You are on page 1of 10

Gure ideia

Covid-ak ekarri dituen arazo larritik abiatuta,aiton-amona askok bakarrik sentitu dira.
Hori dela, eta enpresa bat sortu dugu, non agureekin denbora pasak egingo ditugun,
bakardadean sentitu ez daitezen.

Alde batetik aiton-amonek ondo pasatzeko aukera izango dute. Hala nola, bidaia
txikiak, informatika ikastaroak, eta eskulanak eginez. Bestalde, gure proiektua
aurrera eramateko 16 urtetik gorako pertsonak baliatuko ditugu langile gisa, gure
bezeroekin, hau da agureekin, lan egin dezaten.
Balio proposamena

Gure enpresa, Aguretxe, Bilboko agureentzako denbora pasa eta ikastaroak dira. Enpresa
honetan, jolasak, informatika ikastaroak eta txangoak antolatuko ditugu agureak jende
gahiagorekin elkartu daitezen, etxean egon ordez. Honekin, pertsona nagusien inguruan
dagoen bakardadearekin amaitu nahi dugu, haien bizitzaren azken etapa honetaz gozatu
dezaten.

Gure bezeroek, familiek, haien agureek denbora pasa dezaten aukera dute Aguretxerekin,
lehen aipatutako gauzak eginez.

Txango bidai agentzia batekin antolatuko ditugu, hauen prezioa, kontratatutako zerbitzuen
araberakoa izango da.

Gure bezeroek ordaintzeko arazoak izanez gero, hilabetero ordaindu ordez denbora gahiago
pasata ordaindu ahalko dute, ala nola bi hilabetean behin. Hortaz gain, hilabete batekoa ezin
badute ordaindu, kopuru hori hurrengo hilabeteen artean banatuko da, hura ordaintzeko
errazagoa izanez.
Merkatu segmentazioa

Gure enpresak Bilboko agureentzat dago sortua, han egongo baita kokatuta gure egoitza.
Hortaz gain, Aguretxek bezeroengandik erantzun ona badu, etorkizunari begira beste
udalerri batzuetan egoitza bat irekitzea pentsatu dugu.

Gure proiektua erdi eta behe klaseko biztanleriari dago zuzenduta, prezio altuak ordaindu
ezin dituztenentzat haien senideez arduratzeko.

Aguretxeren xedea bakardadean bizi diren agureak entretenitzea da, haien bizitzaren etapa
honetaz gozatu dezaten.
Funtsezko elkarteak

Gure enpresa aurrezkien bidez hasiko da gehien bat. Hortaz gain, mailegu bat eskatuko
diogu bankuari, gure proiektua sortzeko asmoz. Gure proiektua aurrera ateratzeko, zenbait
hornitzailerekin elkartu beharko gara, gure zerbitzua bermatzeko.

Hasteko, IFAS fundazioarekin jarri behar gara harremanetan. Hau, Bizkaiko foru aldundiaren
laguntza zerbitzuen alderdia da, hau da, publikoa da. Hemen emango dugu izena, diru
sarrera publikoa izan dezagun.

Langileak lortzeko, monitoretza enpresa batekin lan egingo dugu, erabakitakoa


“Familysolution” da. Enpresa honi esker monitore kualifikatuak lortuko ditugu, Aguretxen lan
egiteko.

Gure enpresa aisialdirako pentsatuta dagoenez, “Nautila Viajes” enpresarekin txangoak


antolatuko ditugu. Hau, bidai agentzia bat da, zenbait aukera aztertu ostean gure
enpresarekin hobekien etor daitekena.

Txangoetaz gain ikestaroak emango ditugunez, ala nola internet eta ordenagailuen
erabileraz, wifi potente bat kontratatzea ezinbestekoa da, eta guk, “Euskaltel” enpresaren
ofertak baliatuz, wifia eta telefono fijoa lortuko ditugu baten prezioan.

Azkenik, bulegoko materiala behar izango dugu lanerako, hortaz, “Elkar” liburudendarekin
harremanetan jarriko gara, behar dugun material guztia eskuratzeko. Hauek kantitate
handitan erosiko ditugunez, deskontu paregabeak lortuko ditugu, eskala ekonomia baliatuz.
Diru-sarrerak

Gure enpresak dirua gure zerbitzua saltzetik lortuko du. Orduan, gure bezeroek
ordaindutako kuotak bagiatuko ditugu diru-sarrera gisa.

Lehen aipatu dugu bezala, gure bezeroek ordaintzeko epe desberdinak izango dituzte, haien
egoera ekonomikoaren araberakoak. Ideia nagusia hilabetero ordaintzea da, baina edozein
arazo egonez gero, gurekin harremanetan jar daitezke epeak finkatzeko.

Jasotako diruarekin, kostuak estaliko ditugu hasieran. Kostu guztiak estalita, zerbitzua
aberasteko ahalegina egingo dugu, bezero gehiago erakartzeko asmoz.
Komunikazio kanalak

Aguretxek publizitatea baliatuko du familiengana iristeko. Publizitatea inprimatuko dugu


postontzietan uzteko, “flyers” moduko paper txikiak izango dira, bertan zerbitzua helbidea
eta gurekin harremanetan jartzeko bidea agertuko dira.

Hortaz gain, web orria bat izango dugu. Bertan gure enpresarekin buruzko edozein
informazio topatu ahalko dute, hala nola prezioak eta zerbitzu desberdinak. Web orrialdean
gure gmail-a eta telefono zenbakia agertuko dira, gurekin harremanetan jartzeko bide gisa.

Amaitzeko, sare sozialetan ere kontuak izango ditugu, hala nola Facebook, Instagram eta
Twitteren. Hemen, gure jarduerei buruzko irudiak aurkituko dituzte, gurekin harremanetan
jartzeko bideez gain.

Zerbitzua kontratatzeko, gmail edo telefono bidez hitzordu bat antolatuko dugu bezeroekin,
egoitzara hurreraru daitezen hura baliotzera.
Bezeroarekiko harremanak

Gure enpresarentzar, bezeroarekiko harremana oso garrantzitsua da, haiek izango baitira
gure proiektua bultzatuko dutenak. Aguretxeren balore nagusia errespetua denez,
haienganako errespetu osoa izango dugu uneoro. Lehen esan bezala, zerbitzua aurrez
aurre kontratatuko da, gure egoitzan, gure enpresaren humanizazioa eta portaera hona
erakusteko.

Aurreko puntuan aipatu moduan, web orrialde bat izango dugu, non gure bezeroek gurekin
harremanetan jartzeko bideak topatuko dituzten. Bezeroak zalantzaren bat izatekotan, gure
esku dagoen guztia egingo dugu hura laguntzeko. Zalantzak aurrez aurre argitu nahi baldin
badituzte, gure egoitzara hurbildu besterik ez dute beharko, nahi adina informazio jasotzeko.

Hortaz gain, lehen aipatutako publizitatea erabiliko dugu bezeroa gugana hurbiltzeko.
Funtsezko baliabideak

Aguretxek egoitza bat izango du, Bilboko Ametzola auzoan kokatua. Bertan, gure jarduera
egiteko beharrezkoak izango diren materialak izango ditugu, hala nola ordenagailuak eta
bulego materiala.

Baliabide fisikoetaz gain, giza baliabideak beharko ditugu enpresa mantentzeko. Hasieran, 5
langile izango ditugu, baina denborarekin gehiago kontratatzeko asmoa dugu, agure
gehiago sartzekotan. Gure langileak gazteak izango dira, lan esperientzia lortu nahi dutenak.
Horrekin, agureen eta gazteen hautuemana bultzatuko dugu, enpresa aurrera eramateaz
gain.

Kanpoko arloan, IFAS-fundazioarekin jarriko gara harremanetan, gure sektoreko elkarte


nagusia delako. Bertan, agureak entretenitzeko laguntzak eta ideiak jasoko ditugu.
Funtsezko jarduerak

Aguretxek zerbitzu bat eskaintzen du. Horretarako, zenbait jarduera egin behar ditugu.

Gure enpresak kanpoko beste erakundeekin hitzartutako produktu eta zerbitzuak jaso behar
ditu, gurearekin hasi baino lehen. Adibidez bulego materiala eta wifia.

Horren ostean, gure ekintza desberdinak antolatu behar ditugu gure momitoreekin,
agureentzako egokiak direla eta entretenigarriak direla bermatzeko.

Hortaz gain, bidai agentziarekin harremanetan jarri behar gara txangoak antolatzeko, ahalik
eta interesgarrien eta ekonokikoki hoberen diren aukerak baloratzeko.

Azkenik, egindakoaren emaitzak aztertzen ditugu zertan hobetu behar dugun ikusteko,
aurrera pausoak emateko asmoz.
Kostuak

Aguretxek zenbait kostu izango ditu hilabetero, aztertu ditzagun.

Alde batetik kostu finkoak izango ditugu, hala nola alokairua. Nahiz eta lokala oso prezio
onean alokatzeko aukera izan, kostu finko altuena izango da. Hortaz gain ura eta
argindarraren gastuak kontuan izan behar ditugu, hilabetero hasiko direla estimatzen
ditugunak. Ordenagailuak erabiliko ditugunez, wifia-ren prezioa ordaindu beharko dugu
hilabetero. Publizitatea eta webgunearen mantentzea ere izango dira gastuak. Langileen
soldatak kostu finkoen alderdian sartzea erabaki dugu, nahiz eta etorkizunari begira
monitore gehiago kontratatzeko asmoa dugun.

Bestalde, gure zerbitzua betetzeko beharko ditugun kostu aldakorrak daude. Hauek,
diru-sarreren antzera, bezero kopuruaeen araberakoak izango dira. Hemen, adibidez,
bulego materiala azpinmarratu dezakegu.

Hurrengo taulan lehen hilabeteko gastuak adierazi ditugu:

You might also like