You are on page 1of 15

NICOLASEK

2 aita
ditu
Nire izena Nicolás da eta aita Sebastián eta aita Pablorekin bizi
naiz.
Nire aitek oso maite dute elkar. Haiekin egoten naiz egunero. Elkarrekin egiten
ditugu etxerako lanak, zinemara joaten gara eta Toby nire txakurrarekin
jolasten dugu. Toby zabar samarra da.
Aita Sebastianekin estadiora joaten naiz, futbola oso gustatzen baitzaigu.
Aita Pablok museo batean lan egiten du eta zoratzen nau, dinosaurioak
ikusi ahal ditut eta.
Asteburuetan, ama Clara bisita egitera etortzen da. Berarekin hitz egiten
dut, bizikletaz ibiltzen gara eta behin zuhaitz bat landatu genuen.
Nire ama eta nire aitak oso lagun onak dira eta oso gustatzen
zaigu elkarrekin bazkaltzea.
Astean zehar ikastetxera joaten naiz. Han lagun asko ditu, eta gehien
gustatzen zaidana marraztea da.
Ikastetxera joan nintzen lehenengo aldian, irakasleak gure familiak
marrazteko esan zigun. Nik nire bi aita eta nire ama marraztu nituen.
Nire laguna Florenciak galdetu zidan zergatik bi aita nituen. Denok ama
batengandik jaiotzen garela esan nion, baina familia desberdinetan bizi
garela. Badaude ama bakar batekin edo aita bakar batekin bizi diren
umeak; beste batzuk, ama eta aitarekin; eta badaude bi amekin edo
aiton-amonekin edo osaba-izebekin bizi diren umeak. Ni bi aitekin bizi naiz.
Florenciarekin leku guztietan jolasten dugu. Gure familiek elkar ezagutzen
dutenetik, berari baimena ematen diote nire etxean geratzeko.
Beste batzuetan Florenciaren etxera joaten naiz ni, eta oso ondo
pasatzen dugu filmeak ikusten. Bere aita eta bere ama alaiak dira eta
oso maite dute elkar.
Maite gaituzten eta maite ditugun pertsonez osatuta daudela familiak
pentsatzen dut nik. Nire etxean maitasun eta begirune handia dago.
Familia polita osatzen dugu, eta ez nuke ezeren truke aldatuko.
Familia guztiek begirune, babesa eta
eskubide berak merezi dituzte.

You might also like