You are on page 1of 3

euskal sintaxia / 1

Eskola ariketa 14

1. Ondorengo perpausak ez dira gramatikalak; kasu bakoitzean ahalegindu zaitezte


zehazten, NZ-mugidari dagokionez, zertan datzan ezgramatikaltasuna. Hau da, saiatu zein
hatsarrek edota murrizketak huts egin duen zehazten (hatsarre edo murrizketa bat baino
gehiago urra daitezke aldi berean). Adibide batzuetan, lana errazte aldera, S-Egitura ere
ematen da:

(1) a. Izarok [Laurobarekin eta norekin] joko du (S-Egitura)


b. * Norekini joko du Izarok [Laurobarekin eta norekini ]?

Erantzuna: Juntadura Egituren Murrizketa urratzen da (1b) perpausean, juntadura edo


koordinazio egituratik atera delako norekin galdetzailea.

(2) a. Gurasoak kezkatuta dabiltza [alaba norekin haserretu dela-eta] (S-Egitura)


b. *Norekini dabiltza kezkatuta gurasoak [alaba norekini haserretu dela-eta] ?

Erantzuna: Ateraketa Eremuen Baldintza urratzen da (2b) perpausean: kasu honetan alaba
haserretu dela-eta perpaus kausala adjunkua da perpaus nagusiarekiko eta bertatik mugitu edo
atera da norekin galdetzailea.

(3) a. [Armairuan zein mozorro aurkitzeak] oroitzapen politak ekarri dizkit (S-Egitura)
b. * Zein mozorroi ekarri dizkizu oroitzapen politak [armairuan zein mozorroi
aurkitzeak]?

Erantzuna: (3b) perpausean bai Subjektu Pepausen Murrizketa bai eta Ateraketa Eremuen
Baldintza ere urratzen dira. Izan ere, armairuan zein mozorro aurkitzeak nominalizazioa
subjektua da, perpaus nagusiaren subjektua, eta beraren barrutik atera da zein mozorro
galdetzailea. Ateraketa Eremuen Baldintzaren arabera, subjektuak eta adjunktuak ateratze-esparru
debekatuak dira. Nominalizazioa osagarria denean, ez dago arazorik: zein mozorroi espero duzu
[topatzea aurten gabon zaharrean zein mozorroi]? perpausa erabat arrunta da-eta.

(4) a. Gai-jartzaileak [nork zertaz kantatuko duen] azaldu du (S-Egitura)


b. * norki azaldu du gai-jartzaileak [norki zertaz kantatuko duen]?

Erantzuna: NZ-Irlen Murrizketa urratzen da (4b) perpausean: kasu honetan zertaz kantatuko
duen zehar-galdera da NZ-irla eta bertatik mugitu da nork galdetzailea mugida luzea eginez eta
beheko perpauseko [espez, Foku’] posizioa saltatuaz (zertaz galdetzaileak betetzen du posizio
hori).
euskal sintaxia / 2

(5) a. nork aurten nobela berria idatzi duelako zurrumurrua zabaldu dute (S-Egitura)
b. *Nork zabaldu dute [nork aurten nobela berria idatzi duelako zurrumurrua]?

Erantzuna: DS-Konplexuen Murrizketa urratu da (5b) perpausean: kasu honetan aurten nobela
berria idatzi duelako zurrumurrua DS konplexua, zumurru izenaren perpaus osagarria biltzen
duen egitura, eta haren barnetik atera da nork galdetzailea.

(6) a. Ea nork zein lanbide duen galdetu duzu (S-Egitura)


b. ?? Nork galdetu duzu ea zein lanbide duen?
c. ?? Zein lanbide galdetu duzu ea nork duen?

Erantzuna: NZ-Irlen Murrizketa urratzen da (6b) perpausean: kasu honetan ea zein lanbide duen
zehar-galdera da NZ-irla eta barrutik atera da nork galdetzailea mugida luzea eginez .

Erantzuna: Atzera ere, NZ-Irlen Murrizketa urratu da (6c) perpausean: hemen ea nork duen
zehar-galdera da NZ-irla eta zein lanbide osagarria atera da… Aurreko adibidearekiko antzak
balio du erakusteko goragotasun efekturik ez dagoela: NZ-irletan berdin dio zein NZ-hitzek egiten
duen lehen mugida; perpaus nagusira NZ-mugida luzea egiten duen bigarren NZ-hitzak beti dauka
NZ-irlatik atera beharra eta perpausa gaiztotu egiten da. Kasu bietan (6b eta 6c adibideetan),
Mugidarik Laburrenaren Hatsarrea urratzen dela ere esan genezake, mugida luzea egiten duen
bigarren NZ-hitzak beti saltatzen duelako lehen lurreragune posiblea (mendeko perpauseko
[espez, Fok’] posizioa alegia).

(7) Norki goraipatu du Berria-ko kritikariak [ norki idatzi duen azken nobela]?

Erantzuna: DS-Konplexuen Murrizketa urratu da (7) perpausean: kasu honetan nork berria idatzi
duen nobela DS konplexua, nobela DS-ren inguruan gehitu dugun perpaus erlatiboak eta DSk
berak osatua, eta bere barnetik atera da nork galdetzailea.

(8) * Nori bota dio nork nori errua?

Erantzuna: Goragotasuna hautsi da hemen; nork eta nori galdetzaileak mugitzekotan, gorago
dagoenak mugitu behar du; subjektuak alegia. Hemen, ordea, beherago dagoen datiboa mugitu
da. Mugidarik Laburrenaren Hatsarrea ere hautsi dela esan genezake, mugida laburragoa duen
alternatiba (alegia, nork mugitzea nori mugitzearen ordez) baztertu egin delako. Euskarak
permititzen du, halaber, biak batera mugitzea, baina jatorrizko hierarkiari eutsita (nork nori bota
dio errua? vs *nori nork bota dio errua?
euskal sintaxia / 3

(9) * Zein kantai erori zinen atzo kalean [kaskoetatik zein kantai entzuten ari zinela]?

Erantzuna: Ateraketa Eremuen Baldintza urratzen da (9) perpausean: oraingoan kaskoetatik


entzuten ari zinela denborazko perpausa adjunkua da perpaus nagusiarekiko eta haren baitatik
mugitu da zein kanta galdetzailea.

(10) a. *ANAREKIN jakin dugu (ea) nor haserretu ote den.


(cf. b. ANAREKIN uste dugu haserretu dela Maria.)

Erantzuna: NZ-Irlen Murrizketa urratzen da (10a) perpausean: kasu honetan (ea) nor haserretu
ote den zehar-galdera da NZ-irla eta bertatik atera da ANAREKIN fokua mugida luzea eginez eta
beheko perpauseko [espez, Foku’] posizioa saltatuaz (nor galdetzaileak betetzen du posizio hori).
Mugidarik Laburrenaren Hatsarrea ere urratzen dela esan liteke: mugida berez izan daitekeen
baino luzeagoa izan da.

You might also like