You are on page 1of 11

GURE INGURU

HURBILA
1. Espainiako LURRALDEAREN
ANTOLAMENDUA
Probintziak
Udalerriak probintziatan biltzen dira. Beraz, udalerrien multzo bat da
probintzia. Guztiek hiriburua dute, eta, normalean, hiri handi bat edo
biztanlegunerik garrantzitsuena izan ohi da. Espainian, berrogeita
hamar probintzia daude.

Here are some tips to prepare for a flood:

Autonomia- erkidegoak
Autonomia-erkidegoa probintzia batek edo batzuek osatutako
lurraldea da. Autonomia-erkidego bakoitzak bere hiriburua eta
gobernua ditu, bere arazoei aurre egiteko. Autonomia-erkidego
batzuek probintzia bakarra dute,

Espainian, hamazazpi autonomia-erkidego daude, eta autonomo


(Ceuta eta Melilla).

Autonomia erkidego batzuek probintzia bakarra dute, esate


baterako, Madrilgo Erkidegoak, Errioxak edo Murtziako Eskualdeak.
Beste batzuk, ordea, zenbait probintziak osatzen dituzte, hala nola
Gaztela eta Leon edo Andaluzia. Autonomia-erkidegoek beren
autonomia-estatutua dute; hau da, erkidegoa edo hiri autonomoa
hobeto gobernatzeko legeen multzoa.
2. Espainiako antolaketa politikoa
Espainiar guztien eskubideak eta betebeharrak zein diren azaltzen duen lege orokorra
da Konstituzioa, eta gobernu erakundeak ere zehazten ditu. Konstituzioa duenez,
MONARKIA PARLAMENTARIOA da. Hori dela eta, Erregea da Espainiako burua.

Herritarrek hausteskundeetan senatua eta diputatuen kongresua aukeratzen


dituzte.
Erregeak, presidentea eta ministroak izendatzen ditu. Presidenteak ministroak
porposatzen ditu, normalean bere konfidantzazko pertsonak izaten dira.
3. Euskal Herria
Euskal Herria Europako herrialde bat da. Historikoki euskaldunen eta
euskararen lurraldea da. Pirinioetako mendien mendebaldean kokatuta dago,
Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan. Zazpi
probintzia barne hartzen ditu:

Hegoaldean: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa probintziak daude eta


Espainiako estatuaren barruan daude.
Iparraldean: Lapurdi, Zuberoa eta Behe nafarroa frantziar estatuaren
barruan.

Guztiok komunean duguna euskara eta kultura da.

Gu hegoaldean bizi gara, Bizkaian, hain zuzen. Hegoaldea bi erkidegotan


banatuta dago:

Euskal Autonomi Erkidegoa (EAE): Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba


Nafarroako Foru Erkidegoa.
Euskal Autonomia Erkidegoa
Euskadi penintsularen iparraldean dago, eta Arabako, Bizkaiko eta
Gipuzkoako probintzien mugekin bat datozen lurralde his-torikoek osatzen
dute.

Autonomia Estatutua
uskadiko Autonomia Estatutua da autonomia-erkidegoaren lege nagusia.
1979an sinatu zen. Honako hauek xedatzen ditu:

Autonomia-erkidegoko lurraldearen hedadura.


Gobernu-organoen eta erakundeen egoitzak.
Herritar guztien eskubideak eta betebeharrak.
Autonomia-erkidegoaren sinboloak.

Bizkaiak 112 udalerri ditu, Gipuzkoak 88 udalerri


zazpiu eskualdeetan ditu, zazpi eskualdeetan
antolatuta. antolatuta.

Arabak 52 udalerri ditu,


zazpi eskualde edo
kuadrilatan antolatuta.
Autonomia Erkidegoko
erakundeak

Parlamentua edo Eusko Legebiltzarra lau urterako aukeratzen diren


diputatuek osatzen dute. Autonomia- erkidegoko hauteskundeetan
aukeratzen dira, eta erkidegoko herritarren ordezkariak dira. Besteak beste,
autonomia-erkidegorako legeak prestatzeaz eta lehendakaria hautatzeaz
arduratzen dira.

Autonomia-erkidegoko agintari gorena da lehendakaria. Eusko Legebiltzarrak


hautatzen du, gobernu- burua da, eta hark hautatzen ditu bere sailburuak
ere. Eusko Jaurlaritza botere betearazleaz arduratzen da, eta hari dagokio
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa.

Lehendakaria eta Epaile eta


Diputatuak sailburuak magistratuak
4. Biztanlegunea
Normalean, kale, plaza edo etorbide batean dagoen etxe edo
etxebizitza batean bizi gara. Etxe eta kale horiek biztanlegune batean
daude, eta izen bat izan ohi du biztanlegune horrek. Hortaz,
biztanleguna biztanleen multzo baten bizitoki edo gunea da, ezaugarri
jakin batzuk dituena.

Landa-ingurunean sakabanatuta bizi direnak salbuespentzat hartuta,


jende gehiena horrelako biztanleguneetan bizi da.

Herriak eta hiriak


Izen bat izan ohi dute biztanleguneek; bakarra izan ohi da izen hori,
baina gerta daiteke errepikatzea ere. Biztanlegune bat herri edo hiri
izango da, han bizi den pertsona-kopuruaren arabera.

Herriak
Biztanlegune txikiak dira herriak, eta, oro har, eraikin baxuak eta kale
motz eta estuak dituzte. Biztanle-kopurua ez da oso handia izaten.
Herrietako biztanleek nekazaritzan, arrantzan edo eskulangintzan
lan egiten dute normalean, eta landa-turismorako edo hondartzako
turismorako etxeak ere alokatzen dituzte..

Landa in
gur uko
herria

ea
ran tzal
H er ri ar
Hiriak

Biztanlegune txikiak dira herriak, eta, oro har, eraikin baxuak eta kale motz
eta estuak dituzte. Biztanle-kopurua ez da oso handia izaten. Herrietako
biztanleek nekazaritzan, arrantzan edo eskulangintzan lan egiten dute
normalean, eta landa-turismorako edo hondartzako turismorako etxeak ere
alokatzen dituzte.
5. Udalerriak
Denok bizi gara udalerri batean.
Udalerri bat herri batez edo gehiagoz
osatuta dago. Udalak gobernatzen du
udalerrian.

Udalerrietan hainbat auzo bereizten


dira. Auzoan bizi diren pertsonei
auzotar esaten zaie eta askotan auzo-
elkarteak sortzen dituzte hainbat
gauza egiteko: auzoko jaiak, ekitaldi
bereziak...

Udala

Lau urtean behin demokratikoki


hautatzen diren pertsonek osatzen
dute udala, eta, udalerria
gobernatzeaz gain, udal-zerbitzuak
antolatzen dituzte.

Zinegotziek udal-arloetan lan egiten


dute, alkatearekin batera.
hauteskundeak egin baino pixka bat
lehenago, hauteskunde kanpaina hasi
ohi da.
Udal- zerbitzuak

Herritarren beharrei erantzuteko udalak, pertsona batzuk kontratatzen ditu


zerbitzu batzuk egiteko. Udal arlo edo bulegoetan daude antolatuta, eta
hauek dira nagusiak:

Zirkulazioa, garraioa eta


segurtasuna
Zirkulazioa, garraio publiko eta
pribatua, kaleetako segyurtasuna...
antolatzen ditu.

Garbiketa
Gune publikoak garbitzeaz
eta zaborra biltzeaz
arduratzen da.

Osasuna eta kontsumoa


Gure osasunaz arduratzen da, eta
jaten ditugun produktuak
kontrolatzen ditu.

Hirigintza eta kontserbazioa


Kaleak, parkeak, lorategiak eta
hiri-altzariak zaintzen eta
konpontzen ditu.

Gizarte- zerbitzuak
Urritasunak dituzten pertsonakl, zailtasun
ekonomikoak dotuztena, adinekoak,
etorkinak, etxegabeak.. artatzen ditu.

Hezkuntza, kultura, kirola


Ikastaroak, festak, kultura eta kirol
jarduerak nahiz hezkuntzarekin
lotutakoak antolatzen eta kudeatzen
ditu.

You might also like