You are on page 1of 2

Lehoinabarra, leopardoa edo pantera (izen binomiala: Panthera pardus) felidae

familiako espezie bat da eta Panthera generoko lau "katu handien" artean txikiena
(besteak tigrea, lehoia eta jaguarra dira). Behinola Asiako hegoaldean eta Afrikan
bizi ziren, Koreatik Hegoafrikara baina euren habitat galera dela eta, eta batez
ere ehiza dela eta orain batez ere Saharaz azpiko Afrikan bizi dira. Pakistan,
India, Indotxina, Malasia eta Txinan oraindik talde batzuk badira.

Gorputz erlatiboki luzea eta hanka erlatiboki motzak dituzte, buruhezur luzearekin.
Jaguarraren antza du, baina txikiagoa da. Larrua errosetekin josia dago, baina ez
dute barnean beste puntu bat, jaguarrek duten bezala. Beltzak diren lehoinabarrek
Pantera beltza izena hartzen dute.

Ehiza oportunista erabiltzen dute, habitat aldagarria dute eta 58 kilometro orduko
abiadura har dezakete. Ehizatu dezakeen edozein animalia jaten dute.
Ezaugarriak
Lehoinabarrak 1 edo 1,8 metro neurtzen du, gehi buztanaren 75 edo 100 zentimetroak.
Bere altuera 45 edo 65 zentimetrokoa izaten da eta 90 kilogramoko pisua izatera
iristen da. Ilea motsa du, baina mendietan bizi diren lehoinabarrenak luzeagoa da.
Ileko kolorea horizka edo zurixka mantxa biribiltsu eta beltzekin izaten da.
Lehoinabar batzuk beltzak dira eta animalia horiei pantera beltzak deritze. Buru
handia du, eta hanka oso motzak ditu. Belarriak gris kolorekoak dira, eta begiak
hori-berdexkak. Bista eta entzumen ona dute. Zentzumen hauek oso erabilgarriak dira
ehiza egiteko. Ugaztun hau oso azkarra 72 Km/h egitera heltzen da[1].

12 edo 15 urte bizi dira gutxi-gora-behera. Bakarrik bizi da, ugaltzeko momentura
arte, non beste sexuko lehoinabar bilatu behar dute. Katuki honek badaki igeri
egiten. Arrainak ehizatzeko uretan sartu behar delako.
Elikadura
Animali txikiez elikatzen da. Animalia horien artean hegaztiak, tximinoak, sugeak,
intsektuak, antilopeak, gazelak, dortokak, untxiak, basurdeak, etab. sartzen dira
elikaduran. Bakarreko ehiza egiten dute. Gauez ehizatzen dute, egunez deskantsatzen
egoten baitira. Batzuetan egunez ere ehiza egite dute.

Berak ehizatutakoaren zati bat zuhaitzetan ezkutatzen du, hainbat egunetan bazkaria
izateko. Oso teknika onak erabiltzen ditu bere harrapariak harrapatzeko, batez ere,
tximino despistatuak oso gustukoak ditu erraz harrapatzen direlako. Adibidez, zulo
bat egiten du lurrean eta bertan ezkutatzen da, normalean animali ugari urbiltzen
dira bertara atentzioak deituta, eta bat-batean salto bat emanez harrapakinaren
gainean botatzen da. Animali honek beti-beti ez du ehiza egiten bere harrapakinak
jateko, batzuetan ehiza egiten du animaliak hiltzeko.

Habitata
Afrikako eta Asiako, sabana, mendi, oihan, basamortu eta baso askotan bizi dira.
Sahara aldetik oso ugariak izaten dira. Batzuk leku hotzetan bizi dira, adibidez
elurreko lehoinabarra.

Ugalketa
Lehoinabarraren ugalkortasuna 2-4 kume aldikoa izaten da baina badaude kasu batzuk
non 6 kume jaio egin diren. Kumeak 3 hilabetez egoten dira amaren sabelean eta
jaiotzean bere ilajea oso leuna izaten da, artilea antzekoa.

Emeak bere kumeak urte bat eta bi hilabetera arte zaintzen ditu, hau da, kumeak
helduak egiten direnera arte. Hortik aurrera, lehoinabar gazteak, beraiek bakarrik
biziko dira, ugaltzeko momentura arte.

Ohiturak
Ohitura bereizgarri bat dauka: Zuhaitzak despentsa moduan erabiltzen ditu, hau da,
bere harrapakinak zuhaitzetan gordetzen dituzte, horrela janaria bi edo hiru
asterako dute eta beste harraparietatik babesten dute.
BitxikeriakLehoinabarra historian zehar, oso erabilgarria izan da gizakiarentzat.
Zirkuetan saio asko agin dira katukiekin eta haien artean lehoinabarrak egon dira.
Orain dela urte asko, Neanderthalgo gizakiaren garaian, lehoinabarren
maurrekoetakoen azala, gizakiaren arropak egiteko erabiltzen ziren.

Baina lehoinabarraren azala zoritxarrez, oraindik erabiltzen da arropak, botak,


gerrikoak, etab. egiteko. Gauza hauek egitean animalia hau galtzeko zorian jartzen
da.

You might also like