You are on page 1of 11

HONDARTZA POLTSIKOAN

Ikas-proiektua
Gero eta gutxiago falta da uda heltzeko, oporrak, eguzkia...eta
hondartza. Itxi begiak eta pentsaezazu. Ziur itsasoa, hondarra,
eskuoiahalak, lagunak eta abar imajinatzen dituzula, edo,
beharbada, zeure burua ikusten duzu arraina egiten edo olatuak
zeharkatzen surf-tabla batekin…

Badakizu "hondartza" deitzen duguna oso ekosistema konplexua dela? Izaki


bizidun ugari bizi bizi dira bertan eta elkarri eragiten diote.Ekositema honek guk
saihestu ahal ditugun arazoak ditu.
Ikas-proiektu honen bidez hondartza beste ikuspuntu batetik ezagutuko dugu:
Ekologiakoa, izaki bizidunak eta bere ingurunearekin dituzten harremanak aztertuko
ditugu.

Proiektuan:
· Ekosistemak eta bere prozesu dinamikoak ezagutuko ditugu.
· Itsasertzeko ekosistema era zientifikoaz ikerketuko dugu.
· Ingurugiro-arazoez eta irtenbide egokiez pentsatu eta eztabaidatuko ditugu.
· Gure lan guztiak partekatuko ditugu.

JARDUERAK
1-Hondartzarekin edo itsasoarekin zerikusirik duen problematikaren bat
ezagutzen duzu?

2- Sopelako hondartzaren ondorengo argazkiek erakusten badizkizut, zer ikusten


duzu? Komentatu argazki bakoitza.
Argazkiak komentatzean erabili hitz hauek, kontzeptuak azaldu:
faktore abiotikoa, faktore biotikoa, faktore antropikoak
-

2- ATALA

Ekosistemak
Ekosistema, biozenosia...hainbat hitz ezagunak egiten zaizkigu apurka-apurka,
ez da? Ekosistemaren barruko ezagueran sakonduko dugu orain, makro-tik
mikro-ra joango gara.

BIOSFERA, bizitza garatzen den lurraren natur zonaldea dela.


BIOMAK,lurraren klimak kontutan hartzen baditugu, Biosfera zona geografiko
handi batzuetan bana dezakegu, ingurugiroko baldintzen arabera: Biomak dira,
klima, landaretza eta fauna partekatzen dituzten planetaren zonaldeak.Bioma
baten barruan ekosistema batzuk egon daitezke.
EKOSISTEMA: gune bat da, non izaki bizidunen komunitatea, bizi diren medio
fisikoarekin duten lotura eta haien arteko harremanak kontutan hartzen diren.
Ekosistemen osagaiak:
-
· Biozenosia: ekosistema horretan eta une horretan bizi diren bizidun multzoa
da.
· Biotopoa: Ekosistemaren aldagai edo ezaugarri fisiko, kimiko, geologiko,
geografiko, klimatiko ... guztiak --> faktore abiotikoak
· Harremanak; ekosistemaren osagaien arteko harremanak: izakien arteko
harremanak eta biotopoarekin dituzten harremanak. Harreman hauek
ekosistemaren funtzionamendua bideratzen dute.

Habitat-a: Ekosistema batean, espezie bateko indibiduoeek duten bizitokia da.


Habitat batzuk: basamortua, estepa, baso heze hostoerorkorra ....

Txoko ekologikoa: espezie batek ekosisteman gainerako espezie edo


populazioekiko betetzen duen rola, zera ekosisteman burutzen duen
eginkizuna ( zer elikagai mota eta nondik jaten duen, zeinen harrapakaria
den, ...)
Habitat berdinean bi espezie baino gehiago bizi dezakete elkar, txoko
ekologiko batean, aldiz, bakarrik espezie bat. Espezie bat baino gehiago
batzen badira txoko ekologiko batean lehiaketa bat hasiko da, espezie bakarra
geratu arte.

GALDERAK
1. Deskribatu hondartzako putzu baten biozenosia.
2. Zergatik esaten da marea arteko zona ekosistema bat dela?
3. Azaldu marea arteko zonan bizi diren izaki bizidun bien arteko erlazioa.
4. Biosfera ekosistema desberdinez osatuta dago. Aipa ezazu ezagutzen
dituzun ekosistema batzuk eta beren ezaugarriak.
5. Kontsultatu bibliografia (testu liburuak, hiztegiak,..) eta azaldu munduko
bioma mota nagusiak zein diren.
6-Orain,bete argazkiak kontuan hartuta:

Ekosistemaren izena:
Biozenosia zerrendatu:
Bi espezieen txoko ekologikoa aipatu.
Biotopoa ikertu

Ekosistemaren izena:
Biozenosia zerrendatu:
Bi espezieen txoko ekologikoa aipatu.
Biotopoa ikertu:
Ekosistemaren izena:
Biozenosia zerrendatu:
Bi espezieen txoko ekologikoa aipatu.
Biotopoa ikertu:

Ekosistemaren izena:
Biozenosia zerrendatu:
Bi espezieen txoko ekologikoa aipatu.
Biotopoa ikertu:

7- Izaki bizidun hauek garatuko dituzten moldaerak bilatu


8- Bete era honetako taula

9-Kanpoko irteera egingo dugunean, zein hondartzako tokitan aurkituko ditugu izaki bizidun gehiago? Arrozoitu
Nork jaten du nor?
Ekosistema baten izaki bizidunek beren ingurumenarekin harremanak dituzte, baita haien artean ere. Harreman

garrantsitzuenek elikadurarekin zerikusirik dute: harreman trofikoak.


JARDUERAK
1-Zenbat kate trofiko ikusten dituzu? Eraiki ahalik eta gehien

2-Eraiki dagokion piramide trofikoa. Bilatu nola egiten den.

3- Identifikatu espezie klabe bat. Zer gertatuko litzateke desagertuko balitz?

Itsas-harremanak
Ekosistemetan , elikagai-harremanez gain, beste batzuk gertatzen dira, bai espezie beraien artean (interespezifikoak), bai espezie

desberdinen arteakoak (intraespezifikoak).

JARDUERAK:

1- Azaldu goiko harreman bakoitza eta beste adibide desberdin bat eman.

2-bideoa entzun eta laburtu

lehenengo bideoa

bigarren bideoa kliklatu


GIZA JARDUERAREN ERAGINA

JARDUERAK

1- Azaldu sopelako hondartzan giza jardeuraren eragina nolako den. Aipatu

Eraikuntza: etxebizitzak

Azpiegitura turistikoak

Isurhodiak

Portuak edo arrantzaguneak

Kirolak

instalazioak

You might also like