You are on page 1of 3

Izena: ______________________ Data: ______________________

PERTSONA HARRIGARRIAK!

Behinola, erregea gaxorik zegoela jakinda, gizon bat Madrilera abiatu zen, Gortean
lana aurkituko zuelakoan, korrikalari trebea baitzen eta ez baitzuen inork berak
baino zango arinagorik.

Bidean zihoala, emakume txiki bat ikusi zuen galsoro baten erdian etzanda,
belarria lurrera atxikirik zuena. Guztiz harriturik, korrikalaria hurbildu egin zitzaion
eta, emakumeak jaramon egiten ez ziola ikusirik, sorbalda ukitu zion eskuaz.

- Ixo! Ez didazu entzuten uzten.


- Entzun zer, baina? - galdetu zion korrikalariak erabat txunditurik.
- Haziek ernetzen egiten duten hotsa!

Korrikalaria zur eta lur geratu zen, eta hauxe esan zion lurrean zegoenari:
- Haziek ernetzen egiten duten hotsa entzuteko gai zara? Zu bai emakume
harrigarria! Ba al zatoz nirekin Madrilera? Erregea gaixorik dago eta ziur naiz
lan on bat emango digula.

Eta halaxe, Madrilerako bidean aurrera jarraitu zuten biek. Ibili eta ibili, ehiztari
batekin egin zuten topo. Eskopeta zerurantz zuzenduta, gora begira zegoen
emakumea; zain, antza.

- Zertan zabiltza? - galdetu zioten.


- Hango goiko txoriari tiro egin diot eta noiz eroriko den zain nago.

Goia begiez miatu arren, beste biek ezin zuten ezertxo ere ikusi. Begira eta begira
jardun ziren, eta ehiztaria adarra jotzen ari zitzaiela pentsatzen hasita zeudenean,
hegazti eder bat erori zen zerutik haien ondora, eskopetaren tiroak zauriturik.

- Egia da eta! - oihu egin zuten biek miretsita.


- Jakina bada! - esan zuen ehiztariak harro-harro.

Erabat txunditurik hauxe proposatu zion korrikalariak:


- Munduan ez da zu bezalako emakumerik, hain begi zorrotzak dituenik.
Zergatik ez zatoz gurekin Madrilera? Erregea gaixorik dago eta agian lan
onen bat lortuko dugu Gortean.

Ehiztariak eskopeta bizkarrean hartu eta hirurak Madrilera abiatu ziren. Handik
gutxira, itxura xelebreko gizontxo bat aurkitu zuten, errota baten ondoan zintz
egiten zebilena.
- Zertan zabiltza?-galdetu zioten hiru gizonek.
- Ez al duzue ikusten? Bada, zintz egiten nabil, sudurreko haizeaz errotaren
hegalak mugiarazteko.
Izena: ______________________ Data: ______________________

Hiru pertsonak errotaren hegalei erreparatu eta gizontxo xelebrea egia esaten ari
zela ohartu ziren. Aurrekoetan bezain harriturik, hauxe proposatu zion korrikalariak:

- Etor zaitez gurekin Madrilera! Erregea gaixorik dago eta, beharbada, gure
laguntza behar izango du. Batek daki zer etekin aterako dugun hortik!

Zintz egiteari utzita, sudurrean hazka egin eta, instant batez pentsatu ondoren,
honela erantzun zuten denek:
- Tira, goazen bada!

Joxe Miguel Barandiaran


Barandiaranen lan guztiak (moldatua)

GALDERAK

1. Nola du izena irakurgaiak? Zergatik uste duzu izenburu hori duela?


Arrazoitu zure erantzuna.
______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________

2. Zer egoten da galsoroetan?

Galeperrak Garia Belarra

3. Eman adarra jo esapidearen sinonimo bat.


___________________________________________________________

4. Zer ari zen emakume txikia galsoroan etzanda?


___________________________________________________________
___________________________________________________________

5. Zer esan nahi du begi zorrotza izatea esapideak?

Kuxkuxeroa eta ikusgura izatea.

Begi handiak eta politak izatea.

Oso ikusmen ona izatea.


Izena: ______________________ Data: ______________________

6. Zer da zintz egitea?


______________________________________________________________

7. Erantzun:

● Zerk mugiarazten ditu errotaren hegalak? ………………………………...


● Eta hegaek zer mugiarazten dute? …………………………………………

8. Zergatik dira harrigarriak pertsona hauek? Azaldu bakoitzaren gaitasuna.

- Korrikalaria:
________________________________________________________
- Emakume txikia:
________________________________________________________
- Ehiztaria:
________________________________________________________
- Errota ondoko gizona:
________________________________________________________

9. Zertara zihoazen pertsona harrigarriak Madrilera?


______________________________________________________________
______________________________________________________________

10. Kontakizunean oraindik ez dira Madrilera iritsi. Zer beste pertsona harrigarri
batekin topatuko dira? Asmatu zuk bat eta kontatu zein den bere gaitasuna
haiekin Madrilera joateko.
______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________

You might also like