You are on page 1of 4

euskal sintaxia/1

eskola ariketa 4

1. Ondoko adibideen arbola-diagrama egin bikoteka edo hirukoteka:

(1) Mafaldak eta Felipek batak bestearen jostailuak apurtu dituzte.


(2) Zelenskik Putinek bere burua engainatzen duela uste du.
(3) Kazetariak bera laster erretiratuko zela agindu zuen.

2. Jo dezagun perpaus guztiak gramatikalak direla. Ondoren, ipini DS guztiei Uztardura


Teoriarekin bat etortzeko bakoitzak eduki behar edo ahal duen azpi-indize egokia. Hori
egindakoan…
a. adibide bakoitzean azaldu eta justifikatu ezazue, perpausa gramatikala izateko,
Uztardura Teoriaren hatsarreek zein interpretazio inplikatzen edo behartzen duten; hau
da, determinatzaile-sintagma bakoitza zeren indizekidea den, edo izan daitekeen, eta
zergatik den hori horrela; 1
b. izenordain eta anaforen kasuan, argi utz ezazue zein diren Uztardura Teoriak beren-
beregi debekatzen dituen interpretazioak;
c. azpimarratuta dauden determinatzaile-sintagmen kasuan, zehaztu zein den eremu
hurbila, aukera laburki arrazoituz.

1
Lagungarria izango zaizue, DS bakoitzerako, zehaztea zein motakoa den eta zein hatsarre obeditu behar
duen.
euskal sintaxia/2

(1)

a-b. (1) perpausean, 5 DS daude zentzu hertsian: batak bestea anafora elkarkaria, batak...
jostailuak, Mafaldak, Felipek eta koordinatutako Mafadak eta Felipek erreferentziadun
espresioak.
Lehenari dagokionez, A hatsarrea bete behar du eta bere eremu hurbilean erreferentzia
hartu bera o-komandatzen duen DS batetik. Kasu honetan, EH perpaus osoa da, InfS. Zergatik?
Hor daudelako anafora bera eta anafora o-komandatzen duen subjektua (Mafaldak eta Felipek),
eta InfS horretan betetzen dira anaforak A hatsarrea betetzeko baldintzak. Beraz, A hatsarrea
betetzeko, Mafaldak eta Felipek = batak bestea interpretatu behar dugu eta horrela lehenak
bigarrena uztartuko du. A hatsarreak debekatu egiten du batak bestea Mafalda eta Felipe ez
diren beste batzuk direnik ulertzea, zeren horrela A hatsarrea ez litzateke beteko.
Beste guztiek (hots: batak... jostailuak, Mafaldak, Felipek eta koordinatutako Mafadak
eta Felipek erreferentziadun espresioak) C hatsarrea bete behar dute; kasuren batean batek
bestea o-komandatzen du; esaterako, Mafaldak DS-k Felipek DS o-komandatzen du... eta,
beraz, C hatsarreari esker interpretatuko dugu pertsona diferenteak direla. Berdin gertatzen da
Mafadak eta Felipek DS eta ... jostailuak DS bien artean: lehenak bigarrena o-komandatzen du
baina C hatsarreak behartzen gaitu uztardura saihestera eta gauza bi direla ulertzera.

c. Aurretik esana da: batak bestearen posesiboa bai kontsidera daiteke nolabaiteko subjektua
([espez, D’] posizioa betetzearren, baina anafora batek bera o-komandatzen duen
subjektuarekin osatzen du EH. Beraz, perpaus osoa edo InfS izango da EH, hor biltzen direlako
batak bestearen anaforak A hatsarrea bete ahal izateko baldintzak (minimoak eta maximoak):
anafora eta berau o-komandatzen duen subjektua elkartzea edo menderatzea.
euskal sintaxia/3

(2)

a-b. Hemen 3 DS daude: Zelenski eta Putin erreferentziadun espresioak eta bere burua anafora.
Lehen biek C hatsarrea obeditu behar dute eta bere burua DS-k A hatsarrea. Azken honi
dagokionez, A hatsarreak behartzen gaitu bere burua bera eremu hurbilean o-komandatzen
duen Putin-en erreferentzia hartzera. Zelenski DS-k ere o-komandatzen du baina EHtik kanpo
(urrunegi dago nolabait). Perpausetik kanpoko inor ere ezin da bere burua izan, zeren bestela
A hatsarrea ez da beteko. Horrela, Putin DS-k uztartu behar du bere burua beronen eremu
hurbilean, A hatsarrea betetzeko.
Beste bien kasuan, C hatsarreak dio ezin direla uztartuta egon; egia esan, Zelenski DS-
k Putin o-komandatzen duela eta, C hatsarreak beti behartzen gaitu bi lagun diferente direla
interpretatzera. Eta Zelenski DS inork ez du o-komandatzen (eta, beraz, ezin du uztartuta egon).

c. Bere burua anaforaren eremu hurbila mendeko perpausa edo InfS da, bertan daudelako
anafora bera eta A hatsarrea betetzeko behar duen (bera o-komandatzen duen) Putinek DS
subjektua. Beraz, mendeko InfS da A hatsarrea betetzeko baldintza minimoak dituen lehen
osagaia (behetik gora joanda).
euskal sintaxia/4

(3)

a-b. Bi DS dauzkagu hemen: kazetaria erreferentziadun espresioa eta bera izenordaina.


Lehenak C hatsarrea bete behar du eta bigarrenak B hatsarrea. Kazetaria DS inork o-
komandatzen ez duenez, ezin du inola ere uztartuta egon.
Bera izenordainaren kasuan, ezin du bere eremu hurbilean uztartuta egon; eremu
hurbila, kasu honetan, mendeko perpausa da bertan biltzen direlako izenordaina eta subjektu
bat (bera izenordaina bera); izenordainak nahiko du bere EHan izenordain bat edukitzea.
Gauzak horrela, modu errazean betetzen da B hatsarrea, mendeko perpausaren barruan bera
izenordainak ez baitauka balizko uztartzailerik (i.e. B hatsarreak kasu honetan ez dakar
debekurik). Kazetaria eta bera pertsona diferenteak izan litezke; edo berak izan litezke, eta kasu
honetan kazetariak DS-k bera izenordaina uztartuko du, baina EHtik kanpo, B hatsarrea beteaz
horrela.

c. Mendeko perpausa da EH, hor biltzen direlako izenordaina eta subjektu bat (izenordaina
bera). B hatsarrea bete ahal izatek, izenordainak nahiko du subjektu bat egotearekin, ez du bera
o-komandatzen duen subjekturik behar.

You might also like