You are on page 1of 126

Agosti Xaho

AZTI-BEGIA
ETA BESTE
IZKRIBU ZENBAIT
Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,
liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:


http://armiarma.com/liburu-e

Iturria: Azti-begia eta beste izkribu zenbait, Agosti


Chaho (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen
Elkartea, 1992

http://klasikoak.armiarma.com/

Egileari buruzko informazioa:


http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00550.htm
Azti-Begia
I
Ekhi-begi, xuri-gorri argizale ederra! Nuiz
phiztu zinen nuiz argitu, begitharte beltzuri
gabia? Zu zirade munduko argia, egiazko argit-
hurria, bethierezko Jinkuaren argitzala. Nur zuri
so begiz-begi egon ahal daite? Nurk dakitza zure
urthiak? Zu gagaineko korraletans leheni sorthu
Giten axuri xuriena, Suge garbi Sugerik ederre-
na. Goixtiar izan zinen, goixtiar, egunezko izar
ederra! Ulhunpetik hegalta eta, oraiko lekhu
berian, hegaltaz, ukhuratu zinen, urzo xuri,
argizko txoria, egintzaro miretsgarri baten argi-
tzeko.
Orhit duzia ikhusirik, Lehen-Sugia biribilka-
tzen mendez eta mendez handitzen, eta, lurtia-
rren izigarri eta izigei , lurpeko zazpi leziak zazpi
burureki bethatzen? Orhit duzia LehenSuge hura
ikhusirik, Jinkoiluaren harra bere khokotsian
bezala, bere egongiak lurpian edo Ifernietan
obratzen: Luharraultzia biltzen eta egiten, orai-
oraino unguratzen den ungurunetan?
Orhit duzia ikhusirik, luhidorra huretatik ber-
hezten, itxasua behar mugetan ukhuratzen eta
ohatzen; lurraldiak, belhar, lili, zuhain eta fruta,
gizun eta ekhoiliar suberte ororeki, zure begia-
ren aitziniala agertzen, o begi leinhuratsia!
Aspaldi dizu, aspaldi! mundutto hunen lehen
sortzaruak aspaldi! ! Lehen, eta geroz, iratzarri-
rik zaude eta zabalik, gaiaren etsai, egunaren
egile, denbora jakile, ikhusle eta erakasle ekhi-
begirari ederra! Zuk dakizu zuinen barna den
Hurandia: zuk, beirina klar baten artetik bezala,
ikhusten dutuzu bere mendi thinieki itsasoihalak
gordatzen eta estaltzen dutian lurraldi berriak
oro! Zuk dakizu eia nula, gorrinkua arraultzian
bezala, daguen bildurik, biribilkaturik, lurraxal-
pian, lurbihotzian, iferniaren erdian, Lehen-
Sugia: lehena bai eta ere herena, lurreko zaha-
rrena, indarrez azkarrena, bethierezko Jinkuaren
langilerik handiena.

II
Mende batek ehun urthe, Berrizaruak hamar
mende, edo mila urthe txipi: hori beita dilubioko
Hurte edo urte edo urthe-handia! eta hire lan
eguna, o Leheren, Jinkuaren lan-suge harriga-
rria!
Denbora batek sei ehun mende, edo hirure-
tan hogei mila urthe txipi: hori beita lurraldi
baten iraupena eta denbora; eta hire lokhaia,
Berrizaro batetik bestera, o Leheren, zazpi buru-
dun, Suge espantagarria!!

III
Lan egin duk, lan egin, Jinkuaren aitzinian,
Leheren, Su izigarria! Errak-errak, zunbat aldiz
Hurandiari utzi erazi dutian, bere ohe eta etzan-
giak txuku eta idor; hik eginik munduberri, gizu-
nentzat herriberri: hori beita hire legia, hori beita
hire eginbidia. Harrigile eder hiz, harrigile eder,
eskurik ezpaduk ere, Leheren! Zunbat aldiz eztu-
tu ore buztanak luherri zaharrak egotxi, erre eta
ilhaintu, luberriak orhatu, leinthu eta eraiki, bere
mendi eta ordoki ororeki! Eztik ez bethi ber bidia
jarraiki heguak! Eztuk bethi ber gunetan agertu
eta itzali ekhi-begia! Oraiko Ipharra txaz Eguer-
di, denbora batetik bestera lekhuz khanbiatu
izan dutuk lurrungurian zeluko aziak.
Orai diala hiruretan hogei eta hemezortzi
mende, ez gehiago, luak harturik iz, Leheren, lur-
gile handia. Lo-kurrunka hago, egunaldi bat egi-
nik, eguerdiko lurburia hire zazpi burien burupe,
Iphar hotzeko itxaso hotzetan buztana kharrun-
taturik. Badakiagu nun diren hire hatsharziluak
eta leziak. Hanti duk erantzuten hire kurrunka-
ren herots ozena. Hanti Sugarrak odeietara jauz-
ten eta hedatzen, eta hire elder gahuna burdun
hura bezala, turrustatzen. Hire urzain batek
emaiten dik lurrai ikhareria, hire igialdi batek,
itxasuak nahasten eta thurbusten, mendiak kor-
doka erazten, o Leheren, Suge izigarria!
Goihenak oihu egiten badu Leheren, ihardes-
ten deiok: Jauna! jaikitzen hiz goizeti, eta hasten
duk hire egunaldia. Nurk dakitza khuntuz, hire
lanurthiak eta logaiak, indarretan sarthu hizanez
geroz, Leheren, Jinkuaren langile paregabia!
Orai lo hago egunaldi bat eginik, Leheren:
egik-egik lo, gazte duk mundia, azkeneko Berri-
zarua huilan gerokua hurrun. Bost ehun eta
hogei eta bi mendez eztuk berriz entzunen
Goihenaren iratzar oihia. Egik-egik lo, Leheren,
Jinko-sugia, lucraren seme gehiena: haurtto bat
bere khuinan bezala, lubamian etzanik; lurra gai
eta egun, bere ungurian daguelarik jurdunpa.

IV
Unguru-unguru dabila, galdu gabe bere bidia,
lurbola unguraria; saihets bat bethi egunargian,
beste bat ulhunitzalian; garaitiarren eguna
aphaltiarren gai, baten ulhuntzia besten argitze;
egunorozko unguraldian Uduriz-ukhuru dabila,
hurian untziak bezala, itsasairian, lurruntzitto
hau, igeri-igeri, bere urtheorozko ekhi-ungur’u-
tzulian. Abentiaren hogei eta bat gerreneti, txaz,
Eguerri eta Suberri; ordian beita sortzen bezala
eta agertzen, lurraren eretzian, ekhi-begi egu-
nezko izar ederra, axuri xuriena, sugerik ederre-
na.

V
Ukhuru segurki zaude, ukhuru, izar ukhuru
ororeki, ekhi xuri munduko begi argia! Lurrungu-
rian, badakizugu, urthiak hilabete dian bezain
bat izar-korraletan sar-jelkhi, eretzez-eretz, egin
uduri duzula. Korrale hurak dirade zure hamabi
jauregiak; gorenik ekaina, zuintarik, begiz-begi,
lurrari xuxen-so betzaizko, urthiak dutian egunik
luzenetan.
Eder egunak gaihargiak eder! Gora zirade,
ezinago gora, zelu zohardi izarbegidun, lurraren
gaihestalgi, hegatz argia; argililizko sorho bazter
gabia! Zutan ber bidez eta ber urhatsez, herrapi-
detarik kanpo, axur salduak artzainaren undoti
bezala, ekhiari arrauka izar-xuriak, gaiez-gai,
uduri dabiltza! Udartian altxu bat, neg’artian
beste bat, ud’eta negu zoharzelian, lau haroz
gizunaren begiak, ikhusahalak ikhus ditzake
urth’ungurian.

VI
Egunaz ekhi, gaiaz argizagi. Zuri niagozu, lur-
lagun eta gaiekhi, argizagi zahar-berria! Zu zira-
de ilargia, hil eta phizten ziradian argia. Zure
bethian, ilargibethia, haz eta urhentzen da hila-
betia. Zu zirade argizaria aste eta gaihegunen
izaria. Zureki haste hasi izan zen, hiruregunezko
lehen astia. Zuin egun beitira aste-lehena, aste-
hartia, astiaren azkena, astizkena. Batian gora-
pen bestian beherapen, hilabetez egiten duzu
lurrungurian zure unguria, argizagi unguraria.
Enikezu uste zihaurtarik dela zutan ageri den
leinhuria. Aitzitik, ni aiher nuzu lurrulhuntto bat
ziradiala; gure lur hau beno txipiago, ez berritan,
ez hogeietan, bena bai hiruretan hogeitan. Hirur
edo bi egunez, lehen astian ulhunik zaude lur-
ekhi-artian, ulhun zirelakoz zure egitez. Hanti
harat, ageri zabiltza, ekhibegiak argiturik saihe-
tsungurian bazter bat, saihets-adarrak goiz-iba-
rrari adarturik; gero erdiz-oso zeliaren erdian,
sar artino zure bethian, hamalaugerren egunian.
Nula gorapenak hala beherapena: argitzez beza-
la ulhuntzez bazabila; gaihibarrari adarrez adar,
goizibarreti zirelako ordian ekhiz argitia: berriz
erakutsartino, zure bethian, bethierezko begit-
hartia.

VII
Hilabetez, bere utzulia, argizagiak lurrungu-
rian. Lurbolak ere bai berna urthe batez ekhi
ungurian. Alkharren lagun badabiltza nuizik-
behin eretzez-eretz ekhiaren argibidian. Ordian
da gerthatzen, Eclips erdarak deitzen dian,
ikhusgarri bat. Arhin eta igeri dabiltza, lurbola
unguraria eta argizagi ziiharbola xuria. Bekhan
dira eta Ilabur haien erezka igaran aldiak; han-
batez llabur eta bekhan ekhi eta argizagi eclips
itzalaldiak; bakhotxak bere alde, laster beitegie
ekhiaren eretzeti eretz-gainti. Lurbola ekhipian
dabilala, argizagia bere bethian argizagiari lurri-
tzalak eclips edo itzalaldi. Argizagia aldiz ekhi-
pian daguela, haren itzaleretzian lurbola, lurtia-
rren ikhusiz, lurreti-gora ekhitzalaldi, eguntara
gaihaldi, argizabalian ulhunbeltz.
Jarraiki bitza gogoz eta khunta, azti denak,
hel aitzinian prometa bitza lur eta argizagi bide-
tan diradian baratguniak eta khurutxa bidiak
itzalorenak eta minuta erdiak. Nur nahi den, aizi-
nara, gertha ahal daite, gaiza hoien ororen jakin-
tsu eta jakile, azti eta belhagile.

***

ESKUZKRIBUAREN JARRAIA
ARGITARAGABEA
Hersi gizunaren urhatsa, txipi besua, llabur
esku-erhiak. Hartakoz ebaki eta egin behar
ukhen dutu hanitxko izari, hariz lehenak izartze-
ko gogua kuntari kuntatzeko. Ikhus-hunkikako
izari kuntiak eder, hurrun izariak ederrago:
aztiak dakian bezala ikhus bideetan gogor izar-
tzen? Xede bat ezagutuz beste bat mugatzen,
jakinetarik jakin-beharrak bethi xuxen khunta-
tzen. Heremia bazter gabe lekhu eta gune oro-
tan dagoke heremu unguriaren erdi-erdia, eta ez
ihun ere haren bazter unguria. Heremiaren udu-
riak, arauez-arau, txipiz-txipi kurkuriak . Kurkuru
ozkatu linatiak lau laurden khurutxe; laurden
khurutxiak lauretan hogei eta hamar ozka edo
artekila, kurkuru osuak hirur ehun eta hiruretan-
hogei. Heremi ingurian, txipiz handi arauka izan
ahal ditakian kurkuru eta laurden izariak oro, ber
arte artekila eta ozkadura khuntian direla gaiza
klar. Hauxe da egiazko izaria eta neurria zuneñi
batian khuntu ederrez, lurreti gora, jakintu beitu-
tu aztiak, ekhi, izar eta argizagi izariak, hurrun-
guak eta lodi-unguriak.
Zorrotz da zorrotz gure begia, eguntara beza-
la gaitara, Ziberuko azti berri gaztia. Gaiza
guziak ahal ezpadakitzu ere begithipilez ikhus
eta begista, zure injeinuz egin diokezu burarki
eta largabista, hurrunak huilan txipiak handi,
huilan hurrunian ikhustatzeko orai bezala geroko
geruan, eta igaran-bethian deus ere ez umen da
zure eretzian ulhun gorderik ez itzalik. Diradia-
nak izanak eta izangeiak zure begien aitzinian
argi dirade, Jinkuak emanik dohatsia, Jinkuaren
haur egiatsia. Halaz othoi abia zakizku ulhungai
huntarik argizagei eta goizekhi, solta bidian
aitzindari, ardi herratu gaxo hoier artzain, gure
jakin gabian utsu-zain. Zuk erran eta ikhasi
dereikuzu, nula izan zen luharrautziaren egintsa-
rua eta sortzapena: lurbola hunen egile eta
berrizale Leheren-Sugia. Gogoz hartu-ukhen diti-
zugu sei ehun mendetako lurraldi iraupenak eta
denborak, hamar mendetako berrizaruak: Lehe-
ren-Sugiaren lo-denborak eta lanurthiak. Zuk
erranik badakizugu jagoiti nula dabiltzan lurrun-
gurian, argizagiaren hilabetezko unguru utzu-
liak, amust-egunak eta itzalgaiak; lurraren egu-
norozko unguraldiak, urtheorozko ekhi-unguru-
utzuliak: ekhi xuriaren hamabi hilabete jaure-
giak, izar korralez-korrale / sar jelkhi uduriak;
ekhi eta argizagi eclips ikhusgarriak. Bere argi-
zagi lagun txipiareki bere bakharrik othe dabila,
gure lurbolatto hau, ekhi-khanberan, gelhari
bakhotx ala othe dutu bere khidiak, begi hutsez,
gizunak, hurrun ulhunian, ikhus ahal eztitzakian,
lurbola ulhunak? Izar uste dugunetarik zunbait
ez othe lizate, hurrunez txipi lur-argizagi? Egia
deia, uduripen bat argizagiaren beixkura itzalak,
gizun abar haxe dun baten itzalak direla? Erra-
guzu: Zuri beha giaudetzu: Ziberuku azti zuhur
gaztia, largabista eta beirarki dun aztia, hainbes-
te egun gorriz, hainbeste gai xuriz, zohar zelian
zer ikhusi duzu? Othoi, egia erraguzu!
Ikhusi diat eguerdiko ekhigorrian arrano bel-
tza, harbotxietarik hegalak hedatzen, ekhibegia-
ri begiz-begi, aztapar khakuak txilintxan, txori
ororen errege, petigora xuxenka hegaltatzen:
goraz-gora, hurrunez txipi, ainhera beno txipiago
zelu gagainian milu bexkura bat bezala gorda-
tzen eta galtzen. Bethi gorago aizia hotzago;
lurraren ubel ungurian hogei bat lekhuaz goratuz
geroz arranok ez txorik aiziaren bizi gordinez
eztiroke hatsik har, gagaineko aire xotil minga-
rrian. Hori zihaurek borogatuz dakizu arrano
hegaltari ederra. Hartakoz ere behar bezain
aphal/bara eta ukhuratzen badakikezu, zure
hegalta ungurian bi lekua gora;hanti zure habia
eta humetara jaitx eta aphaltzeko, aphaltzez
handi arrastirian, arrano handi txori ororen erre-
gia!
Nurat habila, arranua, bi hegalez airian, hain
gorarik ekhi xuxenian? Nahi othe duk egin lurre-
tik ekhira juan jin bat? Gogo emak hire buria, har
eztezan burhunguria! Hain zorrotz delarik hire
begia eztik orano sekula jakin ikhusi zuinen gora
den ekhibegia. Nahi duk egun lurretik ekhiala
juan jin bat arrano beltz hegal azkarra? Bide
luzian akhit haite; bahintz ere azkarrago ukha
haite. Ehun urthe bizi ahal hizalarik, hogei eta
hamarretan ehun urthez bizirik ere, gei ostatiala,
heltu gabetarik, zaharrez, ekhibidian hil haite.
Ekhiala nahi duk egin bide arrano gaizua! Har
ahal dirok hireki zunbait urthe egunen anhua.
Lurrunguruti jalkhi eta, batere ukhuratu ez
baratxtu gabetarik, egunez ehun eta hemeretzu
urthe, hameka hilabete, eta hogei egunez ez
haboro, ez gutiago, egin ahal dirok hel aldi bat:
hogei eta hamar miliu lekhua: hain hurrun beita-
go, Subola, ekhi begi argia, Su argiaren uthur
begia!
Herem’airian behigorri eder bat ala hanitx
harzaurren unhude eta harzama, herexarik utzi
gabe dabila, gure lurbola unguraria, herrape
uthurri dun Behi gorria. Ebilzale batek, gai eta
egun, lurrez lur, itxasoz itxaso batere ukhuratu
gabetarik ebiliz ebili, orenian lekhua bat eginez,
urthe eta hamar egunez egin ahal diroke, erdiz
erdi, gure lurbolato hunen sabel unguraria. Lur
kurkuria ozka eta, handiz txipi, ozka batetik bes-
tera, hogei eta bost lekua arte khunta daite; lur
unguru osuan bederatzu mila lekua.
Lurreti gora, ekhibidian, hogei milion lekua-
tan biderdi eta haren erdi gune berian beste lur-
bola ulhun argi baten, ekhi ungurian ungura
bide. Zer izen eman behar dereizut, goiz-arratse-
ko luhargi bizia, Espaina ibarreko, Iberia zaharre-
ko, Uskal Herri ororen izar ederra!
Huilanez huilan, largabista xuxenian, saga-
rroia bere margotsian lantzader zorrotzez bezti-
turik den bezala, uduritzen zitzaitz harbola handi
bat zure mendi mehar thini eta laphitz zorrotze-
ki, ekhi mirail luhidor zilharra! Ekhi begiti zu
beno bi hurrunago, hanbatez ulhunago, gure lur-
bolak baditizu hur ibaiak, uhaitzak, eta itxas-thu-
pak ekhiargiaren ithogarri odei eta lanhuak itzal-
garri. Ere ahal ditezu sekula eztuzun ikhusi bere
hurrun ulhunian gure lur ulhuna. Jakizu bi biek,
erdiz erdi, ber handigua duziela, ber lodi ungu-
ria. Gure argizagi txipiak bezala, badutuzu zure
harahunetan, zure gorapenak eta beherapenak
batian erdi edo saihets argi, zure bethian argie-
nik. Enakikezu xuxen erraiteko zunbat Ilabur edo
luze diren zure egun erregarriak, eta gaihargi
beruak, zeren ekhiari hain huilan ziren. Hartakoz
argizagi lagunik ez lagun beharrik ere eztuzu.
Badakitzat zure zortzi hilabetezko urthiak eta
urthe arozko ekhi unguru utzuliak. Ageri zaude,
lur, behiaren khide. Zer izen eman behar derei-
zut heremu sorhoko alhari argia? Ilhe argiz bez-
titurik uduri duzu ardi ilhe luze xuri bat. Zu zira-
de ardi xuria.
Ardi xuriti gorago, ekhiti bi milion lekuaren
bidian, bada beste lur izar txipi bat ageri ekhi
txinkha bat uduri, ekhi su-gar pian erre-phizturik.
Hirur hilabetez harek egin ohi du ekhi ungurian
bere unguru utzulia. Hark du izen txakur xuria.
II
Zer den Ariel
Nur da edo zer da Ariel? Ainguru bat. Zer da
Ainguria, eta nun-ago hartu du Uskarak ainguru
izen hori? Hau dugula hitz eder horren zentzia:
Indietako erdaraz, angui, amurio bat edo indar
bat; grekez eta latiz anguelos, angelus, mezuler
bat.
Ainguriak dirade, holatan, Jinkuaren mezu-
egiliak; eta, hobeki erraitera, Jinkuaren berthu-
tiak, Jinkuak lurrian eta zelian erabilten dituan
photeriak, zuin beitira argizko ainguriak.
Eta Ifernuko gai-ainguriak dirade aldiz, mun-
dutik eta gizonetik jalkhitzen diren indar-gaix-
tuak eta biziuak, aphez-gisa mintzatzera,
Debriak (erdaraz, diabolus, diabolos, diablo, dia-
ble).
Hitz arrotz, erdarak eman hoietarik, eztutu
Uskara zaharrian khausitzen bihi bat.
Aski da jakitia ainguriek badutiela erdaraz
bere izen kuriusak, bere destinuaren eta kalitate
hun edo gaixtuen markatzeko: Mikael, Jinkuaren
gerlaria; Gabriel, Jinkuaren berthutia; Ariel, Jin-
kuaren indarra.
Arren beraz, entzun dianak kunpreni beza;
kunprenitzen diana ikhus-beza Uskal-herriko
gasetaren ainguria, Ariel.
Mendietarik horra zaiku hegaltaz, bere izen
ederra zelian izkiribaturik balu bezala. Burutik
agertzen zaio su-gar bat, zuinek markatzen beitu
ezpiritiaren gogo-argia. Eskuineko eskia bihotza-
ren gainen, ixkerreko besuan khatia hautse
phuska bat; iferniaren esklabo izan dela, orai
sekulakoz Jinkuak libratu diala ezagutzera emai-
teko.

Ariel, 1848-VI-30
III
Errepublika zer den
Zer erran nahi da Errepublika?
Errepublika (Latinez Res publica) erran nahi
da ororen hun den gauza.
Ah! hitz eder, hitz xarmagarria!
Oraino, maleruski, Populia, Errepublikaren
izena bezik eztuk, abantailarik eta hunik
bater’ez.
Populu, phenazalia, hire etsaiak ordu duk
ezagut ditzakan.
Hire etsaiak nor dira? Gizon auher abarizio-
sak eta karguen moienez aisetarzunian bizi nahi
direnak.
Badea moienik hire etsaien benzitzeko?
Moiena hire eskian duk.
Hura izanen duk, kargulant guziak heure
botzez izendatzen batuk.
Hura izanen duk, gizon abariziosen plazen
dihuria, Gobernamendiak hire behar orduko
emaiten balin badauk, ehunarendako hirur libera
intres pagatuz.
Errakok kargulantak guti ditzan; kargulanten
tratamendiak ttipi ditzan; eta heer behar gabe
emaiten dien dihuria hire laguntzeko beira
dezan.
Baldin-eta Gobernamendiak ezpadauk dihuru
hori eman nahi, errakok zerbait phentsa dezan
hiretako; hire hartzedun abarizios ikharagarri
horien petik jalgiteko.
Errakok, zorrak pagatu nahi tukala, bena
denbora behar dukala.
Errakok Gobernamendiari hire zorrez jabe
dadila, hartzedun hek paperetan paga ditzala.
Ordian, baldin eta ezpahute egurikatu nahi, hire
lanaren moienez eta hire zergak eta phetxak tti-
piturik izanez, hire zorrak emeki-emeki pagaturik
izanen direla.
Langile ofizialiak; zien zorthia ere duk biziki
tristia. Alde batetik ziezte guti pagatiak, beste
aldetik duzie anhitz aldiz lana falta.
Ttipi handiak oro sorthiak dira uros eta untsa
bizitzeko.
Ordu duk, Populu-erregia. Jin-duk hire botz
handiaren intzunarazteko tenoria. Erran ezak
nahi dukala bizi aisetarzunian, lanian ariz, edo
hil Franziaren eta Errepublikaren etsai guzier
gerla emanez.

Ariel, 1848-VI-30
IV
Espainako berriak
Isabel segonda, Espainako erregina, bere
hemezortzi urthetan, lohikeriarik handienian
itzulikatzen da. Izorra bada ere eztaki nork
ganik, bainan, segur da eztela Don Francisco
errege senhar gaxoa ganik, zoinez bere errege-
tarzunian emaztiarekin etzateko permisionerik
ezpeitu.
General Narvaesek, haren ministruak, hila-
razten ditu, desterratzen edo galeretarat igorten
Errepublikano guziak. Amurekatik hobeki ezagu-
tiak izan diten, ezkapa balite, buruko eta berphu-
ruko biloak arrasarazten dezte bizar nabelaz.
Zenbait jeneral karlista pasatu dira Espainia-
lat Baionatik. Baionatik harma, zapata, bala, kar-
tuxera eta bolbora igortzen ari dira Espainiako
Heskual-herri guzietarat. Erraiten dute Nafarrua,
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia altxatu nahi direla
hanbat denbora gabe. Eztakigu xuxen-xuxena,
ala Errepublikaren, ala Karlos VI erregiaren ize-
nian gerla hasiko duten. Errepublikano bat min-
tzatu zere gisa huntan:

Eskualdun espainoleri
Eskualdunak!

Naziua koraje gabiak glorifikatzen dire nagu-


siak izatia.
Eskualdunek ez dute sekulan ezagutu.
Traituak izan dire, benzituak sekulan!
Gure aurrekuak, noiz eta Romanuen guardia
aitzinekua formatzen zutenian, gidatzen zituzten
biktoriarat, eta auk nahi zituztenian esklabo eza-
rri, Kantabri zaharren haur fierrak, aikien batailu-
nak ondatzian, propagatzen zuten ez zela nausi-
tzia ahal gizon libro sortu zirenaz eta libro hil
nahi zutenaz. Libroak oien etorkitzetik Iberi abe-
ratsian. Erregek engaiatu ziren kontratuz sain-
tuenez ez zutela aikien deretxueri, fuerueri,
libertatieri sekulan unkituko. Gizon hek traido-
riak, tiranoak bethi diren bezala, kendu zaituzte
libertatiak, bat-banazka, ukhaturik nazionetan
diren deretxo errespetablienak. Promesak egin
zituzten, bainan ez irukitzeko, promes oiek egin
zituzten obekiago engainatzeko populu konfi-
dantena, populu prankuena, populuetan den
federik oberena pasatzen denentzat. Uste dute
kadena azpitan paratuak direla, hortan berek
trunpatzen dire. Ez, ez! ez dire, Eskualdunak,
orain len baino geiago, azpian ezarriak, ez dire
esklabo izarien; inori ez diote ezagutu manatze-
ko deretxurik. Populu lehenagoko orrek parra
egiten du printze urguilusen prentenziuaz, eta
oien erreinua aguro akabatzera dihoa. Leoinari
uduria, kadena plako batez lotua balitz bezala,
burnia autsiko ditu, eta bere mendi maitatu oiar-
zun guziek errepikatuko dute orren orru terriblia,
paratuko beitu bere etsaiak lur-barnian.
Eskualdun maitiak, gora-zazue burua, ixtan-
pat malhurrak eta soprikariuak beitiazia, eta
zuen probintziak jakinaz dezaten munduari, Kan-
tabro ezin malsatua izana, libro dela bere Men-
darte eder eta gutiziatuetan.
Prest izan zaitezte gerlako trunpetaren seina-
liari, biktoriarat kurritzeko; fite arrabostuko da
gure arroka urrunetan, eta soinuark erranen
zitu: Altxa! Benzitu behar dugu edo hil, eta segu-
rantza badut, libertateko bandera agertzen
denian gure mendi puntetan, zuetatik bat ez
dela izanen Eskualerriaren salbatzeko atzeratu-
ko denik.

Ariel, 1848-VI-30
V
Aphez bati arrapostu
Irakurtu ukhen dit, Parisen berin, Internacio-
nalin, gure kontre izkiribatu duzun letera ezina-
go-luzia, eta ezagutu dit mementin, zu zinela
jaon aphez bat, sorthia Petharrin, Maule khantin,
gaizki eskolatia Baionako hirin, doktor handi
ignoranten artin, ignorant-urguilutsu-bat funtsin;
ezagun beita zure lumati nunko ziren, nur ziren
eta zer ziren: eta berantiago gabe nahi deizut
igorri bi hitz arrapostu, hobekienik dakidan Basa-
buruko uskara eijerrin, bena ez zurin.
Eta badakizia zer diferentzia den aphez baten
eta gaseta egile baten artian? Diferentzia hau
duzu, nurk-nahik bunet karratia kofiatzen ahal
beitu, eta den astorik handieneti aphezkupiak
aphez bat egin ahal beitiro: aldiz, ezpeita posi-
ble, zerbait talentu, eskola eta ezpiritu gabe,
Frantziako argi handi huntan, libru eta gaseta
publikatzia.
Hiruretan-hogei mendez, sei mila urthez, Ibe-
ria-Espainako Uskaldun eta Cantabre zaharrek
eztizie ukhen aphezik, nahi bada ziren errelijione
handitako, Jinkuaren adorazale, nazione fidel
bat.
Hirur mila urthez, gezurrak eta jinko-falsiek
ukhen ditizie mundu huntan bere elizak eta
aphezak.
Haien erdarati jiten zaizie zien izena, aphez,
abbas, abbé, hori erran nahi beita Aita; eta ber
gisan Errumako Aita-Saintia erdaraz deitzen
dizugu Pape, Papa.
Eztuzu nahi ukhen sinatu zure letera inperti-
nent errabiatia. Hala-hala, izen gabe diren hau-
rrak dutuzu bastart edo aphez-seme.
Erran duzu, lehenik frantsesez, Internacional,
Filipe erregezenaren gaseta zikhinian, Uskal-
herriko lehen gaseta numerua, burutik galdu,
presumitu, urguilutsu eta intenzione gaixtoko
gizon erho gainti eli batez eginik izan zela.
Hola dutuzia, bestiagorik gabe, tratatzen
populiaren eta laborari-gaxuaren adixkidiak?
Erradazut, othoi, erraiteko hun bazira egiteko
bezala, zer egin duzun zuk, orai-artino, laboraria-
ren eta populiaren althe, elhez edo obraz, haien
zorthe tristiaren irusago errendatzeko. Eta zu
ziradia fedezko gizona? Eztuzia irakurri Ebange-
liuan, mehatxu izigarri bat, bere aurhidia eta
anaia erho (Raca) deituko diana, ifernuko suiala
kondenaturik izanen dela?
Hori deia, zure aldetik, gure eretzian, aphez
saintu baten aitatarzuna, khiristi baten karitatia,
aurhide hun baten amuriua eta legia? Erran bai-
zik eztuzu gu girela ainguru errebelak, Infernuti
ihessi eginak Uskal-herriaren galtzeko. Inkisizio-
neko tribunal garratza photerian balitz orano, zu
zinate apheza gure bizirik erra-erazteko kapa-
blia. Obrak erakats itzazu guk beno barnago
duzula Uskal-herria bihotzian, haren zuzenak eta
uhuria phensamentian. Seme hun batek bere
ama maite dian bezala, gizon gazte batek bere
bihotzeko izar-lilia maithatzen eta laidatzen dian
bezala, nik Uskal-herri maitia dizut eraiki, lorifi-
katu eta laidatu. Uropako populien artian, seku-
la Uskaldunek egin etzian bezala. Zietarik nurk
emanen dutu aprobak, nik gezurrik erran duda-
la, edo ene erranetan trunpatu nizala? Ni nuzu
gizon bat, ezko khandera bat argi emanez hur-
tzen eta konsumitzen den bezala, bere odola eta
bizia galdu eta khetan igorri dutiana, hogei urthe
huntan, argi emaiteko, egiaren erakusteko gizo-
nen artian. Nur zira zu, eta nun da zure eskia ene
gisa hortan mintzatzeko? Ala ez othe zinate
zihaur, erran duzun Ifernuko ainguru beltza?
Kattalin eta Pethe diozu! Bego Kattalin sut-
hondo zokhuan uruten ari-dela zarran-farran,
edo lo-kurrunka, hautsian nahasirik, aphez zun-
baiten gelhari gei. Bego Pethe zuzulian tutulu,
zure ideaz aski sabant, orentthuak badakitzalak-
koz, Pater, Ave, eta Credo, Deprofundis-areki.
Arte hortan Uropako nazione guziak argi bite,
bere zuzenak fermoki baliatuz, bere bandera
zaharrak edo berriak goraki altxatuz. Ekosesak,
bere mendietan, laborari edo artzain, irakurten
dizu egun-oroz, ez-solamente bere herriko gase-
ta bena bai ere Angleterrakoa: musikan trebe,
lati hortan ere bai, Uskal-herriko hanitx aphez
beno hobeki: Alemanietako lahoraria hala-hala;
aisetarzunian bizi beitira; Uskal-herriko laborari
gaxuak diren bezala, lanez phorrokaturik, phe-
txaz eta legarrez leherturik, zorrek janik ezpeiti-
ra. Eta nun da, mundian, Irlandesetarik kanpo,
gure Uskaldun gaxuak beno jente ignorantago-
rik? Txaz nazione aberats, gerlari, famatu bat,
eta orai ezdeus, Franziaren eta Espainaren sank-
hapetan. Nurk kausatu du gure ulhunpe eta
miseria, leze banna huntara erortia? Erregetia-
rrek, Aphezek.
Bakhotxak bere ofizio: apheza elizan, redak-
torea bere gasetan. Etzitiala okupa gure mundu
huntako aferez, nahi ezpaduzu zure beste mun-
duko eta Errelijioneko sinhestiaz okupa gitian.
Gaseta egile jalkhitzen bazira, ni pheredikari
bilha nitezu, eta beharbada, nur nahik bezain
untsa erran diokezut nun den Ifernia, nun den
Pharadusia. Nigarretan, gosiareki, ignorantzian
bizitzia net triste khausitzen dit, eta geruaren
esparantxak enizu eski kunsolatzen emuts eta
populu xehiaren izate tristiaz. Beste bizibat ugu-
riki gabe, nahi nitikezu mundu huntan berian
punitu eta gaztigatu uhuin txipiak bezain untza
handienak, puxant-urguilutsiak, lurreko tirano
guziak. Dudarik eztuzu, hanitxentzat, mundu
hau Ifernu bat eta Purgatorio bat bezala dela; nik
aldiz mundu-huntan nahi nikezu ikhusi gizonen
artian egiazko aurhidetarzun bat, justizia bardin
bat, libertate perfeit bat, irusitate eder bat, bi
hitzez erraitera, Jinkuaren legia, Jinkuaren argia.
Ipoteka zorren arraxataz erran duzuna, Erre-
publikak paseiura igor litiuala zor dun gaxuak,
hori duzu zuk erran ignorant baten elhe thorpia;
eta Atharraztarrek buria arhintto diela beitirozu,
nik legez, zuri erraiten deizut huntz baten buria
eta begiak dutuzula, buru phezu bat, egunaz
argia ikhusten eztien begi eli bat. Badakizu edo
eztakizu, Franziako lurra hamalau miliart ipote-
kaz, eta Uskal-herria hanitx miliu zonez kargatu-
rik dela. Zor hori edo pharte bat paper muneda
batez gobemamentiak phaka ahal lirozu presen-
tian; eta nula lurraren baliuak errespundi beliro
paper horren abantziaz, inkonbenientik elukezu,
salbu eta beldurra, asinaten denboran bezala,
paper sobera eta paper falsu eginez, asinat herri
honek gal-lezan bere hatsarreko baliua, hori beli-
zate aberatsen praubetze bat. Mundu huntako
aferez hobeki errenseinatia bazina, nahi bazunu
egia erran edo jakin, bostehun gasetatan berere
ikhusi zunukian oraikoz kestione horren deba-
diua: pharadusia-pharadusu, ezpeita txipi ipote-
ka, legar eta phetxa hoiek inportatzen dien
intres ikharagarria.
Eta erranen deizut beste arrasu bat: orai-arti-
noko sistemak ireiten badu luzaz, Gobernamen-
tiak edo norbaitek ezpalin badu gure eritarzuna-
ren erremedio edireiten, laborarien aldeti izanen
dela erreboilta gaitzik, Parisek sekula egin
eztian, bezalakorik. Eta Jinkuak detsala Errege-
tiar traidore hoiek profeita eztitian, berek erak-
harri dien estatu miserable hunez, berriz popu-
liaren inganatzeko. Jerusalemeko profetak oihu
egiten zian bezala, oihu egiten du Arielek:

Kunberti bite lurreko tiranuak, abarizius


urguilutsiak, eztii bite bihotz-gogorrak; edo
berriz jeitsi behar duke lurriala. Jinkuaren ain-
guru gerlariak, berriz izanen da gaixtuen
artian gizon-ephaile eta odol-ixurte izigarri
bat.
Jinko Jaona! ukhazu pietate zure populu tris-
te hunez, eta eman izaguzu, zure eta gure,
barneko eta kanpotiko etsai ororen bentzitze-
ko indarra!

Ariel, 1848-VII-25
VI
Espainiako berriak
Ministeriua dena nahasia da.
Erregina, mirakulu xume baten medioz, mun-
durat emaitera doa aur ñimiño bat, aitari dena
iduria. Pako gaizua! Erraiten dute bere arizpa
ere, Montpensier Dukesa, gibelaturik ez egon
naiz, erditzera doala.
Madrile ez da anbat trankil, ispirituak ainitz
inkiet dire. Nork daki. Naski Castillano fierrak
balukete gutizia Bucharesteko populuak bezala
egitia, Errepublika ezarriz. Kasu guzietan obekia-
go litake berant izatia sekulan baino. Arte hortan
handiek irri egiten dute jende xehiaz, tiroka ilazi
dute zeinbeit, bertze batzuek miseriaz leher egi-
nazi eta eginazten; berek, denbora berian, konfi-
datu zaizkoten miliunak gordetzen dutelarik. San
Fernando bankako diretora, bere etxe berian
arrestatua mana da eta urbildik atxikia dela
diote: Berari zaiona xoilki zazpi miliun manka
dire! Erraiten dute ordena emana dela Gonzalez
artzeko, zeren orrek ere bere phartetik bederatzi
miliun falta beititu. Enfin, 152 miliun baizik, deu-
sez bat, gutiago atxemaiten dute. Bainan hura,
hortako, konsolamendu bat Espainolendako:
erraiten dute anglez eskuadra bat, sir Ch. Napie-
rez manatua, Portsmoutetik ilkia dela, ethortze-
ko Espainiako kostetarat, eta asiko dela bereala
ordena duena segitzen, Britaniako gobernamen-
duak ez badu izaten Espainiak zor diona Monte-
molinek behar bada zor oiek pagatuko tu ezkon-
tzen delarik, erraiten duten bezala, Angeletarra-
ko erreginaren osabaren Cambridgeko dukearen
alabarekin. Ez litazkete behar bada ere gutizian,
txaketa gorri hek, manera berrian artzia Pasajia
eta Caditze nola Gibraltar izan zuten bezala?
Denborak erranen gaitu gauza oriek guziak, bai-
nan Eskualdunak, mesfida zaitezte oien hitz eztiz
eta oien diruz, gardian egon zaitezte traidore
oitaz.
Montemolinisten eta gure errealisten amarru
gaistuak ezagutarazi ginituen astetik. Gure pen-
samenduak justuki gertatu dire.
Juinian 28an, Manzano, brigadierak Jauch,
koronelak, eta Bofil, lotinent-koronelak, jo zuten
errege-absolutuen defensor famatua, Cabrera.
Afera hortan galdu zuen amabortz bat gizon.
Zeinbeit egunen buruan, Manzanok berriz jotzen
du eta egiten diozka askitxo prisonier, ainitz sol-
dado hil onduan. Paredesek, azken aldi huntan
arraskada aski propi bat eman dio, bortxatzeko-
tan, jenden erranez, berriz Frantziarat eskapa-
tzera.

***

Nafarruan eta probintzian, ez dire urusago


izan. Ez dute Montemolinistek nihor atxeman
bere phensamendukorik; bainan bai erri, orotati-
kan egorri tuzte defensarik batere egin ahal
gabe. Morenok, Iriartek zer egin dute, zer ethorri
dire? Apenas Karlistek bandera altxatu zutene-
kotz, jadanik, Oñaten, mikeletek fusilatzen zioz-
katen heier prisioner eginak; eta, Mondragonen,
erreginaren soldaduek egin ziuztenek zorthe
bera izan dute. Elio joa izan da, eta ihesian
emana. Borundan ere Karlisteri gauza bera gert-
hatu zaiote. Zubiriz eta Soloz manatua zen
banda desegina izan da. Chef azkeneko orrek
bere zaldia galdu zuen pelean.
Zubiri, egun autan, sartu zen Maulen, ehun
eta lauretan hogoi gizonekilan, eta hantikan
karrosan phartitu zen Pauerat. Bere aldetik, Lanz
sartu da gure lurrian bere bandako pharte bate-
kilan. Ilabete unen emezortzian, aduanako kapi-
tainak, Bedianek, errezebitu du Santa Garaziako
mugan, Firmin Ripalda, jenerala; Landa, korone-
la- Lukas Zabaleta. Mendoza. Antero eta Balen
zia, lotinent koronel eta komandantak, heieki
lauretan-hogoi-tahameka gizon.
Hastetik, Zaldibian fusilatu zuten, erregina-
ren tropek, jeneral Alzaa, Gipuzkoarra, Eskual-
dun fina, bere malurretan karlista. Batzuek Isa-
bel, bertzek Karlos Montemolin; bertze gisako
zuten Kantabre zaharrek bere bandera zaharre-
na, Lauburua deitzen zutena, eta arte denborako
bandera berria. Irurak-bata, bere irur eskuekin,
Eskualdunen Errepublika famatua errepresenta-
tzen zuena. Nork oihu eginen du, azkenian, erre-
ge-erreginak eta heien partidario tontoak edo
anbiziosak akazatu ondoan: Biba Independenzia!
Biba Errepublika! Biba Eskual Herria?

Ariel, 1848-VII-25
VII
Herritar maiteak
Ordu da ezagut eta irakur dezazien Atharra-
tzeko kantunamentuko jaon Mera orori izkiribatu
dudan letera, hilabete hunen hamahirur gerre-
nian.
Badakizie. Errepublikaren bost-gerren hilabe-
tian, bataila handi baten diharamenian, ni eta
Iholdiko kantunamentuko Kunseiler fidela sarthu
ginela Parisen, gure herri maitiaren zuzenean
baliarazteko. Erremetitu gunian Deputaten
Khanberari petizione azkar bat, gure bazkagien
klasamentu gaixtuaz eta lege forestier herriaren
galgarriaz justo den pleinta eraikiten gunialarik
borthizki.
Geroztik, Kunseilu-Jeneralian, gure lau-gerren
komisionian, kargaturik izan nintzan arraport bat
kestione forestieraren gainen egitez; min aspal-
dian inprimaturik beita, eta Kunseilu Jeneralak,
gure abisez galthegin du Khanberari Koda Fores-
tierian atsulutoki nesesario den artikulu khanbio
bat.
Hau duziela kantunamentuko jaon Merer izki-
ribatu dudan letera:

Monsieur Le Maire,
«Vous aurez reçu l’arrêté de M. le préfet du
départament, en date du 29 Juin dernier.
»Cet arrêté a pour but de créer des commis-
sions mixtes chargées de réviser les soumissions
au régime forestier, conformément à la decision
de M. le Ministre des finances, en date du 10 Mai
dernier.
»Chaque commission cantonnale est compo-
sé de deux Conseillers Généraux et de trois
agents forestiers. Chaque maire ou son délégué
et l’agent forestier local seront entendus dans
les commissions.
»M. Dandurain, père, présidera la commis-
sion du canton de Tardets, dont je serai membre
comme Conseiller cantonnai.
»Par sa lettre en date du 30 Juin, M. le Préfet
avait la bonté de m’annoncer que le travail des
commissions de l’arrondissement de Mauléon
aurait lieu vers le 20 Août prochain. Une lettre,
en date du 9 Juillet courant, que je viens de rece-
voir, m’apprend que l’administration départe-
mentale a cru devoir changer d’idée et que les
operations de commissions dans l’arrondisse-
ment de Mauléon commenceront le 25 de ce
mois.
»La commission de Tardets sera convoquée
la dernière, après celle de Saint-Etienne.
»Je n’ai pas besoin de vous le dire, Monsieur
le Maire; il est de la plus haute importance pour
nous tous et pour votre commune, de pouvoir
désigner avec la plus grande exactitude les
terrains et les bois cavalièrement placés sous le
régime forestier qui ne sont réellement pas sus-
ceptibles d’aménagement ou d’une exploitation
profitable, et dont la libre jouissance doit être
par conséquent rendue à nos communes. La
prospérité de notre état pastoral et agricole tient
à cet acte de justice qui ne nous sera point refu-
sé.
»Je vous prie, Monsieur Maire, de vouloir bien
dresser, sans le moindre retard, un tableau
détaillé des terrains et bois prés qu’un intoléra-
ble abus forestier a ravis à votre commune
depuis la promulgation de la nouvelle loi. Vous
voudrez bien me faire préparer une copie de ce
travail, que j’attendrai impatiemment. Nous sau-
rons bientôt si les intentions équitables que l’on
nous montre sont sincères».

Esparantxa dut, herritar maitiak, gure aldeti,


orok eginen Jugula gure eginbidia. Bakia dugun
kunserba, tropa galthegilek abantailarik har
eztezen gure kuntre. Dugun ezagut Khanberaren
eta gobernazalen goguaren bers. Errepublika
gazte bena nahasi hunek ezteizu arauz errefusa-
tuko gure aitzinekuek sekulaz geroz gozatu zien
justizia eta libertatia. Forestierek bere plazak eta
arrandak defenda ditzela; guk gure zuzen sakra-
tia. Kantunamentietarik phartituko diren pape-
rek behar die suein handireki surbeilatu, amure-
kati Kunseilu-Jeneralak eta herri maite hunek
erreusi dezagun gure erreklamazione ezinago
justuan.
Zien zerbutxari fidela,

1849
VIII
Donaphaleuko populian eta
republicain aldeko pharthez
laborarier, ofizialer,
langiler eta Braseruer
Libertatia
Egalitatia
Fraternitatia

Unionia
eta
Indarra

Heldu den maiatzaren hamahirur-gerrenian


izanen ziezte deituak botzen emaitera, deputatu
berrien Pariseko asamblada jeneralerat egortze-
ko. Hori dateke urthe baten bamian, populiaren
bigerren manifestazionia; eta hementik harat.
Konstituzioniaren arabera hirur urthetarik behin
beharko duzie arra berritu zien deputatiak; ezik
orhoitu behar duzie populia dela nausi eta lege
egile; populian dela nausitarzun soberanua;
eztela gehiago izanen Erregerik ez eta Enpera-
dorerik Franzian, populian dela xoilki erregetar-
zun guzia, elgarren artian oro berdin begira eta
zozietatiaren xeduna beita irustarzun berdina,
oroina eta komuna.
Denbora berri bat altxatu da, adiskideak,
populiarenzat... Munduko izaitarzunak gizonen
artian behar du izan arraxuxendia. Handiak
aphaldu gabe, txipiek izan behar dute altxatiak.
Gizonez gizon ez da gehiago ez txipirik ez handi-
rik... Bainan oh! zer diferentzia aizetarzunian!...
Batzu opulenzian, aberaxtarzunez okiturik,
abondanzian eta munduko ponpa guzietan?...
orguliak harturik, bihotza gogorturik, kargu han-
dietan, errege txipi batzu bezala, oro zerbutzari,
agur egile, handiz handi adiskide, txipien kontra
bethi akort, otsuak aharien kontra bezala...
Eta bestealdetik, odolizerdiak, Laborariaren,
Langilen, obraphenatiak, ezin biziz; ezin egite-
kuer burutziaria emanez; ezin Familia guztian
xuxenduz; ezin hurutzetan gauzak atxikiz?...
Lege Fondamen suerthe batzuk izan beharko
dute arrahunkitiak; egin, Populiaren reboluzione-
ko biktoria eta Errepublikazko gobemamendia
duperiat eta traidoreat lizateke orai bezala
gauza orok egon behar balute.
Guardi emazie partikular laboran gaixuak.
Zien ekiko hontarzun guziak, erorten dira sekula-
ko, hiritarren eta Puxanten eskuetarat. So egizie
herriz herri, eta galdein ezazie, zien spirituan eta
bihotzian, nuat zuazten?...
Botz batek, heiagoraz erranen derauzue:
Leize zilorat. Oraino hogoi urthe eta eztela iza-
nen kanpainetan etxetiarrik baizik!... Oro brase-
ro, oro esklabo galerienak bezala!... O egiazko
egia; malhurrezko-malhurra; laboran Etxe nau-
siak jeneralian desolazionian dirade, zorretan
zergez iretsirik, intereser burutziarik ezin eginez;
rekoltak ezin baliatuz, etc, etc.
Erraiten dute bost ehunaren dako?... ez da
bost baitan zazpi, zortzi urthian, kontratuen,
hipotheken notarien, kontrolaren paper marka-
tien eta kittanxen fresez doblatzen beita bosteko
interesa.
Interesaren legiak kanbiatu behar du!... edo
hobeki erraiteko Republikak xahatu beharko du
Laboran-Nausien hipothekak: Kreita arra berrituz
bera prestazale sarthuz eta hartzedunak paga-
tuz, titulian kontra, emanez fresik gabe hogoi
hurthe thermino, zorraren pagatzeko urthe oroz
hogeigerrena pagatuz hirur ehunaieki.
Kapitalistek dute dihurua, interesarendako;
eta laborariak luna, errekoltarendako. Beraz ahal
bezain bat behar lukete izan, lurrak eta diuriak
prootxietan berdin. Bainan oi zer diferenzia! ...
Laborariak, bere lanak, harrien, tenpesten, zer-
gen kaziaz behexirik, ez du idokitzen, unsa kon-
datuz, biga edo hirur bezik bere huntarzunetik;
—eta aldiz ezijeatzen du bost, fresak bestalde,
ehunarendako, ez zergarik ez enposik pagatu
gabe; eta oraino beste alde usurieren trafika,
tronperia, laboraren izerdien, odolen, biotzen eta
animen gortuz.
Reforma handi batzuk izan behar dute fite
moldatuak; nonbreik handiena da phenetan; eta
botzez nonbria nausi da.
Laborariak, ofizialiak, langiliak ziek ziezte
lurraren semeak; ziek duzue zien izerdiez luna
gizentzen; ziek ziezte hiritarren, populuaren has-
zale, funizaliak; ziek duzie lurraren primu bezala
lurra beiratzen, lur ingrat dolorezko hori phausu-
rik hartu gabe heriotxe artian; ziek duzie paga-
tzen zerga sorte guziak, diurutan eta odoletan;
ziek ziezte Franziako indar guzia, Franziako
arima eta bihotza; harmadetan ziezte soldatu
Itxasuan marinel: eta aldiz Franzia lanjerretan
denean; ziek duzue Republika salbatzen orai
diela 57 urthe bezala 14 harmada formatuz etsai
barbaruen erhausteko, zien zango pethan belha-
rra epaiten duzien bezala Republicain etsai suer-
te guzien ihorzteko.
Ziek ziezte oro, deus etziezte. Begiak zabal
zatzie, eta ikusazie.
Elekzione berri hotan, behar baduzie zien
dreitxuak oro konsekreazi... hamar dirateke
Departamentuko... Orai diraden hameketan,
hirur edo lau dirade populiaren alde berriz noma-
tzeko hun. Intriga eta inportunitate ainhitz iza-
nen da, handien phartez, aitaizun undo; aberats
eta aisebizi diren phartez. Mesfida ziezte, arropa
beltx luzer; Jaun errient batzur... horiek indikatu-
ko duzten suietak populiaren hunik deus ez dute
eginen, ezik Philipistar, Carlostar, eta Royalista
usteldu horiekin ukanen duzie, faltaik gabe lehe-
noko deitxemak, grabelak, fiusak, eta populien
iresteko ifernuko dretxo guziak. Gida ziezte orien
otoi hiri handietako populian hautier.
Igan urtheko elekzionen experienziaz popu-
liak harthu behar du letzione. Tronpaturik izan
da populia bere esperanzetan... urthe bat galdu-
rik promesa falsuetan...
Guardi emazie: Etsaiak jinen dirade borthara
joiterat, adiskidezko maskerekin; eztia espaine-
tan, ozpina bihotzian.
Oi, Laborariak, Langiliak, Maisturiak, Hargi-
nak, Oskiegiliak, Ehuliak, Arotzak, ofiziale
guziak.
Nahi baduzie Gizonai dretxoz prootxatu; nahi
baduzie: 1. Gatzen inposa hautsia izan den; 2.
Harmadak izan diten xipitiak; 3. Soldado zerbu-
tzia hirur urthez konpliturik; 4. Kapitalen intere-
sa hirur ehuneat xipiturik; 5. Gobernamendiaren
zorren interesa, berdin hiruetarat ezarririk; 6.
Rekoltak eta etxiak asuraturik Republikaz,
harrien eta suien kontra; aberen eritarzunezko
mortalitatian eta malhur guzien kontra, frais eta
despendio gutiz; 7. Nahi baduzie heldu, Turren
eta huntarzunen likidazioneat, hipothekak eta
zor guziak garbituz, bakian, aisian lo egiteko; 8.
Ezpalin baduzie hogei urthe gabe nahi ikusi,
mundu guzian miletarik bat salbu, oro brasero,
oro esklabo.
Emanen duzie botxa, St-Gaudens, Chaho eta
Renaud bezalako gizoner.
Indar legal guziez nausi ziezte: Junta giten
oro Republikaren salbatzeko eta mende rejene-
razionetan libroki sartzeko.
Gure aldetik bethi egonen girade sentinel biji-
lant gisa, zien behar ordutan abertitzeko; gizon
falsuen ezautazteko:

Vive la republique!

Président: Dupouy; Vice-Présidents:


Sallaberry avoué et Feraud docteur
médecin;
Assesseurs: Lohiol maître d’hôtel,
Larregieu huissier, Bartabure propiétaire;
Coye propiétaire, Cledon médecin vétéri-
naire;
Secrétaire: Berdoly, entrepreneur des
travaux publics.

Ariel, 1849-IV-5
IX
Nekazale baten kontseilua
Lapurtar laborarier, ofixialer eta langileer

Nere estatuak hanitz permetitzen ez luken


arren, okupatu izan naiz populu xehearen esta-
tuaren iztudiatzeaz, izan nahiz gero ondoan gai
konseilu on zonbaiten emateko, eta partikularki
kanpainetako populazionea kausitzen den leze
eta ilhunbe hortarik atheratzeko argien emate-
ko. Uste izan dut orai mementoa ethorria dela.
Badire bi gobernamendu suerte: bat, abera-
tsak xoilki faboratzen dituena, bertzea berriz
pobreak eta aberatsak bardin begiratzen ditue-
na.
Gan den urtheraino aberatsek egin izan
dituzte legeak, ordutik hunat populua soberano
edo nausi ezarri baitu Errepublikak edo guzien
bozak kondatzeak, populu guzia da deitua
legeak ezartzerat, berak hautatzen dituen gizon
batzuen medioz, zoinak deitzen baitire deputa-
tuak.
Maiatzen hamahirurean behar ditugu izenda-
tu hamar deputatu gure departimendukotzat.
Hameka egorri ginituen ganden urthean; ez dute
gauza handirik egin populu xehearen alde; xoilki
konserbatu dauzute gutarik bakoitxaren botza,
ala aberats, ala pobre, higual kondatzeko dre-
txua; gainerakoan, gure alde proposatu diren
legeten, hameketarik zortzi edo bederatzi kontra
izan dire.
Errepublikaren izena ikusten dugu beraz orai-
no, bainan hitz horrek eran nahi duenetik eta
promes ematen duenetik deus ez dugu oraino
ikusten Hori da plat urrezko eder bat deusik jate-
ko barnean ez duena. Guri zaiku plat hori janari
onez bethetzea, egorriz deputatutzat populu
xehearen alde lege guziak ereberrituko dituzten
gizonak.
Bainan oroit ungi ez ditutzuela aberatsetan
atzemanen hortako gizonak, ez hekien partetik
uste izan ethorriko dela gure ona.
Erranen dautzue bai nausiek edo burjesek
aberatsetan behar ditutzuela hautatu, ontasu-
nen konserbatzeko: bainan emazue ungi gardia
gehienak kapitalistak edo dirudunak direla, eta
ez dutela diruen faboretan diren legeak mudatu-
ko. Zer abantail ethor litzaiokete, emagun Ipote-
karen legea erreberriturik? Sobera da heientzat
ona ipoteka, leze ikharagari hori zoinetan haini-
tzak baitire sartzen, guthiak atheratzen. Eta nola
daiteke bertzela? Aparte uzten dugularik kontro-
lako, paper markatuko eta notarioko gastuak,
behar du etxeko jaun ipotekan sartu batek ehu-
neko bortz hartzedunari pagatu, eta antzinat
gobernamenduari legarak edo kontribuzioneak;
eta gastu eta despendio horiek guzientzat, bere
ontasun malurusak ez dio, nahi bezin bat izerdi
eta nekheen ondoan, ehuneko bia eta erdi edo
gorena hirur baino gehiago emanen. Segur da
beraz kapitalista oraiko legekin laster beretzia
ipotekaren aztaparretan sartua den ontasuna.
Bai, nahi dute handiek ontasunak konserbatzea,
bainan bereak, eta bethi emendatuz.
Eta ez uste izan xoilki ipoteka dela heien
faboretan; aberats gehienak intresatuak dire
gauzak orai diren estatuan gelditzea.
Ez dute nahi legarrak edo kontribuzioneak
guthitzea, zeren, ezagutua den bezala jende
xeheak, araberan, hainitz gehiago pagatzen
baitu, eta kanbiamendu bat egitearekin, hekiek
ere izanaren arabera behar bailukete pagatu.
Ez dute nahi haurrei eskola gobernamenduak
ur irik eman dezan ez eta pobrearen haurra
eskolatua izan dadin aberatsena bezin ungi,
zeren pretenitzen baitute nekazaleak ez duela
sobera artigua izan behar. Zertako? Berek nahi
duten bezala aferak egiteko, azken elekzionetan
gisa, zeinetan, hirriz zaudelarik, nahi zituzten
gizonak baitzaituzte sakatu; bertze aldetik, ez
baitute nahi urguiluz eta abarizius horiek
pobrearen semea bere semeen pare egin dadin,
zeren pobren haurra eskola gabe gelditzearekin
gobernamenduko eta administrazionetako plaza
handizki pagatu guziak familia beretan baitire
gelditzen, gure eskutan phala eta haintzurra
bezala.
Beraz, horiek guziak, eta hogoietan bat ez
dut erran, ungi gogoan erabilirik, erna zaizte, eta
oroit zuen zortea zuen ethorkizuna bozaren ungi
emateti heldu dela. Zuen eskuetan duzue bothe-
re guzia, elkarri juntatzen balin bazarete: Fran-
ziako populazionearen zazpitarik sei nekazalea
da, zazpigarren bat baizik ez da beraz buriez
aberatsa. Baina abilak dire, amarruz eta zizana
txarrez betheak, ez gezur, ez kalumnia, ez
mehatsu falso, deus ez zaiote ipokrit zahar
horieri gostako zuen tronpatziagatik, sobra dire
ungi ikhasiak Filipe azeri zahar kasatu dugun
harekin.
Presentatuko dauzkitzue zuen nausiek, har-
tzedunek, adixkhidek eta men baitan zerbait
autoritate dutenek lizta suerte hanitz; guzieri har
izkhitzue, bainan konsulta zaizte nekhazale argi-
tuekhin, zoin den hoberena jakiteko, eta ez
ergel, bere intresa, bere ona ere konprenitzen ez
duten batzuekin, zeinak, aberats batzuei atsegin
egiteagatik, uzten baitute beren buruak erabil-
tzerat heiek nahi duten bezala.
Lizta hainitz hartuagatik, nihork ez dugu jakin
behar zein ematen duzuen kaxan; ez zazuela
uste izan asenbladako edo bilkuiako buruzagiak
bileta eskuz miratuagatik izenen irakurtzeko dre-
txua baduela; bakharrik miratu behar du eia bat
baino gehiago ematen den, baldin frogatzen
balitzaio biletak irakurtzen dituela gohorki
legeaz punitua liteke.
Baxenabarreko, Xuberoako, Baionako eta
Bearnoko nekazale guziek ekhartzen dituzte
bere liztetan Michel Renaud Donibane Garazi-
koa, Augustin Chaho Atarrazkoa, Saint-Gaudens
Orteskoa, eta Saint-Guilhem Tarnoskoa, zeren
horiek baitire populu xehearen ona egin behar
duten gizonak.
Esperanza dut Lapurdik ere horien exenplua
segituko duela. Bainan diote hainitzek, eta parti-
kularki zenbeit emazteki xinplek, ez ginduke
egorri nahi Parisko asenbladarat gizon erlijione
gaberik, eta zure konseilua segituz, bildur gin-
tazke malhur hortan erortzea.
Tronpatzen zaizte, nik errekomendatzen ditu-
dan gizonek ez dute erlijionea falta bainan heien
erlijionea da zuena baino argituagoa, ezen erli-
jionea, bertze gauzetan gisa, abusu franko bada.
Hortaz kanpo, zertarat egortzen ditugu hautuko
gizon horiek? Garizumaren predikatzerat, othe!
Ez, nekazaleak; egortzen ditugu lege populu
xeheaz intresatzen direnen egiterat, sekulako
miseriarat ez gaiten izan kondenatuak.
Eri zaiztenean gaizki, eta proposatzen dau-
tzutenean Miriku baten ekartzea, galdetzen duzu
eta miriku harrek erlijionerik baduen? Ez, zuen
galdea da, eta arrazoin duzue, eia Miriku hura
jakina den, eia eginen tuen bere egin ahal guziak
zuen eritasunetik altxatzeko.
Arrazoin beraz kasu huntan xoilki okupatu
behar zaizte zuen deputatuen jakintasunaz eta
borondateaz, bertze kestione guziak utzirik baz-
terrerat.

Ariel, 1849-IV-20
X
Herritar maitiak
Gizunak behar du jakin bere eginbidia. Ezpa-
daki, galthatzez ikhasi behar du.
Ikhasi ondun ahal bezain untsa behar du egin
korajeki eta kuntzentziareki egin-bide hura.
Frantzes gizun orok behar die nurk bere
botak eman, herriko errepresentanten izentatze-
ko. Hau da gizunaren egin-biderik noblena eta
sakratiena, zeren eta bot hoietarik dependituko
beita herriren untsa edo gaizki izatia.
Botzaren untsa emaiteko phena hartu nahi
eztinak, eztu merexi gizun deithurik izatia ez eta
Frantzes ere; eta gutiago Uskaldun Ziberutarra.
Baita, bota ahal bezain untsa emaiten dinak,
egiazki merexi du gizun galantaren izena eta ez
da hura Franziako lehena beno aphalago.
Arren, nuri behar diren eman botzak, jakin
ezazie.
Memento huntan Franziako gizonen botzak
partajatuko dira opinione hoietara; jakin:
—Bonapartistetara;
—Filipistera;
—Henrikinkistetara; (hau da Karlista) eta
Errepublikanuetara.
—Nahi duzieia jale ala langile haboro?
—Auher eta gormant ala pherestu?
—Gastazale, despendiazale ala geinhazale?
—Bekhaiztu ala emaile?
—Lozer ala erle?

Bonapartistak, filipistak, eta karlistak aski


beitira herrian, sobera untsa ezagutik dira. Bai
batak, bai bestik, zuin hobe jale, zuin auher eta
gormant, despendiazale, bekhaistu, egiazko
lozerrak dira; ziek egin duzien eztiaren jaliak,
azkenekoz, ezteizielarik zier uzten bizitzeko ahal
bezain guti baizik.
Etzitiela horier batere fida, nahi ezpalin bazi-
radeie phenarik handienetan bethi egon. Horiek,
haboruenek trunpatzen zutie, eta bestiak berak
trunpatzen dira.
Hirur gizatako lozer horietarik bat bera ezpei-
ta aski azkar erlen genhaizteko, algarreki junta-
tu dira, bonapartistak, filipistak eta karlistak, eta
egin hala eginen die populu xehiren zankhape-
tan ezarteko.
Nahi dien bezala, partidu horiek, egin dutu-
kienian elekzione berri horik, laster beren artian
aharratuko dira. Memento huntan eztira okupa-
tzen etsai handienaz baizik, erran nahi beita
populu xehiaz.
Soizie zuinen falsiak diren.
Erranen deizie ordre hunaren amurekatik
hirurak alkharregi enthelegatzen direla, nahi
bada untsa badakien ordre hunak eztila hurak
berak baizik etsaik, zeren eta haien inbeia han-
diena beita errepublikenen eroraztia, lehen
bezala ostikataz populiaren erabilteko. Gero zer
izanen da goberen artin? Populiren khostuz
populiren gizon gaztiak biltzen dutielarik gerlan
ariko dira beren artian.
Partidu hoien oraiko hitza da Hirurak-bat,
bena bakoitxaren phensamentia da «Oro gure,
oro gure etxerako».
Bai ene langile maitiak, jaun hoiek trunpatu
nahi gutie lehen bezala eta bai hobekiago ere.
Ikhus ezazie:
Nurk legarrak goratu eta gora etxeki nahi tu?
Nurk kentu tin gure lege zahar hunak?
Nurk lege berri gaiztuk eman deizkute? Nurk
etzin nahi utzi gatza merketzera?
Nurk mendi eta oihan legik diren bezala utzi
nahi tu uskalherriren galtziaren urhentzeko?
Nurk hitzamanen du ororen hun dena eginen
dila hitzaren jateko, eta bere familiaz baizik ez
kasurik egiteko?
Nurk batin karesatzen, bestin mehatxatzen
zutie zien botzen ukeiteko?
Nurk gezurrez eta kalomniaz populiren adix-
kiderik hobenak zien eretzin galdu nahi lutukie?
Nuk maradikatu gazeta bat (Memoriala) pha-
katzen eta irakurrerazten du, gizunen trunpatze-
ko, eta erraiten Ariela eta hanitz beste gazeta,
gaizto direla?
Nurk nahi lekeizie idoki botatzeko photeria,
sufraje unibersela?
Nurk egin liro hainbeste kokineria, populu
xehiren txipitzeko igaran denboretan bezala?
Nuren kausaz arduaren dretxuak eztira orano
kenturik? ez tabakarenak ere?
Bonapartisten
Filipisten;
Eta Karlisten
Aldiz, nur dira populu xehiren egiazko adiski-
dik? Errepublikanuak!
Mundu orok badaki hori.
Errepublikanuek populia maite beitie, popu-
luko gizunetarik
beitira; nahi beitie libertatia, bardintarzuna
eta aurhidetarzuna mundu orotan izan ladin;
nahi beitukie legarrak hanitxez aphalago.
Oihanen eta mendien legien khanbiamentia.
Haurren ororen untsa eskolatzia.
Lana ahal bezain beste eginen unduan, behar
bezala hazirik izatia.
Langilia, bai jornaletora, bai laboraria hobeki-
turik.
Lurretan gainen diharu jesailik, hipoteka lege
gaizto horitarik libraturik.
Azkenekoz, ororen zuzenak, eta untsa izatia
segurtaturik.
Eta haur maitiak, konseilu hoiek jarraikitzen
batuzie, bai ziek, bai zien haur txipiek, denbora
gutitan barnen untxago izanen ziradie.

Ariel, 1849-IV-29
XI
Jaunak!
Jaunak,
Lehenbiziko ene inbidia da zien erremestia-
tzia egun in dautazien ohoriaz banket hunen pre-
sidatzeko. Errezebi zazie arren ene grazia
guziak; eta nola bihotzez mintzo direnek eta
bihotzez intzuten dutenek, aisa konprenditzen
baitute elgar, finitzen dut artikulu hau, segurta-
tzen ziuztetalarik khausituko nuziela bethi, hil
artio, populu xehiaren xerbitxari pherestu.
Jaunak,... orok badakizue zer solanitateren,
zer seindimendiekin bildu giren lekhu huntara:
Morde Renauri gure eskerren emaiteko horrek
atxiki dien konduitaz guk Pariserat igorriz geroz.
Konduita hori ere untsa da zagutia gutaz orotaz,
bai eta ere gure herrietako jende xehe guziez,
eta hartakots ere intsuten dugu bazter guztieta-
rik:
Biba morde Renaud!!!
Horrek erran nahi du populia huna dela, ezte-
la ahazkor; erregiek eta aitoren semek emaiten
ahal duztela dihuru eta plaza haundiak, bainan
ez amodiorik populiak bezala.
Ontsa abiatu zirenaz geroztik, morde
Renaud, hola hola, segi zazu; atxiki zazu bethi
populiaren amodiua bihotzian; defendia errepu-
blika etsai guzien kontra; bortxa gobernamen-
dua zerga eta phetxa guzien thipitzera, eta
horien inahalaz aurthikitzera aisenik pagatzen
ahal tuztenen gainera; kargulari soberakinen
khentzera; haur ororen eskolatzeko moienen
hartzera; zahar ezin beste eta pobren sostenga-
tzera; laborarien eta beste jende ttipien dako
banka batzien formatzera, nun han hatzemanen
baitute bere bebar ordietan dihuria intres ttipi
batian; hitz batez, so egizu populiari, horren
xorthe tristiari; egin gero, orai artio bezala, zure
bihotz hunak erranen dautzunak; eta gu ere,
gure aldetik, ohituko gira igaran egunetan beza-
la zutaz, eta erranen bethi orok, ala Pariserat
igortzeko, ala Parisetik jin onduan: Biba morde
Renaud!!! Biba Errepublika!!!

Ariel, 1849-IX-29
XII
Herritar ezinago maitiak
Orai diala berrehun urthe aphez bertsolari
eta koplari famatu batek, Etxeberri deitzen, eza-
rri zutian bertsoz eta aski untsa arrimaturik
Naturazko legiaren bi maniak.

Eztiozokela egin
Lagunari kalterik,
Hiri egin liezaken Nahi
ez ukeenik.

Aizitik, bethi ontasun


Egiokek ahala,
Hin egin liezaken
Nahi uken bezala.

Ziberutar maitiak, laphurtarra nik bezain


untsa konprenitzen duzie. Fida niz Baxenabarta-
rrek ere gure Basaburuko uskara-hau perfetzio-
nian kunprenituko diela. Khant’itzazie laphurta-
rrez Naturazko legiaren bi maniak, errefletzione
egiten duzielarik Naturazko legia dela Errepubli-
karen lege sakratia eta prinzipala.
Orok lege saintu hau behar gunuke kunplitu.
Aurthen orano Elektur girenek badutugu lagunak
eta aurhidiak Departamentian, nur-nahi bezain
gizon unest eta galantak, bi urthez Elektur iza-
nak, aurthen Elektur eztirenak; Elekturgua eta
botz-emaiteko zuzena gure deputatu joanek
galerazi beitie Baxa-Pireneetan hogei-eta-hama-
bi mila, sei ehun eta hamazazpi gizoni: Frantzian
aldiz hirur miliu, berrehun eta hogei’ta bost
milan. — Aurhidiari hunki egiok, hin aurhidiak
egin dezan hik nahi hukian bezala.
Hilabete hunen hogei-eta-sei gerreneko igan-
te egunian bi Kunseiler-Jeneralen elejitzera edo
izentatzera. Atharratzeko eta Iholdiko kantuna-
mentietan, Jaon Prefetak deitzen zutie, oro Elek-
tur bagina bezala, Herritar ezinago-maitiak!
Arragret handireki erran behar deiziet zerk
kausatu dien Elekzione hoien desagradamentia:
zer arrazuz edo motiboz Chaho Basaburutarrak
eta Dindaburu Baxenabartarrak Errepublikano
legez eman dugun gure demisionia; eta zertako
jalkhi giren gure boronthatez eta egindidez
Departamentuko Kunseilu-jeneral arraro bat,
egia bad’ere; berrogeietarik hogeita hamarrak
erregetiar edo rojalist ezpalira! Ah! Kunseilu-
Jeneral admiragarria’
Ingoiti belharikatu zaizie, zien botzak galthe-
ginez, kandidat berri franko! Nur othe dira?
Gobemamentu saintu hunen zerbutxari erder-
elibat! Jaon-aberats, urguilu-jankin anbizius zun-
bait, menturaz! Bena populiaren adixkide fidelik
bater’ez, Errepubliken egiazkorik ez bihi bat!
Ohart etxekazie nik erranik egia hau, Herritar
ezinago-maitiak. Uskal-herrian bada erran zahar
bat; Egiazko gizonak zuzen justua behar dila sus-
tengi edo hil. Gure hil-orena Zelian izkiribaturik
denaz geroz, Jinkuak badaki noiz eta nula hil
beharko dugun. Arte huntan behar deiziet erran
zer bilhatu-den Frantzian hirur miliu berrehun-
eta-hogei-eta-bost mila gizonen Elektur zuzena!
Igaran urthian, maiatzaren hogeieta-hameka-
gerren egunian, lege berri baten medioz, gure
Pariseko deputatu Jaonek egin ukhen die miraku-
lu izigarri hori. O Deputatu paregabiak!
Hau dugula misterio terrible bat! Behar dei-
ziet untsa esplikatu, amurekatik eta zihauriek
jakin segurrez eta gogo zohardiz ikhus dezazien
eia zer kunbeni den aldi huntan, Atharratzeko
eta Iholdiko elekzione hoietara juaitia bai al’ez,
botzen emaitia bai al’ez. Emazie atenzione,
Herritar ezinago-maitiak, Frantzia eta Departa-
mentia zier so daudela. Frantzia orok dakien
egia handi bat klarki deklaratu nahi-deiziet.
Elekzione hoietara presentatzen balin badira
gure bi Kantunamentu liliak, plazer handi eginen
dozie gure Jaon-Prefetari: dudarik eztut kuntent
eta alagera ezariko duziela. Arrandaz bizi diren
Jaonek kunplimentu eginen deizie. Gobernamen-
tiaren eskuti, guk phakatuz, bere soldata erreze-
bitzen dien kargulantek orok laidatuko zutie. Ah!
zer profeitu ederra, zer uhure xarmanta duke-
zien, daigun urth’arte huntan; eta beste abantai-
larik bater’ez, Herritar ezinago-maitiak!
Nurbaiti plazer eginen duzie Herritar gaxuak,
eta jente hanitx phena eta afruntu. Orai-danik
khuntia egin ahal diokegu, nur eta zunbat izanen
diren phena-harzaliak. Ez othoi ahatz xifre hau,
eta nuren izenian zier mintzo nizan, Basaburutar
eta Bexanabartar maitiak!
Elekzione hoietara juanez, aurthengo Elektur
berhexietarik pharte handi bat, erdia segurki,
zien kuntre izanen dira bihotzez eta opinionez:
Hirur miliu, hirur-ehun eta berrogei-eta-hama-
bost mila gizon: gure armada fidelaren nunbre
ederra!
Lege berriari obedituz, ukhatzen eta errefu-
satzen duzie Jinkuak eta Errepublikaren eman
zuzena, Eeekturgua, Errepublikaren lehen bi urt-
hetan Elektur izan direner eta orai elektur eztire-
ner orori: Hirur miliu, berrehun eta hogei-eta-
bost mila gizoni: gure erreserbuko armada fidel
eta maitiari! Ah! lege berri tristia! Egin deikuzu
Errepublika balius bat! Zer libertate perfeita!
Zer lege bardina! Zer egalitate eta aurhide-
gua admiragarria!
Eztut erranen gure Pariseko deputatiak Fran-
tziaz eta Errepublikaz trufatu nahi izan direla.
Bena zer diozie, Herritar leialak, lege-herriaren
berthute espantagarriaz? —Mundu orok botzak
emanez, bederatzu miliu, bederatzu ehun eta
hogei-eta-hamasei mila Elektur botz emaitera
deithurik izanez, gure deputatu Jaonak izentatu-
rik izan dira. Berrogei-eta-bederatzian. Orhit
duzie. Eta botzak galthegin unduan, botzak
ukhen unduan deputatu izateko eta khanberan
sartzeko lege-egile, hau duziela gure deputatu
Jaonek bileizten deikiela bere elekturguati, bere
zuzen naturaleti, bederatzu miliu Elekturren
artian Hirur miliu! Eta nun da ordian Errepublika-
ren indarra, Populiaren erregetarzuna? Lege
berri hori irakur eta uduritzen zait obeditu behar
zukianak bere manhazalia, edo zerbutxari pha-
katiak bere buruzagi photeretsia, hobeki erraite-
ra mithil atrebit batek bere nausia etxetik kanpo,
ez borthati bena bai leihoti, aurthikitzen diala.
Trunpatzen othe niz? Nahi nuke jakin zien abisa,
Herritar ezinago maitiak.
Zunbait jentek esparantxa die Elektur izaner
bere zuzena errendaturik izanen zaiela. Nik eztut
sinhesten. Beste zunbaitek erraiten die zuzen
hori ezpadeikie Jaon deputatiek errendatzen,
gihau ere arrahartzeko kapable ginatiala. Bena
phuntu horrez gitian mintza ahapeti. Kestione
bat phausaturik izanen da Frantzia orotan, hila-
bete-zunbait gora-behera, President berri baten
eta Khanbera berri baten izentatzeko orena
jiten-denian. Ordian eginen dugu, ikhusiz, gure
egin-bidia.
Eta eni eztizadala ihurk ere erran Elektur-ohi
maite hoiek merexitu ziela bere zuzenaren gal-
tzia! Berrogei-eta-zortzian, Errepublikaren esta-
blitziareki, Elektur listati kuriuski apartaturik
izan-ziren, eta geroko urthian ber gisan, justiziaz
kundenatiak eta uhuin aprobatiak: hamahirur-
ehun mila sujet heno haboro. Majoritate-adina,
sei hilabete domizilio eta bizitze unest bat, errai-
teko eta erreprotxurik gabe bat: horik ziradian
Elektur izateko kundizione garbiak. Bena geroz-
tik lege berriak galthegiten du hirur urtheren
domiziliua eta hirur urtheren legar persunela.
Muien horrez, bederatzu miliu, bederatzu ehun
eta hogei-eta-hamasei mila Elektur beitzen Fran-
tzian, egun eztugu sei miliu, zazpi ehun eta
hameka mila Elektur baizi.
Gure departamentian, azken elekzionetan,
ehun eta hamazazpi mila, bederatzu ehun eta
hogei-eta-hameka Elektur beiginen, egun ezkira
lauretan-hogei-eta-hamabost mila, hirur ehun
eta hamalau Elektur baizi. Paueko arrondisa-
mentiak galdu duke zazpi mila bost ehun eta sei
Elektur: Orthezekuak bost mila sei ehun eta
hemeretzu: Olorukuak sei mila berrehun eta
hogei-eta-hemezortzi: Baiunekuak sei mila zortzi
ehun eta bost: Maulekuak aldiz sei mila laur
ehun eta berrogei-eta-bederatzu.
Dugun orai esplika bi hitzez zertako nik eta
Dindaburuk eman-dugun Kunseiler Jeneral beza-
la gure demisionia, Herritar ezinago-maitiak.
Legiak ekhartzen du hirur urthetarik hirur urt-
hetara Kunseilujeneralaren hirur-gerren phartiak
edo herenak arra-berriturik edo khanbiaturik
izan behar dila elekzione berri eginez; hori erran
nahi beita gure departamentuko hamahirur edo
hamalau Kantunamentutan populiak botzak
emanez.
Listak egin-eta, Jaon Prefetak xorthiala thira-
tzen-du hiruretarik bata. Igaran-urthiak prepara-
tu guntian Kunseilu jeneral hortan hirur lista; eta
lista hoien egiletarik bat ni nintzan, Herritar-ezi-
nago maitiak. Bena nula Gobernamentiak eta
Khanberak ezpeitie nahi ukhen Elekzione berririk
orano errixkatu, Frantziako bi mila zortzi ehun
eta berrogei-eta-zazpi Kunseiler jeneralen here-
naren berritzeko edo arra-izendatzeko, jakinen
duzie gure Deputatiek, lege batez, kunseilu jene-
ral ororen photeriak kuntinuatu eta luzatu dutie-
la.
Hartakoz nik eta Dindaburuk igorri dugu Jaon
Prefetari gure demisionia, hirur urthiak fini-eta,
elekzione urthe buruan, egunez-egun; Errepubli-
kano bati ezpetzaio kunbeni Populu-erregiak eta
Sufraje uniberselak eman zeion indar bat eta
photere bat Deputau Jaon hoien eskuti errezebi-
tzia eta begiratzia.
Luzatze hori, herreztatze hori deitzen die
gure Jaonek, bere Frantzez gaixtuan, Proroga-
tzia, eta elekzione berririk egin nahi gabez pro-
rogaturik izan dira. Kunseilu jeneralak bezala,
hogei-eta-hamasei mila, zortzi ehun eta hemere-
tzu kunseilu munizipal. Eta egiazki, daigun urt-
hiari buruz Jaon deputatu hoiek fantasi bat har
baleze, legia buhurtuz eta thermainiak, zankha-
petan ezariz, bere photeren edo Bonaparteren
presidentguaren luzatzeko, Herritar ezinago-
maitiak, eztut ikhusten gure herriko errepubliken
bastart zunbaitek zer arrapostu lukien emaiteko.
Ez Chaho ez Dindaburu eztira kandidat pre-
sentatzen, Atharratzeko eta Iholdiko Kunseiler
jeneral izan beharrez. Berrogeieta-zortziko botz-
emaile maitietarik heren bat bere lagunetarik
eta aurhidetarik separatu ukhen du lege berriak.
Soldado izateko, Errepublikaren defendatzeko,
Frantziari zor lukie bere odola eta bizia. Eta
zependent, eztie botz baten emaiteko permisio-
nerik! Herritar-lagunak gabe juanen othe dira
botz emaitera aurthengo Elektur bereziak? Ez
arauz? Ez segurki!
Bederatzu departamentutan, hanixko herri
eta hiri handitan Frantzesek egin dien eta aurt-
hen ikhusi dugun bezala, egonen ziradie zien-
etxetan, Elektur ezinago-maitiak. Ugurukiko
dutuzie President berriaren eta khanbera berria-
ren elekzione jeneralak: huilantzen ari beitira,
ihurk uste heno huilanago beitira menturaz.
Bi mila urthe huntan Uskaldun nubliak eztu
ihureganik libertate etsenplurik hartu, bena-bai
eman Uropako nazione orori. Konprenitzen duzie
eginbidia. Eztuzie ene aholkiaren beharrik, Herri-
tar fidelak!
Errepublikaren izatiak, Populiaren erregetar-
zunak badu sekulaz geroz bere potreta: zuhain
gora-bat, haritx eder bat. Eta haritx hunek badu
hirur adar gehien, Libertatia edo zuzen justua,
Lege bardina, Fraternitate irus-bat. Elekzioneta-
ko lege berria pratikatzen balin baduzie, Herritar
ezinago-maitiak, erdiz-erdi segatzen deitadazie
gure arbole ederra! Guardia emazie eihar ezta-
din, eta Errepublikaren etsai-beltzak su eman
eztizon!

Ariel, 1849-X-16
XIII
Herritar ezinago-maitiak!
Hilabete hunen hogei-eta-bederatzian, Baio-
nako eta Mauleko bi arrondisamentietan, berro-
gei-bat-mila Elekturrek behar duzie izentatu
deputatu berri bat, Konstituzione berriari obedi-
tzeko. Napoleonek egin deizie lege berri hau;
eman beitzenozien, Frantziako Populiak, zazpi
miliu eta bost ehun mila botzez, harek borthizki
galthegin zian indarra eta photeria. Zihauriok
badakizie duda gabe, nik beno hobeki, zuinen
irus eta kuntent izan behar dugun gure oraiko
zorthe berriaren medioz.
Kestione hau utzirik saihetsialat behar deiziet
deklaratu ene deseina eta phensamentia: nula,
sekula beno kunfidanxa handiagoreki, elekzione
huntara agertzen nizan, Uskaldun legez, Uskal-
dun fidel bat bezala. Aldi huntan ezta hamar ez
hameka errepresentanten izentatzerik. Hirur
deputatu baizik eztuke Baxapireneetako depar-
tamentiak. Baxenabarrek, Ziberuak eta Laphur-
dik, hori erran nahi beita Uskal-herriak eta Uskal-
dunek orok, eztukie deputatu bat baizik. Depar-
tamentiak hirur; Uskalherriak bat. Denak aski;
hun balira!
Herritar ezinago-maitiak! Digno eta kapable
etxekitzen banaizie zien errepresentatzeko Pari-
seko Senbladetan, aski dukezie zien botzen eni
emaitia. Behar-bada, hola prekozionatuz, untsa
beno hobeki eginen duzie. Nik uste dut, eta
Paristar zunbaitek ere erraiten die, etzaiziela aldi
huntan dolutuko; halako beitira denborak!
Sei urtheren eginik izanen da oraiko izenta-
zione hau. Senblada-berri horrek urthekal ukhe-
nen dian sesione edo bilkhura ordenarioak eztu
iragan hirur hilabete beno haboro. Denbora
horren burian, Pariserik utzul unduan, izkiriba
neikezie uskaraz zer lege berri egin othe dukie
zien deputatu berri hoiek. Gazterik juan nintzan
Pariserat, Herritar ezinago-maitiak! Paseiatu niz
hanitx urthez hin handi, mirakuilutsu, pare gabe
hartan. Han dira orano, Uskal-herrian bezala,
ene adixkiderik hobenak. Herritar ezinago-mai-
tiak! Gogatzen zutiet igor nezazien preferantxaz
Pariseko Senblada berri hortara. Ihurk-erek
ezteizie emanen nik beno hobeki hango berri.
Aldi huntan eztie ukhenen deputatu berriek
phakamenturik. Erraiten du Biarnes prudentak,
aberatsak sarthurik ere duhainik deputatu edo
errepresentant, khario khosteko direla azkene-
koz populu gaxuari. Hori erran nahi da aberatsek
eta handiek eztiela sekula neglijatuko aberatsen
eta handien intresa, urguilia eta abantaila. Orai
artino eginik izan diren legek orok, Franziako
populu tristiak phakatzen dutian legarrek orok,
phetxa eta kontribuzione guziek maleruski era-
kasten deikie egia hau ekhia bezain klar. Nik ere
aldi batez izkiribatu nian Biarneser bere lengua-
jian ber gaiza: handiek bere abantaila berhexia
eztiela sekula utziko txipien eta populiaren amu-
rekati; nun ezten gizonaren naturel gaixtua eta
anbizionia khanbiatzen. Eztakigu Jinko jaonak
eta Napoleonek eginen othe dienez holako mira-
kuilurik. Arte huntan, nik, elektur banintz eta
laboran, prefera niroke deputatu aberats puxant
bati, ni bezala bere ofizioti bizi den gizon galant
zunbait; atenzione emanez zer eta nulako den
gizon haren lana eta ofiziua.
Herritar ezinago-maitiak! Ziek bezala mundu
orok badakizie nizala egia maitale bat. Haurtza-
rotik aitzina igaran hogoi-eta-bost urthetan ene
lana ofiziua izan da, egia hoien txerkhatzea,
erratea, izkiribatzea eta inprimaeraztea, herriak
jakin dezan eta ezagut ditzan egun egiten dudan
bezala. Errege Filiperen aitzinian enintzan ixiltu
ez ikharatu, nahi bada haren aldekuak akusatu
nutian heriotze eta krimo izigarri batez. Lege
egile bat behar duzie izentatu hilabete hunen
hogei-eta-bederatzian. Herritar ezinago-maitiak!
Lege perfeitaren segretia nik ezpadakit, enta iza-
nen untsa estudiatu faltaz. Arrantier batek bere
urhe zilharren khuntia etxekiten dian bezala;
negoziant batek bere komerziua surbeilatzen
dian bezala; jeneral batek gerla pratikatzen dian
bezala; nik estudiatu ukhen dutut populu ororen
hatsarriak, istoria igaranak, erreboluzioniak,
lege zaharrak eta legen berritziak: hori beita ene
graduko gizonen enplegia, egin-bidia, lana eta
ofizioua. Ene ofizioko gizonak dira nazione oro-
ren eskolazaliak eta politikako errejentak. Gure
lumati, bere uthur buruti bezala, kurritzen da
nazione ororen, errege eta enperadore ororen
fama huna edo gaixtua. Guria beno estatu
nubliagorik eztut uste badela.
Baionako eta Mauleko bi arrondisamentietan
eginik izanen da oraiko elekzionia. Haitatuko
duzien gizona izanen da partikularki Frantziako
hirur uskal-herrien deputatia. Ni bazterrialat utzi-
rik ere, emazie othoi atenzione, Herritar ezinago-
maitiak, deputatu horrek izan behar lukiaka
Uskaldunaren beritable potreta, eta ez gizon
ezpiritu-gabe, jakitate-gabe, eskola-handi-gabe
zunbait. Abertitzen zutiet aldi-huntan gisa oroz
begiztaturik izanen dela Uskaldunen deputatia.
Aldi huntan izanen dira zien juje, elekzionen
errespetura, Frantzesak eta Paristarrak; Ezta
ene espiritia nik nahi nukian bezala kobardi; ene
jakitatia eta eskola politikua txipi da, nahi bada
hogei eta bost urthez iseiatu nizan ene argi men-
driaren hedatzera. Ni haitatzen banaizie Frantze-
sek kunprenituko die eta hartuko die behar den
gaintialat eni akorda dio kezien preferantxa hori.
Gizon eskoladun eta argiturik den hem orotan
laidaturik izanen dela esparantxa dut eni eman
zinirokien kunfidantxa marka hori. Gaiza jakina
da, eta hanitx lekhutan, zunbat maite ukhen
dudan gure Uskalherri paregabia. Nik librietan
ezariz geroz, aithor die sabantenek, Uropako
Akademia orotan, hanitx phuntuz erdararen hitz-
kuntza nahasi hoien ororen nausi dela gure
Uskara zahar eta ederra. Ezari deiet Frantzeser
inprimaturik ber gisan, gure nazioniaren istoria
admiragarria. Esplikatu deitzet Uskaldun zaha-
rren lege paregabiak eta libertate perfeita. Bi
mila urthe huntan Uskaldunak dira, Frantziaren
eta Espainaren artian, zazpi probintzia, zortzi
ehun mila arimatako herri txipi bat: Uskaldun
izena, bere legiak eta libertate ederra kuntserbi
beitutie bi mila urthez, arma bardinez. Frantzia-
ko eta Espainako nazione krudelen ororen kun-
tre. Gerlari famatu elibat izan beitira: Bere nun-
bre txipian sekula bentziturik izan ezten armada
bat: Obraz, bihotzez eta korajez populu handi
bat. Nurk erran du Frantziari nik bezain usu eta
nik heno gorakiago? Nik eman letzionia traduzi-
tu du Espainul gaizuer Espainako istoriadore
famatu batek. Madrillerik Alemanietara artino
hanitxek irakurri die eta gasetek erran die nik
zunbat maite dudan gure Uskal-herri lilia. Arren,
Herritar ezinago-fidelak egizie afera horren gai-
nen errefletzione bat: gure herria untsa ezagu-
tzen dudanez bai edo ez? Ala ez othe nakike Pan-
sera hel eta zien sofrentx eta doloren behar
bezala deklaratzen? Egizie iseiu bat.
Erradaziet egia. Herritar ezinago-maitiak!
igaran laur urthetan etziradiela izan Errepublika-
ren promes faisiez eta gure Jaonen obra gaixtuez
sobera kuntent eta satisfeit! Ez ni ere. Lehen
urhatsaren egitiareki sarthu zen bide gaistuan
berrogei-eta-zortziko Errepublika malerusa.
Erran ahal diokegu Barkoistar laborariek izkiriba-
tu zeitaden leteraren kunforme, izan ginela
memento batez alagranzia handitan, ustez jinen
zen khanbiamentu handirik alde hunilat; ustez
legarrak demenituko ziren. Fite jin zen khanbiua,
bena alde kuntrilat. Legarrak demenitu plazan
berrogei-eta-bost zantimak ukhen zuntien. Ah!
zer gizon banuak, zien urthe hartako deputatu
jaonak; batak traidore bestiak indiferent. Klar da
Frantzia trunpaturik izan zela ordunko elekzione
miserabletan. Eta zer deputatu saldua! Zer kuns-
tituzione bastart egiliak! Berrogei-eta-bedera-
tzuko elekzionez badakizie zer phensa, nik
heben esplikatu gabe. Napoleonek kanpo ezari
dian azken khanbera nahasi horrez ere ezteiziet
erran behar ene phensamentia; ez eta ere nur
guntian hanko adiskidiak eta kuntrariuak. Atera
gobernatu duzie zihaurien guztila. Dugun egin
esperienzia handi bat: dugun ikhus lan-eginaren
erresultat ederra. Zazpi miliu eta bost ehun mila
botz mintzatu direnez geroz tenpesta izigarri bat
bezala, utzi behar dugu igaraitera Frantziako
Populisaren jujamentiaren Kunseiliak, Conseil
d’Etat Frantzesez deitzen dugunak presentatuko
dutu lege berriak, bere haituzko konseiler elibat
kargatzen dutilarik lege hoien esplikatziaz eta
defendatziaz zien deputaten aitzinian, Herritar
ezinago-maitiak. Deputatiaren eginbidia izanen
da behar den bezala botzaren emaitia; legia hun
dela uste badu haren sustengatzia; legia gaixto
balitz haren errefusatzia. Lanik difizilena izanen
da legar, phetxa eta kuntribuzione ororen kalku-
latzia: despendio guzien erreglatzia, amorekatik
eta laborariaren azken erresursa eta azken ardi-
ta gal eztadin leze ezinago-barna hartan. Ni igor
nezazie Pariseko Senbladala; eta zin egiten dei-
ziet khuntiak errendatuko deitziedala deputatien
ezpata bezain zorrotz, herrurik egin gabe? Bego
surbeilantza hori ene eskietara.
Nur nahik badaki azken erreboluzione huntan
egin-ahala egin-dudala bakiaren kuntserbatzeko
gure departamentian. Jinkuak badaki ene gogua-
ren eta bihotzaren berri, nahi bada eztudan
gaseta huntan lekhurik zier egun erraiteko zer
esparantxa plazatzen dudan bake benedikatu
huntan. Zer dugu txerkhatzen? Frantziaren irus
errandatzia, orai artino plainigarri izan dela bei-
takigu. Laborariak orai dutian karga pheziak nahi
guntuke oro arhintuxe, eta hari eman orai falta
dian aisetarzun bat. Dugun ikhus eia Napoleone-
ki batian erreusituko dugunez. Marinelen kapi-
tain batek itxas-portiala bere untzia gidatzen
dian bezala dugun segi direkzionerik hobena.
Bena kapitain horrek ezpalin badaki bere kunpa-
saren armatzen eta bere bidiaren untsa irakur-
tzen izarretan, klar da herratuko dela eta galdu-
ko dela itxasuan bere untzi, marinel eta emi-
grant ororeki. Zer desiratzen ahal du gizonak
mundu huntan? Desiratu behar du kuntzenzia
hun baten ukheitia; lan doi bat; bere izerdiaren
errekunpensa justua; legar guti eta zor gutiago;
gogoa argi eta alagera; bihotza kuntent; osaga-
rria nik orai bezalako; eta molsan urherik ezpadu
ere, falta gabe behar orduko behar den zilharra.
Aski ageri da lan bortxatiak eta triste izatiak eri-
tzen dila gizon nekazalia; bena ezari gabe gober-
namentia medikutzat, erran ahal diokegu gober-
namentu hun batek prokura ahal ditzakila men-
tzitu dutugun abantaila agradable horik oro.
Uskaldunak bezala gizon galant eta agudo diren
laborarier. Halabiz!
Hauxe duziela hitz gutitan gure oraiko Kuns-
tituzione berna, Napoleonek egina, azken aldiko
botzketan populiak eman zeion photeriaren bert-
hutez, eta zien arrapostariaren arabera. Behar
deitziet markatu artikulu prinzipalak.
Lehenekorik: Luis-Napoleon Bonaparte iza-
nen dela hamar urthez Errepublikaren President,
eta oraiko Errepublikaren gobernatzia haren
esku, nausi izan behar beitu. Jaon Presidenta hil-
tzen balin bada hamar urthiak gabe, Senatoren
senblada batek Frantzia deithuko dila botz emai-
tera president berri baten izentatzeko. Jaon Pre-
sidentak badukila zuzena Senatore hoier emaite-
ko begiratzera akte segret bat, zuintan ekharriko
beitu president gei gomendatuko dien presunaje
baten izena.
Bigerrenekorik: Napoleonek izentatuko dutila
ehun eta berrogei-ta-hamar Senatore; lehen urt-
hian laurehun-hogei. Izentatze hori eginik izanen
dela Senatoriaren bizi orotako Senblada horrek
fitsatuko dila Jaon Presidentak urthe oroz eta
hamar urthez errezebitu behar dukian soma edo
arranda. Senatore direla bere kargiaren faborez,
Elizako Kardinaliak, luharmadako Marexalak,
itxas-armadako Almirantiak. Jaon Presidentak
akordatzen ahal dila Senatore jaoner, beren for-
tunaren edo zerbutxu errendatien arabera, dota-
zione edo arrunda persunel bat, haboruenetik
urthekal hogei-eta-hamar mila libera.
Eta nula nobleziaren titre zaharrak arrestabli-
turik izan beitira,. Herritar ezinago-maitiak, erre-
markatu ukhen dut Senatoren lista berrian
hogei-eta-zazpi printze, duke, markis, kunte eta
haru; jeneralen, ministre eta deputatu izanen
nunbriaren emaiteko eztugu denborarik. Jerome
Bonaparte, printze zahar bat da Senatoren Presi-
denta.
Hirugerrenekorik: Badela Conseil d’Etat dei-
tzen dugun Senblada bat; zerbutxu ordenariuan
berrogei edo berrogeita-hamar kunseiler. Jaon
Presidentak haitatzen dutila konseilerak gustu
zaion denborako. Konseiler hoiek preparatzen
dutiela, gero presentatzen deputatien khan-
berari eta bere gisa defendatzen lege berri
proietak. Kunseiler batek badukila urtheko
hogei-eta-bost mila libera soldata.
Herritar ezinago-maitiak, berme jarten nitzai-
zie zien deputatiek badukiela kunseiler hoietan,
botzak eman artino, kuntreztazale eta arrapoz-
tu-emaile sabantik eta fierrik. Luis Napoleon
dukie President.
Laugerrenekorik: Deputatuen khanbera bat
izanen dela. Hogei-ta hamabost mila elekturrek
izendatuko diela deputatu bat. Sei urtheren dati-
la, duhainik eta kitorik, funzione hau. Sesione
edo bilkhur bat deputatiek etxekiko diela urthe
oroz Parisen; ordenariozko hirur hilabetez. Luis
Napoleonek haitatuko dila deputatu hoien Presi-
denta Senblada hunek botzera ezariko dutila
lege berriak, legar eta inposizione subertiak oro.
Gisa horrek Napoleon kuntent izanen da, nur
eztatian deputatiak erremestiatzen, khanbera
berri baten galthegiteko sei hilabetetan barren.
Hor duziela Ilaburski, Herritar ezinago-mai-
tiak, gure Gobernamentu berriaren misteriua.
Aisa da kunprenitzen. Nulako arbola halako filia
eta frutia. Ageriko da zer izanen den erresultata.
Nik eztakit orano zer lege proiet presentaturik
izanen den khanberari. Dakidana da mila miliu-
kaz dabilzala Frantziako legarrak eta despen-
diuak. Laboran batek jesaiten badu ehun-bat
luis, kuntratuz eta ipotekareki, urthe baten,
kreanzierari phakatzen dilarik ehunaren bost,
largatzen du notariari eta kuntroliari ehunaren
hamahirur. Oh! zer intres ederra! Bada Frantzian
ehun mila abokatu. Ene kunplimentiak prozeska-
rier! Justizia hunak preziorik eztu: bena uduri zait
prozedura bazter gabe hori khario khostatzen
zaiola populu miserabliari. Trunpatzen ezpaniz
xifre huntan, paper markatiak solamente thira-
tzen du urthian gure departamentuti hamasei
eta hamazazpi ehun mila libera, umen. Gure ipo-
teka zorrak nura heltzen othe dira? Ehun miliuka
dabilala diote. Mahats-arduak badu bere legarra;
zuin lekhutan uhaitzeko hurak ere bai: Zeluko
airiak eta leihotik hartzen dugun hatsak ere bai.
Aski den! Bena nula pipazale beniz, aduanaren
zerbutxia eta kontrabandistaren kunsoliua arra-
kuntratu nahi gunuke beste bidez. Ni niago Fran-
tziarik kanpo gure dihariak galdu gabe, legar sis-
tema berri zunbaiten maneraz, pipazaliak ez
othe dianez egun batez baratzian ikhusiko
tabak-ostua, belhar nezesari bat, beste belhar
hunak bezala.
Erran deiziet, Herritar ezinago-maitiak, depu-
tatu berriek eztiela errezebituko phakamenturik
aldi huntan. Ene aldeti kofesatuko deiziet net
agrada zaitala duhainik eta bere khostuz deputa-
tu bakhotxaren Pariserat juaitia: ezpeita aberats
izan beharrik holako eginbide baten kunplitzeko.
Manera horrez Tipi Urruñako bertsolariak eztu
emanen berroghei-eta-bederatzuko elekzionen
undoti eman zutian khantiak bezalakorik.

Deputatu berriak juan dire Parisat


handikan ethorririkan guateko abisa,
Aberatsek hautatuz zein diraren gisa;
Populuaren gostuz trionfan dabiltza.
Bizi dire ontsa.
Hogei eta bortz libera dute eguneko.
Ez da jornal handia jaun horiendako.
Ontsa bazkaldu eta arrats airetako
Gizon alferrak badu despendiua franko
Gostuien hartzeko.

Herri hautan ibili da kalomnia franko.


Chaho etzela behar diputatuko.
Hoberena daitzat dela laborariendako;
Bertze bandako hoitarik bide dugu franko
Gure jenatzeko.

Etsorta eder batez konsolatu gaitu.


Laboran guzia nahi du kunserbatu.
Khargutako gizon hoieri etzaiote gustatu;
Zeren nahi ziotzaten errentak gutitu,
Ez dute ametitu.

Urruinako bersolariak untsa egin zukien ber


denboran Biarneser aplikatu ukhen balutu kopla
horik, Uskaldunek beno milatan hobeki merexitu
beitzien kunplimentia Biarnesek. Renaud Garazi-
kua izan da azken urthe triste hoietan zien kun-
fidanxazko gizona; Renaud Uskaldun leiala, eta
bethiz geroz ene adiskide arrarua. Beste deputa-
tu oroz mintzatzera, Herritar ezinago-maitiak,
erran ahal dioket ihuri ere eztuziela eni bezain
beste botz akordatu; eta Biarnesek bere aldeti
jeloskeria txar bat utzirik imitatu ukhen balie
zien etsenplu huna, Departamentuko leheneta-
rik nintzatekiala. Jinkuak eztu permetitu, arauz
denbora hoberik ikhusi behar beitugu eta egun-
ko eguneko begiratzen benundian zeluko jaonak.
Eztuzie menturaz ahatze nula berrogei-eta-
bederatzian. Biarnon sarthu nintzan lehen egu-
nian, ukhen nian malur bat, eta nula egin nian
karroxa txarreti erori faxus bat. Uste zunien
hanitxek, hala barreiatu beitzen berri tristia, hil-
tzera ninduela, hilik ezpanintzan. Eta ordian,
Herritar ezinago-maitiak, sekulako adio bat
bezala, hil lili bat bezala, jin zeitan ohera, hogei
milakaz zien sufrajen nunbre uhuragarria. Eske-
rrak deitziet zien amistatiaz eta fideltarsunaz!
Uduri zait egun Jinkuak deitzen naiala Pariserat.
Eta Biarnoko bidetan erori eta hil abantzu nin-
tzan bezala, behar dudala aldi huntan hiletarik
phiztu eta jeiki, Uskal-herriak ene bere esku
azkarra emanez eta hogei-eta-bederatzu-gerre-
neko elekzioniaren berthutez!
Salutatzen zutiet bihotzez!

Ariel, 1852-II-19
XIV
Preces Sancti Nersetis
Cantabrice
1.
Fede bizi bateki aithortzen zutut, sinheste eta
adoratzen, Aita, Seme eta Ezpiritu-Saintia;
hatsarre eta urhentze gabezko izatia; Aingurien
eta gizonen, eta gaiza ororen egile, Kreazalia.
Ukhazu, Jauna, pietate zihauren kreatura eta
obretaz.

2.
Sinheste azkar bateki, aithortzen zutut eta
adoratzen, Argi bakharra, zihaur berartan, hirur-
tarzun saintia, Jinkotarzun bakotxa; Egunaren
egile, gaiaren argizalia; hurrunt itzazu ene gogo-
tik, bekhatiaren uduripenak, eta ene utsumen-
tiaren odei ulhunak; bazter itzazu orai danik;
amorekatik ene othoiziak izan ditian zure biho-
tzaren arau, eta hun etsi ditzazun ene galthuak.
Ukhazu, Jauna, nitzaz pietate, ezi bekhatore
handi bat nuzu.
3.
Gaganeko Aita, Egiazko Jinkua, zuinek igorri
beituzu ardi herratiaren unduan, zure seme ezi-
nago maitia; bekhatu egin ukhen dit, Zeliaren
kontre; hutsetan erori izan nuzu, zure tronuaren
aitzinian: har nezazu seme prodigua bezala, eta
bekhatiak bilaizi naian, hatsarreko arropa xuriaz
besti nezazula.
Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz;
ezi bekhatore handi bat nuzu.

4.
Jinkuaren seme, Jinko egiazkua; aitatik sorthu
izan ziradiana; Maria birjina saintiaren sabelian,
gure arraerostiagatik khorpitz eta aragi hartu
duzuna; khurutxian itzaturik, gero ehortzirik,
hiletarik phizturik, eta Aitaganat igain iran zira-
diana; bekhatu egin dit, Zeliaren kuntre eta zure
begien aitzinian: nitzaz othoi ohart zite, uhuin
penitentaz bezala, zure erresuman sarthuko
ziradianian.
Ukhazu pietate zure obretzaz eta nitzaz; ezi
bekhatore handi bat nuzu.
5.
Jinkuaren Ezpiritu, egiazko Jinkua; Jordaneko
uthurriala eta zenaklietara eraitzi ziradiana; bat-
heiuko huretzaz argitu eta xahatu ukhen nauzu-
na; bekhatu egin dit zeliaren kuntre; zure inspi-
razioniari buhurri izan nuzu: garbi nezazu berri-
berritan, zure
Apostoliak susko mihili batieki, xahutu eta
garbitu zuntian bezala.
Ukhazu pietate zure obretzaz eta nitzaz; ezi
bekhatore handi bat nuzu.

6.
Bethierezko natura dibinua, bekhatu egin dut
zure kuntre, gogoz, bihotzez eta khorpitzez: Etzi-
tiala othoi orhit ene orai artinoko bekhatiez, zure
izen saintiaren amurekati.
Ukhazu pietate zure obretzaz eta nitzaz; ezi
bekhatore handi bat nuzu.

7.
Begi zorrotz, gaiza ororen ikhuslia, zure kun-
tre bekhatutan sarthu nuzu gogoz, elhez eta
obraz; borra itzazu nitan, ene bekhatiak ezari
ukhen zutian herexa eta seinaliak; ene izena
aldiz izkiriba bizizko libru saintian.
Ukhazu pietate zure kreatureez eta obretzaz,
eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

8.
Gordezko phensamentu ororen ikherzalia;
zure kuntre bekhatu egin ukhen dit, nahiz edo
nahigaberik, jakinez edo jakingaberik: ogendant
nuzu, othoi ene bekhatiak pharka itzadazu, ezi
ene batheiuko sortzapen berriaz, geroz, thaiga-
be zure Jinkotarsuna ofensatu ukhen dit, egunez
egun, aragiaren eta khorpitz ororen indar gaix-
tuaz.
Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz;
ezi bekhatore handi bat nuzu.

9.
Gaiza ororen begiraria; zure beldur saintia
izan dadila ene begirari; ene begiek ikhuz ezte-
zen, ene beharriek entzun eztezen, behar ezte-
nik; ene ahuak erran eztezan gezurrik; ene biho-
tza eztadin izan bekhatiari injogi; ene eskiek
eztezen obra gaizkirik; ene zankhuak eztitian
ebil, bide xuxeneti kanpo, gal eta herrapidetan:
gida itzazu ene urhatsak, ebil nadin zure manu
saintien arau.
Ukhazu, Jauna, pietate zure kreatureez eta
nitzaz; zeren bekhatore handi bat nuzu.

10.
Zu, Khristo, bizi uthurria, phitz itzazu ene
arima baithan, zure amuriuaren garrak, zuin
mundialat ixuri beitutuzu; ene goguaren eta
khorpitzaren theiutarzunak’l erra ditzela, ene
izpiritiak argi, eta ene bihotzian zure jakitatiaren
eta zuhurtarzunaren argia phitz.
Ukhazu, Jauna, pietate zure kreatureez eta
nitzaz; bekhatore handi bat nizalakoz.

11.
Jesus, Aitaren zuhurtarzuna, emadazut zure
dohain ezinago preziusa, amurekatik ordu oroz
obra hunetan ukhen dezadan gogua, eta ezpiri-
tia; obra hunak laida eta egin ditzadan, zure
begien aitzinian. Begira nezazu gaitzetik ene
phensamentu, obregin eta egin bidetan.
Ukhazu, Jauna, pietate, zure kreatureez eta
nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

12.
Jauna, hunki egile eta hunki ororen maithaza-
lia; boronthate ororen jabe ziradiana; enezazula
utz ene gogo gaixtuaren arau ebiltera, bena
lagunt nezazu gisaz nun, untza denari buruz
jarraiki dezadan bethiere zure boronthate sain-
tiaren bidia.
Ukhazu, Jauna, pietate zure kreatureez eta
nitzaz; zeren bekhatore handi bat nuzu.

13.
Gagaineko erregia, egin izadazu zure erresu-
man jargia bat, hitzeman duzun bezala zure hai-
tuzkuer, gogort ezazu ene bihotza, bekhatia has-
tio eta hugu ukhen dezan; izan zite haren amu-
rio bakhotxa, eta zure boronthatiaz haren aitzin-
daria.
Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz,
ezi bekhatore handi bat nuzu.
14.
Kreatura guzien begirari eta bizitpidia, zure
khurutxe adoragarriaren seinaliaz eta itzalaz,
begira itzazu ene ezpiritia eta khorpitza bekha-
tiaren inganiuetarik, Debriaren inspirazionetarik,
gaistuen khozutik, eta ene arima eta khorpitza
ugurukitzen dutien etsai orotarik.
Ukhazu pietate zure obretzaz eta nitzaz, ezi
bekhatore handi bat nuzu.

15.
Jesu-khristo, diren guzien begiraria, heda
ezazu nitara zure itzala, egunaz eta gaiaz, ala
izan nadin ene etxian jarririk, ala bidetan ebili,
edo Io, edo iratzarririk, beldurrez khordoka nadin
eta therebuka zure aitzinian.
Ukhazu, Jauna, pietate zure kreatureez eta
nitzaz; bekhatore handi bat nizalakoz.

16.
Jinko, adoratzen dudana; zuinek zure eskia
zabaltzez, zure miserikordiaren duhainez kreatu-
ra guziak aberasten beitutuzu; ene arima zure
eskietan diagozu; gogo emazu ene ezpiritiaren
eta khorpitzaren beharrune orori, bizitze labur
huntan eta bethierezko eternitatian.
Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz;
ezi bekhatore handi bat nuzu.

17.
Artzain agudo, ardi herratiak korraletara bil-
zen dutuzuna, gibel nezazu kostuma gaixtueta-
rik; eta indazut inklinazione hoberik; sar-eraz
ezazu ene arima baithan hiltziaren egun eta oren
lotsagarria, bethierezko suiaren izimentia, eta
zeluko erresumaren nahikuntia, amurekatik ene
bekhatiaren dolumenaz harturik, enadin sekula
bazter justiziaren bide xuxeneti.
Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz;
ezi bekhatore handi bat nuzu.

18.
Bizitze muga gabiaren uthurria, elkharaz itza-
zu ene bihotzetik egiazko dolumenaren nigarrak,
Maidalenaren bihotzeti bezala; mundu huntarik
jelkhi beno lehen ene anima bere thonetarik
xahaturik izan ahal dadin.
Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz;
ezi bekhatore handi bat nuzu.

19.
Zuk, Jauna, zure miserikordiaren aberastar-
zunak esku bethez barreiatzen dutuzuna, inda-
zut eni grazia, egiazko sinhestian eta obra hune-
tan bizi nadin; eta zure odol eta khorpitz saintia-
ren komunioniaz izan nadin partheliant, zure
gana hel aitzinian.
Ukhazu pietate zure obretaz eta nitzaz; ezi
bekhatore handi bat nuzu.

20.
Jauna, hunki ororen uthurburia, indazut lagu-
netako ainguru begirari bat; ene arima bakian
exeki dezan, eta begira nezan, ene urhatsetan,
Gaixtuak hedatzen deitzan Sepphuetarik.
Ukhazu, pietate, zure kreatureez eta nitzaz,
bekhatore handi bat nizalakoz.

21.
Khristo, argi egiazkua; egizu, ene arimak
merexi dezan, bostario handireki, zure loriaren
argiaren ikhustia, zure ganat ene deitzeko izen-
tatu duzun egunian: eta haiduru naguelarik zure
azken agertziaren egun handia, jin artino, pausa
eta deskansa dadin, hunen eta zuhurren artian,
haien egongia laketgarrietan.
Ukhazu pietate zure kreaturez eta nitzaz;
bekhatore handi bat nizalakoz.

22.
Juje, buruzagi xuxena, zure Aitaren loriareki
bizien eta hil ororen jujatzera, eraitsiko ziradia-
nian, othoi etzitiala sar judiziotan zure sehi zer-
butxariareki; bena ifernietako suietarik begira
nezazu, eta erakuts izadazu, Justuek eta Saintiek
bethierezko erresuman ukhenen dien bortariua.
Ukhazu pietate zure obretzaz eta nitzaz; ezi
bekhatore handi bat nuzu.

23.
Jinko ezinago miserikordiusa, ukhazu pietate,
zutan sinheste hartu dienetzaz, enetzaz bai
etare bestenetzaz, ezagunetzaz eta bestetzaz,
bizirik direnetzaz eta hiletzaz. Pharka itzazu ene
etsaier eta isterbegier egin deistaien gaizkiak;
eta egin gei deistaienak enpatxa; zure miserikor-
dia merexi ahal dezen.
Ukhazu pietate, kreatureez eta nitzaz; zeren
bekhatore handi bat beniz.

24.
Jauna, argiz eta loriaz beztiturik ziradiana,
beha zite zure zerbutxariaren othoitzari, eta kun-
pli ezazu ene hobetan, zuri igorraiten dutudan
deithoriak; hartze dudalarik jakile eta arartekari-
tako, Jinkuaren ama, ezinago saintia, Jundane
Juhane Bautista, Sant Esteben, martiren artian
lehena, San Gregori gure argi egilia, Apostolu
Saintiak, Profeta, Doktore, Patriarka, Eremita,
eta Berjinak, zelian eta luman diren Saintu eta
Sainta ororeki.
Eta zuri aldiz, Hirurtarzun saintia, eta ezin
berhezia, loria eta adorazioniak, menderen men-
detan.
Hala-biz!
XV
Annibalen kantua

Xori kantari ederra,


Non haiz aspaldi kantatzen?
Hire boza dik denbora
Nik ez dudala aditzen
Ez egunik, ez horenik,
Nik ez diat iragaiten,
Non ez hitzaitan oroitzen.

Gure mendien oinetan


Afrikan sorthu gizona
Zohan galdez soldadutan,
Etzen gure ezaguna.
Romano ez zuten bilhatzen,
Gure aiten gidal ona,
Zutelarik ezagutzen.
Gure gazteak oihuka,
Annibali hasi ziren:
Ethortzen gaituk murruka
Bai hire ustearen,
Onak bagare hirekin,
Guanen kontra munduaren,
Romanoen gaixtuekin.

Ilkhi ginen oren hartan


Lo zaudela emazteak
Bere haurrak bulharretan,
Xakhur etxe zaintzaleak,
Etsaian eman zaingotan
Guk ixil hetsiz atheak,
Harin baikinen zainetan.

Asko egun da geroztik


bagan, gu gabiltzala,
Zalhuak izanagatik,
Loz urrun bizi garela,
Aitzindari Afrikatik,
Rhenoa Alpak bezala,
Gibelat nonbait utzirik.
Sarthu gare Italian,
Ebroko gaiak iduri.
Bazterrak dire gaindian,
Un eta zilhar jari,
Hain aberats den herrian
Izara etzait ageri,
Ez ama ene nahian.

Diote ilabethean
Romako hin handian
Sarthuz eskua urrean
Zarpa dugula aisian,
Betheko oren onean:
Nahiago dut mendian
Maite utzi urrunean,
Bilhatu ibiliz ganian.

Xori kantari ederra,


Kanta zak, kanta emeki,
Ondikoz gaizki beharra
Munduan enaiz bizi naski.
Utzi dut haran ederra
Nigarrik ez duket aski
Utzirik hango izarra.
XVI
Jean Baptiste Chaho:
Barde baten izaitia
Ezta batere poet bat, zuinen handitarzunak
mundia bethe din bat proposatzen dudana aipa-
tzera irakurtzaliari obraxe llabur huntan. Ezta
eta genia ezaguturik eztien hetarik bat, Gilbert-
en eta Chatterton-en talentu handiez geroztik
egun oroz hiltzen dien manir minbera hetarik
bat.
Nuri ere kontsekraturik dien lina hoiek da
Mendietako kantore huntzale praube bat eztina
deus komunik ez suertien naturan, haren inspi-
razioren sursak, ez eta ere haren kantore forma
denbora llaburretan konposatu hoieki, zuintarik
bers erdi pasable zunbait akordatu dialakoz pau-
satzen beitira sozietatiaren biktimetan guti axol
dien xitxatera inutil hoien haztiaz eta her imaji-
na ezartera deitzen beitie gerua presenteko den-
boraren faltan.
Artikulu hunen heros inprobisatur modestak
ezpadu entzun bere izenaren herotsa olhen alde
haraintila, nun haren kantiaren eztitarzuna
entzunarazi izan beita; ausart niz nundi nahi
erraitera poète guti dela, zuinen karakter orijinal
eta abenturek merexi beitie haboro interesatzia,
istudiatzera xerkatzen dienak oro gizunaren ins-
pirazionen obretan, biziaren phenomène suber-
tiak, ala xantrik (destin sozialen araua) kharreia
dezan hirietako bestimenta brilanta edo aaho-
rretako, abitu sinplia.
Idereiten dira herri muntainen zunbaitetan
bena partikularzki Pyrenéesetako phartian,
uskaldunez habitatia, artiste populaire klasa bat
nun desinatzen beitie heben kantazalen izena-
ren pian, han berset egilen pian eta jeneralki
Barde izen orijinalaren pian.
Denbora zaharretako lehen poetistek bezala
montainako Bardial kunserbatzen du animatze-
ko pribilejio preziusa haren bots propiaren
akzentez, imajina eta figurai, zuintaz hazten
beitu bere pensamentia. Poetari haur, zibilizazio-
ne handikua, artia fixatzeko hitz izkiribatiaz bere
hunaren prinzipiuak. Bardan, naturaren semia,
buhureki exprimatzeko dohaina majika segur
batez gizunak esprabatzen ahal dina.
Poetak eztu sekula bere solituda hartzen
bere spiritiaren lainhuz leherpaturik baizik edo
hurrunezko imajinazionen plazadore.
Bardak, harek kantatzen du zelu sereno
baten pian, batin bilkhura auditer alegera baten
erdian, gidatzen beitutu bere imajinazione
beruaren suertez, bestin okupatuko gutinak
bezala natura salbaje baten harmonien erdian,
bere himna solitariaz dominaturik.
Lehenak kuntatzen bere ideiak lanpa baten
argin, bederabedera, abariziusak bere pheseta
urhik bezala. Bigerrenak urthukiten tu aizer orori
bere tresor hunak ekhiaren argin; hitz batetan
sozietateko bi personifikazione hoietan den dife-
rentzia da, poetak phensatzen eta amets egiten
dila, bardak eztila senditzen baizik, eta hortan
barda da esenzielki arau-gizuna, harmonia-gizu-
na, zeren bere spiritian fantuma inspitatur ezar
plazan, bere inspirazioniak eta botza jezarten
beitu Jinkuari berari, mundiak erakutsirik.
Bada bi forma hoien artin, bata ideiatsu, bes-
tia positibo, imitazionia edo gezurra egiati sepa-
ratzen din distantzia oro, naturaren artia.
Bardiak oro poeta dira, zunbat guti metra
fabrikant eder barda dira bere aldin! Eta bardak
jokatzen din roliak zerklo hertsu, nun phesatzen
beita bere izarra, haren misionia limitaturik iza-
teko ezta gutiago util, gutiago digno elojioz eta
enkorajamentuz. Erranen duta efeitian?
Barda egoiten den gunetan da orano errepre-
sentant bakoitza, arte popularila helturik uste
izan den bakoitza; arte hartarik, zuintarik reali-
zazioniak behar beitu izan gizunen ororen pro-
gresaren buta eta thermainia. Ruinaren botzak
buhatzen dilarik, tenpliaren alde pin deitzen
badu populia sakiala edo erhautzila eta ezpadu
erakusten punizione baizik lurrin eta mehatxu
zelin, bardaren botzak gazte eta fresk urthe oroz
arra berritzen den natura bezala galthatzen du a
countrari, lurrezko hunila eta alageratarzunila,
eta behin beno haborotan aphezen irurziriak
khetan hil ziren kantore egile nunbre baten
errier.
Progrès mobilier bakoitza buru emaitia diana,
aphezian dien zentzu eta kalkul indarren ororen
kuntre, lurriko barda da ignorante eta jakintsia.
Uhure arren mila aldiz kantazale inkulte eta
salbajiari, zuinek beste gidarik gabe bere gizun
intelijent instinkta baizik, argiarazten beitu
haren anaien erdian, flanbeau sakratutik txinkha
zunbait, zuintzaz Ilaburtarzuna markaturen beitu
spirituko lottintako dilibranxazko eguna.
Pyrenéek formatzen dien aphaltziarekin ekhi
sargugiako itxasuen gaintin, kartielik alagerene-
tarik batetan, sorthu zen orai dila zunbait urthe
gizun bat markaturik martiro triste baten hare-
nen zortin izatera.
Muntainer aisatu baten, nahi bada ez abera-
tsen, lehen sorthia zen, eta titre huntzaz hartan
gainen phausatu behar zien naturalki haren
familiaren eta jaben esperantxak.
Bena haur horrek naturaz osagarri flaku,
kolorik txar eta mehe etzin kausatu gisala haren
aman haur minetarik landan ordenariz jarraiki-
tzen diren alageratarzun biziak.
Bere biziaz bersez egin din errelazionin urt-
hetik urthila tribulazionen semia plainu da kha-
razki, nulako huguntarzun hainatziarekin trata-
tzen zin sabelin kharreiatu zianak, aldiz bere
anaie arrebak preferanxaz karesatzen zutialarik.
Erakasteko hitz batetan, harek ezarten zin role
mesperetxatu eta malerusin, jakin arazten deiku
klarki nuiz eta ere familiako ogia erreazten bei-
tzin, haur bakotxa zela, zuini ezpeitzon sekula
emaiten usanxazko ophila kasu huntan.
Mithilek berek bazien nahi izan zien bezain
beste haren joiteko permisionia; ordian, erraiten
deiku, sarthu zen haina haren bihotzian.
Thurmentaturik unguraturik zen orotaz,
berartan arraplegatu zen, berarthan lili bat
zerratzen den bezala dolore baten efeitaz, eta
haurra senditu zen ikhasteko desir biolent batez
thurmentaturik.
Haren herriko errejentak erakasten ahal
zeion gaiza gutia, ikhasi zin eta arresta urthe
batez.
Bederatzu urthetan othoitu zutin bere aita
eta ama eskoletarat igortez, bena hoiek despen-
dioa kalkula eta guti disposaturik haren fabore-
tan defendatu zoien phensatzia. Phensatzea,
inposible zen.
Haurrak nigarregin zin ikhustez bere anaiak
hura beno errejent hoben pin.
Libru zunbaiten laguntguaz, eta Jinkuk daki
zuin libru prokuratzen ahal zutin, hartu zin difi-
kultater orori gainiaren hartzeko deliberua.
Egunaz trabailatzen zen alhorretan eta gaiaz
jaten zutin begi gose libatez haren inprimat pho-
rrokatiak, khandera errezina baten argi ulhunin.
Ikhasi zin halaxe frantzes amiñi bat, bena
aharra kontinuelak, min bere aplikazione ezina-
go handia beitzen bere askazien pharteti sujeta,
obligatu zien haren projeter errenonziatzera,
hurrunago juitera.
Mithil brutal bat, deitzen din bezala, kargutu-
rik izan zen haren surbeilatzera eta largatzera
korpitzeko lanila, haren membre flakiak eta
mehiak akhitarzunak xahu phorrokatuko beitzu-
tin.
Enfin amoroskeria jin zen erortera zuen arima
haren barna, zeluko arreia baten sarreraztera,
eta plegatzen zenak karga phisu libaten pin,
arraaltxatu zin fierki bere buria, lanthare bat
beroti laudan ebri fresk eta ezti batetan arra jaik-
hitzen den bezala.
Xori dibinuak, presuner poitrina humano har-
tan, eraiki zin bere ramaje ederra, eta kanpainak
mututu zien haren behatzeko.
Hi hundin lehenik kantatu, birjina gazte eta
xarmanta, gordatzen behintzan hire modestia-
ren bollaren gibelian, fruta huntia haren ostope-
tan bezala, hik haren khantu alageretan, deitzen
behin bedera-bedera, goizankho epher eijerra
hedatzen zina haren lephua lilietara, sorhoko lili
parfumatia, ekhiaren figuraren arresa, ilhe elhu-
rrezko arresa, gaiazko zelu serenun argitzen din
izar solitaria!
Bena maleruski, untsa-maithatia, haren kan-
torezko inspirazionen sujeta, etzen edertarzunak
beste lekhietan bezala urhe produisiarazten den
lekhu batetan. Bardaren anthusiasma etzon zer-
butxatu bere aitaren haina terribliaren atiratze-
ko baizik, orano tout a feitoki sofritu etzin bako-
txa.
Praubeziazko aizo familia batetako neskatila
gazte bat maithatu zin. Esperantxarik gabe bak-
hoitzik; eta bakiaren idereitia desiratzen beitzin,
obligaturik ian zen haitatu zaion espusaren
utsiala azeptatzera.
Heben hasi zen disgraziazko haurrarentako,
nigarrezko denbora bat, zuin bi phartetan izan
beitzen, presontegietako bizitzia eta desertieta-
ko abenturaren izatia.
Haren proses zibil eta kriminelen detail sobe-
ra luzian sarthu gabe, sarthu gabetarik haren
familiarekilanko hanaspuiletan baratuko niz bere
bizi orotan emaztek erakasten infidelitatearen
feit printzipalin.
Eztut disimulatzen batere gazizki jin nizala
morala sesius baten kestionearen tratatzera;
aragizko obra, sozietate baten erdin libratzen-
beitu gai oroz ikhusliarren karkasetara triate
baten tauletan gainen, zuinek destruisitzen beitu
familiaren saintutarzuna, eta familia indibiduele-
tarik familia jeneralila estekatzen dien jaben
desorganizazionea akonplitua.
Feitian edok ezazie gizunari bere askarkikue-
tik etxekitzen tin kondizioniak, haren uhuria,
haren dreta bere zitoien lagunen eztunian, bere
etxetako alageratarzuna eta bakia; gizon hori
zikin eta, ez axol bada, haren erri inbixiletarik
bat ukhenen duzie, irri bat zuinek bihotz min
emaiten beitu, eta à kuntrari gizon hori errealki
gizon bada, sustout balin badu karakter borthitz
bat eta pasionatu bat, juntatzen dizu kolera
heraki bat, gizon hori ezta ordin bere fortuna eta
bizia heno hanitxe preziusago den integritatiari
khuntu emaiteko inkapable den sozietate bate-
tako legeti kanpo baizik ezarriko ahal.
Ukhenen duzu ordin zure legiaren arabera
edo asasin bat jujez defendaturik delitaren zir-
konstanzian gainen, edo bestila suposaturik
espus mesperetxatia eztela jinen ofensatu
undun denbora zunbaiten burin baizik, heltu den
bezala gure bardiari, epher bat obligaturik justi-
zia bati eskapatzeko desertutarat ihesi egitera
eta han bizi solitario baten eramaitera.
Hala zen bizia iskiribatzen dudanaren xortia,
eta heben halere, desorganizazione sozialezko
konsekuenziak eramaiten din aragizko obra kha-
razki da azken degrès-in.
Georges Sandek, egia da, eluke phenarik eni
probatzez aragizko obra eztela batere nik erre-
presentatzen dudan bezain mustro afrus bat.
Bena zara-boila gabezko sophiste horri erranen
dot eni erakastez Pyrenées-etako Barde gaxo
horrek zer phensatu behar lukin plazaturik izan
baledi gai batez Variazionezko eta Vaudevillez-
ko triatian.
Erranen dot ber feit sozialak kanbiaturik dien
erhokeria gaiztuetara, bufunerietara, argizko
hiriaren erdin traduzitzen diela bestetan odol
ixurtez, zuintzaz ihurk ere ezpeitu erri egiteko
inbeiarik.
Heben ere hanitzek egia erraitera, eztu erri
egiten ezpain phuntez baizik.
Oposaturen deitade gaizen estatia, usaje
errezebitia sozietatia hala eginik da, erranen dei-
tade, prezizki hortzaz niz plainitzen, ezi eniz Jin-
koti desesperatzen dien gizon hetarik bat, eta
bardin ere fede badut hartan, humanitatiaren
salbamentian. Arte hortan deus ezteikio zerbu-
txa eskusatako progresez mintzo den sophistari
aurdikitzen tilarik hitz phozuatu libatez geruaren
aziak.
Beha zazie lehen bere denborako bizitze tris-
tian gainen Bardiak konposatu din kantore eder
sinalatu duguna.
Arrazunamentuk orok beno hobeki erakatsiko
deitu zer den permis sinhestia gaiza saindu hoie-
tan orotan gainen, zuintzaz gure denborako
hainbeste iskiribañok egiten beitie egun merkha-
tu bat hain hunik.

ETXEHUNEN KHANTIAK

Mundin hanitz malerus arauz bazirie


Bena ez ni bezainik ihur beharrere,
Ene emaztiaren nahiz izan jabe
Gaxua jarririk niz ihun lurrik gabe.

Desertuko ihizik gizunen beldurrez,


Prekauzionatzen dira gorde beharrez,
Hurak nik imitatzen gaxua nigarrez,
Ere bizi tristiren kun(tse)rbi beharrez.

Hamar urthe huntan bizi niz esklabo


Erdiak gaztelian, bestiak gaizkigo,
Jeloskeria baten sujetetik oro,
Nahigabez izan adarren sorhaio.

Hogeietabi urthik konplitu egunin


Hartu nin emaztia, ene sori gaitzin,
Erraiten ahal beitut izan zaitala jin,
Ene urkha bulhurra beraren altzopin.
Ezagutu ninian nur nian erosi,
Nahi ukhen nin bortxaz korrejierazi,
Bere jabe puisantak hari althe jalkhi,
Eta ni inozenta gaztelin etxeki.

Ene absenziari agertu aproba,


Zuinen fidelki zian eraman denbora
Harek eni doblatu bihotzeko herra
Bai eta ere kausatu galtzeko malurra.

Ene isterbegia bahu ene etsaia


Tturristatu gabe ene emazte flakia,
Bestek eraman du hik behar kolpia,
Bena kupira diok orano hartzia.

Hire libertinajik eraman din finta,


Hireganat gogatzez ene emazte flakia
Galdu duk bi etxalde, bi gizun galant
Bai eta ere thonatu hirur lagun xarmant.

Ene lagun maitia eta flakia


Libertin batek deian nahasi buria,
Galerazi naizu ni eta etxaltia,
Malerus errendatu oro familia.
Hamar urthez deitazu eman burian min
Haietarik bostez etxeki gaztelin,
Sekursik egin gabe nahiz han hil nendin
Halako emaztia nurk sofri saietsin.

Ene aita krudela, anaie desnaturatik,


Aberastu zideie ene malhurretik,
Prosesak eman eta ni kondenarazi,
Bai eta arte hortan bi etxalde ebatsi.

Ene sorthe tnstiri dia gizon gaztik so,


Ezkuntgei bazirie ez izan esklabo,
Emaztik ukheitekoz nik bezain khario,
Egin ziteie aphez edo jun soldado.

Musde Haritxabalet, jaun erretora,


Etzunin idereiten ogendun zure iloba,
Arauz sinhetsi duzu ikhus undun obra,
Jauna begira zizun zihaur enekilan.

Beste penitenzia deitazut eragin,


Ene etsaia etxen, ni aldiz gaztelin,
Nik deus nutinen jaten, etzaten ene ohin,
Orai aldiz nabilazu gosiarekin.
Adio haur maitiak, gaxo ogengabik,
Aitak eta amak triste ezarririk
Eztetzatiela jarraiki haien exenplik,
Zien prudenzietzat imita Jesus-Christ.

Barkoxeko lurretan ez xerka Etxehun,


Haren atzamailiak beitabiltza undun,
Bere kantoren huntzen ari da Igelun,
Halako olhalterik ezpeita Ziberun.

Hala zin kantatzen bere ihesian mendien gai-


nen Pyrenéesetako bardiak, eta bildu zien artzai-
nek bere olhetarat, beren urthe orozko stazio-
nen, behatzen zien admirazionereki sasu ederrin
haritxik gorenetik haren berset indarrez eta har-
moniaz bethiak.
Hen utzultzin lur aphaltetarat etzien mankatu
bardiaren konplainten edizionen publikatzera,
zuin hedaturik izan beitzin instantin, nahi bada
gutigo edo haboro desfiguraturik, bersionen
segurtanxa ukhen gabez, orotan oihu azkar bat
jeikitzen kantazale inspiratiaren faboretan, han-
dik fite etzen haboro ihur ere han gaintiko bazte-
rretan gloria bat egiten etzenik haren koblen
gogoz ikhastez.
Entzuten zutien kantatzen mendi bizkarren
gainen eta eskartaturik zien bazterrik ixilenetan.
Bardaren bizitzia hatik izaten ahal zen bezain
triste zen.
Urthe oroz behin artzainak eraitzirik bortieta-
rik elhurren erdin bera idereiten zen etzilarik
bizitzeko denbora haboruetan zain baizik.
Udan bizitzen zen basafrutaz hartzen artin
arraroki hasardatzen ahal zen etxanetat eraizte-
ra, xerkatzeko ogi, artho, eta hazkurri borthixia-
go bat.
Ezin suporta ahalez hainbeste pribazione
erresolutu zen azkenekoz arrisk orotara, bere
lurrila arrajitera, eta etzin berantu justiziaz
arrestaturik ikhustera.
Bere jujetara konparitu zen eguna zen mun-
tainer desfortunatiarentako egun glorius trionp-
hant bat. Haren erreputazione bardaskuak aban-
zarazi zin deja hen kantila, suberte orotako
kuriusak jujen kanberan ari zien zuinek lehen
ikhus.
Ikhusi zien agertzen bi jendarmaren artin,
taila ordenarioko gizun bat, bilhuak luze eta fri-
saturik montainerren mudala, gerrieren eta
nublena beitzen arteko denboran, figurako ara-
giak mehaturik, bena begia odolez zainzturik eta
brillant, gar estofatu bat bezala, sursils barrera
beltz baten pin.
Urhats bat baizik etzin egin salan bama, nuiz
eta ere esku batez edoki beitzin bere laboran
buneta, eta hedatzen bestia largatu zen haren
botz bizi eta purra hain ederki, nun justiziazko
salaren arauek ezpeitzien sekula entzun magni-
fikuagorik.
Ixiltarzun handi bat izan zen harmonia baten
gisa.
Haren lehen koblak kusekraturik izan zien
bere jujen salutatzez eta hen elojiaren egitez
hain thermaño dignez eta berartarik hain flatu-
rrez, nula esku joitekak bazter orotarik phartitu
izan beitzien.
Gero bere diskursa jarraiki zin haren desfor-
tunen kuntatzez, jakin ukhen beitzutin bestitzen
portrait berriz eta hanbat haboro gloriusez.
Deja irakurten zien figuretan haren kausa
erdia beno haboro irabazirik zela.
Hantik fite bere justifikazioniari estekatzen
zelarik zankhozzankho, pleteiatu zen kantatzen
haren kausaren phartiak oro, konfonditzen zuti-
larik jakiliak, desmaskatzen zutilarik bere
etsaiak, estonatzen zutilarik batziak eta bestiak;
etzen hazten bere imajinazione berua majistra-
ten suek berek sustengatzen zien indarka nuble
hortan.
Orok memento hartan mintzatzen eta khan-
tatzen zien poetaren ahotik eta xilinxantzen zien
suberte zunbaitetan haren phensamentiaren
hariari, ikhara zielarik nuiz ikhusiko zien ethei-
ten, eta geroko instantin alageratarzunez airatu-
rik idereitez bethi solido eta azkarki oro pilaturik
eskujoite libat finik gabe eta akitazionezko oihiek
jarraiki zien huilantik diskurs plainugarria eta
modesta.
Hala zen harentako ordilartino jokatu zin role
funestetik libratu.
Nahi dit duda gabe haren kantoren nubleziak
eta inspirazionik berek eztien pur ezarri haren
jujen aitzinian.
Ezta gutiago egia inozenta deithurik feit bru-
talela, besten gaiztokeria brutalez, behar ukhen
dela finitu bizitze miserable baten dolorez, krima
bat ezpeitzen beria, eta obtenitu eszitatzez
haren udurien konpasionia, justiziaren absoluzio-
ne beranta.
Bena absoluzione horrek, hain khario erosi-
rik, errendatuko doia galdu dina, haren bihotza-
ren bakia, haren berthutezko erreputazionia
menturaz? Ezi jarririk den bankek uzten die bethi
orhitpen bat. Errendatuko doia absoluzione hau,
haren familiako eretajia gastaturik eta janik
haren absenzian prozes ruinatu libatez? Erreme-
diatuko dia enfin, aitak desesperazionin deitzen
dira, espresione hain egia batez, haren haurren
eskalbajetarzuna? Ezi bardiaren ideietan, prau-
bia ezta besterik, asto soziala baizik esklabua.
Zer ideren du arrautzultzin harenenganat,
arraikhustez bere etxia desertu, hainbeste urt-
heren sofrenxa eta pribazionen buruan. Bara-
tzen niz-lotsa nitzate denbora soberaz edukitzia
luturraren spiritia hain sujet tristian, gure sajen
eta lejislaturren meditazionen digno.
Nahiago dut historia jarraiki batez eman, zer
ere baratzen beita orano gure bardaren biziaz.
Bere herrilat arrautzulirik praube ideren zen
erran dudan bezala, diharurik gabe pleteiatzeko
perspektibo bakotxareki.
Konposatu zin amiablin haren familiarekin,
gero eskandalen trazak begien pin ukhustera
degustaturik, lotsaz berak erraiten din bezala
bere errelazionin, gal zedin orano, hartu zin pele-
gri arropa, eta bere herriko jenter publiki adiuk
eginez gerozti urhatsa eraman zin Errumari
buruz. Urhatskal bere patriari hurruntziari, nigar
elibat ixurten zutin bere haurren sorthien gai-
nen.
Bisitatuz geroztik aita saintiaren hiria, Floren-
cea errendatu zen, nun bere urhatsetara utzul-
tzeko ideia jin beitzon, eta Jerusalemera joaite-
ko, han komentu vie aszetiko zunbaitetan sar-
tzeko.
But hortara efektiboki jarri zen bidian, bena
paperak galdurik presuner eginik izan zen Autri-
xieneseta eramanik Frantziala presuntegiz pre-
suntegi.
Kurius izan zateken ezagutzez poetan gainen
zer efeit produisitu zin zesaren eta pontifen hriko
aspektak; bena haren errelazione llaburrin kun-
tentatzen da errejistratziaz Erruman igaran din
denbora, detailik bateretan sarthu gabe.
Zer egia erraitera signifikatzen ahal zien argi
gabezko muntianer batentako historiako giltza
etzin ruina eta monumentu libatek.
Naturaren punpala kostumaturik dien gizuna-
ren begietara eta sasuen bariazionetara, esku
murtal baten chef d’oeuvriuk elakikie eszitatzen
admirazione laguntza bat baizik. Arren ere bar-
diak phensatu dia dudarik batere gabe gisa hun-
tako detailek etzukiela atrait xipiñi bat baizik
haren muntainako beha-zalen.
Haren bidajien erremarka bakotxa aipatzera
à propos jujatu diana argitarzunik gabe bere
errelazionin erremarkable da; probatzen du
populuko gizunari, obserbazione justuak bethi
haboro jorik egitate biziaz eta mintzajiaz sozieta-
tin deskubritzen dinaz, zein eta arrazu subtil
libat kunparatzen beitu besten spiritiari.
Galerien zubu burian erraiten deiku, orhit da
kuntaturik hirur aldiz hogei forzat liberatu, gale-
retarik jiten zienak, hiruretan hogei koki handi
libertatin ezarririk, eta hori gizun unesta erama-
nik izaten ahal delarik zirkunstanzia krudel eliba-
tez lien lekhiaren hartzera. Horik dia gaiza libat
errepetatzen entzuten dienak etxalte gaxuen
zolan
Eri eroririk Nimesen, pelegria egon zen hanitx
denboraz hiri huntako hospitalin desesperatzeko
estatin.
Enfin arraikhusi zin Pyrenées-etako zelia eta
haren sorlekhuko mendietako kukuila berdik.
Bere haurrak zutin plantaren ideiak khanbia-
razi zen deseina entreprenitzez fres berrietan
gainen bere Jerusalemerako bidajia, eta fixatu
zen bere herrin, nun egun bizi beita trankil.
Enuke uste ahal ukheitia hobeki finitzen eski-
sa hau traduisitzez baizik azken bi ketreinak
errelazione bersezko usaje egin dudanaz, eta
nun ikhusten beita Bardaren bizitzia urthekal
errepresentaturik kobla batez.
Bi kobla hoiek oro berririk emanen du pro-
dukzione orijinal hortarik ideia bat.
Berrogei eta hameka dia ene urthiak,
Orai nahi tut utzi munduko intresak
Ezi esperientziaz huilan dut orena
Trankilki ordin gizunak du kitatzen lurra.

Berset huntarik landan berrogei eta hamabi


Haur ofritzen dereiot ene Jinkuari
Galthatzen dodalarik haren tribunalian
Ene phenak ager ditzan ene faboretan.

Uskaldun mendien parkurritzeko odazionia


balin baduzu, zuin Biarnekuen aizo beitira, galt-
he zazu arrakuntratuko duzien lehen haurrari,
Etxehun bardiaren berri, arrapostu emanen
deizu kantatzez zuntzar largo batez goraxiago
kantore kopiatu dudan kobletarik lehena.

You might also like