You are on page 1of 1

DBH1 - Balio etikoak - Hausnarketa (2.

ebaluazioa)

Eta zuk, zer egingo zenuke ?


Gure ikasgaian, Goierri ezagutuz proiekturako dugun aurkezpenean, honako esaldi
hau irakurri daiteke azalean: “Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak
egiten…mundua alda dezake.”

Esaldi hau Eduardo Galeano idazle eta kazetari


uruguaiarrak esan omen zuen. 1940an jaio eta
2015ean hil zen Eduardo, hainbat liburu eta
hausnarketa esanguratsu utzi zizkigularik.

Esaldia atzekoz aurrera aztertzen badugu,


lehenik, bidegabekeria eta sufrimendu gehiegi bizi
dituen mundua aldatzeko nahia adierazten du.

Lortu nahi den hori nola gauzatu daitekeen ikustea


ez da erraza ordea. Hala ere, esaldiak adierazten
duenez, berak bazuen itxaropena eta konfiantza
jende, leku eta gauza txikietan aldaketa erraldoien
eragile gisa.

1. Goierri ezagutuz proiektuan, gure ikasgaian egin duzun lanarekin, eskualdeko


elkarte eta proiektuak ezagutzeko aukera izan duzu. Horiek guztiak, gizartean
ditugun egoera, erronka edo arazo konkretuei erantzuteko ekimenak dira,
herritarrek eskuzabaltasunez eta konpromisoz sortuak.

● Azaldu zein izan den landu duzun arloa, eta zeintzuk horren baitan ezagutu
dituzun proiektuak.
● Zein da proiektu horiei buruz duzun iritzia? Gure gizarte hontan
hobekuntzaren bat eragiteko egokiak direla uste duzu? Arrazoitu zure
erantzuna.
● Egin zure proposamena ezagutu dituzun arlo, egoera, erronka eta arazo
horietan aldaketa edo aukera berriak sortu ditzakeen ekintza batetan
pentsatuz.

2. Hausnarketa amaitzeko erreparatu diezaiogun aipatutako esaldiari. Jende, leku


eta gauza txikietaz hitzegiten du, baino beste zerbait ere esaten du mundua
aldatzeko beharrezkoa denari buruz.

● Azpimarratuta irakurri ditzakegun hitz horietaz gain, ze beste bi hitz irakurri


ditzakegu esaldian, mundua aldatzeko baldintza adierazten dutenak? Zergatik
dira garrantzitsuak hitz horiek?
● Zure ustez, posible de mundua aldatzea elkartasun eta elkarrekintzarik gabe?
Arrazoitu zure erantzuna.

You might also like