You are on page 1of 2

Bihotz gaztea ikastolakoek animalien entziklopedia bihurtu duten web orri interesgarri bat eskaintzen digute.

Animalien mundua atsegin baduzu baina oraindik hauei buruz ikasteko asko falta zaizula uste baduzu, toki aproposa da hurrengoa. http://animaliak.wordpress.com/ Adibide modura, hemen jartzen dizut urtxintxa. Irakurri eta ea zer ikasten duzun!

DEFINIZIOA Katagorria zuhaitzean bizi den esziuridoen, hau da, karraskarien ordenako familia handi bat da. Animalia karraskariak esan nahi du bere elikagaiak karraska egiten jaten dituela. EZAUGARRIAK Isats iletsu eta luzea duen animalia honen hankak oso motzak dira. Hemen inguruan daudenak gorrixkak dira, hegoaldekoak batez ere; sabelean eta buruan, berriz, xurizka du. Belarrietan eta muturrean dituen iletxo deigarriek, guztiz itxura berezia ematen diote animaliari. ELIKADURA Animalia iletsu honen elikagai nagusiak fruituak eta haziak dira. Urte sasoirik egokienean janaria biltzen aritzen dira, eskasa denerako. Haien janari biltegia uste baino lehenago uzten bada, zuhaitz-kimua, txorien arrautzak edo txitak ere jan al ditu. Elikagai hauetariko bat ere ez aurkitzen ez ba du, landare batzuk ere jaten ditu, esate baterako, onddoak. Gehienetan adarretan ibiltzen dira janari bila, baina arriskurik sumatzen ez badute lurrera jaisten dira janari bila. UGALKETA Ugalkortasun handiko animali hau, bizilekutzat duen habian erditzen du, 30-35 eguneko ernaldia egin ondoren. Udaberri amaieran 4-7 kume izaten ditu. BIZILEKUA Animalia ugaztun hau, basoetan bi edo hiru adarren arteko loturaz baliatuz, adartxo eta zotzez egindako egitura biribil trinko eta sendoetan bizi da. Ia edozein baso motan eraiki ahal du bere bizilekua. MOTAK Seguru urtxintxa mota asko dagoela baina hurrengo bideoan ikusten den bezalakorik, gutxitan ikusi.

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=pPViQnjqjx4 BITXIKERIAK Bere itxura dotorea eta apaina izateaz gain, zuhaitz-adarretan gora eta behera dabilela liraintasunezko ikuskizun bikainaz gosatzeko aukera eskaintzen digu. Oso ondo etortzen zaio katagorri izena, katuak berak ere ez baitio ezer irakatsiko, ez jauzika aritzen, eta ez lekurik aldrebesenetan, oreka, zuzen, erraztasun osoz mantentzen.

You might also like