You are on page 1of 4

euskal sintaxia/ 1

Eskola ariketa 3

1. Egin ezazue bikoteka honako perpausen arbola-diagrama:


Ohar garrantzitsua: diagramak egiteko modu jakin eta bakar bat ez dago. Esaterako, adjunktuak
aztertzeko modu bat baino gehiago erakutsi ohi dira testuliburuetan-eta. Hemen bat hautatu dut,
eskolan erabilitakoaz beste bat, gaur egun ohikoagoa dena. Era berean, jabetza-genitiboa kasu-
markartzat hartu dut (cf. Eguzkitza 1993, Goenaga 2003, Artiagoitia 2012), baina posposiziotzat ere
har liteke. Beraz, galdetu zure diagrama ondo dagoen seguru ez bazaude hemengoarekin bat ez
datorrelako.
(1) Frida Khaloren gizonak behin bere burua margotu zuen.

(2) Frida Khaloren gizonak behin bera margotu zuen.


euskal sintaxia/ 2

(3) Pisukide batek Jonek pro ezagutzen duela aipatu du (pro = 3psABS, ‘bera’). 1

2. Jo dezagun perpaus guztiak gramatikalak direla. Ondoren, ipini DS guztiei Uztardura


Teoriarekin bat etortzeko bakoitzak eduki behar edo ahal duen azpi-indize egokia.
Diagrametan dago eginda lan hori. Posible zen irakurketa ezinezkoak ere adieraztea (* baten bidez),
baina printzipioz ariketaren parte honek irakurketa onak edo zilegiak besterik ez ditu eskatzen.

Orain erantzun ondoko galderei:


● Lehen perpausaz:
a. (1) adibidean bere burua uztartuta dago? Baiezkoan, zein DS-k uztartzen du?.
BAI, Frida Khaloren gizonak DS-k uztartzen du bere burua DS (A hatsarreak eskatu bezala), lehenak
o-komandatzen duelako eta biek partekatzen dutelako erreferentzia bera (=1 azpi-indizea).

b. Posible da Frida Khalo = bere burua interpretatzea ? Zergatik bai/ez?


EZ. Frida Khalo(ren) DS-k ezin du bere burua uztartu, o-komandatzen ez duelako. Perpaus berean
egotea eta aurretik agertzea ez da nahiko interpretazio hori lortzeko.

1
Kasu honetan, subjektua AS-ren barruan kokatzeari ez diot kasurik egin.
euskal sintaxia/ 3

● Bigarren perpausaz:
c. (2) adibidean bera uztartuta dago? Baiezkoan, zein DS-k uztartzen du?
EZ, ezin da uztartuta egon B hatsarrea beteko bada (bera izenordaina da-eta). Frida Kahlo1 = bera1
irakurketan ere, lehenak ez du bigarrena uztartzen, ez duelako o-komandatzen.

d. Posible da FK-ren gizona = bera interpretatzea? Zergatik bai/ez?


EZ. Kasu horretan, lehenak bigarrena uztartuko lukeelako (B hatsarrearen kontra joanez), azpi-
indizea partekatuta lehenak bigarrena o-komandatzen duelako.

e. Posible da Frida Khalo = bera interpretatzea? Zergatik bai/ez? Baiezkoa bada, esan liteke
Frida Khalo DS-k bera uztartzen duela?
Bada posible, bai, o-komandatzen ez duelako, arestian (c atalean) esan dugun moduan. Baina lehenak
ez du bigarrena uztartzen. Hots, identitatea partekatzea eta uztartzea ez dira gauza bera.

● Hirugarren perpausaz:
f. (3) adibidean pro uztartuta dago? Baiezkoan, zein DS-k uztartzen du?
Badago uztartuta, pisukide bat1 = pro1 interpretazioan, baina ez bestean (pisukide bat1 = pro3).
Pisukide batek DS-k uztartzen du kasu honetan, baina pro izenordainaren eremu hurbiletik kanpo. Ez
dago arazorik B hatsarrearekin.

g. Posible da Jone = pro interpretatzea? Zergatik bai/ez?


EZ. Kasu horretan Jone DS-k pro uztartuko lukeelako beronen eremu hurbilean, eta horixe da B
hatsarreak kasu honetarako dakarren debekua.

h. Posible da pisukide bat = pro interpretatzea? Zergatik bai/ez? Baiezkoa bada, esan liteke
pisukide bat DS-k pro uztartzen duela?
Bai, bada posible, pro izenordainaren eremu hurbiletik kanpo dagoelako. Interpretazio horretan,
pisukide bat(ek) DS-k pro uztartzen du, baina ez dago B hatsarrearekiko arazorik.

i. Posible da perpausetik kanpoko bat = pro interpretatzea? Kasu horretan nola betetzen da B
hatsarrea?
Bai, bada posible intepretazio hori. Kasu horretan B hatsarrea betetzen da: izan ere, B hatsarreak
bakar-bakarrik debekatzen du Jone = pro interpretazioa (hots, Jone subjektuak pro beronen eremu
hurbilean uztartuko lukeen interpretazioa), baina beste guztiak zabalik uzten ditu.
euskal sintaxia/ 4

3. Azaldu ezazu honako perpausak zergatik diren ezgramatikalak (hots: zein hatsarre urratu
den, eta zertan urratu den):

(1) *Filmaren1 zuzendariak2 prentsaurrekoan bere burua1 azaldu zuen.


A hatsarrea urratu da; bere burua anafora ez dago uztartuta bere EHn, filmaren DS-k ez baitu bere
burua o-komandatzen.

(2) *Boxeolariak1 bere burua2 zauritu zuen.


A hatsarrea urratu da; bere burua anafora ez dago uztartuta bere EHn, boxekolariak DS-k bere burua
o-komandatu arren, uztartzen ez duelako (azpi-indizeak diferenteak dira-eta).

(3) * Boxeolariak1 bera1 bultzatu zuen.


B hatsarrea urratu da: bera izenordaina boxeolariak DS-k uztartzen du bere EHn eta ezin da egon.
Boxeolariak erreferentziadun espresioa, berriz, aske dago eta ez du inork uztartzen.

(4) *Berak1 boxeolaria1 bultzatu zuen


C hatsarrea urratu da: berak izenordainak boxeolaria uztartzen du (o-komandatu egiten du eta
identitatea partekatzen ari dira) eta azken honek libre egon behar du.

(5) *(guki) ispiluan (gui) ederki ikusi gaitugu


B hatsarrera urratu da; guk subjektuak gu izenordaina uztartzen du perpausean eta azken honek ezin
du uztartuta egon bere EHn. Irakurketa hau lortzeko, lehen pertsona pluralari dagokion anafora behar
da (geure burua alegia).

You might also like