You are on page 1of 6

euskal sintaxia/ 1

Eskola ariketa 15

1. Egin itzazue bikoteka honako sintagmen eta perpausen arbola-diagrama modu ahalik eta
zehatzenean X' Teoriari jarraituz 1:
(1) hainbat langilek enpresari kalte-ordainak eskatuko dizkiote.

(2) Ezer ez dakit nik iaztik zutaz.

1
(3) perpausa Lakaren (1990) azterbidea jarraituaz azter ezazue; (6) perpausak Ortiz de Urbinaren (1999,
2008) Foku hasieran azterbidea jarraituaz azter ezazue.
euskal sintaxia/ 2

(3) Zure idazle faboritoak aurtengo azokan haurrentzako hiru liburu berri argitaratuko ditu.

(4) Nor ikusi zenuen zuk atzo Amaiaren etxe berrian?


euskal sintaxia/ 3

2. Goiko perpausetan, adierazi:


a. gertatu diren mugimendu guztiak, behar den lekuan aztarna edo kopia utziaz;
b. mugimendu bakoitza zein motatakoa den (DS-, NZ- edo buru-mugimendua den); ahal
dela, argitu ezazue zein den mugimenduaren eragilea edo arrazoia;
c. Buru-mugida dagoen kasuetan, aipatu zein azpikasu den (A-a-Asp-Dnb, Dnb-
Ezeztapena, edo Dnb-Foku). Zerk eragiten du mugida kasu bakoitzean?

1. perpausean
a. Subjektuak DS-mugida edo A-mugida egiten du [espez, Dnb’] posiziora, Dnb buruaren
*IHZ tasunak eraginda. Mugimendu hau subjektu guztiekin errepikatzen da. Baliteke
mugida ha ergatibo kasuarekin lotuta ere egotea, baina hori azken gaian ikusiko dugu.

b. Adizki perifrastikoaren kasuan, A-a-Asp buru mugimenduak gertatu dira, eskatuko


partizipio prospektiboa osatzeko. Mugida hauek osaera morfologikoak eragiten ditu,
adierazi-ren barruan dauden morfemak sintaxian zehar elkartu direla adierazteko modu
bat dira.

c. Asp-Dnb mugida ere izan da eta eskatuko-k bat egin du dizkiote laguntzailearekin;
mugida honen eragilea Dnb kategoriaren gabezia fonologikoa da hainbat autoreren
arabera (Ortiz de Urbina 1994a, 1995b, Elordieta 1997).

2. perpausean
Hemen hainbat mugimendu dauzkagu:
a. Subjektuak DS-mugida edo A-mugida egiten du [espez, Dnb’] posiziora, Dnb buruaren
*IHZ tasunak eraginda, perpaus guztietan bezalaxe.
b. Adizki perifrastiko guztietan bezala, A-a-Asp buru mugimenduak gertatu dira adizkia
bera morfologikoki osatzeko.
c. Dnb-Ezeztapena mugida ere badago (dakit ezeztapen burura inguratu da), Denboraren
o-komando Baldintzak eraginda (Laka 1990) eta, batez ere, Dnb kategoriaren ahulezia
fonologikoak eraginda (Elordieta 2001).
d. Ezer ezezkako polaritedun elementua ere Ezeztapenaren espezifikatzailera mugitu da,
ezeztapenarekin halako espez-buru harreman bat edukitzeko. Mugida hau ez-
argumentala da, NZ-mugidaren estilokoa, eta foku-mugidaren antza dauka. Ikusteko
euskal sintaxia/ 4

dago EPE elementuen mugimendua foku-mugidarekin parekatu litekeen (Laka 1990,


1993 lanean ez da hau zehazten), edo ezeztapenari lotutako mugida berezitzat hartu behar
den.

3. perpausean
a. Zure idazle faboritoak subjektuak DS-mugida egin du Islapen Hatsarre Zabalduak
eraginda. Eta adizki perifrastikoaren kasuan, lehen perpauseko mugida biak dauzkagu:
b. A-a-Asp mugida, arrazoi morfologikoengatik, argitaratuko partizipio prospektiboa
morfologikoki osatzearren;
c. Asp-Dnb mugida, ditu laguntzailearen edo Dnb kategoriaren gabezia fonologikoari
aurre egiteko.

4. perpausean
Hemen ohiko mugidak ditugu (subjektuaren DS-mugida eta adizki perifrastikoetako A-
a-Asp gehi Asp-Dnb buru mugidak), 1. eta 3. perpausean bezala. Horrez gain, beste bi
mugida ere badauzkagu:
a. NZ-mugida: nor galdetzailea aurreratu egiten da Foku buruak duen [NZ*] tasunarekin
bat egiteko edo harekin komunztadura egiteko, euskaraz [NZ] tasuna sendoa delako.
Beste era batera esanda, NZ-Irizpidea (A-Egituran, agerian) betetzeko.
b. Dnb-Foku mugida: Dnb buruak gauzatu egiten du lexikoki Foku buruak duen [*NZ]
tasuna. Hots, mugida hau Foku buru berezia ikusgai edo agerian uzteko modua da.
Eragilea, alde horretatik, (morfo)fonologikoa da, tasun bat ikusaraztea.

3. Ondorengo perpausak ez dira gramatikalak; kasu bakoitzean ahalegindu zaitezte


zehazten, NZ-mugidari edo –kasuren batean- buru-mugidari dagokionez, zertan datzan
ezgramatikaltasuna; hots, zein hatsarrek edota murrizketak huts egin duen zehazten
(hatsarre edo murrizketa bat baino gehiago urra daitezke aldi berean):

(1) * Norekini adiskidetu da Jon [Anarekin eta norekini ]?


Juntadadura Egituren Murrizketa bortxatu da hemen: kako arteko koordinaziotik galdetzailea
bakarrik eskapatu da, juntadura egitura atzean utzita.

(2) * Norekini sentitzen da Ana lasaiago [senarrak norekini hitz egin duenetik] ?
euskal sintaxia/ 5

Ateraketa Eremuen Baldintza urratu da: kako arteko egitura denborazko perpaus adjunktua da
eta norekin galdetzailea aurreratu dugu perpaus nagusira haren barrutik.

(3) *Nork zabaldu dute [nork aurten Parisen eskolak ematen dituelako albistea]?
DSKM urratzen da. Kako arteko egitura albiste izenaren perpaus konpletiboa dugu eta, denera,
perpausa barruan duen DS bat da; bere baitatik nork aurreratu dugu perpaus nagusiko [espez,
Foku] posiziora.

(4) ?? UKRAINA galdetu dizut nork inbaditu duen.


NZ-Irlen Murrizketaren adibidea da hau : UKRAINA fokua edo galdegaia nork inbaditu duen NZ-
irlatik edo zehar-galderatik atera dugu, mugida luzea eginez tarteko lurrreragunean pausatu gabe.
Mugidarik Laburrenaren Hatsarrea ere hautsi da, mugida luzea beharrik gabe gertatu dela
interpretatuz gero.

(6) Norki ahaztu duzu bibliotekan [ norki idatzi duen azken nobela]?
DSKM urratu da : [nork berria idatzi duen nobela] DS konplexua dugu, nobela DS-ren inguruan
gehitu dugun perpaus erlatiboak eta DSk berak osatua, eta hortik mugitu da nork galdetzailea.

(7) * Nori emango dio nork nori botoa?


Goragotasuna hautsi da. Bi NZ-hitz egotekotan, gorago dagoenak mugitu behar luke (cf. nork
emango dio nori botoa? alegia litzateke arruntena; edo bestela biak batera mugituta, baina gorago
dagoena aurretik: nork nori emango dio…?).

(8) ?? JONEREKIN nago zalantzan (ea) nor maitemindu ote den.


NZ-Irlen Murrizketaren adibidea dugu hau ere, (4) bezalaxe. JONEREKIN galdegaia edo fokua zehar-
galderatik zuzenean aurreratu da perpaus nagusira.

(9) a. ez inork emailez mezurik bota du. (S-Egitura)


b. * [ez botai] inork emailez mezurik botai du.
[cf. c. Ez du inork emailez mezurik bota]
Buru Mugimenduaren Baldintza hautsi da. (9b) adibidean, bota aditz nagusiak (Aspektu burua)
ezezetapenarekin bat egin du Dnb-tik pasatu gabe edo berau atzean utzita (bestela, *ez bota du
genuke). Kontua da ezeztapenera inor mugitzekotan, Dnb buruak baino ezin du mugitu. Eta
mugida hau berau nahiko da Dnb buruaren ahulezia fonologikoa konpontzeko (cf. ez du inork….
bota du). Mugidarik Laburrenaren Hatsarrea ere hautsi da.

(10) a. Haizeak zer irakurri du (S-Egitura)


euskal sintaxia/ 6

b. * zeri irakurria Haizeak zeri irakurria du?


c. * zeri Haizeak zeri irakurri du?

(10b)-n BMB hautsi da, irakurri aditz nagusiak bat egin duelako Fok[*NZ] burua
lexikalizatzeko, baina Dnb burutik pasatu gabe. Buruz buruko mugidak Dnb buruari izkin egin
dio alegia. Horrez gain, pentsa liteke Mugidarik Laburrenaren Hatsarrea ere hautsi dela, mugida
behar baino luzeagoa izan delako.
(10c)-n, aldiz, arazoa da Dnb-Fok mugida falta dugula Fok[*NZ] burua agerian edo
ikusgai uzteko.

You might also like