You are on page 1of 1

AGURTZA:

Arratsalde on, Lagunak:

Hemen gaude Zeberioko jaietan eta festari izugarrizko bukaera emateko,


sorpresa handi bat daukagu zuentzat.

IKUSI, ENTZUN ETA DISFRUTATU!!!!

BEA:
Ni Maurizia Aldeiturriaga nauzue. 1904Ko irailaren 22an jaio nintzen Zeberion.
Sei neba arrebetan gazteena. Musikarako sena goiz pistu zitzaidan. Gure aita
Frantziskorekin pandero jotzen hasi nintzen eta amak Bilbotik ekarri zidan nire
lehenengo panderoa.

AGURTZA:
Molde eta estereotipoak hautsi zituen emakumea zen, aitzindaria izan zen, naiz
eta berak ere ez jakin.
Maurizia musika, panderoa eta bere letren konposaketa izan zen, zerbait
bazen, indarra zen. Bizitza ez zen erraza izan musikariarentzat eta horrrek ere
asko eragin zuen bere jotzeko moduan.

BEA:
Kopla zaharrak abesten eta panderoa jotzen ezagutu nuen Benantzio. Bere
jotzeko modu bizi eta gogorro gustatu zitzaidan eta elkarrekin jotzen hasi
ginen.

AGURTZA:
Modu horretan, plazarik plaza ibiliz, kopla zahar, pandero eta soinuaren musika
beste era bateko soinu batzuk ere astindu zituen: BIHOTZARENA.
Senar-emaztegai gisa zazpi urte eman eta gero ezkondu ziren. Bikoteak seme
bat izan zuen.

BEA:
Garai gogorrak pasa genituen. Nire panderoa urte batzuk isilik egon zen, gerra
zibila izan zela eta. Benantzio gartzelan sartu zutenean oso momentu latzak
bizi izan genituen. Baina oztopo guztiak gainditzea lortu genuen eta hemen
gaude.

AGURTZA:
35 urte baino gehiago igaro dira Maurizia Aldeiturriagaren heriotzatik eta haren
irudiak gure artean jarraitzen du.
Mauriziaren espiritua bizirik dirau, inoiz baino ageriago dago eta bere ondarea
zuekin partekatuko dugu

ENE KANTAK

You might also like