You are on page 1of 24

ZM | 3

Herri Mugimenduarekin batera,


ilusioz eta seriotasunez lanean
jarraitzeko konpromisoa

J
oan den maiatzaren neren Memoriala ospatu

sarrera
28an, udal eta foru genuela arrakastaz. Gure
hauteskundeak izan aldetik, eskertzen diegu
ziren. Udal gobernu berria urtez urte gure auzoan
eratzen den bitartean, kultur ekitaldi zoragarri
Auzo Elkartetik, lanean hau posible egiten duten
Zorrotz Morrotz
jarraitzeko konpromisoa guztiei.
Zorrotzako herri aldizkaria helarazi nahi dizuegu,
82. alea. 2023ko uztaila auzoko Herritarren Mugi- Bukatzeko, anbulatorioa-
menduarekin batera gure ren aurrean egiten ari
@ZorrotzMorrotz
@zorrotzmorrotz ibilbide luzearen ezauga- garen kontzentrazioak
zmorrotz@gmail.com rriekin: ilusio, konstantzia aipatuko ditugu. Lortu
Argitaratzen du:
eta seriotasunarekin. Eta beharreko gai garran-
Zorrotzako Euskal Txokoa ez dugu bakarrik egingo, tzitsuak ditugu aurretik,
Erredakzioa: Bilboko Auzo Elkarteen Fe- baina badakigu pazientzia,
Ibai Barrios derazioko kideak baikara kemena, irmotasuna, se-
Ainara García
hasieratik, eta hori garran- riotasunarekin, eta noski,
Igor Gutiérrez
Aitor Marín tzitsua izango da lagun- zuen laguntzarekin errea-
Naroa Peña tzak jasotzeko eta Bilbo litate bihurtzen joango
Iratze Pérez
berri bat eratzeko. direla. Beraz, animo eta
Zuriñe Vila
aurrera.
Laguntzaileak:
Manu Cobo Beste aldetik, aipatzekoa
Asier Urkiza da joan den maiatzean Aupa zuek!! Zo-
Koordinazioa: (ohikoa den bezala) Alaz- rrotza aurrera!!
Naroa Peña
Diseinua eta maketazioa:
Aitor Marín. (amc diseinua)
Zuzenketak:
Iñigo Ramírez de la Piscina IZAN ZAITEZ HARPIDEDUN!
ZM zure e-postan jasotzeko, bidali mail bat
Zorrotz Morrotz aldizkariak Bilboko
udalaren diru-laguntza jaso du. zmorrotz@gmail.com helbide elektronikora,
Edukiaren erantzule bakarrak ZM
bera eta kasuan kasu, testuaren
gaiaren laukian “harpidetza” jarriz
sinatzaileak dira
4 | ZORROTZ BERRI

UDAL HAUTESKUNDEAK ZORROTZAN

EAJ irabazle argia, behera egin arren.


EH Bildu nabarmen gora: bigarren indarra,
PSEk baino bozka bat gehiago eskuratuta
2000

1500

1000

500

AITOR MARÍN
Zorrotzako balizko udala
EAJk udal hauteskundeak irabazi ditu berriro Eta nola islatuko lirateke emaitza horiek
Zorrotzan. Garaipen argia, 500 boto inguru gure auzoak balizko udal propioa izango
galdu arren. Galera ez da makala: duela lau balu? Ba lehenik eta behin, zinegotzi kopuru
urte lortutako botoetatik ia laurden bat galdu osoa kontuan hartu beharko genuke: biz-
dute jeltzaleek, 1332 bozka eskuratuta. tanleen arabera, Zorrotzako balizko udalak
13 zinegotzi izango lituzke guztira, honela
EH Bilduk 927 bozka lortu zituen pasa den banatuko liratekeenak: EAJ izango litzateke
maiatzaren 28an. 150 boto inguru baino lehen indarra, 5 ordezkarirekin; bigarren eta
gehiago duela lau urte atera zituenekin alde- hirugarren tokian, EH Bilduk eta Alderdi So-
ratuta. Gutxi gorabehera, Alderdi Sozialistak zialistak 3na zinegotzi izango lituzkete, hu-
galdo dituen berberak. Horri esker, subira- rrenez hurren; azkenik, Alderdi Popularrak
nistek bigarren postuan aurreratu dituzte so- eta Elkarrekin Podemosek azken bi ordezka-
zialistak, boto bakarreko aldeagatik. riak banatuko lituzkete.

Alderdi Popularra da, EH Bildurekin batera, Bilboko Udala


duela bi urte baino babes handiagoa lortu Hauteskundeek ez dute aldaketa handirik
duen udal ordezkaritza duen indar bakarra. ekarri Bilboko Udalean. Juan Mari Aburtok
Igoera txikia hala ere, 50 bozka gehiagokoa. (EAJ) errepikatu egin du alkatetzan, bere al-
Elkarrekin Podemosek, berriz, babesen ia derdiak bi zinegotzi galdu dituen arren, Ha-
erdia galdu du, eta 307 boto lortu zituen. malau ordezkari zituen EAJk eta hamabi
izango ditu legegintzaldi honetan.
Oso deigarria da abstentzioaren ehune-
ko handia. Botoa emateko eskubidea zuten EH Bilduk bigarren indarra izatea lortu du
pertsonen erdiek baino gehiagok (% 51,3) sei zinegotzi erdietsita (aurreko legegintzal-
ez zuten parte hartu hauteskundeetan. Udal dian baino bi gehiago). PSEk duela lau urteko
hauteskundeetara aurkeztu ziren gainerako bost aktei eutsi die, baina hirugarren indarra
indar politikoek ez dute ordezkaritzarik izan. izango da, EH Bilduren gorakadaren erruz.
Nabarmendu behar da Ciudadanosek boto PPk, berriz, zinegotzi bat gehiago lortu du,
ia guztiak galdu dituela, eta Voxek lau aldiz hiru izatetik lau izatera pasatuz. Azkenik, El-
handitu duela auzoan zuen babesa (duela lau karrekin Podemosek bosgarren tokira egin du
urte 35 bozka baino ez zituen izan). atzera, hiru zinegotzitik bira jaitsi ondoren.
ZM | 5

Alaia Martin eta Amets Arzallusekin


bertso-poteoan ikasturtea amaitzeko
IGOR GUTIÉRREZ

Ikasturteari amaiera emateko, bertso-po-


teoa antolatu zuen Euskal Txokoak ekaina-
ren 24an. Alaia Martin eta Amets Arzallusen
bertso freskoek arratsalde sargoria hobeto pa-
satzen lagundu zuten eta momentu bereziak
utzi zituzten.

Saioa Madness tabernatik abiatu zen, Pan Duro


taldearen soinu-probaren ostean (horri tiraka
bota zituzten lehen bertsoak). Bigarren gelto-
kia, Biritxi taberna. Bertan, bertso batzuk jarri
zizkieten billarrean jolasteko itxaron bitartean
adi-adi zeuden gazte batzuei. Ondoren, Aska-
bidera zuzendu ziren eta patio andaluziarrean
jarraitu zuten emanaldia, borobilean eseri-
ta zeuden entzuleak zirikatuz. Azkenik, Fray
Juan 10ean bertsorik hunkigarrienak bota
zituzten, biharamunean taberna betiko itxiko
zuten Txema eta Soniaren omenez.

Gustura ibili ziren Alaia eta Amets Zorrotzan,


eta haren benetako auzo-giroa azpimarra-
tu zuten beraien doinuetan. Gurean, lehen
aldia da bi bertsolari aparta hauetaz gozatzeko
aukera dugula.

AITOR MARÍN

XXVI. Ipuin Lehiaketaren Euskal Txokoak urtero antolatzen duen ipuin


sariak banatu dira lehiaketaren sariak banatu berri dira. Epai-
mahaiak lan handia eta zaila izan du berriro,
130 ipuin jaso baitira guztira.

Alaia Martín eta Amest Arzallusen eskueta-


tik jaso zuten saria irabazleek, bertsolariak
bertso poteoan hasi aurretik.

Mila esker parte hartutako idazle guztiei eta


zorionak sarituei. Hona hemen haien izenak:

12 urtetik behera:
• 1. saria: Aimar Molano Sainz-Rozas.
• 2. saria: Irati Rubio Leiros.

DBH eta batxillergoko ikasleak:


• 1. saria: Olatz Mendizabal..
• 2. saria: Enara Riancho Pinto.
6 | ZORROTZ BERRI

Auzo Elkarteak udal agintaldi berrirako


lehentasunak zehaztu ditu
Zorrotzaganeko jolas-parkea estaltzea da Auzo Elkarteak legegintzaldi berrirako zehaztutako lehentasunetako bat

IGOR GUTIÉRREZ
eragilek eskatzen duten moduan). Autobusei
Maiatzean, udal hauteskundeen atarian, dagokienez, bi eskakizun: batetik, Zorrotza-
Auzo Elkarteak asanblada irekia deitu zuen, tik igarotzen den Kbus lineak gurean gelto-
auzokideekin batera 2023-2027 agintaldi- kia izatea; eta bestetik, Bilbobuseko 28. linea
rako lehentasunak eztabaidatu eta finka- hedatzea, Altamiran bukatu ordez Zorrotzan
tzeko. Batzar horretatik eta sare sozialetatik buka dadin. Eta bidegorriei buruz, berriz, au-
jasotako proposamenekin, txosten bat osatu zotik Alonsotegiraino bide bat zabaltzea.
du elkarteak eta alderdi politikoen eta au-
zokideen aurrean aurkeztu. Zerrenda luzea Irisgarritasunari dagokionez, pendiente
dirudien arren, eskaera askok urteak dara- dauden bi hobekuntza azpimarragarri: erre-
matzate zain, baina honako legegintzaldi tirodunen etxera sartzeko igogailua jartzea
honetan egikaritu daitezkeela uste dute el- eta Zorrotzako Lorategia etxaldean irisgarri-
kartekideek. tasun arazoak konpontzea.

Hasteko, historikoak diren hiru aldarrikapen Espaloi eta bideek ere aparteko multzo
potolo. FEVEko trenbidea lurperatzea, gelto- bat osatzen dute: Burtzeñako zubiko es-
kia mantenduta. Sader-Profersa enpresaren paloia estaltzea; Altamiratik Zazpi Landa-
lekualdatzea, hirigunetik kanpo. Eta auzoko raino espaloia jartzea, semaforo eta guzti;
industria-ondarea babestu eta nabarmen- Zorrotza-Kastrexana eta Zorrozgotibideko
tzea. espaloi-tarte traketsak hobetzea; eta Usandi-
zaga Musikaria kalea eraberritzea.
Jarraitzeko, berriagoak diren eskakizunak,
auzoko parke eta arnasguneei dagokienez. Udal ekipamenduei dagokienez, hona hel-
Zorrotzaganeko jolas-parkea estaltzea. Zo- buruak. Auzo Etxe berria eraikitzea, Zorroz-
rrozgoiti plaza (autopista azpikoa) eraberri- gotibidean (proiektuan jada); kiroldegiko
tzea, belaunaldiarteko proiektuari jarraipena aldagelak handitzea; eta proposamen berri-
emanda. Txinbo parkeko txakurgunea han- tzaile bat: aire zabaleko igerilekuak eraiki-
ditzea eta komunak jartzea. Zorrotzako kaia tzea, kiroldegiari atxikirik baina trenbideaz
oinezkoentzat irekitzea. Eta Kadaguako erri- bestalde.
beraren berreskuratze naturala, auzotarren
gozamenerako. Bukatzeko, txostenean egunerokoak diren
gaiak ere aipatzen dira, hala nola, bizikide-
Garraioaren atalean, zera proposatzen dute: tza hobetzea, osasun publikoko zerbitzuak
garraio-txartel bakarra ezartzea, prezioa ibil- sendotzea, indarkeria matxista prebenitu eta
bidearen araberakoa izan dadin, ez garraio- salatzea, eta auzoko elkarteen jarduera so-
bidearen menpekoa (beste auzo elkarte eta ziokulturala babestea.
ZM | 7

Alazne Gogoratuz
Memorialak kalitate
handiko ikuskizuna
eskaini zuen
bosgarrenez

CARLOS RODRÍGUEZ
Musikaren atalean, Ana Sagastizabal sopra-
Ekitaldi hau 2017an sortu zen hainbat hel- noa, María Solinís pianista, Oihane Fernán-
bururekin: batetik, Alazne López Etxebarria dez, biolan, eta Urtzi Leginetxe txistularia
auzoko dantzariari omenaldia egitea; bes- entzuteko aukera izan genuen. Horrez gain,
tetik, kalitate artistiko handiko dantza ikus- beste emanaldi batzuez gozatu ahal izan
kizun bat eskaintzea Zorrotzan; eta beste genuen: hala nola Asier Urkiza bertsolari zo-
asmoetako bat zen auzoko talde eta elkarteek rrotzarra, Nerea González, Iñaki López eta
zeregin horretan parte har dezaten sustatzea. Mikel Sánchez dantzariak, Olaeta balletak,
Sara Echevarri, bere eskolarekin, Danza Libre,
Pandemiaren ondorioz 2 urteko parentesia- Dantzerti, María Fernanda dantza-konpainia
ren ondoren, Memorialak jadanik bere ohiko eta Estudio de Ballet Teresa González.
martxa hartu du eta aurten 5. edizioa bete
du. Hala, maiatzaren 27an kiroldegira hur- Une ahaztezinak pasarazi zizkiguten artista
bildu zen jende ugarik (500 pertsona inguru) guztiek urteko kultur hitzordu garrantzitsu
musika- eta dantza-gala handi batez gozatu honetara hurbildu ginenoi. Ekitaldiaren atal
ahal izan zuen. artistikoari dagokionez, nabarmentzekoa da
bigarren urtez arduradun izan den Mikel del
Aurten hainbat artista igo ziren eszenatokira; Valle auzoko dantzariak egin zuen lan ona.
horien artean, Sara Arévalo dantzaria, Ballet
Nazionalekoa, Marta Otazu, Joaquín Cortés Horrez gain, Memorialaren harira, “Lagun-
konpainiakoa, eta Mikel del Valle bilbotarra, tasuna” Merkatarien Elkartearen eskutik,
beren errepertorioetako piezak interpretatu antzerki eta musika ikuskizun bana eskaini
zituztelarik. ziren maiatzean zehar Auzo Etxean
8 | ZORROTZATIK MUNDURA

“ Euskara ikasteari
oso garrantzitsua
deritzot

HALIMA EL IDRISSI ZITI
Jaiotokia: Tetuán. (Maroko)
Noiztik: 2022ko urtarriletik Zorrotzan.
Adina: 29 urte.
Lanbidea: Eskola jantokiko begiralea.

Zazpi urterekin Marokotik Madrilera heldu


zen Halima, eta urte eta erdi da gure artean
bizi denetik. Auzo txiki eta familiarra denez,
oso gustura dago Zorrotzan eta auzoa
betiko bere etxea balitz bezala sentitzen du.

TESTUA: NAROA PEÑA


dezaket alde handiak daudela, adibidez ohitu-
Nolatan eta zergatik etorri zinen? rak alderatuta.
2000. urtean heldu nintzen Escorialera
(Madril), nire guraso eta anai-arrebekin. Han Nolakoa da zure eguneroko bizimodua?
bost urte inguru bizi eta gero, Granadara joan Goizetan euskaltegira joaten naiz eta eguer-
ginen, eta bertan sei urte eman genituen. On- dian lanera. Alaba eskolatik irtendakoan,
doren, nire bikotekidearekin, Bilbora etorri kirola egitera joaten gara elkarrekin, etab.
ginen bizitzera (Errekalde auzora), eta joan Gainera, boluntario gisa ere lan egiten dut
den urtetik Zorrotzan bizi gara. hainbat elkarterekin, haur eta gazteei zuzen-
dutakoak.
Gogorra egin zitzaizun lan eta bizi
ohituretara moldatzea? Zeinetan eta zer egiten?
Zazpi urterekin etorri nintzen Madrilera, eta Ba, adibidez, Errekaldeko meskitan dagoen
eskolako gelako taldean sartzeko zailtasunak batean. Bere misioa edo leloa “Komunita-
izan nituen, zeren, lehen ez baitzitzaion ga- tean bizitzea” da. Jarduera nabarmenen
rrantzirik ematen ikasleen harrerari. Gainera, artean, topaketak eta hitzaldiak antolatzen
ez dut gezurtatzen nahiko garai zaila izan zela ditu, beste elkarte eta Bilboko auzoetako era-
niretzat. Aldiz, Zorrotza auzo txikia da, familia- kunde askorekin batera. Orain dela gutxi, ate
rra, eta bertan gehiago estimatu dut pertsonen irekiak antolatu genituen: elkar ezagutzea
arteko lotura. Liluratzen nauen zerbait da hau. eta auzoarekin eta gizartearekin komunika-
tzea izan da helburua.
Oso ezberdina zen jatorriko bizimodua ONDA Euskadi elkartean ere lan egiten dut.
auzokoarekin alderatuta? Elkarte honen helburua, kultur elkartrukera-
Egia esan, ezer gutxi esan dezaket nire jato- ko eta errespeturako gune bat sortzea da, gi-
rrizko herrialdeaz, oso txikia nintzelako etorri zarte anitza eta inklusiboa eratzeko. Bertan,
nintzenean. Baina, Espainiar Estatuko auto- prestakuntza-jardunaldiak eta astean edo
nomia-erkidego batzuetan bizi ostean, esan hilean behin egiten diren bilerak antolatzen
ZM | 9

ditugu, parte-hartzaile guztiei gida bat ema-


teko: Nola izan produktiboak, parte-hartzai-
leak, eta beste edozein erakunderekin edo
euskal gizartearen alde lan egin nahi duten
pertsonekin loturak garatzeko, adibidez.
Nire ustez, oso interesgarria eta aberasgarria
da gure auzoan eta gure gizartean dauden
kultura, erlijio eta elkarteak ezagutzea. Horri
esker, aurrera egin dezakegu eta aniztasuna
onartu, eta, batez ere, aurreiritzi txarrekin
amaitu.

Euskaltegira zoazela aipatu duzu. Zelan


moldatzen zara euskaraz?
Iaz hasi nintzen euskara ikasten, eta, egia
esan, apur bat galduta nengoen hasieran. Ez
da hizkuntza batere erraza, baina, pixkana-
ka-pixkanaka animatzen ari naiz gehiago.
Hezitzailea naiz, eta magisteritza ikasten ari
naiz, eta hori izan zen euskara ikastera gehien
animatu ninduena. Etorkizunean gustatuko Zorrotzako
litzaidake horretan lan egin ahal izatea, eta
horretarako euskara maila altua izatea eska-
jendea oso apal eta
tzen didate. Baina ez horregatik bakarrik, nire xarmanta da. Auzo txiki
alabarengatik ere, jakina, eskolako etxeko-la-
netan laguntza eman ahal izateko. Gainera,
eta familiarra da, eta
uste dut oso garrantzitsua dela euskara ikas- hori oso gustuko dut
tea: gizarte baten hizkuntza kulturaren parte
oso garrantzitsua da eta gutxienez ezagutu
egin behar dela uste dut. Zer da Zorrotzan gehien gustatzen zaizuna?
Auzo txiki eta familiarra dela. Jendea nahiko
Jatorrizko herrialdetik zerbait duzu faltan? apal eta xarmanta dela bereziki.
Ez dut jatorrizko herrialdeko ezer sumatzen
faltan... Esan nezakeen bakarra, nire izekoak. Bukatzeko, ¿zure herrira berriro bizitzera
Baina Granada bai sumatzen dut faltan: une bueltatzeko asmoa izan duzu?
ikusgarriak bizi izan baititut bertan familia eta Ez dut nire jatorrizko herrialdera itzultzeko
nire lagunekin, Albaicín eta Granado begira- asmorik. Ia bizitza osoa daramat kanpoan...
tokitik paseatzea... Gainera, gaur egun Zorrotza nire etxea da!
10 | eRREPORTAJEa

BIGARREN ESKUKO MERKATUA

Kontsumo jasangarriago baten


aukera, auzoan ere bai
Auzokan egindako proposamen bat eginda. Azken honetan, azoka parkean
zegoen giroa eta eguraldi onak lagundu-
bati esker, martxoan Zorrotzako ta postu ugari kokatu ziren eta ikusmin eta
erosle nahikotxo igaro ziren bertatik.
Bigarren Eskuko Merkatua
Hasierako merkatuak Auzoka gunearen ba-
martxan jarri zen. Hasiera batean rruko aretoan hasi baziren ere, azkenak
nola joango zen eta auzokideen frontoiaren aurrealdean estalitako gunean
kokatzeko aukera izan dute ekintza honi
erantzuna nolakoa izango zen agerikotasuna emanez.

ezagutu gabe, ideia polit hau Hilabeteak igaro ahala parte hartzea gora
doala sumatzen da. Gehien ikusten dena
aurrera eraman zuten. arropa bada ere, denetarik topatu daiteke,
besteak beste jostailuak, liburuak, komi-
kiak, mineralak, bitxiak, musika formatu ez-
TESTUA: AINARA GARCÍA | ARGAZKIA: IGOR GUTIÉRREZ
berdinetan…
Ekimen honen bultzaitzaileen burutape-
na hilean behin, hileko azken larunbatean, Parte hartzeko baldintza bakarra, prezio
11:00etataik 13:00etara, egitea zen, hori beti merkea eskaintzea da, izan ere, helburu eko-
egutegiaren eta jaiegunen arabera aldatzeko nomiko nagusi duten edota eskuraezineko
aukerarekin. Zorionez, orain arte iragarrita- proposamenak ez dira onartzen. Bestaldetik,
ko lau deialdiak bete dira, ekainekoa azkena beharrezko azpiegiturak (mahaiak, esekito-
izanik eta Zorrotza Eguneko agitarauekin kiak…) Auzokaren eskutik ipintzen dira.
ZM | 11

Ekintza honen helburu nagusia, apurka-aùr-


ka herritarrek funtionamendu honetara
Gehien ikusten dena
ohitzea eta Zorrotza bigarren eskuko mer- arropa bada ere,
katurako erreferentzia- gune bihurtzea da.
Ez da helburu makala. Gaur egun, kontsumo
denetarik topa daiteke:
jasangarria lortzeko bigarren eskuko merka- jostailuak, liburuak,
tuak aukera bikainak dira eta gorakako joera
argia dago. Bilbon bertan gero eta gehiago
komikiak, mineralak,
topa ditzakegu, hala nola, Zorrotzaurreko bitxiak, musika…
Open Your Ganbara edota Vintage Bilbao.

Merke erosteko aukera izateaz aparte, biga-


rren eskuko merkatuek garapen jasangarria Informazio gehiago lortzeko eta izena ema-
bermatzen dute, ekoizkinen bizitza erabil- teko, Auzokarekin kontaktuan jarri behar
garria luzatuz eta ekoizkin berrien fabrika- da, bai whatsappez (640171872), Emailez
zioa eragotziz. Gizarteak ingurugiroarekiko (info@auzoka.eus), bai zuzenean (frontoia-
daukan konpromisoa bultzatu behar da, eta ren atzealdean, astelehenetik ostiralera,
auzoan hauxe da aukera bikaina. 17:00etatik 21:00etara).
12 | elkarrizketa

Maite Lopezek 23 urte daramatza Euskalduna


jauregian garbitzaile
Maite Lopezek 23 urtelanean. Gainera,
daramatza duela
Euskalduna
12 urtetik LAB sindikatuko ordezkaria
jauregian garbitzaile lanean. Gainera, duelada. Javi12 urtetik
Luengok UGTko Euskadiko garbiketa
LAB sindikatuko ordezkaria da. Javi Luengok sektoreko UGTko
arduraduna da duelasektoreko
Euskadiko garbiketa 7 urtetik. Biek ondo ezagutzen
arduraduna da duela 7 dute
hiru hilabete baino gehiago greban diharduten Osakidetzako
urtetik. Biek ondo ezagutzen dute hiru hilabete baino gehiago
garbitzaileen egoera.
greban diharduten Beraiekin hitz
Osakidetzako egin dugu egoera
garbitzaileen egoera.honi buruz,hitz
Beraiekin
baita oso prekarizatua
egin dugu egoera honieta feminizatua
buruz den prekarizatua
eta baita oso garbiketa sektoreari buruz oro
eta feminizatua den
har ere, gehiago jakiteko asmoz.
garbiketa sektoreari buruz oro har ere, gehiago jakiteko asmoz.
TestuA ETA Argazkiak: AITOR MARÍN
TestuA ETA Argazkiak: AITOR MARÍN
ZM | 13

Garbiketaren lan-sektoreak prekarizatua


izatearen ospea du. Hala da?
Soldata txikiez gain,
Javi: Bai. Zoritxarrez, prekarizatua da, baita sektorea oso prekarizatuta
oso feminizatua ere. Soldata txikiak izateaz
gain, sektorea oso prekarizatuta dago langi-
dago langileen lanaldiengatik.
leen lanaldiengatik ere. Osakidetzan edo hez- Osakidetzan edo hezkuntzan
kuntzan izan ezik, ez da ohikoena langileek
lanaldi osoan lan egitea. Oro har, partzialta-
izan ezik, ohikoa da lanaldi
suna lan guztien % 70 ingurukoa izango da. partziala izatea
Eta feminizazioaz ari bagara, sektorean lan
egiten duten pertsonen % 90 inguru emaku-
meak dira.

Hala ere, pandemian zehar funtsezko izen- Eta zuen ustez, norena da erantzukizuna
datutako lan horietako bat izan zineten. Al- Osakidetzako garbitzaileen kasu konkretu
daketarik sumatu al duzue ordutik? honetan?
Maite: Ba inolako hobekuntzarik ez. Lehen Javi: Nire ustez, errudun nagusia Eusko
bezala edo okerrago gaude, eta momentuko Jaurlaritza da, zalantzarik gabe. Lehenik eta
“funtsezkotasun” hori ez da ezertan islatu. behin, sektore horiek guztiak pribatizatzea
Javi: Ziur gogoratuko duzula Ertzaintza Gu- ahalbidetu du. Orain, badirudi ez dutela zuzen
rutzetako ospitaleko garbitzaileak jipoitzen… ikusten kontratako langileek Osakidetzako
Txalo zaparradatik jasotzetik, orain Ertzain- langile propioek bezala kobratzea. Eta horren
tzaren borrakadak jasotzera pasatu gara… erantzukizuna norena da, ba? Osakidetzak ez
“Antes txalos, ahora palos” erdarazko leloa du gatazkan sartu nahi, eta eskuak garbitzen
erabili ohi dugu kontzentrazioetan. saiatzen da. Baina, egia esan, azpikontratare-
kin dauden gatazketan, erakunde publikoak
Eremu publikoko garbiketa puri-purian akordioa lortzearen alde egiten ez badu, en-
dago batez ere, Osakidetzako lan gatazkaga- presek ez dute inoiz ezer adostuko.
tik. Zer gertatzen da zehazki? Zein dira lan- Maite: Sindikatuek egoera desblokeatu
gileen eskaerak? nahian urteak eman dituzte, Osakidetzaren-
Maite: Kolektibo honek bost urte baino gandik inolako erantzunik jaso gabe. Eta nik
gehiago daramatza hitzarmenik gabe, eta en- neure buruari galdetzen diot: zergatik inpli-
presekin bilera asko egin diren arren, ez dago katzen da Eusko Jaurlaritza sektore masku-
aurrerapausorik eta negoziazioa blokeatuta linizatuetako gatazketan (Bizkaiko metalaren
dago. Enpresak eta Osakidetza homologazio kasuan, adibidez), baina lan-gatazkaren pro-
-printzipioa urratzen ari dira, uko egin bai- tagonistak emakumeak garenean, ez dute
tiote Osakidetzako langileei ezarritako gaiak ezer jakin nahi?
egokitzeari eta ezartzeari. Enpresek diote
Osakidetzak eman behar duela dirua, eta Osa- Langileek ia hiru hilabete daramatzate
kidetzak, berriz, entzungor egiten du, eta en- greban. Nola bizi dute egoera hori?
presek konpondu beharreko arazoa dela dio. Maite: Langileak oso nekatuta daude. Da-
Javi: Homologazioaren printzipioa 2009an goeneko hiru hilabete dira diru-sarrerarik
lortu zen, lankideen borrokari esker, baina ez gabe, ziurgabetasunez, inolako aurrerapenik
da ezarri. Eta gatazka gehien sortzen ari dena ikusi gabe...
karrera profesionala da. Dagoeneko lortuta Javi: 2017. urtea amaitu zenetik hitzar-
dauzkagun kontzeptu ekonomiko batzuk dira, mena iraungita dago, eta Osakidetzak ez du
eta hori ezartzea eskatzen ari gara. Homolo- sindikatuekin eseri nahi izan denbora ho-
gazioa ezartzeko behar den kopuru ekonomi- netan guztian. Ez da aurreikusten hau laster
koa handia omen da, eta oinarri juridikorik ez amaitzeko itxaropenik, eta egunerokoa oso
dagoelako aitzakia jarri dute... Ez dugu uler- gogorra da baldintza horietan. Oso tristea iru-
tzen pandemia bat igaro eta prekaritate han- ditzen zait, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza eta
diko egoera jasan ondoren nola ukatzen zaien haren arduradun nagusia, Gotzone Sagarduy,
dagokiena kobratzea langile hauei. onartzen ari direna.
14 | elkarrizketa

Eusko Jaurlaritza
Osakidetzan garbiketa
pribatizatu izanaren
arduraduna da, eta orain ez
du uzten ohiko negoziazioan
aurrera egiten

Osasun zentroak, ospitaleak,… Garbiketa hau berehala konpon litekeela jakinda, baldin
sakona behar duten lekuez ari gara. Greba- eta borondate minimo bat balego.
rako eskubidea errespetatzen ari da? Bestalde, gatazkak komunikabideetan duen
Javi: Gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak eraginari dagokionez, zoritxarrez, beitarik ez
izaten ari dira, eta administrazioarekiko auzi badago, ez du saltzen. Gurutzetako ospitaleko
baten bidez errekurritu ditugu. Adibidez, as- hallean, protesta erabat baketsua egin ostean,
teburuetan lan egiten duten lankideek ezin Ertzaintza justifikaziorik gabe gogor oldartu
dute grebarik egin, ezarri den gutxieneko zenean baino ez dute interesa agertu. Horre-
zerbitzua delako. Astegunetan, asteburue- taz aparte, ia ez zaio jarraipenik egin gatazka-
tan normalean dagoen beste langile egotera ri. Kazetari batzuek deitu didate galdetzeko
behartu dute. Gutxieneko zerbitzuak % 60 ea zerbait antolatuko genuen poliziarekin
inguru edo gehiagokoak dira. liskarretan amaitzeko asmoz... Begiratu, guk
ez dugu borrarik eta ez dugu inor jo nahi; ez
Eraginkorra izan daiteke greba gutxieneko dugu polizia gure kontra kolpeka aritzea nahi,
zerbitzu horiekin? Eta nolako eragina izaten baizik eta langileei dagokiena eskatu. Zentzu
ari da greba hau herritarrentzat? Jendeak horretan, komunikabideengandik jaso dugun
nabaritu du gatazka hori? jokaera ez da batere ona izan.
Maite: Gurutzetako ospitalearen aurretik pa-
satzen den edonor, propaganda ikusita soilik, Zer urrats egingo dituzue etorkizunean?
gertatzen denaz konturatu daiteke. Ospitale- Zer espero duzue gertatzea?
tik irteten diren erabiltzaile asko protesteta- Javi: Ba espero, ezer gutxi, egia esan. Gataz-
ra hurbiltzen dira babesa ematera, animoak kak bere horretan dirau, eta ez dirudi laster
ematera... Hori ere eskertu nahi dugu. amaituko denik. Gure aldetik, edozer ne-
Javi: Auzoetako osasun zentroetan ez da goziatzeko prest gaude, baina gurekin eseri
ia nabaritzen. Ospitaleetan gehiago nabari- behar den solaskidea, kasu honetan Osaki-
tzen da, eta Gurutzetan dago fokalizatuen. detza, ez dago prest. Ez dirudi hemendik eta
Niri, erabiltzaile gisa, lotsa ematen dit egoera greba amaituko den ekainaren 30era bitarte
hau onartzeak. Osakidetzako arduradunei aurrepausorik egongo denik.
ez zaizkie axola, antza, ez langileak, ez era-
biltzaileak, ez beste inor. Gurutzeta bezalako Eta ekainaren 30etik aurrera, zer?
ospitale publiko bat pegatinaz beteta egotea, Javi: Ez dakigu. Langileek eta sindikatuek
lurrean maskarak botata topatzea, benetan adostu behar dute. Jendea oso erreta dago.
lotsagarria iruditzen zait. Are gehiago egoera Oporraldiak datoz, eta jendeak deskonektatu
ZM | 15

Soldata-alde handiak
daude sektore bereko
hitzarmenen artean, praktikan
lan bera egiten duten bi
langilek soldatan alde
handiak izan ditzakete.

egin behar du... Agian atzerapausoa emateko bada, guztia gelditzen da. Hemen, deszentra-
unea da, ondoren bultzada hartzeko asmoz... lizatuta, eragiteko gaitasuna galdu da.
Argi daukadana zera da: greba helburu bat Maite: Hitzarmenei dagokienez, alde handia
lortzeko tresna bat da, ez helburu bat berez. dago. Adibidez, bulegoen eta lokalen hitzar-
men probintzialaren pean dauden langileen
Asko hitz egin dugu Osakidetzako gatazkaz, baldintzak askoz okerragoak dira. 2022an
baina eremu pribatuaz zer kontatu ahal di- Bizkaiko bulegoak eta lokalak garbitzeko hi-
guzue? Zeintzuk dira sektorearen baldin- tzarmen probintziala sinatu zen, 2024ko urta-
tzak eremu pribatuan? rrilaren 1etik aurrera lanaldi osoko garbitzaile
Javi: Esparru pribatuan, enpresek, esta- batek urtean 18 mila euro kobratu ditzan.Adi-
mentu publikoen onespenarekin, gol bat sartu bidez, Osakidetzan dauden lankide batzuek
ziguten langileoi eta sindikatuei bere garaian. 23 mila baino gehiago kobtratzen dute. Alde
Banandu eta irabaziko duzu. Euskadin hain- handia dago. Publikoaren eta pribatuaren
bat hitzarmen deszentralizatuta baditugu: arteko aldea izugarria da. Berriro gogoraraz-
Osakidetza, Hezkuntza, Eusko Jaurlaritza, Al- ten dut hasieran aipatutakoa: sektore honek,
dundia edo bulegoak eta lokalak. Beste leku aurretik asko jada bazuen, baina gainera gero
batzuetan bakarra dute, eta gero zenbait plus eta lan partzial gehiago dauka. Beraz, langile
aplikatzen zaizkio. Kasu horretan, gelditzen asko ez dira soldata horretara ere iristen.
Streaming Egarria
plataformak ere Josu Penades.
Alberdania. 2023. 126 orrialde.
euskaraz!
Mundu osoan zerbitzuak eskaintzen Ganaduaren marruek ira-
duten streaming plataformak ere eus- tzarri dute Galo goizaldean.
kararen aldeko apostua egiten hasi Etxe-aurrean piztu den suteak
dira. Horien artean, azkena, Spotify aztoratu du ganadua. Sutean ai-
musika plataforma izan da. Netflix-ek, txe hil dela ikusi du Galok. Jakin
aldiz, 2022an euskaratu zituen edukiak. gura du sutearena istripua izan
den ala hil egin duten aitxe. Hil
egin badute, jakin gura du zo-
rretan zegoelako hil duten ala
mendekua hartu behar duen.
2022an onartutako ikus-entzu- Egunetan dago sargori. Sei urteko zela hil zitzaion
nezko lege berriak streaming ama. Aitxek bestelako ardurak hartzen zituen, apus-
plataformak behartu zituen, tuak-eta tarteko. Orain, mendeku-egarria piztu zaio.
hizkuntza ofizialaz gain, zeinbait Beharbada mendekua hartu beharko die aitxeren
izenburu hizkuntza koofizialetan hiltzaileei, halakorik egon bada. Baina sumintzen
ere eskaintzen. Hori dela eta, duen mendekua aitxeri hartu gurako ziokeena da.
Netflix-ek eduki asko euskara- Gaur ere hego haizea dabil. Gero eta gogorragoa da
tu zituen. Honela, 70 izenburu sikatea. Ezer egin gabe ateratzen da izerdia. Galok
baino gehiago aurkitu ditzake- Mikela darabil gogoan.
gu euskaraz, eta urtero izenburu
berri gehiago gehitzen joango
da plataforma ezaguna. TATXERS “Tatxers”
(TAE Records – Flexidiscos) 2023

Iruñea aldera joko dugu


Euskal Herriko eszenan ze-
resan handia ematen ari den
Tatxers hirukotearen azke-
Suediako enpresak iragarri due- nengo lana ezagutarazteko
nez, lehendik erabilgarri zituen asmoz. Taldearen izen bera
63 hizkuntzei beste 11 gehitu jarri diote emaitza berri honi,
dizkie; hala nola, euskara eta ga- baina ez da beraien lehenen-
legoa. Hizkuntza berri horiei es- go erreferentzia. Aurretik
ker, erabiltzaileak “esperientzia iraupen luzeko bat eta 4 abestiz osaturiko EPa argi-
pertsonalizatuagoa” izatea lortu taratu dituzte. Horrez gain, bilduma ezberdinetan
nahi dute. Plataforma euskaraz egindako elkarlanak ere aurkituko ditugu.
izateko, mugikorraren ezarpenak 11 abestiz osaturiko plastikoa Berako Atala estu-
euskaraz jarri beharko ditu era- dioetan grabatu eta nahastu dute Iñigo Irazoki Willis
biltzaileak. Drummond taldeko teknikariaren eskutik. Masteri-
zazioa, aldiz, New Jersey-eko G&J Audio estudioan
egin dute, non teknikarietako bat Les Paul kitarra
mitikoen sortzailearen semea dugun.
Kitarra garbiak, kasik distortsiorik gabekoak,
AGENDA eta presentzia handiko oinarri erritmikoa dira na-
fartarren identitatea. Zarama eta Hertzainak gustu-
ko badituzu, horien oinordeak direla esan dezakegu.
Ingalaterrako punk eszenaren kutsua ere datorkigu
burura, batez ere The Clash taldearen estilo ezber-
Zure elkartearen ekitaldiak ZMeko dinen nahasketa. Nahiz eta erreferentziak presente
hurrengo agendan (urria-azaroa) dauden, freskotasuna eta orijinaltasunari eustea lor-
iragartzeko, zmorrotz@gmail.com tu dute.
helbidera idatzi irailaren 15a baino lehen. Ibai Barrios
PINTXOTAN Ahuntz gaztaz
beteriko kuiatxoa
Zailtasun maila: Ertaina.
Prezioa: 1,70 euro.

Osagaiak: Arto irina, ura, gatza eta


txistorra.

Lehenik eta behin, kuiatxoa


moztu, eta tomate eta gaztaz
betetzen dugu. Gero, zartaginean
olioa bota, eta sutan ipiniko
dugu. Bitartean, kuiatxoa irin eta
arrautzatan pasatu, eta albardatzen
dugu. Erreserbatuta geneukan
olio bero-beroan botatzen dugu
kuiatxoa, eta frijitua daukagunean,
plater batean utzi, eta piperra
frijitzen dugu. Azkenik, platerean
aurkezteko, ogi zatia hartu, eta
gainean tomate xerra, kuiatxoa eta
piper berdea ipini.

EL 10 DE FRAY JUAN
Fray Juan 10
Tel. 94 474 01 63.

Dagoeneko El 10 de Fray Juan


tabernak betiko itxi du.

Txema eta Sonia, eskerrik asko


auzoa eta euskararen alde
egindako guztiagatik!
Zorte on eta ondo ibili!
18 | GURE MENDIAK

Arraitz
Manu Cobo
liberalaren pean, eta Arnotegikoa, karlis-
Arraiz mendia hiru gailurrek osatzen dabe. ten bandoak eraikia. Itsasadarraren beste
Horien artean garaiena I kota da (361 m). aldean, Banderas eta San Bernabe men-
Goi-tentsioko linea batek erdiguneko gai- dietako gotorlekuak egozan.
lurretik (352 m) bereizten dau; iparraldeko
kotan, berriz, Arraizeko gotorlekuaren edo Hona igotzeko, eta aurreko ataletan iku-
gazteluaren hondakinen ondoan, Iturrigo- sitakoa hankak berotzeko ohiture artute,
rri (345 m) izeneko erpin geodesikoa dau. auzotik Kastrexana ganera igoko gara, zaz-
Iturrigorri Bilboko auzoa da, eta ez dago- pilandetatik. Gora egingo dogu errepidetik
kio gailur horietako baten izenari. Gailur beheko aldean dagoen baso bidetik, sueps
horrek Zorrotzako Nerbioi eta Kadagua lantegiko aztarnak igaro eta gero, ezke-
ibaiek bat egiten daben lekurantz adarketa rraldetik. Altamirara heldu eta Kobetase-
bat proiektatzen dau, baie lehenago Kobeta ra igoko gara, udaltzaingoen txakurdegia
menditik igo behar dogu. igarota, apur bet aurrrera eta antzinako
arrobitik gora, markatutako bidetik. Arrobi
XIX. mendearen amaieran, hirugarren zaharra gainditute, Arraitz mendi aurrez
eta azken karlistaldia egin zan; Bilbo hu- aurre topatuko dogu. Itzultzeko Arraitz he-
ribilduagaz eta itsasadarraren inguru- rrira joan geinke, zeharkatu eta ateratzean
ko herriekaz zerikusirik ez eban borroka. eskumako bidea hartuko dogu jeisteko,
Itsasadarra inguratzen daben mendien Artigas paretik jeitsiko gara eta. Motza eta
goiko aldeetan, bi aldeetatik Abran itxa- kiratsatxua dekogu itzulia, baie oso ona
soratu arte, gotorlekuak eraiki edo berre- konturatzeko sartu eta sartzen jarraitzen
raiki ziran. Begiratokiaren eskuinaldean, doskuen kaka guztia, geure alboan. Pista
Arraitz mendiaren aztarnak dagoz. Kar- itzi baino lehen eskumean ikusiko dogu ur
listen bandoak eraiki eban 1875 urtean, partzuergoko sifoiko dorretxoa, Ordunte-
tronerak, haitzetan egindako foso bat eta tik etortzen dan ubidearena. Pizka bat igo
Kastrexana aldera zubi altxagarri bat da- eta ubide gainetik auzora helduko gara,
bezala. Ametik beste kokaleku gotortu erreskailu albotik igarota bere…. Begiratu,
batzuk ikus zitezkeen, hala nola Kobe- eta aurrera jarraituz barriro topako dogu
tas-Altamiratik gertu zeudenak, aginte ubidea, Kastrexana ganera itzuliz.
ZM | 19

TXOKO FEMINISTA batek eragindakoa dela (bion artean, erlazio


sentimentala dagoelarik edo egon delarik).
Egun hauetan genero indarkeriaren izen- Familia barneko indarkeria, aldiz, familia-
dapenari buruzko problematika sortu da be- ko edozein kideren aurkakoa da (eta edozein
rriro, familia barruko indarkeria terminoaren kidek egindakoa), hainbat arrazoirengatik.
erabileraren aurrean. Ley Orgánica 1/2004, de Adituek ohartarazi dutenez, hainbat indar-
28 de diciembre, de Medidas de Protección Integral keria-mota barne hartzen dituen termino bat
contra la Violencia de Génerok genero indarkeria erabiltzeak biktimak ikusezin bihurtzen ditu,
definitzerakoan, honako ezaugarriak dituela eta, gainera, indarkeriaren kausa indibiduale-
dio: emakume eta gizonen arteko desberdin- tan jartzen du arreta berriro, alde batera utzita
tasuna eta botere erlazioetan oinarritutakoa egiturazko eta generoko kausak.
eta emakume batek pairatutakoa eta gizon IRATZE PÉREZ

SALAKETA ARGAZKIA

Igogailuari euskara “ahaztu” zaio


Egunotan, makinak hain dira argiak, hitz ere
egiten dute! Hizkuntzak dakizkite. Eta gure
herri honetan, jakina da bi hizkuntza ofizial
ditugula. Horrela, ondo programatutako
makinek bi hizkuntza ofizialak dakizkite. Hala
gertatzen zen auzoaren behealdea eta Zazpi
Landa lotzen dituen A8 autobide gaineko
pasabideko igogailuan. Baina hilabete
batzuetatik hona (matxura ugarietako baten
ondoren, suposatzen dugu) norbaitek
igogailuak elebiduna izateari uztea erabaki
zuen, eta bitxia bada ere, euskara ahaztu
egin zaio, ateak noiz edo ireki, eta gora edo
behera doan adierazteko... Espero dezagun
hurrengo konponketan, edo azterketan,
norbaitek gogoraraztea euskaraz ere hitz egin
behar duela.
20 | IRITZIA

Egin dugu eta berriro ere egingo dugu!

M
aiatzaren 28ko RAÚL PERERA tzen ari direla gobernatzeko
hauteskundeetan, moduetan, orain arteko
Bilboko Udalerako formula zaharkitu eta agor-
hautagai izan nintzen Maiatzaren 28ko tuekin amaitzeko.
EH Bilduren zerrendan. hauteskundeetan,
Kanpotik soilik ikusten Denok dakigu gure auzoa
nituen gauzak barrutik hautagai izan gaur egungo udal gober-
ikusteko aukera eman nintzen EH Bilduren nua baino ezkertiarragoa,
zidan horrek: bilerak, ekologistagoa, feministagoa
elkarrizketak, eztabaidak, zerrendan. Orain, eta euskaldunagoa dela. Eta
mitinak, eta abarrak hauteskundeak horregatik nire konpro-
antolatzeko izugarrizko misoa berretsi nahi dut.
lana. Askotan kanpainan pasata, berretsi Hauteskundeak igaro dira,
baino ez dela egiten nahi dut nire baina lanean jarraitu behar
uste badugu ere, ez da da, eta auzoko kolektiboekin
horrela, baina, egia da konpromiso hori. elkarlanean jarraituko dut,
hauteskundeak gerturatu Auzoko kolektiboekin Zorrotzan bizi garen pertso-
ahala, hau areagotzen dela. non bizi-baldintzak hobetu
elkarlanean, Zorrotzan daitezen lau urte hauetan.
María del Rio buru zuen bizi garen pertsonon
zerrendan joateko erronka Baina ezin dugu ahaztu uz-
onartu nuen, arrazoi sinple bizi-baldintzak hobetu tailaren 23an berretsi ahal
batengatik: auzoan ditugun daitezen lanean izango dugula EH Bilduk ez-
beharrak udalera hurbildu kerreko politikak eramatea
ahal izatea eta zorrotzarren jarraituko dugu Madrilera eta Euskal Herria
bizi-baldintzak hobetzeko nazio gisa kontuan hartzea.
proposamenak egitea. Izan Eskuin muturreko gobernu
ere, auzoko bizilaguna naiz, • Ezinezkoa zirudiena, batek ekarriko lukeen in-
eta EH Bilduren politikak hegemonia horrekin boluzioa gelditzeko aukera
Zorrotzak benetan behar di- haustea alegia, gero eta bakarra gara, eta izango
tuenak direlakoan nago. hurbilago dago. gara. EH Bildu erabakigarria
• Ezkerreko indarrok eskui- izango da, beste behin ere.
Hauteskundeek Zorrotzan nak baino bozka gehiago
utzitako emaitzen azterketa batu ditugu. Auzo gorria Oskar Matutek ozen eta argi
txiki bat egin nahiko nuke: gara. esan zuen auzoan: “Herri
• EH Bilduk udal aurrerakoi honek eskuina eta faxismoa
• EH Bildu izan da bigarren bat gidatu lezake, Zorro- hautestontzietan geldituko
indarra. tza udalerri independen- ditu berriro. Autoritarismoa
• Ia 1000 boto lortu ditugu. tea balitz. geldiarazteko bermea gara.
• Hauek dira EH Bilduren Faxismoari ezta urik ere. Eta
historiako emaitzarik Hausnarketa horiek erakus- egarri bada, polboroiak!”
onenak. ten digute ziklo politikoaren
• Aburtorekiko aldea 400 aldaketatik gero eta gertua- Ni prest nago horretarako;
boto eskasera murriztu go gaudela, eta Zorrotzako zuekin batera.
dugu. herritarrak aldaketak eska- Berriro egingo dugu!

Zure iritzia jakin nahi dugu. Bidaliguzu zure artikulua zmorrotz@gmail.com


helbide elektronikora gaiaren laukian “iritzia” jarrita. Eskerrik asko!
ZM | 21

Titanic partez, horra hor milioidun


sinple batzuk, aurrerapen

A
teknologikoari esker abe-
zken egunotako ASIER URKIZA rastutako putre zitalak -Ti-
albiste txundigarrie- tanicekoak ez ziren izango
tako bat da: igande hobeak, alajaina-.
goizetik daramate Titan Zalaparta eragin
urpekariaren bila. Pasa den du Titanic ikustera Kontua da ez daudela
mendean hondoratutako horren urrun zoritxarreko
Titanic ikustera abiatu zen abiatu zen espedizioak. gizaseme hauen itsaspera-
espedizioa eta, patuaren Hedabideek arretaz ko anbizioa eta Jeff Bezos
ankerra, transatlantikoari eta Elon Musken ilargira-
gertatutako gauza bera ger- jarraitu dute bilaketa ko lasterketa. Baina joan
tatu zaie. Zalaparta eragin eta sare sozialetan nadin mamira. Hain zuzen,
du, hedabideek arretaz ja- horixe da interesatu zaida-
rraitu dute bilaketa eta sare mezu hunkigarriak na eta teoria estetikoarekin
sozialetan mezu hunkiga- idatzi ditu jendeak. paralelismo bat egiteko
rriak idatzi ditu jendeak. balio didana. Kopiaren
Memeak ere ez dira falta Memeak ere ez dira kopia. Filmak hauspotu-
izan. Izan da iritzi publi- falta izan. Izan da iritzi tako leiendak xaxatuta es-
koaren hipokresia kritikatu pedizio arriskutsu batean
duenik, fokua urpekariko publikoaren hipokresia murgiltzen den aberats
dirudunengan jarri izana kritikatu duenik, taldea. Absurdoa ere bada,
eta ez aste berean Medite- hondoratutako itsason-
rraneoan itotako ehunka fokua urpekariko tziaren bila joan eta zu zeu
lagunengan. Auziak apar- dirudunengan jarri izana hondoratzea. Zeu hondora-
teko interesik ez duela tzea dagoeneko Titanicen
pentsa daiteke, moralari eta ez aste berean epikarik gabe, berrikuntza
buruzko bost ogerleko Mediterraneoan itotako kutsurik gabe, transatlan-
eztabaidaz harago. Finean, tikoak gorpuzten zuen au-
asmo fribolo batek bultza- ehunka lagunengan. rrerabidearen hondarretan
tuta galdutako aberaskiloez jadanik. Gerora pelikularik
ari gara. Honek guztiak egingo den ez dakit, baina
badu, ordea, irakurketa izatekotan Amazon Video
sakonago eta nahi bada, in- eta Netflixeko dokumental
teresgarriago bat. Lerrook eman zion, punpa handiko faltsu horietako bat litza-
idazten dituenarentzat, bidaiariak eta azken unera teke. Estreinatu orduko
jakina. arte jotzen jarraitu zuen iraungitutakoa. Hondo-
orkestra. Eta, nola ez, beti- ratzea zuzean transmiti-
Izan ere, albisteak berak rako maitasuna, burgesia tzen ari baita, unez une
Cortazar edo Borgesen mendebaldarraren amets txikitzen doala bidaiariak
kontakizun baten antza hezea. Ametsak amets, bizirik irteteko esperantza,
du. Ipuin onen izaera tupustean 1912. urtetik agonia 120 -edo gehiago,
paradoxikoa antzematen 2023ra egin dugu salto eta zenbat ziren?- karakte-
zaio. Titanicen destinu honek remake kutrearen redun saminezko hitz
bera izan du haren urpeko traza hartu du. Ez zuen hanpatuen artean luzatzen
arrastoen bila zihoanak. bada aspaldi esan Marxek, doala. Artean ere halaxe ez
Titanic, Belfasten eraiki eta historia bi aldiz errepika- ote gabiltzan, aspaldiko pa-
Southamptonetik New Yor- tzen zela, trajedia moduan troiak errepikatzen, baina
kerako bidean Atlantikoko lehenik, fartsa legez gero. gero eta zapalago, brillurik
uretan hondoratu zen tran- I. Mundu Gerraren aurreko gabeago, plastikozkoago.
satlantikoa. Cameronen burgesia loriatsu, kultu Azkenean, gehienetan
filmak ia-ia mitoaren maila eta fineziaz beterikoaren bezala, Marxek arrazoi.
22 | INKESta

Iratze Pérez

Udal
hauteskundeak.
Hurrengo lau urtetarako,
zer da premiazkoa
Zorrotzarako?
Ana Olaia
Segurtasuna Gazteentzako
hobetzea, Sader topagune-leku
lekualdatu dezatela, gehiago, eta Zazpi
eta FEVEko trenbidea Landara heltzeko
behingoz lurperatu autobus-maiztasun
dezatela. handiagoa.

Ángel
Sader Profersa
Andere enpresak Zorrotzatik Txutxi
Neguan zehar kanpo behar ditugu FEVE trenbidearen
gazteentzako lehenbailehen! lurperaketa, autobia
aktibitateak, eta Hori bermatu estaltzea, eta
oro har, ume eta ostean, umeentzako Zorrotza eta San
gazteentzako jolasguneak berritu Ignazio lotuko dituen
ekintza gehiago. behar direla uste dut. zubia egitea.

You might also like