Professional Documents
Culture Documents
Ulermena (Animaliak)
Ulermena (Animaliak)
Ulermena 1 Arantzurdea
Arantzurdeak egundoko arantzak ditu. Luzeenak bizkarraren gainean
ditu eta 25 cm-ko luzera daukate. Gauez irteten da jateko landare eta
fruituen bila. Ipar Amerikan, Hego Europan, Asian, eta Afrikan bizi da.
Mehatxupean badago, biratu eta atzerantz joaten da. Oso trakets
mugitzen da lehorrean, baina igerilari trebea da. Atzapar indartsuak dauzka eta haiei
esker zulatzen du lurra egunez, bertan lo egiteko. Hogei urte inguru bizi daiteke.
Erdialde eta Hego Amerikan bizi da. Hegazti harrigarria da, koloreen
aniztasun eta bizitasunagatik. Tukanak moko berezia dauka, oso handia
eta koloretsua. Oso hegazti zaratatsua da. Denetarik jaten du: haziak,
intsektuak, armiarmak, fruituak...
Urtean behin emeak 2-4 arrautza erruten ditu zuhaitzean egindako habi batean. Arra eta
emea txandakatu egiten dira arrautzak txitatzeko eta 15 egun pasa ondoren jaiotzen dira
kumeak.
Itsas ugaztuna da, mortsa bezalakoa. Asko gustatzen zaio uretan egotea.
Gai da, urpean, arnasarik hartu gabe, ordu erdi bat egoteko. Arrainak eta
txibiak jaten ditu. Larruaren azpian gantz geruza dauka eta honi esker ur
tenperatura hotzak jasan ditzake.
Elkarren artean komunikatzeko era askotako marmar eta ulu zorrotzak
egiten ditu. Orka, marrazoa, hartz zuria eta gizonak dira foken
harrapariak.
Espezie askotako fokak daude: foka gris arrunta, itsas elefantea, itsas txakurra...
Itsas zaldiak ezin du ahoa zabaldu koska egiteko eta horregatik zurgatu egiten
ditu elikagaiak: arrain eta krustazeo txikiak.
Begiak nahi duen lekura mugitzen ditu. Zutik mugitzen da. Igerilari eskasa da.
Ugalketa garaian arra eta emea elkartzen dira eta emeak 200 bat arrautza
sartzen ditu arrak sabelean daukan poltsa batean. Beraz, itsas zaldiaren
kasuan, arra da kumeak sabelean dauzkana eta erditzen dituena.
Umezain onak
Elefante emeak umezain onak dira eta bere kumeekin taldetan
ibiltzen dira. Edozein tokietara joan behar dutenean, eme
handienak erakusten die bidea, eta denak honen atzetik joaten dira.
Elefanteen jakinduria
Elefanteak oso jakintsuak dira. Tailandian jendeak uste zuen elefanteari arazoren bat
belarrira esanez gero, honek keinuren bat egingo zuela nola konpondu behar zen adieraziz.
Erraldoi indartsua
Jateko garaian elefanteek tronparekin adarrak, hostoak eta belarrak hartzen dituzte. Eta
batzuetan arbola osoak ere “ipurditik” ateratzen dituzte.
Bale mota honek oso astiro igeri egiten zuen, eta airea
hartzeko bi zulo zituen gaineko aldean. Bi zulo horietatik ur
eta lurrun zorrotadak igotzen ziren arnasa botatzen zuenean.
Zorrotada horiek bost metroko altuera har zezaketen.
Negu beltzean azaltzen zen balea gure kostaldean,
Groenlandiako eta Kanadako itsasoak izozten ziren garaian. Kantauri itsasoko ur epeletara
etortzen ziren kumeak eukitzera.
Baleek lotura oso estua zuten familiakoen artean, eta ehun urte bizi zitezkeen.
Katamotza basoan bizi den ugaztun bat da. Untxiak, erbiak eta hegaztiak
jaten ditu. Normalean gauez ibiltzen da ehiza egiten, eta korrikalari oso
azkarra denez erbiak ere harrapatu ahal ditu.
Gero eta katamotz gutxiago daude. Katamotzak galtzeko arrisku handian
egoteko arrazoi batzuk hauek dira: basoak botatzea, eta ehiztari gehiegi erasoan luzaro
ibiltzea.
Hontza gautxori harraparia da. Gauez ateratzen da jan bila eta batez
ere saguak eta arratoiak harrapatzen ditu eta oso-osorik irensten ditu.
Atzapar indartsuak ditu, azkazal zorrotz eta okerrak dituenak.
Oso belarri ona dauka. Hotsik txikiena ere entzuten du. Eta ikusmena,
berriz, zer esanik ere ez. Gauez oso ondo ikusten ditu gauzarik eta
animaliarik txikienak.
Egunez isil-isilik eta geldi-geldi egoten da ezkutatuta. Ez du inoiz
habiarik egiten. Zuhaitz baten zuloan, baserri edo eliza baten ganbaran edota beste
hegaztiren batek utzitako habian jartzen ditu bi edo hiru arrautza udaberrian.
Klima eta lurralde ezberdinetan bizi da gautxori hau. Eta hirurogei urtetik gora bizi daiteke.
Maritxuren koadernotik
Martxoak 30
Gaur mendira joan gara. Putzu batean zapaburu batzuk harrapatu
ditugu eta urez betetako pote batan sartu ditugu. Gero gelan
arretaz aztertu ditugu. Hauxe da ikasi duguna:
Forma:
Beren gorputza buru handi batez osatuta dago eta bertan ikusten dira bi begi, aho
obalatua eta bi brankia. Buruari erantsita isats luze bat dauka.
Jokaera:
Uretan bizkor egiten dute igeri, isatsa etengabe mugituz. Ia beti ahoa zabalik daukate.
Norena da koadernoa?
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Zer egunetan joan dira mendira?
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Zer harrapatu dute?
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Non harrapatu dituzte zapaburuak?
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Non gorde dituzte?
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Non aztertu dituzte zapaburuak?
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Nola aztertu dituzte zapaburuak?
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Nolakoa da zapaburuen gorputza?
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Zelan mugitzen dira zapaburuak?
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Zer mugitzen dute etengabe?
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Nola daukate ahoa ia beti?
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Izena ___________________________ Eguna _________________________________________
Ulermena 18 Igela II
Igelaren jaiotza eta bizitza
Martxoak 31
Poteko ura aldatu egin diegu, putzutik ur berria hartuz.
Apirilak 1
Bi zapaburuak hilda aurkitu ditugu : gosez hilko ziren agian.
Liburu batean begiratu dugu zapaburuek zer jaten duten eta letxuak eta
inurriak jaten dituztela zioen.
Eskola ondoko lorategian inurriak harrapatu ditugu.
Apirilak 5
Gure zapaburuetako bat da denetan indartsuena: jana ematen diegunean, ia dena berak
jaten du. Potoloena da.
Apirilak 18
Lau zapaburu bakarrik geratzen dira. Denei hankak atera zaizkie, beraz igelak dira jadanik.
Berriro putzura eramatea erabaki dugu.