You are on page 1of 4

4.

PRAKTIKA: KLIMA ALDAKETA


1. CO2 isurketen azterketa:
a. CO2 isurketa osoak: Ikusi hurrengo grafiko eta datuak eta esan: zelan aldatu
dira CO2 isurketak mundo mailan 1990tik? Zeintzuk dira gaur egun isurketa
gehien egiten duten 5 herrialdeek?
https://data.worldbank.org/indicator/EN.ATM.CO2E.KT?
most_recent_value_desc=true
Mundu mailan 1990tik izugarri handitu dira CO2 isurketak. Estatu Batuak,
Txina, India, Errusia eta Japonia dira isurketa gehien egiten dituzten
herrialdeak.

b. CO2 isurketak per capita: Ikusi hurrengo grafika eta taula eta erantzun:
zeintzuk dira gehien isurtzen duten 3 herrialdeak? Zergaitik? Eta zenbatekoa
da per capita isurketa lehen galderako (1.a) herrialdeetan? Zerk eragiten du
ezberdintasun horietan?
https://data.worldbank.org/indicator/EN.ATM.CO2E.PC?
most_recent_value_desc=true
Qatar, Kuwait eta Bahrein dira gehien isurtzen dutenak per capita. Herrialde
hauetan petrolioaren ekoizpena handia delako. E.E.U.U-n 14,7-koa da, Errusian
11,8-koa, Japonian 8,5-ekoa, Txinan 7,6-koa, eta Indian 1.8-koa.

c. Deskargatu aurreko linkeko excela eta eraiki grafiko bat munduko


eskualdeentzako (North America, Latin America, UE, Europe and Central Asia,
East Asia and the Pacific, South Asia, Sub-Saharian Africa, Africa Eastern and
Southern, Africa Western and Central, Middle East and North Africa). Kopiatu
hemen sortutako grafikoa. Zer eskualdek isurtzen dute gehien eta zeintzuk
gutxien 2019an per capita? Zer iruditzen zaizu deigarria horretan?
Ipar Amerika, Europa eta Asia Zentrala eta Europar Batasuna isurtzen dute
CO2 gehiena. Afrikako eskualde gehienak C20 gutxien isurtzen duten
eskualdeak dira.
d. Zer eskualdek izan du igoerarik handiena 1990etik? Eta zer eskualdeetan jeitsi
dira per capita isurketak? Zelan azaldu ditzakezu aldaketa horiek?
Ekialde Hurbilak igoera handiena izan du. Ipar Amerikan jaitsi da. Ekialde
Hurbilean petrolioaren ekoizpena handitu egin da eta Ipar Amerikako
ekoizpena asko jaitsi da.

2. Klima aldaketaren inpaktua:

- Germanwatch institutuak egiten duen ikerketaren arabera, hauek dira 2000-2019


epean klima aldaketaren eragin handienak izan dituzten herrialdeak. Zergaitik uste
duzu dela horrela?
Herrialde hauek garapen bidean dauden herrialdeak eta hemen dauden industriak
industria kutsakorrak dira.
- Ikusi lehenengo ariketako linkean zeintzuk diren herrialde hauen per capita
isurketak 2018an. Zer esan dezakegu “klima justiziari” dagokionez?
Herrialde hauek isurketa gutxi egiten dituzte, baina garapen bidean dauden
herrialdeak direnez, ez dute aldaketa klimatikoari aurre egiteko azpiegitura.
3. Ikusi hurrengo Atlasa (regional information): https://interactive-atlas.ipcc.ch/

- 2ºko igoerako eszenatokian, non aldatuko da gehien bataznesteko temperatura?


non jeitsiko da gehien izozte egunen kopurua?
Ipar Poloan aldatuko da gehien. Izozte egunen kopuruan ipar hemisferioan eta
mendi altuetan eta Hego Poloan jaitsiko dira gehien.
- Hartu 35º-tik gorako egunen kopuruaren datua: zelan aldatzen da 1,5º eta 3º-en
ezenatokietan Madrilen, euskal kostaldean, Australia iparraldean edo India
hegoaldean? (puntuen kokapena gutxi gora-beherakoa izango da)
Madrilen 1.5℃ -ko igoera klimaren beroketa pixka bat suposatuko luke. Euskal
kostaldean, aldiz, 1.5℃ -ko igoera ez zuen eragin handirik izango. Australia
iparraldean eragin oso handia izango zuen. Indiako hegoaldean eragin nabaria
izango zuen. 3℃ -ko igoera eragin oso altua izango zuen Madrilen, Indiako
hegoaldean eta Australiako iparraldean, baina euskal kostaldean ez zuen
nabarmen handiririk izango.
- 2ºko igoerako eszenatokian, non espero da euri kopuru osoaren (total
precipitation) igoera eta non jeitsiera mundo mailan?
Mediterraneo osoan jaitsiera bat gertatuko da. Sahara aldean igotzea espero da.
4. Irakurri hurrengo artikuluak eta azaldu parrafo batetan zer harreman dagoen
geopolitika, erregai fosil eta aldaketa klimatikoaren artean Ukraniako gerran.
https://www.elsaltodiario.com/cambio-climatico/desastre-climatico-conllevan-fugas-
nord-stream
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2771/trantsizio-ekologikoa-geopolitikoa-dela-
erakusten-digu-ukrainako-gerrak
Europak Ukraniarekiko eta Errusiarekiko menpekotasun energetikoa du. Horregatik,
gerraren eragin ekonomikoak asko pairatu dira Europa guztian. Errusiaren gasa
beharrezkoa da europarrentzako, gasik gabe etxe askotan arazoak izango dituzte
neguan hotzarekin. Ukraniako hidrogenoa beharrezkoa da hidrogeno verdea lortzeko.
Hidrogeno verdea energía berriztagarrien energiarik garrantzitsuena da ondo ekoizten
delako eta energía ugari ematen duelako.
5. Irakurri hurrengo artikulua eta azaldu parrafo batetan zelan eragin duen Txinak eta
Estatu Batuek klima aldaketaren geopolitikan.
https://www.cidob.org/articulos/anuario_internacional_cidob/2021/
la_nueva_geopolitica_del_cambio_climatico_de_la_cooperacion_a_la_competencia

You might also like