You are on page 1of 28

Egoera:

Aldizkari espezializatu bateko argitalpen-arduraduna zara. Zure eskura heldu da


testu bat (zure jakintza-arloaren gainekoa, alegia), eta zure aldizkarian
argitaratzeko eskatu dizute. Hala ere, zure ustean, lan horrek baditu hainbat
gabezia, eskatutakoari uko egitera behartzen zaituztenak.

Egitekoa:

Idatzi egileari zure erabakiaren berri emateko, eta lanak dituen ahulgune nahiz
hutsuneak aurkeztu.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………ren EZAUGARRIAK (plan orokorra)

………………… (normalean argudioak ematea eskatzen da)

EZAUGARRIAK:

Hasierako agurra, data (hasieran edo bukaeran), interaktiboa, 1. pertsonan idatzia,


helburuaren arabera modalizatua (graduatua).

EGITURA:

- Testuingurua sarreran argitu.

- Egoeraren araberako eskema (zein da ekintza komunikatiboaren helburua?)

EZEZKOA EMATEKO GUTUNAK:

EGITURA:

- Eskatzailearen eskaintza azaldu (testuingurua)

- Eskaintza onartu edo ezetza eman (argudiatu)

- Hurrengoetarako atea ez itxi.

TONUA:

Leuna, argia.
1.

Egoera:

Aldizkari batean egiten duzu lan. Zure nagusiak hitzaldi batera joateko eskatu dizu,
datorren asteko alean iritzi-artikulua idatzi behar baituzu kultura atalerako.

Egitekoa:

Idatzi iritzi-artikulua.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
2.

Egoera:

Eusko Ikaskuntzaren aldizkari elektronikoa da Euskonews, euskal zientziaren eta


kulturaren gainean argitaratzen dena. Bertan plazaratzen diren gaiak askotarikoak
dira, eta era horretara leiho bat zabaltzen du mundu osora.

Azken urtean, jakintza-arlo batean aritu zara lanean. Hori dela eta, aukera ezin
hobea iruditu zaizu Euskonewsen zeure lanaren nondik norakoak azaltzen dituen
artikulu bat kaleratzea. Zeure jakintza-esparruari egin diozun ekarpena kaleratzeko
bide bikaina iruditu zaizu.

Egitekoa:

Idatzi Euskonews aldizkari elektronikoan zeure gaiari buruzko artikulua, xede izanik
gai horrekiko interesa piztea eta informazio esanguratsua ematea.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
3.

Egoera:

Zuk azkenaldian landutako gaian aditua zara, eta gai horretaz arduratzen den
nazioarteko erakunde bateko partaide. Duela astebete jakin duzu erakunde horrek
lehiaketa bat antolatu duela, espezialitate horretan egindako ikerketa edo lanen bat
saritzeko asmoz.

Lehiaketa irabazten duenak 6.000 euroko saria jasoko du, eta erakunde antolatzailea
arduratuko da lana zabaltzeaz nazioartean.

Egitekoa:

Bidali gutun bat lehiaketaren arduradunari eta azaldu, azpimarra eginez


berrikuntzetan, zer egin duzun; zergatik iruditzen zaizun berritzailea eta
interesgarria; eta zergatik uste duzun zure lanak lehiaketa irabaztea merezi duela.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
4.

Egoera:

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) hitzaldi-sorta antolatu du zure jakintza-arloaren


gainean. Aditu zaren heinean, bertan hitzaldia ematera gonbidatu zaituzte eta, aldez
aurretik, hitzaldia bidaltzeko eskatu dizute. Hitzaldiaren helburua da zuk landu duzun
gaia ezagutzera ematea eta, horrekin batera, gaiari egin dizkiozun ekarpenen berri
ematea (egungo erronkak, arazoak, oztopoak…).

Egitekoa:

Idatzi hitzaldia eta bidali UEUko hitzaldiok antolatu dituenari.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
5.

Egoera:

Foru Aldundiko Argitalpen Zerbitzuak hainbat alorren edo gairen inguruko


egitasmoak argitaratuko ditu, eta zuri eskatu dizute egitasmo horietako baten
hitzaurrea egitea, gai horretan aditua baitzara eta proiektuaren egilea ezagutzen
duzula jakin baitute.

Egitekoa:

Idatzi hitzaurrea Foru Aldundiak argitaratuko duen egitasmo horretarako.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
6.

Egoera:

Unibertsitatean lan bat egin duzu, eta zure irakasleak susmoa du zuk egin duzunetz.
Izan ere, lana aztertu du, eta konturatu da badagoela lan bat lehendik egina, gai
berari buruzkoa eta antzeko izenburua duena. Zalantza sortu zaio kopia ote den, eta
mezua bidali dizu azalpenak eskatzeko.

Egitekoa:

Idatzi gutuna unibertsitateko irakasleari, lanaren edukia benetan zeurea dela


frogatzeko. Ahalegindu haren zalantzak uxatzen.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
7.

Egoera:

Batxilergoko irakasle-talde batek honako eskaera hau egin dio Hezkuntza Sailari:
ikasleek maiz behar izaten dute material osagarria, hainbat arlotako gaietan
sakontzeko. Eskariari erantzun nahian, HABEren C2 maila egin duzuenongana jo dute
laguntza eske.

Horrela, bada, kontuan har itzazu irizpideok, material edo ikasgai osagarri hori
egiteko:

- Gaiari buruzko edukirik funtsezkoenak azaldu behar dira, ahalik eta modurik
didaktikoenean.

- Gogoratu: batetik, hartzaileak batxilergoko ikasleak dira, 16-18 urteko


gazteak; bestetik, arlo edo gaiei buruzko informazio osagarri, argi eta
zehatzaren bila dabiltza ikasle horiek.

Hezkuntza Sailak lan hori www.hiru.com Etengabeko Ikaskuntza web-orrian


argitaratuko du, betiere, zuek aukeratutako arloaren baitan (artea, giza eta gizarte-
zientziak, zientzia eta teknologia, eta abar).

Egitekoa:

Idatzi zure ikasgai osagarria, xede izanik gai horri buruzko informazio esanguratsua,
argia, zehatza eta objektiboa ematea, batxillergoko ikasleen jakin-minari erantzungo
diona.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..
EGITURA:

-
8.

Egoera:

Argitaratu berri duzu liburu bat, aditu zaren gaiari buruz zenbait alde garrantzitsu
jorratuta. Zeureaz gainera, badira merkatuan tankera bertsuko beste zenbait
argitalpen ere eta, horren guztiaren berri emanaz, katalogo moduko bat egin nahi du
argitaletxeko zuzendariak. Asmoa da liburutegietan zabaltzeko moduko katalogoa
egitea. Hala eskatu dizute: zeure liburuari buruzko aipamena idatzi eta argitalpen-
arduradunari bidaltzea.

Egitekoa:

Idatz ezazu zeure liburuari buruzko aipua eta azal itzazu bertan zuk jorratutako gaiari
buruzko alde nagusiak, helburu izanda, batez ere, argitaratu duzun liburuaren balizko
erosleak erakartzea. Ondoren, bidal iezaiozu e-mailez argitaletxeko argitalpen-
arduradunari.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
9.

Egoera:

Zure lan batek uste baino oihartzun handiagoa lortu duenez, artikulu bat
argitaratzeko aukera eskaini dizu nazioarteko aldizkari espezializatu eta ospetsu
batek; hain zuzen ere, zure espezialitate-arloko gai bat jorratzeko eskatu dizute.
Nazioarteko aldizkari horren egoitza Londresen dago, eta, jakingo duzun bezala,
ingelesez igorri behar izaten dira artikuluak. HABE arduratuko da itzulpenaz.

Egitekoa:

Eskatutako artikulua idatzi eta nazioarteko aldizkari horretako editoreari bidali, xede
izanik gai horrekiko interesa piztea eta informazio esanguratsua ematea.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
10.

Egoera:

C2 maila lortzeko ikastaroan, lan handia hartu duzu zeure espezialitate-arloko gaia
lantzen. Lanean horrenbeste ordu eta neke igarota, egindakoa bateratu eta proiektu
bat idazteko asmoa duzu. Eta zergatik ez bilatu lanari aurrerabide bat? Adibidez,
argitaratzea, edo zerbaitetan gauzatzea, edo…?

Egitekoa:

Proiektua norako eta norentzat irudikatu duzun, hala aukeratu beharko duzu zure
idatziaren hartzailea, eta, funtsean, saiatuko zara lanaren nondik norakoak azaltzen
eta, batez ere, haren arreta pizten.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

TESTU-MOTA: ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
11.

Egoera:

Azken boladan, zeure jakintza-arloan sakondu duzu. Orain, gogotsu zaude


landutakoarekin jarraitzeko eta horren gaineko ikerketa-lan bat egiteko. Eusko
Jaurlaritzak ematen duen dirulaguntza baten berri izan duzu, eta idatzi bat egiteko
eskatu dizute. Idatzi horretan, ikertu nahi duzun gaia aurkeztu behar duzu.

Egitekoa:

Ikerketa-lanaren aurkezpena idatzi. Idatzi horretan zure proposamenaren berri


eman, gaiaren nondik norakoak azaldu eta saia zaitez epaimahaikideak
konbentzitzen.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
12.

Egoera:

C2 mailako ikastaroan irakasle izan duzunak erretiroa hartu du.

Euskaltegiko zuzendariak esan dizu irakasle horren omenezko artikulu bat


argitaratzekotan direla euskaltegiko web-orrian eta zeuk egitea nahi dutela. Izan
ere, badaki oso harreman estua izan duzuela bai eskoletan, bai tutoretzetan, eta,
nagusiki, zure espezialitate-arloko gaia eta nondik norakoak erabakitzeko orduan
(egitura, idazteko estiloa…).

Egitekoa:

Idatzi C2 mailako irakaslearen omenezko artikulua euskaltegiko web-orrian


argitaratzeko. Horretarako, kontuan hartu izan zenituzten harremanak eta bizipenak,
eta azpimarratu, batez ere, zure espezialitate-arloko edukiak lantzeko orduan jaso
zenuen laguntza.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
13.

Egoera:

DeustoForum Deustuko Unibertsitatearen hausnarketa eta eztabaidarako gunea da,


ideien analisia eta eztabaida zabaltzea helburu duena. Forum horretan,
unibertsitatetik kanpoko pertsona kualifikatuek parte hartzen dute, gaiak
zorroztasun akademikoz eta era kritikoan jorratuz.

Jaso berri duzu Deustuko Unibertsitatetik zeuk landutako gaiari buruzko hitzaldia
emateko gonbita. Gonbidapenari baiezkoa eman ondoren, hitzaldiaren laburpena
igortzeko eskatu dizu Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak, egitasmoaren
hedapenari begira, hitzaldiaren bideoa eskegiko baitute webgunean, baita
hitzaldiaren laburpen idatzia ere.

Egitekoa:

Idatzi zeuk landutako gaiari buruzko hitzaldiaren laburpena: eman gaiari buruzko
informazio esanguratsua eta gaiari buruz dituzun iritzi eta argudioak.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
14.

Egoera:

Kolaboratzaileak behar dituzte “Berria” egunkarian, kazetako atal finkoetako gaiei


buruz idazteko. Gaiak askotarikoak dira: kirola, gizartea, ekonomia, politika,
hezkuntza, osasuna, kultura (artea, literatura, zinema, bertsolaritza…), kulturaren
transmisioa, euskara, komunikabideak, aisia, hiria, Euskal Herria, zientzia,
teknologia, ingurumena, historia, ondarea…

Jakinaren gainean daude jakintza-arlo batean aditua zarela, eta pentsatu dute
pertsona egokia izan zaitezkeela arlo jakin horren gainean idatz dezazun
hamabostean behin. Hala egiteko eskatu dizute eta, aditua zaren neurrian, espero
dute zure artikuluak esanguratsuak eta jakingarriak izatea irakurleentzat.

Egitekoa:

Idatzi kolaborazio horretarako lehen artikulua. Gogoan izan atal berri bat hasiko
duzula eta ahalik eta irakurlerik gehien lortzea ere badela zure helburua.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
15.

Egoera:

Hainbat urtean lankide izan duzuna hil berri da. Makina bat ordu pasatu dituzue
elkarrekin, hainbat ikerketa eta lan egin dituzue batera, eta, beraz, gertutik ezagutu
duzu hark zure jakintza-arloari egindako ekarpena.

Egitekoa:

Egunkari batek haren gorazarre-artikulua idazteko eskatu dizu.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
16.

Egoera:

Erretiroa hartzekoa zara, eta hainbat urtez lanean aritu zaren aldizkariko argitalpen-
arduradunak agurra idazteko eskatu dizu. Idatzi horretan, bertan bizi izandakoaz
gain, aldizkariaren gaineko zeure ikuspuntua azaltzeko eskatu dizu lankideak:
aldizkaria zer den, eta haren etorkizuneko erronkak zein diren.

Egitekoa:

Bidali agurra aldizkariko argitalpen-arduradunari.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
17.

Egoera:

Dibulgazio orokorreko aldizkari edo egunkari batean kolaboratzen duzu, eta bertan
argitaratzeko erreportaje bat idazteko eskatu dizute, xede izanik gaiari buruzko
informazioa ematea, arazoa erraz eta argi ulertzeko moduan.

Egitekoa:

Idatz ezazu erreportajea.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
18.

Egoera:

Azken urtean lantzen aritu zaren proiektu bati jarraipena ematearren, erabaki duzu
erakunde bati (udala, eskola…) aurkeztea. Beraz, aurkezpen hori egiteko txosten bat
idatzi beharko duzu, aditu moduan, zure proiektuak orain arte izan duen ibilbidearen
berri emateko eta, erakunde horrekin elkarlanean, etorkizunera begirako
proposamenak egiteko.

Egitekoa:

Idatzi txostena erakunde bati zeure proiektua aurkezteko, xede izanik gaiarekiko
interesa piztea eta proiektuaren baliagarritasuna adieraztea.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
19.

Egoera:

Zure herrian gauzatu duzun proiektu batek hautsak harrotu ditu, eta, ondorioz,
egunkarian iritzi-artikulu bat idaztea erabaki duzu. Proiektuak sortutako polemika
argitzea eta zeure ikuspuntua defendatzea duzu xede, egoera baretzeko asmotan.

Egitekoa:

Bidali iritzi-artikulua egunkarira.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

-
20.

Egoera:

HABEk C2 maila lortu duten ikasleen III. Topaketak antolatu ditu aurten, eta zuk
onartu egin duzu gonbita. Antolatzaileek bi aldeko ikuspegia sakon jorratzeko eskatu
dizute:

1- Zure jakintza-arloko alderdi esanguratsuenez: ekintza komunikatiboez, gaiaz,


esperientziaz, prozesuaz, zailtasunez…

2- Zure euskara-mailan izan dituzun hobekuntzez.

Kontuan hartu parte-hartzaileek, zuk bezala, badutela C2 mailari buruzko oinarrizko


informazioa.

Egitekoa:

C2 mailaren titulua lortu duten ikasleen III. Topaketetarako komunikatua idatzi,


xede izanik partaideen interesa piztea eta balio erantsia eskaintzea, beti ere aditu
gisa. Egin zeure ekarpena.

Gutxieneko luzera: 400 hitz.

Probaren iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.

……………(testu-generoa)ren EZAUGARRIAK

(Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? ………………………

EZAUGARRIAK:

- ……………………..…………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

- …………………………………………………………………………………..

EGITURA:

ZUZENKETA-ORRIAK
1. jarduera: Testu-generoak
A
ARGUDIO-TESTUAK AZALPEN-TESTUAK

1. ARTIKULUA 1. ARTIKULUA
2. GUTUN FORMALA (normalean 2. ERREPORTAJEA
argudio-testuak izaten dira) 3. KOMUNIKAZIOA
4. HITZAURREA
5. HITZALDIA
6. HITZALDIAREN LABURPENA
7. TXOSTENA
8. AIPUA
9. IKASGAI OSAGARRIA

C
Gutuna

D
Gutunak: 3, 6, 10, 11
Artikuluak: azalpenezkoak: 2, 9, 12, 15, 16; argudiozkoak: 1, 14, 19
Erreportajea: 17
Komunikazioa: 20
Hitzaurrea: 5
Hitzaldia: 4 (argudiozkoa ere izan liteke)
Hitzaldiaren laburpena: 13
Txostena: 18
Aipua: 8
Ikasgai osagarria: 7
…ARTIKULUA (1, 2, 9, 12, 14, 15, 16, 19)…ren EZAUGARRIAK (Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? Azalpen-testua (2, 9, 12, 15, 16)

EZAUGARRIAK:

Objektiboa, argia eta zuzena.

Helburuaren araberako interaktibotasuna eta modalizazioa.

Izenburua eta sinadura dituzte.

EGITURA:

- Garapena

- Ondorioa(k)

Azalpen- ala argudio-testua? Argudio-testua (1, 14, 19)

EZAUGARRIAK:

Subjektiboa, interaktiboa, helburua eragitea da (horren arabera modalizatua),


argudioa da tresna nagusia (ez da zertan hasieratik inplizitua izan).

Izenburua eta sinadura dituzte.

EGITURA:

- Hasierako tesia (testuingurua, aurkezpena, norberaren esperientzia(k)…).

- Garapena (argudioak).

- Tesi berria / Ondorioa(k).


…ERREPORTAJEA (17)…ren EZAUGARRIAK (Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? Azalpen-testua

EZAUGARRIAK:

Objektibotasuna, zehaztasuna, helburua informatzea (interesa piztea) da,


gaurkotasuneko gaia, sakontasunez azaldu behar da. Helburuaren araberako
interaktibotasuna eta modalizazioa. Izenburua (erreportajearen sintesia) eta
sinadura dituzte.

EGITURA:

- Lead edo sarrera (testuingurua azaldu).

- Garapena (datuen erakusketa eta hipotesiak).

- Ondorioak (hipotesiaren bideragarritasuna eta ondorioak).

…KOMUNIKAZIOA (20)…ren EZAUGARRIAK (Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? Azalpen-testua (txostena, oharra, aitorpena…)

EZAUGARRIAK:

Objektiboak edo subjektiboak (egoeraren arabera). Informazioa zabaltzea da xedea.


Askotariko enuntziatzaileak (norbanakoa, enpresa bat, erakunde bat, gobernu
bat…). Helburuaren araberako interaktibotasuna eta modalizazioa.

Izenburua (originala, argia, zehatza eta zuzena) eta sinadura dituzte.

EGITURA:

- Hasieran, testuingurua (ekintza komunikatiboa) argi utzi, informazio


esanguratsuena bertan adierazi.
…HITZAURREA (5)…ren EZAUGARRIAK (Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? Azalpen-testua

EZAUGARRIAK:

Egoeraren arabera, objektiboa edo subjekltiboa izan daiteke. Objektiboa izan behar
badu, enuntziatzailea ez dadila inplikatu.

Helburuaren araberako interaktibotasuna eta modalizazioa izango ditu.

Lanaren nondik norakoak azaltzea da xedea (nork, zer, nola…).

Eskerrak emateko aukera dago, egoeraren arabera.

Izenburua izan dezake, baina askotan “Hitzaurrea” agertzen da, besterik gabe.

EGITURA:

- Ez dago egitura zehatzik.

…HITZALDIA (4)…ren EZAUGARRIAK (Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? Azalpen-testua edo argudio-testua

EZAUGARRIAK:

Izenburua, hasierako zein amaierako agurrak eta eskertza.

1. pertsonan idatzia.

Helburuaren araberako interaktibotasuna eta modalizazioa.

Azalpenak emateaz gain, enuntziatarioarengan eragitea ere xede izan dezake.

EGITURA:

- Hasierako agurra.

- Sarrera (testuingurua azaldu eta eskerrak eman)

- Diskurtsoaren nondik norakoak azaldu.

- Garapena (egoeraren araberakoa).

- Eskerrak eman.

- Amaierako agurra.
…HITZALDIAREN LABURPENA (13)…ren EZAUGARRIAK (Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? Azalpen-testua

EZAUGARRIAK:

Objektiboa, 3. pertsonan idatzia.

Informazioa azaltzea du helburu.

Izenburua (oso zehatza, ahalik eta informazio gehien).

EGITURA:

- Izenburua eta enuntziatzailea.

- Sarrera (testuingurua azaldu).

- Garapena.

…TXOSTENA (18)…ren EZAUGARRIAK (Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? Azalpen-testua

EZAUGARRIAK:

Oro har, objektiboa, informazio zehatza modu sistematikoan.

3. pertsonan idatzia.

Lexiko espezifikoa.

Hasieran, hartzailearen erreferentzia.

Batzuetan, hartzailea konbentzitu beharra dago; beraz, iritziak egoki azaldu eta
ondo arrazoitu.

Izenburua (luzea, zehatza, txostenaren xede nagusia), azpiizenburua (batzuetan),


data eta egilearen (hasieran edo bukaeran) izena.

EGITURA:

- Sarrera (laburpena, gai nagusiaren aurkezpena).

- Gorputza (informazio objektiboa, helburuak banan-banan azaldu).

- Emaitzak, ondorioak eta proposamena/k (objektibotasun gutxiago).

…AIPUA (8)…ren EZAUGARRIAK (Plan orokorra)


Azalpen- ala argudio-testua? Azalpen-testua

EZAUGARRIAK:

Objektiboa, 3. pertsonan idatzia.

Helburuaren araberako interaktibotasuna eta modalizazioa.

Izenburua izango du.

EGITURA:

- Egoeraren araberakoa.

…IKASGAI OSAGARRIA (7)…ren EZAUGARRIAK (Plan orokorra)

Azalpen- ala argudio-testua? Azalpen-testua

EZAUGARRIAK:

Objektiboa, argia eta zuzena. 3. pertsonan idatzia.

Informazioa ematea du helburu.

Izenburua izango du.

EGITURA:

- Egoeraren araberakoa.

You might also like