina bertan ugaltzen ez
denean.
 Banaketa-arearen mugak:
Banaketa-area, inguruneko faktoreei dagokie: Klima, faktore biotikoak (lehia,… )
o Animaliek (eta gehien bat hegaztiek) oinarrizko metabolismoa 2,5 aldiz igo behar
badute barne medioa konstante mantentzeko (energia gastu handia), ez dute
negua bertan pasako. Eta horrek, bere banaketa determinatuko du.
o Zenbait kasutan (txantxangorria, esaterako) animalia espezieak bertan geratzen
dira inguruneko tenperatura baxua bada ere, horrela, denbora tarte honetan
ugalketa eremu onenak aukeratu eta babestu, eta tenperatura altuagoa lortzean
(udaberrian) ondorengo belaunaldia hazteko baldintzarik aproposenak izango
baitituzte.
 Espezieen banaketaren azalpen historikoak:
o Arrantza ematen zen lekuetan agertzen ziren animalia batzuk. Horrela, arrantzak
espezieen banaketan eragina zuela ikusten zen. Historiak asko laguntzen du
kontserbaziorako garaian.
ENDEMIZITATEA

Endemizitaterako arrazoiak: Isolamendu eta historiaren menpe daude endemismoak. Hala ere,
leku nahiko egonkorrak izan behar dute, eta beraz, egonkortasunak ere eragina izango du.
Horrela, geroz eta historian zehar ingurune egonkorrago eta isolatuago bat eduki, orduan eta
endemizitate-maila altuagoa izango du.

Adibidez, Europa hegoaldeko mendietako eta irla mediterraneoetako landaredia aztertuta,


ikusten da, oro har, irletan endemizitate maila altuagoa dagoela, ingurune isolatuagoak direlako.
Bestalde, mendiak ere euren artean isolatuak egongo dira historian zehar eta bertan, espezie
endemikoak ere agertuko dira.

Endemizitatearen beste adibide garbi bat, Kaliforniako landarediarena da, eremu honek, mendia
eta desertua baititu, eta beraz, ingurune baldintza oso ezberdineko gune oso isolatuak agertzen
baitira.

ESPEZIE KOPURUA

Eremu bateko taxoi baten espezie kopurua, taxoi horren jatorri geografikoaren adierazle izango
da, hau da, landare genero baten sorrera-puntu espaziala espezie kopuru handiena biltzen
dituen eremua izango dela esan daiteke.

ESKUALDEAK
Eskualde ZOOGEOGRAFIKOAK

Wallacek proposatutakoak:
Eskualdeen
deskribapenerako hegazti
eta ugaztun migratzaileen
banaketan oinarritu zen.
Eskualde FITOGEOGRAFIKOAK

Landareekin ondoko mapa hau proposatu zen, eskualde fitogeografikoei dagokienak. Landareak
askoz ere dibertsoagoak direnez eta ehunen degradatzeko erraztasunagatik fosilen erregistroan
kontserbatzeko zailtasun handiagoak dituztenez, aztertzeko oso zailak dira. Hori kontuan hartuz,
honako banaketa hau egin da.

Eskualdeen arteko antza

Eskualdeen arteko antza ikusteko indize


bat kalkulatzen da (*). Indize hauekin
kontinentez kontinente dagoen
berdintasuna kalkulatu daiteke,
(lehenengo irudia ugaztunena da eta
bigarrena angiospermoena).

 Kontinente bakoitzeko zenbakiaren


balioa, bertan dauden familia kopurua
izango da.
 Kontinente arteko zenbakia, aldiz,
lurraldeen arteko parekotasun
portzentajea izango da.

Animalietan, familia kopuru gutxiago


agertzen dira kontinente bakoitzean, eta
horretaz gain, kontinente arteko
antzekotasuna nahiko txikia da.

Landareen kontinente bakoitzeko familia


kopurua eta parekotasuna handiagoa da
errazago barreiatzen direlako (haziak
barreiapen unitate onak dira) eta landareen espeziazioa historian lehenago eman zelako,
kontinenteak hain sakabanatuta ez zeudenean.

Bestalde animalia familiek eskainitako informazioa, kontinenteen historian zeharreko


isolamendua aztertzeko baliagarriagoa eta zehatzagoa da, izaki bizidun hauek ez dutelako
barreiatzeko hainbesteko erraztasunik eta beraz, ezin direlako eremu isolatu batetik bestera
hain azkar mugitu.
Plaken tektonikaren arabera batuta egon diren eta dauden kontinenteak antzekoagoak izango
dira aspalditik banatu direnekin alderatuz.

(*) Bi kontinenteren arteko 𝒃𝒊 𝒌𝒐𝒏𝒕𝒊𝒏𝒆𝒏𝒕𝒆𝒆𝒌 𝒌𝒐𝒎𝒖𝒏𝒆𝒂𝒏 𝒅𝒊𝒕𝒖𝒛𝒕𝒆𝒏 𝒔𝒑. 𝒌𝒐𝒑.


= 𝒙 𝟏𝟎𝟎
antzekotasun indizea 𝑺𝒑. 𝒈𝒖𝒕𝒙𝒊𝒆𝒏 𝒅𝒊𝒕𝒖𝒆𝒏 𝒌𝒐𝒏𝒕𝒊𝒏𝒆𝒏𝒕𝒆𝒂𝒓𝒆𝒏 𝒔𝒑. 𝒌𝒐𝒑.

IZAKI BIZIDUNEN BANAKETA ARRAZOI BATZUK

Biogeografia eta historia

Lurraren historiak baldintzatzen du bizidunen banaketa. Faktore garrantzitsuenetako bat


kontinenteen jitoa da, honi esker lur masak espazialki banatzea eragin zuelako lekuz leku
garapen desberdin bati bide emanez. Honen adierazle eta erakusle dira landare eta animalia
espezieak.

Itsas mailaren aldaketak

Itsas mailak ere, plaken mugimenduarekin batera, eragin nabaria du gaur egun dugun
banaketan. Izan ere, itsas mailaren aldaketek organismoen zabalkundea determina dezakete
ondorengo irudian ikusten den bezala.

Itsas mailak isolamenduan izango duen eragina bi motatakoa izan daiteke:

 POSITIBOA: Itsas maila altuak elkarren ondoko eremuak isolatu egiten ditu.
 NEGATIBOA: Ondoz ondoko lurraldeen arteko lotura eragiten duenean.

Glaziazioak

Glaziazioek ere eragin nabarmena izan zuten eta tokian tokiko baldintzak ezberdinak izatea
eragin zuten.

 Adibidez, Europan eta Ameriketan glaziazioek eragin erabat desberdina izan zuten.
Europan mendikate guztiak lurraren ardatzarekiko perpendikular agertzen dira, eta
glaziazioek landareen banaketa hegoaldera bultzatu zuenean landareek hegoaldera
migratzean mendikateekin topo egin zuten. Mendikate horietan, gora ihes egiten ari
ziren glaziazioaren baldintza antzekoak aurkitu zituten bertan harrapatuta geratuz eta
desagertuz. Ipar Amerikan berriz, mendikateak ez daude lurraren ardatzarekiko
perpendikular, eta horregatik glaziazioak iritsi eta landareen banaketa hegoalderantz
joan zen leku epelagoen bila eta ez zuen oztopo orogenikorik aurkitu, beraz ez ziren
desagertu.

Horregatik, gaur egun dibertsitate handiagoa dago ipar Amerikan Europan baino.

Barrera biogeografikoak

Kontinente baten barruen ere barrera biogeografikaoak (ibaiak, mendikateak,…) egon daitezke
beren kokapen norabidearen arabera.

 Ipar-Hego norabidean (Latitudearekiko PARALELO edo goitik behera luzetara):


Espezieen mugimendu eta migraziorako lagungarriak izango dira, beraz ez dute barrera
latitudinal moduan jokatuko.
 Mendebalde-Ekialde norabidean (Latitudearekiko PERPENDIKULAR edo ezker-eskuin
zeharka) aurkitzen diren mendikateak barrera biogeografiko garrantzitsuak izaten dira.
Espezieen isolamendu latitudinala eta desagertzea laguntzen du aurrez aipatu bezala.

BARREIADURA PRAKTIKAN

Landareak barreiatzea errazagoa izaten da animaliak barreiatzea baino. Praktikan, espezieak


uste zena baino polikiago hedatzen dira, arrazoi oso pisutsu bat behar izaten dutelako animaliek
beraien habitata zabaltzeko, eta landareak, aldiz, animalien edo haizearen bitartez errazago
zabal daitezkeelako.

Arrazoi horietako bat, aldaketa klimatikoa da.

You might also like