You are on page 1of 24

IRITZIA

Zorrotzako kultur aldizkaria


Kezka handia Osakidetzak udan ezarriko 70. zenbakia. 2021eko uztaila
dituen ordutegi eta zentro murrizketekin Argitaratzen du:
Zorrotzako Euskal Txokoa
Zailtasunak zailtasun, badirudi pandemiaren egoerak hobetu egiten AEK euskaltegia
duela. Espero dugu joera horrekin jarraitzea. Horri esker, Zorrotzako Zalbidea, 7 behea
Taldeen Koordinakundeak Zorrotza Gozatu eta Bizi 2021 ospatzeko 48013. Zorrotza. Bilbo
jarduera-programa interesgarri eta askotarikoa antolatzeko aukera Emaila: zmorrotz@gmail.com
izan du. Hala ere, ezin dugu ahaztu giza bizitzetan eragin duen kostu facebook.com/ZorrotzMorrotz
izugarria. Berriro ere norbait galdu dutenekiko gure oroitzapena eta @zorrotzmorrotz
elkartasuna. Koordinazioa: Naroa Peña
Diseinua eta maketazioa:
Bestalde, maiatzean, Aldundiak ebazpen bat onartu zuen, Molinos amc diseinua
Vascosen jabeei ahalik eta lasterren eraikinaren teilatua konpontzeko Erredakzioa:
eskatu ziena. Beste batzuetan esan dugun bezala, elkartea gure on- - Ibai Barrios - Naroa Peña
darea mantentzeko lanean ari da, eta eraikin hau da haren elementu- - Ainara García - Iratze Pérez
rik esanguratsuena. FEVEko lurperaketa, kutsadura, eta gure auzoari - Igor Gutiérrez - Zuriñe Vila
- Aitor Marín
eragiten dioten askoz gai gehiago ere lantzen jarraitzen dugu.
Zuzenketak: Iñigo Ramírez de la Piscina
Azkenik, aipatu behar da Auzo Elkarteen Federazioarekin batera, Laguntzaileak:
kezka handia dugula Osakidetzak udan ezarriko dituen ordutegi-mu- - Manu Cobo - Asier Urkiza
rrizketen eta zentro-murrizketen inguruan. Hala jakinarazi diegu ar-
duradunei joan den ekainaren 7an egindako bileran. Ulertzen dugu
pandemiak eragindako lan-karga eta osasun-langileen
oporren beharra eragindako nekeagatik. Baina ezin dugu
alde batera utzi konpontzen ari ez diren egiturazko ara-
zoak daudela, eta halaxe adierazi diegu arduraduneei.

Zorrotz Morrotz aldizkariak Bilboko udalaren diru-laguntza


jaso du baina ZM da edukiaren erantzule bakarra

HARPIDEDUN IZAN ZAITEZ!


ZM zure e-postan jasotzeko, bidali mezu
elektroniko bat zmorrotz@gmail.com
helbide elektronikora, gaiaren laukian
“harpidetza” jarriz
ZORROTZ BERRI

Aldundiak teilatua konpontzera behartu


du Molinos Vascos eraikinaren jabea
Zorrotz Morrotz
zorrotzarrak eraikinaren eta zonalde osoaren
Molinos Vascosen egoera “oso larria da eta balioa azpimarratu zuen, eta PPk, bere alde-
premiazko esku-hartzea eskatzen du”. Hala tik, “horrelako erreforma batek jabearentzat
zehazten dute Aldundiak eraikinaren egoera suposatzen dituen zailtasunak” kontuan har-
aztertzeko enkargatutako hiru ikerketa arkitek- tzeko eskatu zuen.
tonikok. Horregatik, Aldundiak eraikinaren jabe
den enpresa pribatuari sei hilabeteko epea Berandu dator
eman dio bloke nagusiko teilatua konpon- Gai hau Batzar Nagusietan aztertu baino
tzeko, eta errekerimendu ofizial hau, jabeen egun gutxi batzuk lehenago, Industri Ondare
erantzunaren zain dago orain. Gaizka de Luis eta Herri Laneko Euskal Elkarteak (IOHLEE)
ahaldun jeltzalearen esanetan, eraikinaren titu- Auzo Elkartearekin batera bisita gidatuak an-
lartasun pribatua da jarduteko zailtasunik han- tolatu zituen portura. ZMko martxoko alean
diena, eta “azterketak egiteko ere baimena egindako elkarrizketa batean, Jabi Puertas
eskatu behar izan zaio enpresa jabeari”. IOHLEEko presidenteak ohartarazi zuen Mo-
linos Vascosen egoera Fiskaltzan salatzeko
Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskara eta Kul- asmoa zutela Aldundiak bere erantzukizuna
tura Batzordean aztertu zuten gaia joan den bete zezan. Orain emandako pausoari buruz
hilean, EH Bilduk hala eskatuta. Alderdi so- “gutxienez hamar urteko atzerapenarekin” da-
beranistak 2020an egindako txostenak ikusi torrela diote; izan ere “egurrezko egitura be-
ahal izan ditu, eta “egiturak okerrera egin rreskuratzerik jada ez baitago”. Era berean,
duela” modu argiz erakusten dutela adierazi kexu dira ekintza subsidiariorik aurreikusten
du Endika Montes batzarkideak. EH Bilduk ez delako. Bestalde, Auzo Elkartearen ustez,
eraikina birgaitzeko eta balorean jartzeko albistea “ez da nahikoa”. Jada duela urte
eskatu du, eta deitoratu egin du industria on- batzuk hainbat txosten teknikok eraikinean
darearen desagerpenaren aurrean gobernuek egin beharreko premiazko hainbat neurri ai-
ezer egin ez izana, eta erakundeek Indus- patzen zituzten. Halaber, gogorarazi dute
triaren Euskal Museoaren proiektua ahaztuta 2009an eraikina monumentu izendatu zute-
dutela kritikatu du. Elkarrekin Podemosek ere netik, egun jada ez dagoen uralitazko teilatu
gogorarazi du Aldundiak subsidiarioki jokatu bat jartzea, eta segurtasun hesia konpontzea
behar duela eraikin babestu bat jabeek aban- eta indartzea baino ez da egin bertan, ekintza
donatzen badute. Ana Berta Campo sozialista hauek guztiak Udalak bultzatuta.

4 ZORROTZ MORROTZ 70 / 2021eko UZTAILA


Bidegorri berri batek Zorrotza eta
Lutxana arteko tartea lotuko du egun
dauden bidegorri-sareak konektatzeko
Zorrotz Morrotz

Zorrotza, Burtzeña eta Lutxana arteko bide-


gorri berri batek Bilboko eta Barakaldoko
bizikleta-sareak lotuko ditu, eta era berean,
bizikleta-konexioa osatuko du itsasadarraren
ezkerralde osoan. 2023an jarriko da martxan
1.766 metroko luzera izango duen azpiegitu-
ra berria.

Proiektuak Zorrotzako kiroldegiaren ondoan


hasten den trazadura zehazten du, Clara
Campoamor kalean Olabeaga-Zorrotza bi-
degorriarekin batzen dena, ondoren N-634
errepidearen plataformara sartzeko. Errepide
horretan murriztu egiten da motordun ibilgai- dute. Bizikleta-bideak kale horretan zehar
luentzako erreien kopurua: Barakaldoko no- jarraituko du eta 500 metroko tarte batean
ranzkoan errei bat jarriko da, eta Bilborako galtzadaren ezkerraldera aldatuko da, auto-
noranzkoan egungo bi erreiak gordeko dira. bus-geltoki bat, garajeetarako sarbideak eta
kale-gurutzeak oztopatzea saihesteko. Lutxa-
Bizikleta-erreia galtzadaren eskuinaldetik na auzoan, Serraltan Portugaleteko Dartsena-
joango da Barakaldorantz, biribilgunetik iga- ko bizikleta-bidearekin bat egingo du.
rotzean eta Cadagua ibaiaren gaineko zubia
zeharkatzean ez dadin gatazkarik sortu trafi- Azpiegitura berria bi udalen ekimenez gara-
koaren eta txirrindularien artean. Barakaldora tua da eta Aldundiaren babes ekonomikoa
iritsita, bidegorriak N-634 errepidearen plata- du. Bilboko zatia egiteko 241.726 euroko au-
forma utzi eta Zumalakarregi kaletik igaroko rrekontua eta hiru hilabeteko epea daude. Ba-
da; izan ere, kale horretan egungo bi erreie- rakaldoko zatiak 915.032 euroko aurrekontua
tatik batera murriztuko da motordunen zirku- eta zortzi hilabeteko epea du. Udalen ardura
laziorako esparrua eta aparkaleku plazak eta izango da lanak egitea eta bidegorria man-
oinezkoentzako espaloiek berdin jarraituko tentzea eta kontserbatzea.
MUNDUTIK ZORROTZARA

Hockeyak asko suposatzen du


niretzat eta Metropolitano taldea nire
bihotzeko oso zati garrantzitsua da

FILIP-DANIEL PETRIC
Jaiotokia: Pardubice (Txekiar
Errepublika)
Noiztik: 2014. urtetik.
Adina: 24 urte.
Lanbidea: Finantza ikaslea eta kirolaria.

Sorterritik milaka kilometro


bidaiatu ostean ia duela 7
urte heldu zen Zorrotzara Filip
Daniel gaztea. Erabaki ausarta
bera bakarrik etorri zelako.
Auzoko Metropolitano hockey
klubean aritzen da atezain.

Testua: Ibai Barrios Nolakoa da zure egunerokotasuna?


Nire eguneroko bizitza hiru zatitan banatzen
Noiz eta zergatik erabaki zenuen Zorrotza- dut. Lehenik eta behin gauza garrantzitsue-
ra etortzea? nak eta egiteke ditudanak izaten dira: ikas-
18 urte bete berri etorri nintzen eta hona etor- ketak, lanak eta Metropolitano Hockey Klu-
tzea erabakia baino, ondorio bat izan zen. barekin harremana duten gauzak prestatzea.
Hockey pista Zorrotzako polikiroldegian da- Bigarren zatia normalean lanari lotuta egon
goenez hurbilen zegoen bizitokia bilatu ge- ohi da eta hirugarrena hockey pistan entre-
nuen. namenduak egitea.

Zure herria faltan duzu? Azkenaldian berta- Zaila suertatu zaizu hemengo bizimodura
ra joateko aukera izan duzu? ohitzea?
Faltan dudan bakarra familia da. Bilbo kultu- Hasieratik harrapatu ninduen hemengo bizi-
ralki oso aberatsa da, asko dauka eskaintze- moduak. Zaila suertatu zait bertako diferen-
ko eta hemen pertsona bezala hazteko au- tzia pertsonalak ulertzea. Gizarte hotz eta itxi
kerak ugariak dira. Nire jaioterria ez da oso batetik nator eta aurkitu ditudan desberdinta-
handia eta betidanik erakarri naute dinamika sunak ulertzea gaitza da.
eta kultura handia duten lekuek. Nire herrian
ezinezkoa zen eskaintza hauetaz baliatzea. Zer suposatzen du hockeyak zuretzat?
Normalean hiru hilabetean behin itzultzen Nire bizitzako funtsezko zati bat da. Kirol ko-
naiz baina oraingoan lan kontuak direla eta lektiboan erne mantenduz gero asko ikas
Gabonetan egon nintzen azken aldiz. daiteke eta nire kasuan pentsatutako helbu-

6 ZORROTZ MORROTZ 70 / 2021eko UZTAILA


Bilbo nire
etxea bezala
sentitzen dut,
sorterria
baino askoz
ere gehiago.
Hemendik
mugitu ezkero,
sarritan itzultzeko
arrazoi bat
izatea gustatuko
litzaidake

ruak lortzeko ikasketa-prozesuaren ardatz Zeintzuk izan dira pandemiaren ondorioak


nagusiak aldagelan dauka abiapuntua. Hoc- kirol honi dagokionez?
key-ak aukera batzuk eman dizkit bidean, Oro har zaplasteko handia hartu du. Kirola-
jende interesgarri asko ezagutu eta egunero ri oso onak aritzen dira maila honetan. Per-
energia ematen jarraitzen dit. Metropolitano tsonalki, Floridara txapelketa oso garrantzi-
taldearekin dudan harremana azpimarratzea tsu bat jokatzeko gonbitea jaso nuen baina
gustatuko litzaidake, izan ere lehenengo mo- egoeragatik atzeratua izan da. Horrez gain,
mentutik gaur arte dirauen lotura oso emo- txapelketa mundiala ere iaztik egiteke dago.
zionala da. Nazioartean aritu eta independi- Nazio mailan kolpea ez da hain latza izan ka-
zatzeko aukera lortu dut klubari esker. Beraz, tegoria guztietan txapelketak ospatzen jarrai-
kirol honek asko suposatzen du niretzat, eta tu baita. Dena den, Euskal Herrian 14 urtetik
Metropolitano taldea nire bihotzeko zati oso beherakoek iazko martxotik aurtengo otsai-
garrantzitsu bat da. lera arte jokatu gabe egon behar izan dute.

Zein da kirol honetan egin duzun ibilbidea? Hemendik urte batzuetara jokatzen ikusten
Guztia Txekiar Errepublikan hasi zen, bertan duzu zeure burua?
izotz gaineko hockey-an aritzen nintzen. Due- Asko gustatuko litzaidake baina azkenaldian
la gutxi aitak istorio bat kontatu zidan non lesioek nire denbora asko mugatu dute. Hori
txikia nintzelarik partidu bat ikustera joan gi- dela eta egunero disfrutatzen saiatzen naiz
nen eta esan nion atezainak superheroiak zi- horretan gehiegi pentsatu gabe.
ruditela eta horrela izan da. Neguan izotz gai-
nean eta udan en linea deiturikoan jokatzen Zure herrira itzultzeko asmoa duzu edo he-
nuen. Izotz gainean mailarik altuenetan eta men geratu nahi duzu?
nazio mailan kategoria txikietan aritu naiz. Ez daukat erantzun argirik egia esan. Testuin-
Baina nire etorkizuna aukeratzeko funtsezko guruaren arabera betiere: Metropolitano tal-
adina nuelarik hona etortzeko eta profesional dearekin parte hartzen jarraituko dudan edo
moduan aritzeko proposamena egin zidaten ez, lan- egoera edo eskaintzak… Dena den,
eta erabaki nuen salto egitea. Erabaki honi hemen dudan loturari eutsi nahi diot. Bilbo
esker munduko leku asko ezagutzeko auke- nire etxea bezala sentitzen dut, nire sorterria
ra izan dut. Iran-en bizitakoa adibide argia baino askoz ere gehiago. Hemendik mugituz
da. Denboraren poderioz esperientzia hauek gero, hona sarritan itzultzeko arrazoi bat iza-
guztiak geroz eta gehiago baloratzen ditut. tea gustatuko litzaidake.

2021eko UZTAILA / ZORROTZ MORROTZ 70 7


ATALA
ERREPORTAJEA

Sader-Profersa,
zergatik ez dira
oraindik
joan?

Lantegi berean daude Sader eta Profersa konpainiak. Hogeita hamar urte
baino gehiago daramagu euren kiratsa arnasten eta beste hainbat bere
irteera eskatzen. Momentu honetan Bilboko udalaren eskuetan dago giltza
baina azken berrien arabera, fabrikaren lekualdatzeak gero eta urrunago
dirudi. Zer gertatzen ari da?

Testua: Igor Gutiérrez | Argazkiak: Aitor Marín

Datu batzuk kokatzeko Kiratsa, kutsadura eta istripu arriskuak


Lantegi berean daude Sader (hondakinak Sader-Profersaren tximiniatik Zorrotzako etxe-
deskontaminatzeko eta deuseztatzeko so- bizitzetara 60 metro eskas daude. Zorrotzara
zietate anonimoa) eta Profersa (ongarrien ez ezik, sarritan kea Olabeaga, Erribera edo
ekoizpenerako sozietate anonimoa). Azken San Inaziora ere iristen da eta etengabeak
hau Saderretik bereizi zen orain dela urte dira auzotarren kexak: azkurea eztarrian, ar-
batzuk. Nork bere jardueran, guztira 80-bat nasteko zailtasunak, kiratsa... Gainera, Auzo
langile inguru biltzen dituzte, gehienak gure Elkarteak sarritan salatu duenez, urteak dira
auzokideak direlarik. airearen kalitatea neurtzeko Zorrotza eta San
Inazioko estazioak zerbitzuz kanpo direla.
1986an sortu zen Sader eta urtero 150.000 Kasualitatea ote?
tona hondakin tratatzen ditu, batik bat jato-
rri industrialekoak, bere webgunean irakurri Halaber, kezka handia dago materia arris-
daitekeenez. Jaso ditzakeeen hondakinen kutsuekin lan egiten dutelako eta orain dela
zerrenda amaigabea da, 600dik gorakoa, gutxi antzeko enpresetan istripuak suertatu
tartean arriskutsuak direnak ere. Sader eta direlako. Iaz, Lleidako Luqsa ongarrietako
Profersa Agaleus Medio Ambiente y Energía fabrikan eztanda bat suertatu zen, produk-
taldearen parte da, Bizkaiko eta Lugoko en- tu kimiko batzuen erreakzioaren ondoren.
presa batzuek osaturikoa. 2019an Agaleus Zorionez, zauritu bat baino ez zen egon eta
prentsan agertu zen, garbiketa industrialeko ez zuen ondorio larriagorik izan, hiribildu-
Quimycat enpresa erosi zuelako. tik urrun zegoelako. Iazkoa da Tarragona-

8 ZORROTZ MORROTZ 70 / 2021eko UZTAILA


Tarragonako Iqoxe eta Lleidako Luqsa enpresetan egondako istripuak
hurrenez hurren. Behean, Legutioko bizilagunek Sader-Profersa bertan
Urteak dira airearen kalitatea kokatzearen kontra egindako mobilizazioa Gasteizen
neurtzeko Zorrotza eta
San Inazioko estazioak
zerbitzuz kanpo direla

ko Iqoxe petrokimikoaren eztanda ere, hiru


hildako utzi zituena. Zer nolako ondorioak
izango lituzke horrelako istripu batek gure
auzoan gertatuko balitz?

Inoiz iristen ez den lekualdatzea


2014an, Sader Santurtziko portura joango
zela zabaldu zen baina ezerezean geratu
zen, portuan ez baitzegoen ur zikinen bil-
tzailerik, handik gero araztegira bidaltzeko.
Urtebete beranduago, Bilboko Udalak en-
Kezka handia dago materia
presen lekualdatzerako 2,7 milioi jartzeko arriskutsuekin lan egiten
hitza eman zuen, lursailak eraberritzeko dutelako eta orain dela gutxi
Plan baten onarpenari baldintzatuz. Artean, antzeko enpresetan istripuak
Portu Agintaritza orubeen zati handi baten
jabea zen eta hark ez zuen plana begi onez suertatu direlako
ikusten, Renfeko trenbidea lurperatzeko
asmoa jasotzen baitzuen eta obra horretara-
ko dirua jartzera behartuta egongo zelako. Iazko udan, Profersa Legutioko Goiain indus-
Beraz, aukera hori berehala zapuztu zen. trialdera mugitzeko asmoa zela zabaldu zen.
Berehala, hango bizilagunak eta udala bera
2019an, berriz, Udalak kaia bere osotasu- kontra agertu ziren, 5.000 sinaduratik gora
nean erosi zion Portu Agintaritzari, urteko bildu eta protesta egin zuten Gasteizen. Mu-
soberakinetatik 13 M euro jarriz. Geroztik Bil- gimendu hori berehala gelditu zen.
boko udala da orubeen jabe bakarra, hortaz
ez du inolako oztoporik Punta Zorrotza Plana Saderren tokialdaketa, berriz, ez da hain
bere kabuz onartzeko. erraza. Bere jarduera jada ez da bateraga-
rria EAEko egungo ingurugiro araudiare-
kin, alegia, mugituz gero euskal erkidegotik
Zein da oztopoa?
kanpo beharko luke.
Sader-Profersa 1995etik dago hiri-antola-
mendutik kanpo. Hala ezin da lantegian Begirada apur bat zabalduz, Sader-Profersa-
ez berritze ez handitze lanik gauzatu, man- ren jarduerak ekarpen adierazgarria egiten
tenu lanak baino ez. Pentsa liteke, beraz, dio euskal industriari, zabortegira bota ezin
leku berri batean kokatzeko aukera balego, daitezkeen hondakinen kudeaketaz ardura-
joango liratekeela. tzen baita -baita Zabalgarbik sorturiko errau-

2021eko UZTAILA / ZORROTZ MORROTZ 70 9


ERREPORTAJEA

Zorrotzaurreko Hirigintza Planaren infografia. Bertan, Sader Profersa desagertua ez bada ere,
“postala” ez zikintzeko muntai fotografikoan izkutatzen saiatzen da.

begira beste atari bat duelako. Gainera, Auzo


2019an Udalak kaia bere Elkarteak salatu duenez, udalak Artsenal bi-
osotasunean erosi zion Portu detik igarotzen den bidegorria desbideratze-
Agintaritzari, hortaz ez du ko asmoa du, kamioiei maniobrak errazteko.
inolako oztoporik Punta Zorrotza Hori gutxi balitz, erreportaje hau idaztean,
Plana bere kabuz onartzeko azken asteko Uriko Gobernu Batzordean pro-
posamen berri bat zegoen adosteko. Hain
zuzen, “Zorrotzako Muturrean dauden Uda-
tsez ere-. Eta Zaldibarren istripuak argi utzi laren zenbait pabiloi eta lursail erabiltzeko”
zuenez, herri honetan badugu arazo handi Sader-Profersarekin alokairu-kontratua sina-
bat hondakinekin. Nori interesatzen zaio Sa- tzeari buruzkoa. Zertan ari da Bilboko Udala,
der-Profersak gure artean jarraitzea? Horra enpresari bere jarduera gero eta gehiago
hor egin beharreko galdera. errazten?

Azken orduko faboreak Zertan ari da Bilboko Udala,


Udalak portua erosi eta gutxira, kamioiak enpresari bere jarduera
kaira sartzen hasi dira, Saderrek bertara gero eta gehiago errazten?
Mobilizazio berriak
Iaz, konfinamendua tarteko, balkoietako ka-
zolada deitu zuen Taldeen Koordinakundeak,
Sader-Profersaren gehiegizko kiratsa salatze-
ko. Urtarrilean, berriz, Aldaketaldia herri eki-
menaren baitan kontzentrazioa deitu zuten
fabrikaren aurrean.

Protesten jarraipena eskasa izaten ari zela


iritzita, jauzi kualitatibo baten beharra ikusi
zuten. Hala, ekainean Sader-Profersaren le-
kualdatzea aldarrikatzeko banderatxoa ka-
leratu dute eta kontzentrazio berria deitu, Nori interesatzen zaio
ehun-bat lagunen parte hartzearekin. Ban- Sader-Profersak gure artean
deratxoa Auzokan salgai dago dagoeneko
eta irailari begira mobilizazio berriak iragarri
jarraitzea? Horra hor egin
dituzte. beharreko galdera.
ELKARRIZKETA

GUIOMAR ANDREU: Fisioterapia


arduraduna egoitza batean,
eta unibertsitate-gradua lortu
duen lehen euskal gor-itsua.

Ez naiz
garrantzitsua
sentitzen. Hala
ere, pozgarria
litzateke nire
eredua beste
inoren ametsak
gauzatzeko
lagungarria
izatea
Guiomar 29 urteko neska da,
EHUn fisioterapia gradua egin du
eta kontratu mugagabea sinatu berri
du Fisioterapia Saileko arduradun
gisa Loiuko egoitza batean.
Ezer apartekorik ez, entzumenari
eta ikusmenari eragiten dion Usher
sindromea gaixotasun hereditarioa
duelako ez balitz. Guiomar gor jaio
zen, eta ikusmen-arazoak izaten
hasi zenean, gaixotasuna antzeman
zioten 9 urterekin. Ahalegin handiz,
eta oztopo asko gainditu ondoren,
unibertsitate-gradua lortu duen
lehen euskal gor-itsua da.
Testua eta Argazkiak: Aitor Marín
Hasteko, elkarrizketarako izan ditugun zail-
tasunak azaldu behar ditugu: posta elek-
tronikoz egin dugu, nik ez baitakit zeinu
-mintzairan hitz egiten, eta ezin izan dugu
interpreterik lortu. Oso zaila al zaizu inter-
pretea lortzea?
Normalean, zeinu-mintzairaren interprete-zer-
bitzu gutxi daude, estamentu publikoetatik
horretarako diru gutxi bideratzen delako. Ho-
rrek arazo dezente sortzen dizkit medikuare-
nera edo beste edozein zerbitzutara joateko,
bai administrazioan, bai nire aisialdian.

Egongo da bere buruari galdetuko diona,..


eta nola egiten du mugikorrean edo orde-
nagailuan irakurri ahal izateko? Ba al duzu
aplikazio berezirik?...
ONCEko kide naizenez, tifloteknologia beza-
lako tresnak eskura ditzaket (funtsak aldatu,
zooma...).

Barkatu asmo oneko nire jakin-mina. Ohiko


errutinak, gutariko gehienok inolako zailta-
sunik gabe gauzatzen ditugunak, hala nola
autobusa hartzea, klasera edo lanera joa-
tea, ... zuretzat ia oztopo lasterketa izan
daitezkelakoan nago. Nola egiten duzu hori
gainditzeko?
Normalean erreferentziak hartzen ditut, hala
nola, erabili ohi ditudan eskailera-mailak Desgaitasunik dugun
zenbatzea edo autobusean bidaiatzen ba- pertsonoi besteei baino
dut, eserlekuak zenbatzen ditut eta geltokiak gehiago kostatzen bazaigu ere,
Google Mapsekin kontrolatzen ditut. ezin dugu gure helburuekiko
Gaixotasuna antzeman zizutenean, nola jo-
ilusioa galdu. Ahalegina eta
katu zuen zure inguruko jendeak? Eta nola esfortzua dira gure
bizi izan zenuen zuk egoera? bidelagunik onenak
Gaixotasuna jakinarazi zidatenean, oso zaila
izan zen barneratzea eta horretaz jabetzea.
Hasieran behera zatoz, baina denborarekin zailena. Kontuan hartu behar da, halaber,
egoerara egokitzen ikasi dut eta gaixotasu- nire desgaitasunaren ondoriozko irisgarrita-
narekin normaltasunez bizitzera ohitu naiz. sun arazoa.

Horrek guztiak komunikatzeko modu be- Zailtasun horiek guztiak izan arren, fisiote-
rriak ikastea ekarri behar izan zuen. Zer rapia ikasketak duela bi urte amaitu zeni-
izan zen zailena? tuen. Nola sartu zinen unibertsitatean? Argi
Hitz egiteko ez dut inolako arazorik. Hala ere, zenuen karrera bat atera nahi zenuela eta
zeinu-mintzaira da hoberen menderatzen du- zer ikasi nahi zenuen?
dan hizkuntza. Arazoa da pertsona gehienek Unibertsitaterako sarbidea beste edonorena
ez dutela zeinu-hizkuntza ezagutzen. Ikasi bezalakoa izan zen. Fisioterapia gustatzen zi-
ahal izateko egokitzapenak bilatzea izan zen tzaidan eta ez nuen zalantza handirik izan.

2021eko UZTAILA / ZORROTZ MORROTZ 70 13


ELKARRIZKETA

Nire lanean guztia


gertatzen da normaltasunez.
Baina, egun dudanera
heldu aurretik, beste lan
batzuetan baztertua izan
naiz nire desgaitasunagatik,
Diskriminatua sentitu naiz

Arazoak izan dituzu ikasketak egiteko? Es- Unibertsitate-gradua lortu duen lehen eus-
kolak, hezkuntza-sistema egokituta al dau- kal gor-itsua zara. Etorkizunerako eredu
de zure egoeran dauden pertsonentzat? zara zure egoeran dauden beste pertso-
Arazo nagusia unibertsitatean zeinu-hizkun- nentzat. Harro egoteko modukoa, ezta?
tzaren interpretearen etengabeko aldaketak Ez naiz bereziki garrantzitsu sentitzen. Per-
izan ziren; izan ere, karrerako hitz teknikoen tsona normala naizela uste dut, baina nire ka-
hiztegia ez da existitzen zeinu-hizkuntzan, eta sua beste pertsona batzuen ametsak gauza-
interpretea aldatzen zidaten bakoitzean ezin tzeko lagungarria bada, pozgarria litzateke.
zidaten informazio guztia itzuli… Gai jakin bat
komunikatu nahi zenean, zeinu berriak asma- Eta gaur egun zein da zure egoera profesio-
tu behar genituen. Hamahiru interprete izan nala? Lanean ari zara, ezta?
nituen graduan eta horrek arazoak sortu ziz- Aldi baterako kontratupean hainbat zentrotan
kidan. Egokitzapenak oso eskasak dira, eta lan egin ondoren, orain kontratu mugagabea
baliabide gehiago jarri beharko lirateke inklu- dut Loiuko Gurena egoitzan, Fisioterapia Sai-
sio hobea lortzeko. leko arduradun gisa.

Zure ikaskideei eta irakas- Lan-merkatura sartzean,


leei dagokienez, nolakoa Hezkuntza arazoren bat izan duzu?
zen zurekiko harremana? sisteman dauden Bai, kasu batzuetan, nire
Hasieran harridura sortu egokitzapenak egoeraren berri izatean bat
zuen nire presentziak jende -batean lanpostu horretan
askorentzat, baina hasiera-
oso eskasak dira. jada ez zegoela beharrik
ko harridura hori gainditu Baliabide gehiago esan izan didate… eta handik
ondoren, harremanak onak jarri beharko lirateke gutxira beste profesionalen
izan ziren. inklusioa lortzeko bat kontratatu dutela jakin...

14 ZORROTZ MORROTZ 70 / 2021eko UZTAILA


Nire desgaitasunagatik baztertua izan naiz
lan merkatura heldu naizenean, eta diskrimi-
natua sentitu naiz.

Eta egungo pazienteekin, nolakoa da harre-


mana?
Arazorik ez. Dena normal doa.

Eta, oro har, nolakoa da zure egunerokota-


suna?
Nire adineko beste edonorenaren antzekoa.
Nire familiarekin eta lagunekin ohiko harre-
manak ditut eta nire lanbidean aritzen naiz. LABURREAN
Gizarteak, besteok, gu… ikasi al dugu zue- “Bidaiatzea maite dut, beste
kin elkarbizitzen?
Ez, gizarteak, oro har, ez ditu gure oztopoak
bizimoduak ezagutzeko”
eta mugak ezagutzen. Ez ikusiarena egiten Zure zaletasunak? Horietako bat
du gurekiko. nabarmendu behar baduzu?
Bidaiatzea, mendi-ibiliak egitea, irakurtzea,
Zorionez ematen du bukaera gero eta ger- lagunekin egotea... Baina, batez ere,
tuago dagoela, baina egun pandemia-egoe- bidaiatzea beste bizimodu batzuk
ra oraindik ere oztopo handia da guztion ezagutzeko.
bizitzan: maskara, distantzia soziala, … Zu
bezalako pertsonentzat, eskuak zuen ko- Bereziki gustuko duzun leku bat?
munikazio-tresna nagusietako bat denean... Ilunabar politak ikusten diren edozein
Nola bizi duzu pandemia egoera hau? leku.
Bai, zuk esan bezala, gure kasuan are zai-
lagoa izaten ari da, maskarak komunikazioa Orain arteko gogobetetze pertsonal
zailtzen baitigu. nabarmenena?
Lan egonkorra lortzea.
Azkenik, gomendio edo mezuren bat behar
bereziak dituzten gazteentzat? Zure bizitza edo ibilbidea markatu duen
Besteei baino gehiago kostatzen bazaigu erreferenterik al duzu?
ere, ezin dugu gure helburuekiko ilusioa gal- Aitaren iraunkortasuna, lanerako grina eta
du. Ahalegina eta esfortzua dira gure bidela- bizitzarekiko jarrera.
gunik onenak.
Malthusen ezinegona
Asel Luzarraga.
Elkar. 2021. 224 orrialde.

XXIII. mendean gaude. Mun-


du osoan milioi bat pertsona bizi
dira, luxu eta ondasun guztiak
Zorrotzako Euskal Txokoak urtero an- eskura, inguruan beren zerbitzu-
tolatzen duen ipuin lehiaketaren sariak rako hainbat robot-gizaki dituzte-
banatu berri dira ekainaren 19an. Opari la, ez lanik, ez gaixotasunik, ez
bana jaso edo jasoko dute parte har- ardurarik gabe. Dena da lasaia
tzaile guztiek, baina horrez gain, lehia- eta gozagarria, izatez, baina ba-
ketan aritutako idazle gazteen lanik dira lasai egon ezin direnak ere:
nabarmenenak saritu ditu epaimahaiak. horien artean Malthus, bizitza
Guztira 100 ipuin jaso dira aurten. eroso horrekin deseroso, ba-
rruan borborka sumatzen duen
Mila esker parte hartzaile guztiei eta botere-nahia nola ase ez dakiela.
hona hemen sarituen zerrenda: Malthus apurka joan da deskubritzen mundu per-
fektu horren arrakalak eta gezurrak, baita historiaren
martxa irauliko duen plan bat pentsatzen ere. Iritsi
da plan hori gauzatzeko unea, urtetan landu duena.
Gaurgero, Malthus ez da izango bere kideak bezalako
ondobizi alfer bat, askoren arteko ale ordezkagarria,
ezpada bere garaikideek gurtu eta geroak gogoratuko
duen norbait: berezia, bizia eta boteretsua.

Zea Mays: “Adore”


(Autoekoizpena) 2021

12 urtetik beherakoak: Geroz eta ohikoagoa da


taldeen artean diska luze bat
• 1. saria: Ugaitz Martin Ortega. atera beharrean apurka-apur-
(60 €ko kultur bonoa). ka singelak konpartitzea. Mo-
• 2. saria: Ibai Suarez. mentu honetara arte Bilboko
(30 €ko kultur bonoa). Errekalde auzoan kokaleku
duen taldeak era tradiziona-
DBH eta Batxirlegoko ikasleak: lean ezagutarazten zuen bere
• 1. saria: Safaa Benzyane Fathi. musika. Baina aurreko lana 2019aren amaieran argi-
(100 €ko kultur bonoa). taratu zutela kontuan hartuta ez zuten horren beharrik.
• 2. saria: Ruben Lucas Couge. Beraz, urte hasieran konposatu eta apirilean grabatu
(40 €ko kultur bonoa). dute Adore izenarekin aurkezten diguten bi abestiz
osaturiko singlea. Eta formula hau aurrerantzean ere
• Aipamena: Erlantz Lekue Furundarena.
erabiliko dutela ere esan dute, hau da abestiak konpo-
(AEK-ko motxila birziklatzeko materiale-
satu ahala grabatu eta publikoari eskaini.
kin eginda)
Ricky Falkner ekoizle eta musikari ezagunarekin
lan egiteko ideia aspalditik zetorren eta aurten posi-
blea egitea lortu dute. Tarragonara joan dira amets
hori gauzatzera eta emaitza polita da zinez. Gainera
bideoklip ikusgarri batekin jantzi dute Adore lanari ize-
na ematen dion abestia, non irudia eta mugimendua
protagonista diren. Zuk borroka hasi abestian, ordea,
lyric-video txukuna prestatu dute. Azala ere deigarria
da oso, Fortun artistak egina. Musikan aritzeak ado-
rea behar du eta Zea Mays-ek sobera dauka.
Ibai Barrios
PINTXOTAN

Patata tortilla
Venecia
Osagaiak: Olioa, patatak, arrautzak, gatza,
urdaia, gazta eta gazta birrindua.

Hasteko, patatak zuritu eta txikitu. Bota


olio asko zartagin handi batean. Olioa
bero dagoenean, bota patatak. Frijitu 15
minutuz. Jarraian, kendu olioa eta gorde
patatak plater batean. Arrautzak irabiatu
eta gero, gehitu patatak eta gatz pixka bat.
Bitartean, jarri olio pixka bat zartaginean eta
berotu, bota nahasketaren erdia. Gainean
jarri gazta eta urdai xerra batzuk, eta horren
gainean nahasketaren beste erdia. Frijitu
3 minutuz. Ondoren, plater handi batekin
buelta eman eta beste 3 minutuz utzi
egiten. Bukatzeko, kendu sutatik eta plater Zailtasun maila: Erraza.
baten gainean jarri eta moztu zerbitzatzeko. Prezioa: 1,20 euro.

VENECIA TABERNA
Ordutegia:
Goizeko 6etatik gaueko
11k arte zabalik egunero,
igandeetan izan ezik.

Abaro estrata, 10.


Telefonoa: 94 482 06 25
BEHIN BATEAN

Sokateria lantegia
edo jartziarena

1764.netik 1795. arte, frantsesen


inbasiorarte, auzoko untziola gora ta gora
egin eban indietarako korreountziengatik, aurrekoetan ikusi
dogunez. Horregatik portuko lantegi guztiak (edo ta itsasontziek egitekoak…)
handitu egin ziran eta barriek eraiki ebiezan, horren tartean Jartzia
(ontziaren aparejo eta sokateri guztia) errege ola edo lantegia.

Manu Cobo
Gur egun hirurogetahamar metro ingurun
XIX. mendearen amaieran Ybarra eta cia geratzen dira antzinako eraikinetik eta zati bi
enpresa egon zan erabiltzen lantegia eta ikusi ahal doguz, lehena hogetahamar metro
1923-1924 urteetan eraikin gune nagusia ingurukoa, ipar aldetik hasita, hiru fatxada
eraitsi zan. Eraikinaren egoaldean horma in- ikusi ahal dira bere teilatuaren egur egitura-
dartxu bat eraikita egoan, Euskal errotetako gaz (nahiko ondo mantentzen dana..), biga-
sarrera nagusiaren alboan, eta geratu zana. rren zatian berogei bat metroetakoa, hiruko
Erroten gunera lotu zan gero. bi altuago berreraikita nabaritzen da, naz
ta txertatuta egon
Eraikin zaharrak 400 horma zaharraren
bat metro luze eta 13 gainean.
zabal zeukon gitxi gora
behera. Bertan itsa- Zutunik irauten dau
sontzientzako sokate- ere errege untzio-
ria egiten zan, kalamu lak iparrraldean
hiruten ta trentzatuten. zarratuten ebian
Eraikinaren hormak harresia. Francisco
arriekaz eraikita dira, de Oleagaren 1787.
gune luzenetan ondo neko planoan ikusi
indartutak eta sarre- ahal danez, teilaz-
retan edo hertzetan ka baten euskarria
baino ez dabe arri lan- zan horma hau.
datuekaz eraiki. Eta oraindik irauten

18 ZORROTZ MORROTZ 70 / 2021eko UZTAILA


dabe ere, sarrera nagusia izango zenaren
arkuaren sostenguak, seguru asko arku hau
hiru erpin edo tontorrekaz eraikita egongo
zala. Ure hartzeko (garrantsi handie sokak
egiteko kalamuekaz) putzue edo iturrie erro-
ten ta esandako iparraldeko harresia artean
zegoen.

Gaur egun erortzear dagoen eraikina da,


industri ondararen museoen lagunek eta
auzoko talde batzuek borrokatzen dabiz
portu inguruko gune hauek (beste askoren
artean) zaintzen eta mantentzen.

Baie gune honek izango dauen (edo batzuk


ikusten daben) hirigintza-ekonomia aldake-
tek, behar dabe lur sail zabalak eta “estor-
bo”bakoak. Beraz gure ez dogune, izten
dogu erortzen, eta behin erorita, ezertako
balio ez dauenez... pena bat!!!! Lantegia barrutik
ATALA
IRITZIA

Literatura eta bizitza Bestalde, egia da, bizitzen ari garen uneari
ezin hobeto egokitzen zaizkion liburuak da-
tozkigu tarteka eskuartera. Orduan sortzen
Beharbada huraxe dugu literaturaren eta oro da halako lotura berezi bat, gure bizitzaren
har arte modernoaren gai nagusia, obraren eta irakurtzen ari garen horren arteko hari
eta bizitzaren arteko harremana, alegia. Ur ikusezin bat. Liburuari erreferentzia egiten
handiak dira, ezin konta ahala auzi ebaz- dioten keinu eta ñabardurak ikusten ditugu
ten direlako kontraesan horretan. Fikzioa eguneroko ibileretan. Inguratzen gaituena-
eta egia, esaterako. Oraindik ere kontu ri erraz aurkitzen dizkiogu antzekotasunak
potoloagoa dugu berau, lehenbizi aipatu- leitutakoarekin. Horixe bera gertatu zait Na-
takoa har genezakeela bere azpi-ataltzat. talia Ginzburgen Familiako lexikoa irakurri
Tira, etor gaitezen berriro lurrazalera. Zer bitartean. 1963an argitaratu zuen liburua
egin, bizi edo irakurri? Biak batera? Posible Ginzburgek, bere familiari buruzko nobela
ote da? Beti bezala, oraingoan ere zenbat autobiografikoa. Izenburuak biltzen du ele-
buru, hainbat aburu. Hemingwayk, bizizale- berriaren gakoetako bat, hots, familia batek
tasunaren eredutzat har daitekeen alproja ohi duen lexiko beregaina, esperientzia,
horrek, aurrena bizi behar zela zioen, gero esaera eta oroitzapenen bilduma pribatua.
idatzi ahal izateko. Gutxik ukatuko dute hori. Familiako batek soilik harrapa dezakeen
Behin entzun nion Anjel Lertxundiri bizitzea txiste hori, senide batek eguberritan urtero
ezinbesteko zela, baina bizitako horri bere errepikatzen duen pasadizo xelebrea. Ezini-
bibliotekan ateratzen ziola zukua. Halere, kusi, liskar eta berradiskidetzeak. Eta halako
bizitza literatur-laborategitzat hartzea mutu- batean Giznburgen hitzetatik norbere me-
rreko jarreretara eraman zaitzake. Martute- moriaren ganbarara joaten zaio bati burua.
ne eleberriko Martinek, ogibidez eta pasioz Eta hasten da familiaren inguruan hausnar-
idazlea denak, zera dio: “ez dago ezer bizi- tzen, hari ikusezin horri antz hartu nahian.
tzaren erabilgarritasun literarioaren gainetik” Familia, neurri berean salbazio eta kondena.
(175). Literatura neurri berean salbazio eta Literatura eta, oroz gain, bizitza bera bezala.
kondena gisa. Jarrerak ez dakar harreman
sanorik, agidanez. Asier Urkiza

SALAKETA ARGAZKIA Zaharrak berri


Abaro eta Clara
Campoamor
kaleetako zoruan
Hainbatetan salatu da
arazo hau, eta baita
konpondu ere, baina
argi dago orain arteko
konponbideak ez direla
behar bezalakoak izan, oso
denbora gutxian harrotzen
baita. Abaro estratako eta
Clara Campoamorreko
zoruek kotxeen joan-etorria
jasan gabe jarraitzen dute.
Beste behin.

20 ZORROTZ MORROTZ 70 / 2021eko UZTAILA


Bilbo-Barakaldo saihesten bidegurutzeetan, zebra-bideetan,
garajeetako irteeretan eta abarretan. Gainera,
bidegorria: bizikletak CO2 isurien eta kutsadura akusti-
koaren eremuan zirkulatzera behartzen ditu.
hobetu daitekeen
proposamena Azkenik, ikuspegi teknikotik egindako kriti-
ka bat. Zumalakarregi kaletik doan zatiak,
Nuestra Señora del Rosario ikastetxearen
Foru Aldundiak eta Bilboko eta Barakaldo- eta Lutxanako Renfe geltokiaren artean, hiru
ko udalek Ezkarraldea eta Bilbo lotuko duen errei-aldaketa egiten ditu, txirrindularien segur-
bidegorria aurkeztu dute. Lotura hori gure tasuna arriskuan jarriko dutenak. Leku horre-
auzoan izango da. Bidegorria oso esperota- taraino bidegorria errepidearen eskuinaldean
koa eta beharrezkoa da, Fray Juan kaletik eta kokatzen da, baina ikastetxea igaro bezain
Burtzeñako zubitik bizikletaz igarotzea saihes- laster ezkerrera pasatzen da (lehen aldaketa)
teko, baina urtetako atzerapenarekin dator. Bizkaibuseko antzinako kotxetegiak igaro arte
(bigarren aldaketa), non eskuinera itzultzen
Kostua, guztira, milioi bat euro pasatxo izango den, baina Lutxanako geltokia baino pixka bat
da. Hori dela eta, ez dugu ulertzen obra hau lehenago berriz ere errei aldaketa bat egiten
egiteko atzerapena; proiektu erraza da, oso la- du (hirugarrena) Serraltara igotzeko. Hiru al-
burra eta ez da oso garestia. Zergatik atzeratu daketa, pasatzen uzteko seinaleekin arautuak,
da hainbeste bidegorriaren eraikuntza? Baina oso arriskutsuak izango direnak.
bidegorriaren tamainaz eta kostuaz haratago,
gustatzen ez zaizkigun hainbat atal daude. Azken batean, albiste ona da Barakaldo eta
Ibilbide erraza eta prezio baxua lehenetsi dira, Bilbo arteko bidegorria eraikitzea, horrek Zo-
beste gai batzuk kontuan hartu gabe, hala rrotza eskualdeen arteko bizikleta-nodotzat ko-
nola: katzen duelako, baina ibilbidea, segurtasuna
• Alzolako burdinazko zubia berreskuratzea. eta ezaugarriak asko hobetu behar dira.
• Hiltegiaren ondoan eraikitako bidegorri
-zatia aprobetxatzea. Espero dugu Aldundiak hobekuntza hauek
• Zorrotzako Puntaren eta Lutxanako in- agendan jasotzea, eta etorkizun hurbilean
dustrialdearen hirigintza-hedapena au- kontuan hartzea BIZIZ BIZI Hiri Txirrindularien
rreikustea, etorkizunean eremu horietan Elkartea edo Industri Ondare eta Herri Laneko
zerbitzua emango duen ibilbidea planifi- Euskal Elkartea (IOHLEE) bezalako eragileen
katzeko. proposamenak, eta bigarren fase batean bide-
gorriaren kalitatea hobetu ahal izatea.
Izan ere, errepideari itsatsitako bidegorri
horrek ez du bide-segurtasuneko arriskurik Raúl Méndez, EH Bilduko batzarkidea
INKESTA

Naroa Peña
eta Iratze Pérez

Zorrotzako
jaiak 2021:
Antolatzerik egongo da?
Nola ospatzea
Alain gustatuko litzaizuke? Luisa
Ezetz uste dut, baina neurri Ez dut uste. Zerbait
egokiekin umeentzako egitekotan, umeen
ekintzak eta helduentzako jarduerei lehentasuna
berbena egotea emango nieke: puzgarriak,
gustatuko litzaidake. jokoak, antzerkiak...

Jon Ander
Edurne Berez ezagutzen ditugun Olatz
Aldi berean leku bezala ez dira ospatuko Beti ere neurri aproposak
desberdinetan jarduerak nire ustez. Baina hartuta, barbakoa edo
eta kontzertuak egon ospatzekotan, betiko herri bazkaria egon dadin
daitezen gustatuko moduan izan beharko gustatuko litzaidake, betiko
litzaidake, jendea litzateke. Hau da, guztia moduko jaiak ez baititugu
pilatu ez dadin. edo ezer ez. aurten izango.

You might also like