You are on page 1of 8

5.

GAIA - LANDAREDIAREN LAGINKETA

Landarediaren laginketa egin ondoren nola kalkula daitezke hauen estimak? Ikerketak erraztu
egiten dira landareak ez direlako lekuz mugitzen baina konplexutasunak ere badaude.
Aspaldidanik, bi hurbilketa alternatibo:
 Inbentarioak: hautatutako lekuetan (tipikoak) espezieen zerrenda egiten da,
ugaritasuna begiz neurtuz (1 – 5 zenbakiak erabilita).
Ugaritasuna rankinetan ematen da zenbakiak erabiliz. Ugaritasun handieneko
landarearekiko egiten dira gainerako landareen ugaritasunaren estimak; hau da,
konparazioak egiten dira, gainerako landareen ugaritasuna portzentai handienarekin
agertzen den landarearekiko estimatuz. Aproximazio klasikoa da inbentarioak egitea,
modu azkarrena.
Bigarren taulan,
soziabilitate taulan,
landareak nola
aurkitzen diren
adieraztea da
helburua.

 Modu zehatzetan (zoriz...) hautatutako lekuetan ugaritasuna zehatz neurtu egiten da.
Horretarako, zoriz hautatuko da leku bat eta agertzen diren espezieen ugaritasunari
buruzko datuak bildu behar dira. (Guk praktikan egin duguna adibidez).

1
Nola neurtu ugaritasuna?
Lau modutan neurtu daiteke:

1) Dentsitatea: Landare (zurtoin) kopurua azalera unitateko.


Baina askotan zaila da esatea zenbat banako (landare) dagoen; ondoko kasuetan adibidez:

1. kasua: hainbat espezietan, urritzaren kasuan adibidez, zaila da esatea zuhaitz baten aurrean
gauden edo ale bat baino gehiago diren.
2. kasua: zelai bateko ale guztiak zenbatzea ezinezkoa da, ez da erabiltzen.
3. kasua: ekosistema batetan ale handiek txikiek baino eragin handiagoa dute. Zenbatzerako
orduan garrantzi berdina ari gara ematen pago bati eta azpian dauden ale txikiei. Horrela
zuhaitz handien garrantzia gutxitzen dugu (ez da oso egokia).

2) Estaldura: Espezie bakoitzak estaltzen duen azalera.


Eremu batera joan, laginketa eremua ezarri, espezieak izendatu eta espezie bakoitzak duen
estaldura begiz ikusi.
Metodo hau datu zehatzak emateko zaila da, horretarako denbora asko beharko litzateke.
Beraz, estima bisuala egiten da. Zenbat eta esperientzia gehiago izan, estima bisualak
egokiagoak dira, errealitatera gehiago gerturatzen dira eta (pertsona desberdinen artean
pentsatutako estimak gutxi gora behera bat datozelarik).
Hala ere, estaldura totala laginketa esparruaren %100 baino handiagoa izan daiteke, espezie
desberdinen estaldurak gehitzen ditugulako (landareak geruzatan). Hau da, leku berean bi
landare espezie desberdin edo gehiago zenbatzen ditugu.

2
 Point-quadrat:
Estaldura neurtzeko modu estandarizatu bat da.
Karratuan hari batzuk daude eta hariek mugatzen duten intesrsekzioan dauden aleak baino ez
dira apuntatzen, zehatzagoa da.

Hala ere, point-quadrat metodoa ere ez da hain erraza, arazoa hau da:
Intersekzioan dauden aleak apuntatzen direla
esan dugu aurretik, baina hainbat irizpide jarraitu
daitezke:
a) Hiltzeak ukitzen dituen hosto espezieak
apuntatu, baina espezie bakoitza behin bakarrik
kontuan hartu.
b) Hiltzeak ukitzen dituen espezie guztiak
apuntatu, espezie jakin batek hiltzea behin baino
gehiagotan ukitu ezkero berriro ere apuntatu.
c) Hiltzeak lehendabiziz ukitzen duena
apuntatu.
d) Hiltzea ukizen duen espezieetatik solik
lehena eta azkena apuntatu.

3
Arazo hau dela eta, garrantzitsua da adieraztea zein irizpide erabili den zenbaketa egiteko,
beste norbaitek gure esperimentua burutu nahiko balu zein landare espezie kontuan hartu
beharko lukeen jakin ahal izateko.

3) Area basala (basimetrikoa): Enborrek estaltzen duten azalera.


Enborren perimetroa neurtuz enborraren azalera zein den jakin daiteke.
Enbor guztien azaleren batura area basala izango da.
Zuhaitzaren enbor bolumena jakiteko, azaleraz aparte zuhaitzaren altuera neurtzeko aparatua
(klimometroa) erabiltzen da. Aparatu honek zirkulu bat dauka eta daukan zulo batetik
zuhaitzaren altuera kalkulatu daiteke. Honek, ispilu sistema bati esker, angelua kalkulatzen
digu eta hemendik abiatuta, trigonometriaren bidez zuhaitzaren altuera kalkulatu ahalko dugu
(zuhaitzetik zein distantziara gauden jakina delarik). Egur kantitatea kalkulatzeko erabiltzen da.

4) Biomasa: Espezie bakoitzaren materia organikoaren pisua.


Neurtzea nekeza da, lan asko eskatzen baitu. Prozesuak honako pausuak jarraitzen ditu :

1. 100 °C-tan idortu


2. Pisatu
3. 500 °C-tan erre
4. Pisu-galera neurtu (= M.O.)

Belarra 100 gradutan berotu (idortu) eta pisatuko dugu, hor dagoen pisua pisu lehorra delarik
(ez dago urik). Ondoren, 500 gradutan erreko dugu, horrela errautsa bakarrik geratuko da; hau

4
da, mineralak. Errautsa pisatuko dugu. Pisu lehor eta errautsaren pisu diferentziarekin
badakigu zenbat materia organiko dagoen.
Maiz lurpeko biomasa oso garrantzitsua, baina neurtzea oso zaila da.

5) Maiztasuna: zenbat laginetan ageri den espezie bat


Eremuan karratu sistema bat daukagu eta neurtzen dugun bakarra da non agertzen den eta
non ez ( ausentzia edo presentzia).

1 0 1 1
0 0 1 0
1 1 0 1

1 zenbakia markatzen dugun karratuan, adierazi nahi dugu lagin karratu horretan aztertzen ari
garen espeziea agertzen dela. Aldiz, 0 zenbakiarekin markatuta dauden karratu horiek, lagin
horretan espeziea ez dagoela adierazten dute (1presentzia; 0ausentzia).
Hau azken erremedio beza erabiltzen da, gure datuen fidagarritasuna dudagarria denean.
Teknika honen erabileraren adibide bat: teknika desberdinak erabilita emaitza desberdinak
lortuko genituzke, eta bakoitzak (ikerlari desberdinek) metodo bat erabili baldin badu, bien
emaitzak ez dira konparagarriak izango. Kasu hauetan metodo hontara jotzen dugu lortutako
datuak bateratzeko eta neurri batean behintzat, konparatu ahal izateko (Atlantikoan
planktonaren neurketak egiteko erabili izan da).

Metodo bakoitzak ematen duen informazioa landarearen hazkunde-formaren arabera aldatzen


da (ugaritasunaren ikuspuntu deformatua).

Gradienteen analisia

Leku askotan landaredia geruzatan ikusten dugu. Hauek aztertzeko oso desberdinak diren
eremuak hartu eta batetik bestera trantsektuak egiten dira. Espezie desberdinen agerpen eta
desagerpena aztertzean datza.

5
Baina gradienteen analisiak (trantsektoak goitik behera) askotan erakusten dute geruza horiek
itxura hutsa direla. 2 kasu eman ahal dira:

Espezie baten desagerpena baldintzen aldaketaren ondorioz ematen dela kontuan hartuta, bi
kasu hauek aztertuko ditugu:

Geruza argiak: espezie bat desagertzen den tokian beste bat agertzen da eta horrela
garaiera guztietan zehar. Oso erradikalak diren aldaketak ematen direnean aurkitzen dugu
eredu hau. Adibidez: uraren eskuragarritasuna (ingurune urtarretik lehorretara pasatu), malda
aldaketa(laua izatetik aldapara aldatzea; honek materia kantitatea mugatzen du)…

Baina honen adibide tipikoena sustratoaren konposizioa da. Honen pHa aldatzen den heinean
mineralen konposizioa aldatu egingo da; geologia azidoa badaukagu mineral gutxi egongo da
eta mineral gutxi behar dituzten espezieak agertuko dira; aldiz, kareharria edo beste arroka
mota batzuk mineral gehiago edukiko dituzte eta ondorioz mineral gehiago behar dituzten
espezieak agertuko dira.

Geruza errealik ez: landareen ohiko banaketa modu honetakoa izango da. Espezieen arteko
nahaste bat egongo da, baldintzen aldaketa gradualaren ondorioz (mendi arrunt bat adibidez
altuerarekiko tenperatura aldaketekin).

6
Landarediaren kartografia

Irizpide erabilienak
e) Fisionomia: Landarediaren itxura
a. Baso hostoiraunkorra
b. Baso hostogalkorra
c. ...
f) Egitura: Landarediaren arkitektura
a. Baso gaztea
b. Baso erregularra
c. Baso irregularra
d. ...
g) Konposizioa eman dezakegu
a. Zurich-Montpellierko eskola: leku tipikoetako inbentarioak
b. Uppsalako eskola: zoriz aukeratutako partzeletan dentsitatea

Kartografia oso eskala desberdinetan egin daiteke,


 Eremu zabalean: satelitetik ikusten diren mantxa erraldoiak
 Maila txikiagoan: zuhaitz-enbor batean ikusten diren goroldio-mantxa txikiak
Landareekin kartografiak oso erabiliak dira (fisiologia erabili dezakegu).

Biomak

Mundu mailako kartografiak egiteko biomak definitzen dira. Biomak komunitate biotiko
homogeneoak dira, ezaugarri klimatiko bereko eremuetan eratzen direnak. Hauek
fisionomiaren arabera definituak dira, konposizioari begiratu gabe. Klima desberdinen arabera
banatu egiten dira, tenperatura eta prezipitazioen arabera batez ere.

7
Bioma batzuk:
Euri gabeko eremua: basamortua
Hotz handiko eta prezipitazio gutxiko eremua : tundra
Euri ugari baina tenperatura baxuko eremua: taiga (koniferoena)
Tenperatura altuagoak eta prezipitazio ugariko eremua: baso epelak, hosto erorkorrekin

Euri asko eta tenperatura altuak: baso tropikalak

…

Biomen geografia

Munduko bioma desberdinen banaketa ikus daiteke azpiko irudian. Tenperatura eta
prezipitazioen arabera sailkatuta.

You might also like