You are on page 1of 3

Izena: ___________________ Data: ___________________

ANIMALIEN BEGIAK

Aski ezaguna da katuek eta hontzek gauez ibiltzera ohituta dauden animaliak
direnez gero, begi-nini guztiz handiak dituztela. Horri esker, argi txinparta txikienak
ere sumatzeko gai dira. Oso ikusmen zorrotza dute, beraz. Horrek ez du esan nahi,
alabaina, gauez ikusteko gai direnik, jende askok uste duen gisan, ikusi ahal izateko
argia behar baita ezinbestez.

Igelek esaterako, begi teleskopikoak dituzte, hots, oso begi irtenak eta kanpoaldera
proiekta ditzaketenak; horrela, uretan erabat murgildurik daudela ere, kanpoan
gertatzen ari dena ikusteko gai dira.

Begi handiak izateari esker, arrainek hurbileko objektuak zein uretatik kanpokoak
ikus ditzakete, hala nola, ur ertzean murgiltzen ari den pertsona baten irudia.

Hegaztiek eta anfibioek mintz bat edo hirugarren betazal gisako bat dute:
alboetarantz mugitzen da, haizetako garbigailuaren antzera. Sugeek, aitzitik,
mugitzen ez diren eta betazalik ez duten begiak dituzte; horiekin harrapakinak
ikaratzen dituzte.

Intsektuen eta karramarroen begiak milaka unitate edo atal txikiz osaturik daude.
Atal bakoitzak begi bat izango balitz bezala funtzionatzen du, hots, irudi bat jasotzen
du. Horrenbestez, intsektuek eta karramarroek irudi mordoxka jasotzen dute aldi
berean. Objektuen xehetasunak baino areago, mugimenduak sumatzen dituzte.
Txipiroiek eta olagarroek aldiz, gizakion antzeko begiak dituzte, eta ikusmen
fotografikoa, geurearen antzekoa.

Lur zizareek eta heste-zizareek ez dute begirik. Ez dituzte behar bizi diren tokietan
ongi moldatzeko. Horregatik, lur zizareek argiarekiko sentikorrak diren zelulak dituzte
bizkarrean eta horiei esker dakite, besteak beste, eguna argitu ote duen.

Ugaztunengan, nolanahiko egitura aldaketak izanik ere, begien antolamenduaren


eskema eta beraien funtzionamendua gizakionaren antzekoa da.

1. Zein animaliek dituzte begi nini handiak?


______________________________________________________________

2. Markatu (X) Egia edo Gezurra den esaldia. Arrazoitu zure erantzuna.
Izena: ___________________ Data: ___________________

“Begi nini handiak dituzten animaliek, ikusmen zorrotza dute. Beraz, gauez
ikusteko gai dira”.

Egia

Gezurra

● Arrazoitu zure erantzuna:


______________________________________________________________
______________________________________________________________

3. Zer dira begi teleskopikoak izatea?


______________________________________________________________
______________________________________________________________

4. Zer ikusteko gai dira arrainak?


______________________________________________________________
______________________________________________________________

5. Zeren gisakoa da hegaztiek eta anfibioek begietan duten mintza?


______________________________________________________________
______________________________________________________________

6. Nolakoak dira intsektu eta karramarroen begiak?


______________________________________________________________
______________________________________________________________

7. Zein begik dira gizakion antzekoa? Zergatik?


______________________________________________________________
______________________________________________________________

8. Nola moldatzen dira lur zizare eta heste zizareak begirik ez badute?
______________________________________________________________
______________________________________________________________
Izena: ___________________ Data: ___________________

9. Zein mekanismoren antza dute ugaztunen begiek?


______________________________________________________________
______________________________________________________________

10. Uste duzu ikusmenik gabe bizitzan moldatu ahalko ginela? Zergatik?
______________________________________________________________
______________________________________________________________

You might also like