You are on page 1of 1

euskal sintaxia/ 1

Eskola ariketa 3

1. Egin ezazue bikoteka honako perpausen arbola-diagrama:


(1) Frida Khaloren gizonak behin bere burua margotu zuen.
(2) Frida Khaloren gizonak behin bera margotu zuen.
(3) Pisukide batek Jonek pro ezagutzen duela aipatu du (pro = 3psABS, ‘bera’).

2. Jo dezagun perpaus guztiak gramatikalak direla. Ondoren, ipini hiru perpausetako DS


guztiei Uztardura Teoriarekin bat etortzeko bakoitzak eduki behar edo ahal duen azpi-indize
egokia. Ondoren, ondoko galderei erantzun.

● Lehen perpausaz:
a. (1) adibidean bere burua uztartuta dago? Baiezkoan, zein DS-k uztartzen du?.
b. Posible da Frida Khalo = bere burua interpretatzea ? Zergatik bai/ez?

● Bigarren perpausaz:
c. (2) adibidean bera uztartuta dago? Baiezkoan, zein DS-k uztartzen du?
d. Posible da FK-ren gizona = bera interpretatzea? Zergatik bai/ez?
e. Posible da Frida Khalo = bera interpretatzea? Zergatik bai/ez? Baiezkoa bada, esan liteke
Frida Khalo DS-k bera uztartzen duela?

● Hirugarren perpausaz:
f. (3) adibidean pro uztartuta egon liteke? Baiezkoan, zein DS-k uztartu lezake ?
g. Posible da Jone = pro interpretatzea? Zergatik bai/ez?
h. Posible da pisukide bat = pro interpretatzea? Zergatik bai/ez? Baiezkoa bada, esan liteke
pisukide bat DS-k pro uztartzen duela?
i. Posible da perpausetik kanpoko bat = pro interpretatzea? Kasu horretan nola betetzen da B
hatsarrea?

3. Azaldu ezazu honako perpausak zergatik diren ezgramatikalak (hots: zein hatsarre urratu
den, eta zertan urratu den):
(1) *Filmaren1 zuzendariak2 prentsaurrekoan bere burua1 azaldu zuen.
(2) *Boxeolariak1 bere burua2 zauritu omen zuen.
(3) *Boxeolariak1 bera1 bultzatu zuen.
(4) *Berak1 boxeolaria1 bultzatu zuen.
(5) *(guki) ispiluan (gui) ederki ikusi gaitugu.

You might also like