You are on page 1of 24

Auzo-etxe berriaren

proiektua aurrera doa

A
auzoarentzat oso ga- beraz, baieztatu dezakegu

sarrera
rrantzitsua den gaia auzoak instalazioak izango
komentatuko dugu: dituela beti behar izan
Auzo-etxe berri baten erai- duen mailan.
kuntza, alegia.
Hauxe zen gure aldarrika-
Gaur egun polikiroldegiari pen estrategikoetako bat,
erantsita dago Auzo-etxea, FEVE trenbideak eta gelto-
Zorrotzak, orain dela den- kiaren lurperatzea, Sader,
Zorrotz Morrotz
bora asko, eskatzen zituen Euskal Errotak, eta, jakina,
Zorrotzako herri aldizkaria beharrak beteko zituen Punta Zorrotza konpontze-
78. alea. 2022ko azaroa ekipamendu bat eraiki arte ko aldarrikapen garrantzi-
zain gaudelako. tsuekin batera.
@ZorrotzMorrotz
@zorrotzmorrotz
zmorrotz@gmail.com Urte hauetan Udalak Horregatik guztiagatik,
Argitaratzen du:
konpondu behar zituen gure konpromisoa pazien-
Zorrotzako Euskal Txokoa gaietako bat da. Auzo El- tziaz eta nekaezin lanean
Erredakzioa: kartearentzat eta auzoko jarraitzea da, guztion bizi
Ibai Barrios Gizarte Mugimenduaren- -kalitatea hobetu arte. Ildo
Ainara García
tzat ebatzi gabeko gaia da horretan, eta dakizuenez,
Igor Gutiérrez
Aitor Marín hau, eta horregatik, beti lehentasun nagusia bizi-
Naroa Peña egon da gure agendan kidetza da, eta horretan
Iratze Pérez
konpondu beharrekoetan. ere ari garela ziurtatzen
Zuriñe Vila
Bada, urratsak ematen dizuegu.
Laguntzaileak:
Manu Cobo ari dira hori gauzatzeko!
Asier Urkiza Proiektua aurrera doa eta Zorrotza
Koordinazioa: kokapena finkatu egin da; aurrera!
Naroa Peña
Diseinua eta maketazioa:
Aitor Marín. (amc diseinua)
Zuzenketak:
Iñigo Ramírez de la Piscina IZAN ZAITEZ HARPIDEDUN!
ZM zure e-postan jasotzeko, bidali mail bat
Zorrotz Morrotz aldizkariak Bilboko
udalaren diru-laguntza jaso du. zmorrotz@gmail.com helbide elektronikora,
Edukiaren erantzule bakarrak ZM
bera eta kasuan kasu, testuaren
gaiaren laukian “harpidetza” jarriz
sinatzaileak dira
4 | ZORROTZ BERRI

Indarkeria matxista berriro gaitzetsi


behar izan zuen auzoak
Zorrotz Morrotz
bera, atxilotuaren bikotekideak beste kontu
Taldeon Koordinakundeak deituta, doze- batzuengatik jarritako salaketa ikertzeko
naka pertsona bildu ziren auzoan adingabe agindua ere bazuen Ertzaintzak.
batek jasandako abusuak irmoki gaitzesteko
eta samina agertzeko biktimari. Era berean, Basurtun jaioberri bat bahitu zuen
elkarretaratzearen ostean irakurritako ko- emakumea Zorrotzan atxilotu zuten
munikatu labur baten bidez, solidaritate eta Basurtuko ospitalean urriaren 19ko gauean
elkartasuna agertu nahi izan zioten biktimari jaioberri bat bahitu zuen emakumea Zorro-
eta bere familiari bertan bildutako lagunek. tzan atxilotu zuten hurrengo goizean.

Urriaren 12an, goizaldean Bilboko Udaltzain- Santutxun gaua eman ostean, hurrengo goi-
goak 40 urte inguruko gizonezko bat atxilotu zean etxebizitza baten ate aurrean utzi zuen
zuen Zorrotzan alaba adingabeari sexu eraso jaioberria 24 urteko emakume horrek, umea
jarraitua egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako onik zegoela. Handik oso ordu gutxitara, Er-
Segurtsaun Sailak jakinarazitakoaren ara- tzaintzak atxilotu zuen Azoka parkean.

Zorrotz Morrotz

Zorrotzako N634 errepidetik igarotzen den


Bilbo eta Barakaldo arteko bidegorriaren
irekiera atzeratu egingo da, Bilboko Udalak
atera zuen lizitazioa hutsik geratu baita.
Eraikuntza-enpresa bakar batek ere ez du
onartu obrarako aurreikusitako aurrekon-
tua, eta Barakaldoko zatia oso aurreratuta
dagoen arren, Bilbo aldeko obrak oraindik
hasi gabe daude.

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu duen

Barakaldora doan eta bi udalek kudeatu duten proiektua urte


honen amaierarako amaituta egotea aurrei-
bidegorriaren kusten zen. Baina gaur egun, Barakaldo-
ranzko errepideak gidarientzako errei bat
irekiera atzeratu galdu duen arren, txirrindulariek ezin dute
bidegorria erabili, eta badirudi hori gerta-
beharko da tu arte hilabete batzuk igaro beharko direla
oraindik.
ZM | 5

Arrapala berri bat egingo


dute Butroe kaletik
Zorrotzaganara heltzeko
Zorrotz Morrotz

Butroe kaleko 5. zenbakitik Zorrotzaganara


heltzeko sarbideko eskaileretan arrapala bat
eraikiko dutela jakinarazi du Bilboko Udalak.

Lanak azaroaren 7an hasi ziren eta hiru hi-


labeteko epean bukatuta izatea espero da.
Jarduketa honen aurrekontua 150 mila eu-
rokoa da.

Hiru auto kaltetuta


Clara Campoamor
kalean uholde berri
batengatik
Zorrotz Morrotz
Era berean, arazo hori behingoz konpontze-
Clara Campoamor kalean aparkatuta zeuden ko bitarteko egokiak bermatzea eskatu zuen
hogei bat autotan kalteak eragin zituzten “enegarrenez”.
uholde larriak gertatu eta hamar hilabetera,
urriaren 1ean, gauza bera gertatu zen berriro.
Kasu horretan, hiru ibilgailu kaltetuta suerta-
tu ziren.

Iaz, saneamenduko xukatze-ponpak eli-


katzen dituen Iberdrolaren transformazio
-zentroan izandako tentsio-erorketa baten
ondorioz, ponpa horiek ez zutela funtziona-
tu azaldu zuen Udalak. Ale hau ixterakoan,
Udalak ez zuen azalpenik emanda uholde
berri honen zergatia argitzeko.

Auzo Elkarteak salatu zuen ibilgailuak eba-


kuatzeko protokoloa beranduegi egin zela.
6 | ZORROTZ BERRI

IOHLEEk Euskal Erroten jabeak salatuko


ditu, “erakundeen utzikeriaz nazkatuta”
AITOR MARÍN
tu dio duela urte batzuk subsidiarioki jardun
Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal El- behar zuela eraikinaren etengabeko narria-
karteak (IOHLEE) jakinarazi du salaketa judi- dura saihesteko. Kalteak nabariak dira, batez
ziala jarriko duela Euskal Erroten eraikinaren ere estalkian, azaleraren erdia baino gehiago
jabeen aurka, ondare-delitua egotzita. ia hondoratuta baitago.

Eraikin horrek Eusko Jaurlaritzaren babesik 2021eko maiatzean, Aldundiak proiektu


handiena du 2009. urtetik. Zehazki, kultu- bat aurkezteko eskatu zien jabeei, gehienez
ra-ondasun kalifikatua dago, monumentu ka- ere sei hilabeteko epean, gutxienez eraikin
tegorian sailkatuta. nagusiaren estalkia birgaitzeko. Ohartaraz-
ten zuten zigorrak egon zitezkeela hori egin
IOHLEEtik azaldu dutenez, horrelako babesa ezean, baina zigor horiek ez ziren inoiz iritsi.
duen eraikin baten jabeak hura kontserba- Ia urtebete geroago, inolako aurrerapenik
tzera, zaintzera eta behar bezala babestera ikusi gabe, eta erakundeen aldetik eraikinean
behartuta daude, haren osotasuna ziurtatze- modu subsidiarioan jarduteko inolako asmo-
ko eta narriadura saihesteko. Hori, jakina, ez rik sumatzen ez dutenez, IOHLEEk auzibidera
da gertatu Euskal Errotak eraikinaren kasuan, jotzea erabaki du, eraikinaren “hondatze-ara-
eta, beraz, salaketa jabeen aurka joango da. zoari aurre egiteko borondate politiko izpirik
Hala ere, IOHLEEk Aldundiari ere aurpegira- ere” ez baitute ikusten.

Badator Euskaraldia! berba egin edo ulertzeko? Horri


tiraka, auzoan Euskaraldia gau-
IGOR GUTIÉRREz
zatzeko aukerak izan baditu-
Azaroaren 4an Euskaraldiaren aur- gula argi geratu zen. Segituan,
kezpena egin zen AEK euskaltegian. Ahobizi, Belarriprest eta Ari-
Euskal Herri osoan euskaraz ko- guneen figurak gogoratu eta
munikatzeko ariketa erraldoi horrek horien inguruko gaizkiulertuak
azaroaren 18tik abenduaren 2ra bi- argitzeko parada izan genuen.
tarte iraungo du aurten. Alegia, aurreko Halaber, aurten arigune izango
aldian baino astebete luzeago. Aurtengo leloa diren auzoko saltoki, elkarte edota zerbi-
“Hitzez ekiteko garaia” izango da. tzuak zerrendatu genituen. Bukatzeko, Eus-
karaldiaren bideoklipa ikusi eta Zorrotzan
Saioa galdera soil batekin hasi zen: Bilbo- Euskaraldia ospatzeko kultur egitaraua zi-
ko biztanleen zer ehuneko da gai euskaraz rriborratu genuen.
ZM | 7

TXOKO FEMINISTA miliak informazio hori ezagutzen duela ber-


matzen dute langileek?
Basurtuko ospitalean gertatutako haur- Honen harira, osasun arloko profesiona-
txoaren bahiketari buruz asko hitz egin da lek duten autoritatea ere azpimarratu gene-
azkeneko asteetan. Begi bistakoa dena alde zake. Pertsona ezezagunen artean, osasun
batera utzita, gertakariak agerian utzi dituen langile bati baino ez genioke gure jaioberria
beste alderdi batzuk ere azpimarratu geni- utziko. Hortaz, gurasoei ezin zaie leporatu
tzake: erizain laguntzaile gisa aurkeztu zen ema-
Adibidez, Osakidetzako langile planti- kumeaz fidatu izana, osasun sistemaren era-
llen murrizketa eta aldakortasuna. Honek, biltzaile garen heinean, figura honenganako
lankideek elkar ez ezagutzea ahalbidetzen konfiantzan oinarritzen baikara. Eta Osaki-
du. Beste aldetik, askok badakigu jaioberriei detzak konfiantza hau babestu eta indartze-
probak beti ere gurasoen aurrean egin behar ko beharra dauka, ekintzekin.
zaizkiela, baina kasu guztietan amak eta fa- IRATZE PÉREZ

SALAKETA ARGAZKIA

Ekintzara pasatuz
Salaketa argazki baten ordez, salaketa
ekintza batekin gatoz oraingoan.
Izan ere, asko dira gure hiri-paisaiako
kartelak, plakak, seinaleak eta abarrak,
erdera hutsez errotulatuta. Eta
badirudi ekintzara pasatzea erabaki
duenik badela. Errotulu hau zaharren
egoitzako garajearen sarreran ikusi
dugu eta Euskaragara.net webgunearen
sinadura darama. Webgune horretan
ikusitakoaren arabera, Eusko
Jaurlaritzan erregistratutako eta irabazi
asmorik gabeko kultura erakundea da
euskaragara.net. Bertan “gramatika
bisual interaktibo eta bitxikeria piloa
topatuko duzu”
8 | MUNDUTIK ZORROTZARA

“ Zorrotzan nire
jatorrizko herrian
banengo bezala
sentitzen naiz
BLESSING UGIAGBE

Jaiotokia: Edo - Benin City. (Nigeria)
Noiztik: 2005etik.
Adina: 42 urte
Lanbidea: Erizain laguntzailea.

Duela 17 urte heldu zen Blessing


gurera Nigeriatik. Senarra hemen,
ezagutu, eta hiru semealabako
familia osatu du. Gaur duen
bizitzaz oso eskertuta dago, eta
ez lukeela aldatuko dio.

TESTUA: NAROA PEÑA


aukera. Baina nire kasua ezberdina izan zen:
Nolatan eta zergatik etorri zinen? goizean klasera joaten nintzen, arratsaldean
18 urte besterik ez nituela irten nintzen nire atletismo eta dantza tradizionalak, eta jo-
herrialdetik. Mundua ezagutu nahi nuen, eta lasten nintzen lagunekin. Alde honetatik,
bisitarien bisarekin etorri nintzen. Hasieran Zorrotzako giroa antzekoa ikusten dut. Gai-
penintsula ez zen nire bidaiaren helmuga, nera, haur guztiek aukera bat dute.
Kalifornia baizik, baina nire senarra ezagu-
tu, maitemindu ginen eta azkenean geratu Zer da Zorrotzan gehien gustatzen
nintzen. Zorrotzan bizi naiz 2005. urtetik, zaizuna?
baina espainiar estatura 2000. urtean iritsi Jendea. Oso atsegina delako. Gainera, de-
nintzen. Hona bizitzera etortzeko erabakia netarik dugu: saltokiak, bankuak, gimna-
hartu nuen nire senarra bertakoa, Zorrotza- sioak, mota guztietako garraioak… Ez dugu
koa delako. Bilbo erdira joan behar ezertarako. Haurrek
aisialdirako zentroa dute, parkeak… Deneta-
Gogorra egin zitzaizun lan eta bizi rik dugu.
ohituetara moldatzea?
Bai eta era berean ez… Ez, nire senarraren Nolakoa da zure eguneroko bizimodua
laguntzari esker, baina bai hizkuntza, jana- hemen?
ria, kultura, etab… dena zen berria niretzat! Nire egun arrunt batean, goizez haurra es-
Eta gainera familia gabe egotea… kolara eramaten dut eta jarraian euskalte-
gira noa. Arratsaldeetan, lanera noa eta Lan
Oso ezberdina da hango bizimodua edo Publikoko Eskaintzarako prestatzen naiz.
auzokoa bezalakoa da? Asteburuan, nire hiru seme-alabez gozatzen
Ba pixka bat bai. Nire herrian haur askok oso dut. Horrela da nire eguneroko bizitza: libu-
gutxi dutelako, ez daukate ikasi ahal izateko ruak, lana eta nire seme-alabak.
ZM | 9

Entzun dudan hizkuntzarik zailena da


euskara, baina gustukoa dut eta euskara ikasita
nire seme-alabei lagundu eta uler diezaieket

Euskara ikastera animatu zara! Erizain laguntzailea zara. Zure herrian


Bai. Orain arte entzun dudan hizkuntza- lanbide berdina zeneukan?
rik zailena eta desberdinena izan da Nire Ez, nire herrialdean erizain-laguntzailea-
lanak eskatzen dizkit, baina horrez gain, ren azken ikasturtea ikasten nenbilen. Eta
arreta ematen zidan, eta jakin-mina neukan. ahalegin handiari esker, erizaintzako lagun-
Gustuko dut hizkuntza, eta gainera, euska- tzaile lana aurkitu nuen hemen. Dena den,
ra ikasita nire seme-alabei lagundu eta uler denetarik egin dut lanean: sukalde batean,
diezaieket. garbitzaile, saltzaile...

Nigeriara bueltatzeko aukera izan duzu? Eta bukatzeko, Zorrotzan betiko geratzeko
Ez, oraindik ez naiz itzuli arazo pertsonalen- asmoa duzu?
gatik, baina dagoeneko pentsatu dut itzul- Egunero, jainkoari eskerrak ematen dizkiot
tzea. Zorrotza ezagutzeko eman zidan aukeraga-
tik. Ez nuke aldatuko. Nire herrira bisitak egi-
Zer da gehien sumatzen duzuna faltan? tera bueltatuko nintzateke, jakina, baina oso
Nire familia, noski, bereziki nire gurasoak. gustura nago hemen. Bizitza ez da nongoa
Nire herria, Oza ere bai. zaren, baizik eta non zaren zoriontsu.
10 | eRREPORTAJEa

Alabaren izena,
borrokaren
izana
Haizea eta Ekaitzen alaba
jaio zenean oso argi zeukaten
Eki deituko zela. Haiena
ustekabea Barakaldoko
erregistroan izen horrekin
ezin zutela erregistratu
aditu zutenean. Izan
ere, Euskaltzaindiaren
zerrendan Eki
maskulinoa da eta
bere baliokide
femeninoa Ekhine
litzateke.

TESTUA: AINARA GARCÍA | ARGAZKIAK: AITOR MARÍN


baieztatuta euskara oso aproposa dela ho-
Erregistroan bertan Euskaltzaindiarekin rretarako, sustantiboek genero gramatikalik
kontaktuan jartzea gomendatu zieten, eta ez daukatelako.
erakunde honek Eki neskekin erabili zite-
keela edo neutroa zela ziurtatzen bazuen, Gauzak horrela, aurkezten zitzaien egoera
ez legoke arazorik. Baina Euskaltzaindiaren ez zen inola ere haiek nahi zutena: gura-
aldetik ez zuten inolako laguntzarik lortu. soek izen berri bat aukeratu behar zuten
Nahiz eta 2019 urtean izen neutroen zerren- edo epaile batek inposatutako izenarekin
da eratu eta 50 izeni genero marka kendu, erregistratuko zuen. Baina ez zuten etsi.
Eki ez dago zerrenda horretan eta bikote Epaitegian aurkezteko Euskaltzaindiaren
honi esandakoaren arabera, ez dago alda- ziurtagiririk gabe, informazioa haien kabuz
tzeko inolako asmorik. Azken bi urteetan ez biltzeari ekin zioten (Eki Amalurren alaba
dutela hau bezalako beste inolako eskaera- bezala izandako jatorri etimologiko-mitolo-
rik jaso eta giza oihartzunik ez duela argu- gikoa, Indiar jatorrizko izena bezala…) Baina
diatzen du Euskaltzaindiak. hala ere, ez zen nahikoa izan, eta epaileak
indarrez Ekia bezala inskribatu zuen. Eki
Haizea eta Ekaitz zur eta lur geratu ziren izen maskulino izanik umearen sexuaren
azken urteetan erakunde honen prentsau- inguruko okerrak eragin litezkeela, ez zela
rreko jarrera guztiz ezberdina izan dela iku- Eki deitutako emakumerik ezagutzen, eta
sita. 2018. urtean Euskaltzaindiak estatu gurasoek nahi zuten izenarekin antz han-
espainoleko Justizia Ministerioari izen dien zuena zela argudiatuta, epaileak eraba-
genero arloan flexibilitatea eskatu zion, ki hori hartu zuen bere kabuz.
ZM | 11

Gurasoek Auzitegi Gorenean errekurtsoa


jarri dute. Bide hau emozionalki guztiz neka-
garria izan dela adierazi dute, izen dantzak
besteak beste, administrazio ezberdinekin
oztopo ugari eragin dizkielako. Azken as-
teetan, semearentzat Hazia aukeratutako
izena erregistratzeko arazoak salatu dituz-
te Gasteizko beste guraso batzuek, eta honi
esker egoera hauen inguruko eztabaida be-
rriro piztu da. Auzoko bikote honek ez du
galdu nahi izan haien kasua ezagutarazte-
ko aukera, honela epaitegian aurrerapau-
so berriak emateko itxaropenarekin. Haien
kasuan ez bezala, Euskaltzaindiak Gasteizko
bikoteari aholkularitza eskeini die.

Beste zenbait komunikabidetan agertutako


erreportajei esker, Eki deitutako Markina-
ko emakume bat haiekin kontakuan jarri da.
Froga ezberdinak aurkeztu ondoren Bilbo-
ko erregistroan Eki bezala inskribatuta dago.
Datu horiek bilduta, epaitegira bueltatu dira,
baina ezezko berri bat jaso dute. Badiru-
di kasu ezberdinak direla, Markinako ema-
kumearen izen- aldaketa 18 urterekin egin
zelako eta “erabileragatiko aldaketa” omen da. Eki deitutako Markinako
Beraz, jarritako errekurtsoaren ebazpen ofi- emakume bat haiekin
zialaren zain dauden bitartean, haien aukera kontakuan jarri da,
bakarra aditu batek (Euskaltzaindia, filologo-
ren bat, etimologian edo mitologian jakitu- eta berarekin datu
na…) Eki neskentzat balio duela akreditatzea berriak bilduta,
da, edota Indiako Ekiren izenaren inguruko
dokumentu ofiziala lortzea da. epaitegira bueltatu dira,
baina ezezko berri bat
Haizeak eta Ekaitzek ez dute etsiko. Izan ere,
haiek oso argi dute haien alaba Eki duela jaso dute
izena.
12 | elkarrizketa

IÑIGO RAMÍREZ DE LA PISCINA: Bilboko Euskaraldiko


dinamizatzailea eta auzoko AEK euskaltegiko arduradun ohia

“ Ariketaren kalitatea
findu, eta lorpenei
ikusgarritasun
handiagoa
eman nahi
zaie aurten

Iñigo Ramirez de la Piscina auzoko


AEK euskaltegiko arduraduna izan da
azken hamabost urtetan. Orain, beste
kide batekin batera, Bilboko Euskaraldiko
dinamizatzailea da. Euskalduntze
prozesuan, gaztetan Bilbora ikastera etorri
zen Zorrotzan irakasle aritzen den gasteiztar
honekin, gurean izandako bizipenez, eta
azaroaren 18tik aurrera gauzatuko dugun
Euskaraldiaren inguruan berba egin dugu
TestuA ETA Argazkiak: AITOR MARÍN
ZM | 13

Euskaraldia ez da
nahikoa izango hizkuntza
ohiturak aldatzeko, baina
egun horietan egingo
diren deskubrimenduak
eta aliantzak urtean zehar
irautea da gakoa

Azken urteetan AEK euskaltegiko ardura- zesuan jarraitzeko, eta Bilbora etorri nintzen
duna izateagatik ezagutzen zaitugu. Horre- ikastera. Karrera noski euskaraz hautatu
tarako heldu zinen auzora... nuen, sare berri bat osatu nuen hemen, eta
Hamabost urte badira, oso azkar joan zaiz- karrera amaitu baino lehen, AEKn hasi nin-
kidanak. Hasieratik asmoa zen ahal bezain tzen lanean.
pronto auzoko errelebo bati pasatzea ardura
hori. Ez naiz Zorrotzan bizi, eta asteburuetan Euskaltegiko arduraduna izateko heldu
eta oporretan kanpoan egoteak euskaltegiak zinenean, nola topatu zenuen euskararen
bete beharko lukeen espazioa trabatu egiten erabilera auzoan?
duela uste dut. Aurten errelebo hori lanean AEK kidea izanda, oso baldintzatuta nago.
hasi da, eta pozez zoratzen nago, esku onetan Zoazen leku horretara beti gabezia sumatzen
ikusten dudalako euskaltegia. duzu lehenik. Alde horretatik, Zorrotzan zer
egin bazegoela iruditu zitzaidan, baina po-
Zein da zure historia pertsonala euskara- tentzial handiarekin, eta horrek motibatu
rekin? Erdara nagusia zen zure eremuan. egin ninduen.
Ni gasteiztarra naiz. Familian inork ez zuen
euskaraz egiten jaio nintzenean. Kuadrillan Hobera egin duela esango zenuke?
ere ez. A ereduan gaztelaniaz ematen zizki- Ingurukoei entzundakoagatik baietz esango
guten bi klase orduak ziren nire harreman nuke, euskara gehiago entzuten delako
guztia euskarekiko, hamalau urte nituenean kalean. Horrekin geratzen naiz, baina hain
udaleku batzuetara joan nintzen arte. Bertan, hain kritikoa izanda, ez nuke esaten jakingo.
beste leku batzuetako ume euskaldun batzuk Baietz pentsatu nahi nuke, noski.
ezagutu nituen. Haiek egiten zuten hizkun-
tza, eta haien bizitzarekiko jarrera gehiago Orain, Bilboko Euskaraldiaren dinami-
gustatu zitzaidan erdaldunona baino, eta zatzaile lanetan zabiltza. Rola aukeratuta
haiekin eman nuen udalekua. Eta hama- duzu jada, ezta?
sei urte betetzearekin batera euskaltegiratu Bai, noski. Aurrekoan aukeratu nuen bera, eta
nintzen eta azkar batean euskaldundu. Gero Belarriprest izango naiz. Lehenbiziko Euska-
Gasteizetik atera nintzen euskalduntze pro- raldian Ahobizi izan nintzen, eta azkenean
14 | elkarrizketa

Balizko elebidun elkarrizketek izugarrizko


Askok pentsatzen dute garrantzia dute beraz.
euskara ondo dakien bat Oso handia, bai. Hori da Ahobiziek haien
lepoan hartu behar duten kargetako bat.
Ahobizi dela eta hain ondo ez Nahiz eta besteak erdaraz egin, euskarari
dakiena Belarriprest dela. eutsi behar diote. Hori da nire ustez Ahobi-
zien konpromisorik latzena. Lehen bietako
Ez da hori, konpromisoan batek euskaraz egiten ez bazuen, biok erdara-
datza. Belarriprest batek ra jotzen genuen. Bada tarteko bat, elkar uler-
tzen badugu, eta hori normalizatzera gatoz.
hamabost egun hauetan
egin dezake euskara hutsean, Hirugarren Euskaraldia dator. Hasierako
ezustea eta berritasuna galduta, hasieran
eta hori da nire asmoa lortutako arrakastari eustea posible al da?
Ez dut uste. Lehenengo edizio hartan ilu-
sioa topera zegoen. Ordura arte ikusi gabeko
ariketa sozial berria zen. Bigarrenean aldiz,
rolari eutsi nion baina egoera gogorrak bizi kontrara gertatu zen. Pandemiak baldintza-
behar izan nituen. Adibidez, amarekin eus- tuta zeharo apaldu zen. Hirugarren honetan
karaz egitea. Irakaslea zen, eta ez zuen inoiz ez dut espero lehenengoan bezain beste, ezta
ikasi nahi izan, baina jubilatu aurretik derri- bigarrenean bezain gutxi.
gortu zuten nolabait ikastera, eta ulertzeko
beste behintzat ikasi zuen. Ahobizi izanda, Lehenengoa bezain beharrezkoa da?
amarekin euskaraz egin behar nuen… Eta Bai, bada. Hizkuntza ohiturak aldatzen la-
hola hasi ginen: neu berari euskaraz, berak guntzea da Euskaraldiaren helburua. Ho-
niri erdaraz, hasieran haserre gainera. Az- rretarako hamabost egun horiek ez dira
kenean iraun, baina bigarrenerako lasaiago nahikoak izaten, baina egun horietan egiten
jokatzeko pentsatu nuen eta horrelako sal- diren deskubrimenduek eta aliantzek urtean
buespenetarako tartea uztea. Eta badago bi- zehar irautea da gakoa.
garren arrazoi bat: jende askok pentsatzen
du euskara ondo dakien bat Ahobizi dela eta Berritasunik ba al dakar aurten Euskaral-
hain ondo ez dakiena Belarriprest dela. Eta diak?
ez da hori, konpromisoan datza aldea. Bela- Berritasun gutxi. Sinpletzera jo dugu. Kali-
rriprest batek hamabost egun hauek euskara tatea lehenetsiko dugu kantitatearen gaine-
hutsean egin ditzake, eta hori da nire asmoa. tik. Batez ere, Ahobiziaren figuran, ez dugu
Belarriprest izanda, saiatuko naiz hamabost asko bilatuko baizik eta rola ondo betetzea,
egun hauetan Ahobizi rolari eusten. aurrekoetan sumatu genuelako jende askok
ez zuela rola behar bezala bete. Arigunee-
Batek baino gehiagok ezuste handia hartu- kin berdin jokatzea nahiko genuke. Aurten
ko du Belarriprest txaparekin zu ikustean. gomendioa zera da: zalantzaren artean,
Diozunaren arabera, Belarriprest rolak izan Belarriprest. Eta zalantzaren artean, ez
izagurrizko garrantzia dauka, ezta? izan Arigune, baina jantzi txapa mostradore
Bai, itzela. Gutxiago ez behintzat. Ahobizi ala horren atzean.
Belarriprest izan nahi duzun erabaki aurre-
tik, autodiagnostikoa egitea gomendatzen Auzoko euskaldunak aktibatzeko balioga-
dugu. Hamabost egun haietan, norekin eta rri izan da edo izango da Euskaraldia? Zer
nolako egoeretan egongo zaren, eta benetan uste duzu?
eutsiko diozun ala ez hausnartzea. Eta ikus- Baietz uste dut. Auzoetako euskara batzor-
ten baduzu agian ez diozula eutsiko, orduan deak edo euskararen inguruko elkarteak
ez izan Ahobizi eta izan Belarriprest. Ez da batzeko eta zerbait komunean egiteko ba-
batere gutxiago. Ez da bakarrik nik ulertzen liogarria izango delakoan nago. Gero eta dis-
dizudala adieraztea, baizik eta espresuki es- pertsoago bizi garen honetan, Euskaraldia.
katzen dizudala, mesedez, euskaraz egiteko. aitzakia bat izan daiteke kohesiorako.

ZM | 15
Euskara ikasteko biderik onena murgiltzea da,
eta gurean ere badaude horretarako aukerak
Oraindik ere irakaslea zaren horrekin jarraitzea

aldetik, euskara ikasteko edo gomendatzen dut.
hobetzeko gomendiorik?
Hizkuntza bat ikasteko modurik Filmik edo telesaiorik?
onena murgiltzea da. Egia da Oso klasikoa naiz. Baina kontrako
Zorrotzan ez dela euskara asko zerbait esatearren, ikusi beharreko
egiten, baina aukerak egon hurrengo filma “Irati” dela
badaude: egin konplizeak. Saiatu, esango dut. Hala ere, zalantza
zure egoera berean, euskara ikasi daukat zelan ikusiko dugun.
nahi duten pertsonak bilatzen, eta Euskarazko filma denez,
haiekin euskaraz egin... Pixka bat euskaraz grabatutakoa,
txispatzeak ere laguntzen duela zinemetan nola ikusiko
esango nuke. Eta ligatzeak, zeharo. dugu? Azpitituluak
Hori modurik zuzenena da, kar,kar. jarriko dizkiote?
Bikoiztutako bertsioa
Eta, euskaraz hobetzeko, zein egon daiteke, baina
liburu gomendatuko zenuke? euskara hutsezko
Norberak gustuko duen idazle bat bertsiorik izango dugu
hautatzea gomendatuko nuke, eta zinemetan erdara
idazle horrekin jarraitzea. Gustuko hutsezko bertsioak
izan baduzu liburu bat, idazle dauden bezala?

Hainbat Arigune izango dira gurean… Posible al da Zorrotzan euskaraz bizitzea?


Bai, hamabi. Aurrekoan izan ez ziren lau Guztiz ez. Eremua murriztuta lor dezakezu,
izango dira aurten. Pozik egoteko moduan. jakina! Hiru lagun euskaldun horiekin bes-
terik ez bazaude, eta bizpahiru taberna kon-
Izandako lorpenak ikusgarriak al dira kretu horietatik ateratzen ez bazara, agian
auzoan? bai. Baina Zorrotzak badauka bestelako bi-
Bai, aurten lorpenei ikusgarritasuna eman zitasun bat, eta horrela jokatuta asko galdu-
nahi diegu, Aurreko edizioetan lortutakoa- ko zenuke auzoan gertatzen denaz euskaraz
ren hausnarketa egin, oraingorako erronkak soilik eginez. Gaur gaurkoz, esango nuke ez
markatu, eta ondoren lortutakoaz gozatu eta dela posible.
harro egoteko edizioa izatea espero dugu.
Edozein lorpen, txikia bada ere, ospatu. Go- Izango al da noizbait?
zatzeko Euskaraldia izan behar du honek. Auskalo. Baietz espero dut!
AGENDA Etxe berdea
Andoni Agirrrezabala Izagirre
Erein. 2022. 144 orrialde.
Azaroak 18 - abenduak 2
EUSKARALDIA 2005eko urriaren 29an ger-
tatutakoa tragikoa izan zen. Hil-
Azaroak 18 ostirala dakoak, tartean. Poliziak herriko
19:30 Askabiden. bazterrak nahastu zituen. Kasua
Euskaraldia hasiera jaia ere itxi zuen segituan, baina sa-
Kontzertua: AZERIA. + luntxa. kon aztertu gabe. Azalekoari eutsi
Azaroak 25 ostirala zion, begien bistakoa zirudien ho-
19:30 Askabiden. rri, eta alde egin zuen.
Bakarrizketa: BARRY MANLEY. Ez, ordea, aguazilak. Zorigaiz-
toko gertaera uneoro zuen ate
Azaroak 27 igandea
joka. Susmo txarra hartuta, bere
11:15 Kiroldegian. kabuz abiatu zuen ikerketa. Amaitu zuenean, karpeta
ZORROTZA F.C.- SALESIANOS batean gorde zituen dokumentuak, udaletxeko bere
Atsedenaldian, “tripakiak bizkaitar erara
mahaiko kaxoian. Bertan topatu berri dituzu, irakur-
agertzen diren guztientzat.
Partidu bukaeran ,argazki erraldoia klubeko le, bizilagunen testigantza batzuk, aguazilarenak ere
jokalari eta zale guztiekin barne. Herriko Etxe Berdean gertatu zena argitu al
17:30 Auzokan. zuen? Etazuk, zer egingo duzu informazio horrekin?
Kafea eta mahai jolasak
Abenduak 2 ostirala BAZKA “Basoaren ilunean dantzan”
17:30 Auzokan. (Filferro Records / Stop Control Records,) 2022
Euskal Dantzak Tailerra - Gaztekluba
Bilbo Sorkuntza berriko
Abenduak 3 larunbata proiektua dugu honako hau,
12:00 Umeentzako animazio interaktiboa baina partaideak eskarmen-
EGUN ON SIKIERA tu handiko musikariak ditugu
12:30 10 de Fray Juan tabernan. euskal musikaren eszenan.
Lehen berba euskaraz Talo banaketa. Azken urteetan taldekide
12:30 10 de FRay Juan tabernan hasita. gehienak Estricalla izenez
ZORROTZA KANTARI. aritu izan dira, baina aurretik
18:30 Askabiden. Berri Txarrak, Dut eta Kuraia talde esanguratsuetan
Magia ikuskizuna: IMANOL ITUIÑO. ere ibilitakoak. Emaitza euren ibilbide musikaletan
jorratutako estiloen nahasketa dela esan dezakegu,
19:30 Madness tabernan hasita.
Trikipoteoa. non pasa den mendeko zaporea ere dastatu daite-
keen. Fer Apoaren ahots karakteristikoak eta Galder
21:00 Arsenio jatetxea.
Izagirre baterijole handiaren erritmo basatiak garai
Bertso afaria: OIHANA ARANA eta
ANDER ANAKABE. zaharrak dakarzkigute burura. Dena den, Erik, Hodei
eta Txomin gainontzeko taldekideak ez dira atzean
Abenduak 16, ostirala gelditzen, beraien lankidetza ezinbestekoa suertatu
20:30 Gaztetxean. da ekuazioa ebazteko orduan.
Kontzertua: KAOS URBANO + Tolosako Bonberenea estudioan grabatu eta
MOZKOR ALAIAK. nahastu dituzte lan hau osatzen duten 9 abestiak,
Sarrera: 10 / 13 euro
Karlos Osinaga “Txap”en gidaritzapean. Masteriza-
Abenduak 17, larunbata zioa burutzeko, aldiz, Ultramarinos Costa Brava es-
20:00 Gaztetxean. tudioko Santi Garcia ekoizle famatuak azken ikutua
Kontzertua: THE GUILTY BRIGADE + eman dio. Tandem ederra, benetan. Azaleko irudi
SOFOKAOS. harrigarria Paul Vos margolariaren koadro batean oi-
Sarrera: 10 / 12 euro narrituta dago baina gainontzeko diseinua taldearen
Abenduak 23, ostirala ardura izan da. Zuzeneko aurkezpenei dagokienez,
20:00 Gaztetxean. jadanik batzuk eginak dituzte eta datorren abendua-
Dantza: MEMORIA - Work in Progress ren 1ean Bilboko Kafe Antzokian arituko dira.
Sarrera: 10 / 12 euro Ibai Barrios
PINTXOTAN ZM | 17

Patata tortilla

Zailtasun maila: Erraza.


Prezioa: 1,20 euro.

Osagaiak: Olioa, patatak, arrau-


tzak, gatza, urdaiazpikoa, gazta
eta gazta birrindua.

Hasteko, patatak zuritu eta


txikitu. Bota olio asko zartagin
handi batean. Olioa bero
dagoenean, bota patatak. Frijitu
15 minutuz. Jarraian, kendu
olioa eta gorde patatak plater
batean.
Arrautzak irabiatu eta gero, gehitu Frijitu 3 minutuz. Ondoren, plater handi
patatak eta gatz pixka bat. Bitartean, jarri batekin buelta eman eta beste 3 minutuz
olio pixka bat zartaginean eta berotu. Bota utzi egiten.
nahasketaren erdia. Gainean jarri gazta Bukatzeko, kendu sutatik eta
eta urdaiazpiko xerra batzuk, eta horren plater baten gainean jarri eta moztu
gainean nahasketaren beste erdia. zerbitzatzeko.

VENECIA TABERNA
Ordutegia:
Goizeko 6etatik gaueko
11k arte zabalik egunero,
igandeetan izan ezik.

Abaro estrata, 10.


Telefonoa: 94 482 06 25
18 | GURE MENDIAK

Lantegien historia gaur egun (zintzoak jolastu gure ba dogu eta datuekaz) zaila bihurtzen
doskuenez, ibilbide osasuntxuekaz tartekatuko dogu, etorkizunean hartuko dogun bidea izanik.
Hasiko gara poliki poliki, inguruko basoetatik (mendian bizi garenez geu basora goaz, eta ez
mendira) bideak esagutuko doguz, lehenago gorputze ohituten eta gero paseo luzeagoak
egiten animatuz. Espero dot zeuen gustukoa izatea.

Sasiburu
mendilerroa
Manu Cobo
Mendilerro hau auzotik
Beste bide bat dekogu Kastrexanatik sorgin
egingo dogu eta gorputza zubie igarota (edo Etxebarriako zubi eske-
prestatzeko balioko dosku. gitik Agate deunaren eleizara, Zubiletan,
baie kontuten hartu zer gertatu zan duela
Egin ahako dogu Gurutzetara gitxi Indian….), eta errepidetik gora (Arra-
tiako txekorra, txikerra baie gogorra….) eta
igotzen, Burtzeñatik gora, gero esan doguzan bideetatik.
eta basatxu gaindituta,
Igoera erdien erromatarren galtzada
Portura helduz, aukera bi, dekogu ikusgai eta markata, handik igo-
artez gorantza Largatxaren tzean gogoratzen dosta beti zabaltzen
zoskuezala bideak eta handik sartu jaku-
larren albotik pistara eta gero zan gero beste inbasio kaltegarriek, latín,
eleiza…. Geure hizkuntza zaharraren eta
gorantza zuzenean edo Agate geure ohituren aurka danok…..
deunaren baselizara heldu eta
Eta aukera leunena, pistatik joan Ganeroi-
lepora basobidetik. tzerarte ta itzulia Sasiburutik.
ZM | 19

Arroletza (454 m)
Sasiburuko mendilerro txikiaren gailurra
da, Eretza menditik (871 m) ateratzen den
garaiera-muinoa, eta, beraz, mendigune
zabalago baten barruan sar daiteke, Triano/
Grumeran mendigunean, hain zuzen ere.
Sasiburu mendilerroa Gurutzetan (21 m)
hasten da, Barakaldon, eta Zorrotzan (17
m), Kadagua ibaiaren ezkerraldean. Gailu-
rra ekialderantz luzatzen da, Kadagua eta
Galindo ibaien arroak bereiziz, eta Kastre-
xana, Zaramillo, Alonsotegi, Mezpelerreka
(Elregato) eta abar menderatzen dauz. Sa-
siburuko mendilerroa Salgeta lepoan amai-
tzen da.

Tellitu (462 m)
Sasiburu mendilerroaren gailurra, Sasibu-
ru (459 m) eta Arroletza (454 m) gailurren
artean, iparraldean. Horietako edozeineta-
tik igotzeko minutu gutxi behar dira, 420
metrotik gorako garaiera daben lepo txikiek
bereizten baitdabez. Sasiburu mendilerroa
Kadagua ibaiaren ezkerreko ertzean dau,
“Montes de Triano” edo Grumeran bezala-
ko mendigune handiago baten aurrerapen
gisa. Azken hori meatzaritzak hainbeste
zigortu dau, gaur egun Kadaguako harana
den bezala, presio industrialak eraginda.
Hala ere, deigarria da ondino irautea…

Sasiburu (459 m) sartu baita. Kota horrek mendilerro osoari


Sasiburu mendilerroaren gailurra, Triano ematen dautso izena, eta igoera interesga-
edo Grumeran mendien multzo mendi- rria da. Hegoaldean dagoen harri hautsiari
tsuaren zati dana. Gailur hau mendilerroko Ezpelarri deitzen jako (362 m). Mendikate
gailurrik garaiena da, nahiz eta Arroletza horrek Kadagua ibaiaren azken zatiaren ez-
(455 m) mendi tradizio zabalagoa dauen, kerraldea mugatzen dau, Barakaldoko Ner-
Euskal Herriko tontorren katalogoan bioi ibaian sartu aurretik.
20 | IRITZIA

Induljentziak ala sabotajea Orduan, zer egin dezake-


gu? Ezintasunak geldiarazi
egiten gaitu. Etsipenak bul-

B
tzatzen gaitu “carpe diem”
erotze globalaren TXETXU ROJO era. Ala ez?
aurkako neurriren
bat hartzen ari Herman Dalyk (duela gutxi
zara? Plastikozko poltsen hil da; “Ekonomia, ekologia,
erabilera murrizteko poltsa Uste dugu etika” liburuaren egilea) la-
ekologikorik erosi duzu? gundu gaitzake: “Etsipena-
klima-aldaketaren ren aurkako antidotoa ez da
Beti daramazu kantin- aurkako neurriak itxaropena, ekintza baizik,
plora bat PET ontzietan eta, beraz, gure lana ez da
edaririk ez erosteko? Zure
hartzen ari garela, itxaropena non dagoen
auto zaharra hibrido baten eta ez dugu behin aurkitzea, ekintza identifi-
ordez aldatu duzu? katzea baizik.”
betiko urratsa emango
Argi eta garbi esango dizut: askoz ausartago Baina… zer ekintza? Beste
asmo oneko jokabide horie- liburu gomendagarri batek
kin bakarrik ez zara ezer-
jokatzeko, hori baita (“Nola dinamitatu oliobide
tara iritsiko; are gehiago, benetan behar dena. bat”, Andreas Malm-ena)
kaltegarriak ere izan litezke. argia bota dezake, nahiz
«Kontsumo-jokabide» eta argi deseroso bat izan:
Zergatik? Izan ere, uste batzuen bidez, zeinek
dugu klima-aldaketaren “Klima-aldaketa erreali-
aurkako neurriak har-
«induljentzia» gisa tate apelaezina da. Hala
tzen ari garela, eta ez funtzionatzen baitute ere, eskaera, protesta eta
dugu behin betiko urratsa manifestazio kanpainen
emango askoz ausartago
... hamarkaden ondoren, in-
jokatzeko, hori baita bene- Bizitzeko eskubidea dustria fosilak gora egiten
tan behar dena. «Kontsu- jarraitzen du, tenpera-
mo-jokabide» batzuen
arriskuan dagoen turak, itsasoen maila eta
bidez, zeinek «induljen- honetan, berehala muturreko beste fenomeno
tzia» gisa funtzionatzen klimatiko batzuek bezala.
baitute, (kontzientzia-zimi-
gelditu behar dugu Dena jokatzen ari bagara,
koak aurrezten baitizkigute erregai fosilen gure bizitza eta etorkizuna,
eta lasai bizitzeko aukera zergatik ez gara joan pro-
ematen baitigute benetako
erauzketa, gutxi testa baketsutik harago?”
arazoei bizkarra emanez), batzuk aberasten
erraz erortzen gara kapita- Bizitzeko eskubidea arris-
laren jabeek praktikatzen
jarraitzeko balio kuan dagoen honetan, be-
duten ekozuriketaren tran- duena rehala gelditu behar dugu
pan (greenschuming).” erregai fosilen erauzketa,
gutxi batzuek aberasten
Horrela hasten da Kohei jarraitzeko balio duena.
Saitoren liburu gomenda- Azken batean, oliobide
garria, “Kapitala Antropo- batzuk dinamitatzen hasi
zenoaren aroan”. behar dugu.”

Zure iritzia jakin nahi dugu. Bidaliguzu zure artikulua zmorrotz@gmail.com


helbide elektronikora gaiaren laukian “iritzia” jarrita. Eskerrik asko!
ZM | 21

Eskua eta hizkuntza nean ere ez dakit ados al


nagoen faktore historikoen
ildo diskurtsiboarekin.

A
Esan nahi baita, behin izan
zaroak 14 ditu hau ASIER URKIZA zen herri bat euskaraz
idazten ari naizela mintzo zena, behin izan
eta, ezinbestean, zen euskaldunon estatu (?)
eguneko albiste nagusia Ez dira gutxi bat, ondorioz berreskura-
aipatu behar. Tira, tzea baino ez zaigu gera-
adjektiboa ondo erabilia izan Aranzadi tzen, gurea zena atzera ere
dagoen ez dakit; bizi garen elkartearen geureganatzea, aspaldiko
lurralde honetan zeresana Arkadia zoriontsu eta oparo
eman du, behintzat. aurkikuntza hartara itzultzeko. Desas-
Halaxe jaso dute egunkari euskararen egoeraz trea ziurtatuta dago, nire
gehientsuenek: Aranzadi irudiko; berekin dakartzan
elkarteak esku itxurako aritzeko baliatu oihartzunak ez dira berezi-
pieza bat topatu du, K.a. direnak: Nafarroan ki askatzaileak, gainera.
1. mendekoa, lau lerroko
euskarazko (?) idazkunea euskararen Nafar estatua ikur gisa al-
duena. Idazkunean hitz hedapena zilegi darrikatzen duten propo-
bakarra deszifratu dute samenekin zurtuta gelditu
oraingoz. Ez da edozelako dela diote... Ez da ohi naiz; izan politikoak,
hitza, gaur egungo gezurra. Besterik izan kultura arlokoak. Es-
euskararekin bete-betean trategia-mailan antzuak
lotutakoa baizik, lehenengo da baieztapen hori (masa erakartzeko ezgaiak)
begiratuan ulertzeko eraginkorra ote den eta iruditeria aldetik zahar-
modukoa: zorioneku kituak iruditzen zaizkit.
-bada ondarrutarren horretarako Askoz hobe deritzot eskubi-
txistea egin duenik, bego, de-berdintasunean ardaz-
beraz, horretan-. Joakin tutako diskurtsoa eratzeari,
Gorrotxategiren arabera, zeina euskal komunitateari
eta askoren poz irrintziak zor zaizkion hizkuntz-es-
gorabehera, ezin dei Albistea leitu, xehetasunen kubideen inguruan mintzo
dakioke euskara inkripzioko eta iruzkinen bila atari digi- baita. Hizkuntz-ekologia
hizkuntzari. Izatekotan talak arakatu eta pentsakor bezalako kontzeptuak
ere, baskonikoa litzateke jarri naiz. Sare sozialetan benetan interesgarriak
izendapen egokiagoa, ez dira gutxi izan aurkikun- dira eta ezin hobeto uztar
hizkuntzalariaren aburuz. tza gaur egungo euska- litezke egun hain boladan
Euskararen arbaso bati raren egoeraz aritzeko dauden bestelako ekologia
buruz ariko ginateke, baliatu dutenak. Laburbil- batzuekin. Joxe Azurmen-
edozein kasutan; K.a duz, Nafarroan euskara- diri jarraiki, euskaldu-
1. mendeko Nafarroan ren hedapena zilegi dela nok ez gaitu batzen gure
euskaraz (edo bere arbaso diote, Lingua Navarroruma arbasoen identitateak,
batez) mintzatzen zela nafarron berezko hizkun- ezta ustez garen esentzia
frogatzen du Irulegiko tza izanik. Ez da gezurra. batek ere. Batik bat izan
eskuak, baita komunitate Besterik da baieztapen nahiak batzen gaitu, euskal
horrek idazten bazekiela hori eraginkorra ote den komunitatearen alde egi-
ere. Lehenengoa baino horretarako, hots, egungo teak. Hizkuntza baten alde
harrigarriagoa da nafarren -demagun, tutera- egitearekin zerikusia du
bigarrengoa, orain arte uste rren- hizkuntza eskubideen horrek. Elkarri eskua baino
baitzen antzinako euskal alde egiteko. Funtsean ados -eskua ere bai, ze demon-
jendea herri analfabetoa egonagatik, auzi naziona- tre-, elkarri hizkuntza ema-
zirela. lean bezala hizkuntzare- teak, zoria opatzeak.
22 | INKESta

Iratze Pérez

Euskaraldia.
Parte hartuko duzu?
Uxue Sara
Bai, noski! Nire Lanean ohitura
herrian betidanik aldatzeko baliogarria
euskaraz hitz izatea espero dut, eremu
egin dut eta nire pribatuan gehiago
lehenengo hitza kostatzen zaidalako
beti ere euskaraz euskaraz egitea.
jarraitzen du izaten

Irene
Nahiz eta
egunerokotasunean
euskara gutxi David
Mikel erabiltzen dudan, Nik Belarriprest rola
Bai, Ahobizi izango saiatu behar naiz hartuko dut. Alaba
naiz. Saiatuko naiz gehiago erabiltzen, eta semearekin
ohitura aldatu eta nire alabak ikusi baino ez naiz
lehenengo hitza eta adibide gisa har ausartzen euskaraz
euskaraz egiten. nazan hitz egiten.

You might also like