You are on page 1of 3

Lurrikara

DBH 1

IRAKURRI AURRETIK:

1. Testu honetako gaia ezaguna egiten zaizue?


2. Informazioa zein komunikabidetatik ailegatu zaizue? Etxean hitz egin
duzue? Zer aipatu duzue?
3. Zein testu mota ikusten duzue orriaren eskuinean? Zer ikustekorik dauka
albistearekin?
4. Irudiak ikusita testuari zein izenburu jarriko zeniokete?
5. Haiti non dago?

Bikoteka Irakurtzen
Lurrikara
DBH 1
IRAKURRI ONDOREN:

1. Zein da Haitiren hiriburua? Ze kontinentean kokatuko zenukete?

2. Lurrikarak zer sortu du? Daturen bat ere gehitu.

3. Zaurituei edozein tokitan ari zaizkie ebakuntzak egiten. Zergatik?

4. Zein da prezioen igoeraren zergatia?

5. Bertsoari dagokionez, Oihane Enbeitak zer esan nahi ote du idatzi


duenean:
“lurrikara osteko
haragi bizia”

6. Oihanek Haitiren salbatzaileak “militarrak eta inbasio arrotzak” direla


aipatzen du. Hori al da bere pentsaera? Zuek zer diozue?

7. Eten puntuak hiru aldiz erabili ditu. Zergatik? Zertarako?

8. Zuentzat zer da duintasuna? Jar ezazue adibide bat.

JARDUERA OSAGARRIAK
1. Bila ezazue atlas batean Haiti uhartea. Euskal Herritik Haitira joateko
zein ozeano zeharkatu beharko zenukete?
2. Zein eskalan neurtzen dira lurrikarak?
3. Zer da epizentroa?
4. Idatz ezazue bertsoren bat ondorengo oin batzuk erabiliz:
Bikoteka Irakurtzen
Lurrikara, ikara, zirrara, Errenteriara, ilara, izara, goilara

Bikoteka Irakurtzen

You might also like