You are on page 1of 6

2 eta 3 GAIEN AZTERKETAREN GALDERAK

Euskaraz intonazioa horrela egin behar da:

a. Esaldiaren bukaeran intonazioa jaitsi egiten da gehienetan, azken elementua galdegaia


bada ere bai.

b. Umeei ipuin bat irakurtzerakoan intonazioa aldatu behar da, esaldi bukaeran gorantz
eginez.

c. Intonazioa galdegaia markatzako erabiltzen da. Galdegaira heldu aurretik beti gora eta
galdegaiaren ondoren beti behera.

d. Intonazioa aldatu egin behar da irakurketa ozena aspergarri ez suertatzeko, ez dago


irizpide zehatzik.

Aukeratu erantzun zuzena:

Aukeratu bat:

a. Pasarteari erritmoa emateko abiadura azkartzea balio linguistikoari dagokio eta ez


balio pragmatikoari.

b. Azalpenak ematean testua ondo ulertzeko erabili behar den abiadura neutroa balio
linguistikoari dagokio eta pasarteari erritmoa emateko abiadura azkartzea balio
pragmatikoari.

c. Erantzunetatik bakar bat ere ez da zuzena.

d. Azalpenak ematean testua ondo ulertzeko erabili behar den abiadura neutroa balio
pragmatikoari dagokio eta pasarteari erritmoa emateko abiadura azkartzea balio
linguistikoari.

Zaragoza edo Zuloaga bezalakoetan, nola ahoskatu behar da <z> ahoskera zainduan?

Aukeratu bat:

a. Erantzunetatik bakar bat ere ez da zuzena.

b. Hasierako <z> = <s> edo =<x> ahoska daiteke euskaraz, testuinguruaren arabera.

c. Lehenengoa gaztelaniaz bezala (hortzartekoa) eta bigarrena <z> edo <s> bezala.

d. Gaztelaniaz bezala ahoskatzea (hortzartekoa) ez da aukera zuzena euskaraz ari bagara.

Aukeratu sintaxiaren hizkuntza-mailari dagokion adierazpen zuzena:

Aukeratu bat:

a. Egitura errepikakorrak aspergarri suerta daitezke sintaxi egitura konplexuak


(menpekoak) ikasteko eta ez dira egokiak.
b. 3-4 urteko haurrek sintaxi egitura konplexuak (menpekoak) ikas ditzakete, baldin eta
egiturok errepikakorrak badira.

c. Erantzun guztiak zuzenak dira.

d. 3 urteko haurrek sintaxi egitura konplexuak (menpekoak) erlazio semantikoen bidez


ikasten dute.

Hurrengoa hurbiltzeko eta hizkuntza aberasteko estrategia egokia hizkuntzaren maila


fonetikoari dagokionez:

Aukeratu bat:

a. Hitz elkartuetako bikoiztapen indargarriak: labur-labur, goxo-goxoak, garbi-garbia.

b. Txikigarriak: txiki > txikiTXO, neska > neskaTXO (-txo).

c. Txistukarien bustidura: musu> muxu, sagu> xagu (S>X).

d. Maileguak umearen erregistrora hurbiltzea: dentista (haginlaria), basoa (edalontzia),


baberoa (adur-zapia).

Zeintzuk dira eratorri daude morfolok¡gikoki (morfema lexikalak + morfema gramatikalak)


zuzen bereiztua?

Aukeratu bat:

a. Atorra-txo, marra-duna, lerro-duna-rekin, zarpa-tsu.

b. Atorr-a-txo, marr-a-dun-a, lerro-dun-a-re-kin, zarp-a-tsu.

c. Atorr-a-txo, marra-dun-a, lerrodun-a-rekin, zarp-a-tsu.

d. Atorra-txo, marra-dun, lerro-dun-a-re-kin, zarpa-tsu.

Gai jakin batzuen inguruan hitz egitean (adibidez, gramatikaren inguruan), zuzenketak
egiteko edo elementuren bat nabarmentzeko, estrategikoki erabil daite(z)ke:

Aukeratu bat:

a. Bolumena.

b. Letra larriak.

c. Etenak.

d. Ahoskera.

Elipsiaren erabikera pragmatikoak…

Aukeratu bat:
a. Galdegaia nabarmentzeko eta irakatsi nahi dena ikasteko balio du.

b. Egitura konplexuak errepikatzeko balio du.

c. Narrazioaren erritmoa azkartzeko balio du.

d. Esaldiei adierazkortasuna emateko balio du.

*Hurrengoa hurbiltzeko eta hizkuntza aberasteko estrategia egokia sintaxiari dagokionez,


elipsia….

Narrazioaren erritmoa azkartzeko balio du.

Zelako ondo, bihotza, berriro zatoz irakaslea molestatzera!

Aukeratu bat:

a. Esanahiak pragmatikari egiten dio erreferentzia eta testuinguruko erabilerak


semantikari.

b. Esanahiak fonetikari egiten dio erreferentzia eta testuinguruko erabilerak


morfosintaktikari.

c. Esanahiak semantikari egiten dio erreferentzia eta testuinguruko erabilerak


pragmatikari.

d. Esanahiak morfologiari egiten dio erreferentzia eta testuinguruko erabilerak sintaxiari.

Pertsonaia urduri dagoela erakusteko balio du…

Aukeratu bat:

a. Ahoskeraren balio linguistikoak.

b. Ahoskeraren balio pragmatikoak.

c. Lapsusaren balio pragmatikoak.

d. Lapsusaren balio linguistikoak.

HH-ko hizkuntza irakastea helburu duten ipuinetan ikasi beharreko hitzek (aurkakoak,
gorputz-atalak, konparazioak, etab.) ba al dute egongune berezirik esaldian?

Aukeratu bat:

a. Kasu honetan antonimia erlazio semantikoa soilik hartu behar dugu kontuan eta ez
esaldian hitzek duten hurrenkera.

b. Ikasi beharreko kontzeptuak galdegaiaren tokian daude, hau da, aditz nagusiaren
aurrean.
c. Ikasi beharreko kontzeptuak ez daude esaldiaren egongune berezi batean, baina
tipografikoki adierazten dira hitz garrantzitsuenak beltzez edo negritaz jarriz.

d. Kasu honetan sinonimia erlazio semantikoak erakusten du zeintzuk diren ikasi


beharreko hitzak.

Aukeratu menderagailuak dituen perpausa:

Aukeratu bat:

a. Gaixorik egon arren ere, lanera joan da.

b. Peruk kaiola ireki du eta txoriak alde egin du baina ez urrutira.

c. Hitz egiteko gaitasuna, hau da, ahalmena dugu gizakiok.

d. Entzun dugu norbaitek bi gehi bi bost direla idatzi duela.

<in> eta <il> bilkurrek bustidura eragiten dute: baina> baña eta mila> milla.

Aukeratu bat:

a. Bai, hala da.

b. Bai, hala da: lehenengo adibidean bustidura adierazkorra da, eta bigarrenean ez da
adierazkorra.

c. Bai, hala da: Lehenengo adibidean bustidura ez da adierazkorra, eta bigarrenean


adierazkorra da.

d. Bai, baina bustidura hori ez da adierazkorra kasu batean zein bestean.

Irakurketa ozenean edota azalpenetan bolumena eta indarra modu pragmatikoan honela
erabil daiteke:

Aukeratu bat:

a. Irakurtaldia/ azalpena arintzeko.

b. Esaldiko gauzarik garrantzitsuenak nabarmentzeko eta irakurtaldia/azalpena


erakargarri egiteko.

c. Pertsonaiaren bat sinesgarriago egiteko erabil daiteke.

d. Galdegaia nabarmentzeko.

Ume txikiei zuzendutako ipuinak letra larriz idazten dira…

Aukeratu bat:

a. Hitzei gozotasuna eta adierazkortasuna emateko.


b. Testu gutxi dagoelako: izan ere, irudiari soilik begiratzen dio haurrak.

c. Gauza garrantzitsuak nabarmentzeko erabiltzen delako letra larria.

d. Lehendabizi ikasten den letra mota delako; beraz, testua haurrak irakurri ahal izateko
idazten da.

Aukeratu erantzun zuzena:

Aukeratu bat:

a. Bolumena inguruko baldintzetara egokitzea balio pragmatikoari dagokio eta ahozko


diskurtsoa erakargarri egiteko egiten diren erritmo eta bolumen aldaketak balio
linguistikoari.

b. Erantzunetatik bakar bat ere ez da zuzena.

c. Bolumena inguruko baldintzetara egokitzea balio linguistikoari dagokio eta ahozko


diskurtsoa erakargarri egiteko egiten diren erritmo eta bolumen aldaketak balio
pragmatikoari.

d. Bolumena esaldi bateko gauza garrantzitsuenak nabarmentzeko erabiltzea balio


linguistikoari dagokio eta ez balio pragmatikoari.

Irakurketa ozenaren erritmo aldaketak eskertu egiten ditu entzuleak, baina noiz azkartzen
edo geldotzen du erritmoa?

Aukeratu bat:

a. Gauza garrantzitsuak direnean, erritmoa azkartu eta horrekin bolumena igo behar da.

b. Erritmoa igo nehar da garrantzia asko eta karga kontzeptual handiko pasarteetan.

c. Erantzun guztiak zuzenak dira.

d. Erritmoa jaitsi behar da karga kontzeptual handiko pasarteetan.

Etenaren balio linguistikoari dagokio:

Auekeratu bat:

a. Erantzun guztiak zuzenak dira.

b. Sintagmak hautsi ezin izatea eta galdegaia eta aditza ezin banatzea.

c. Grafikoki aiderazita agertzen diren etenak saihestea eta zenbait hitz luzatzea.

d. Etenak eginez, hitzak silabaka esatea hitz hori garrantsitzua dela azpimarratzeko.

Ipuinetako zenbait pertsonaia atzerritar gisa, esaterako, ezaugarritzeko estrategikoki erabil


daite(z)ke…
Aukeratu bat:

a. Ahoskera.

b. Bolumena eta lapsua.

c. Etenak.

d. Lapsua eta ahoskera.

You might also like