You are on page 1of 1

Nortasuna definitzeko orduan bi alderdi hartu behar dira kontuan; batetik,

oinordekotza biologikoa, eta bestetik, aldiz, esperientzia. “Nortasuna gizabanakoaren


osoko portaera da egoeren sekuentziaren arabera elkar eragina duten joeren
sistema jakin batekin.” (Yinger, 1965, 141 or.). Aurreko honetan hiru faktorek hartzen
dute parte: testuinguru demografikoak (ingurune fisikoa), oinordekotza biologikoak
eta soziokulturalak (talde esperientzia eta kultura).

Testuinguruari dagokionez, norberaren jokaera eremu geografikoaren


arabera eta eskura ditugun baliabideen arabera baldintzatuta dago. Adibidez,
Ugandan baliabide eskasen ondorioz, lehentasuna ematen zaio bizirauteari
norberaren printzipioei baino. Era berean, guk ezagutzen dugun gizarte honetan,
aldiz, printzipioei garrantzi handiagoa ematen zaie, izan ere, bizirauteko baliabideak
gehiengoarentzat gutxienez badaude.

Oinordekotza biologikoari dagokionez, aldiz, norberak bere ezaugarriak


dituen momentutik, nortasuna eraikitzen hasten da. Adibide bezala, jaiotzen garen
momentuan adreilu batekin jaio arren, norberak aukeratzen du etxea nolakoa egin,
hau da, batek etxe txiki bat egin dezakeen bezala, beste batek, gaztelu bat egin
dezake.

Eta, azkenik, egoera soziokulturalari dagokionez, gizarte bakoitzeko kulturak,


bertan bizi den biztanleriari zuzenean eragiten dio; egia da, kultura unibertsal bat
egon arren, kultura desberdinak dauden momentutik, heziketzeko moduak ere
desberdinak izango dira. Era berean, kultura edo gizarte bakoitzak, talde
esperientzian eragina izango du; bera, gizarte bakoitzak bere ezaugarriak sortuko
ditu, eta honek, norbanakoaren nortasunean eragingo du.

You might also like