You are on page 1of 2

II.

PROIEKTU ZIENTIFIKOA:
ZIENTZIA / NATURA / ANATOMIA ARLOKO BITXIKERIAK
GALDERA: atal honetan zuek duzuen zerbaiti buruzko jakinmina adierazi behar duzue,
hau da, zuen bitxikeria zein den eta galdera moduan adierazi behar duzue.

Adib.: Marrazoek denbora guztian mugimenduan egon behar dute, beren zakatzetatik ura
ponpatzeko gai ez diren masailezur-muskuluak dituzte. Harrapariak mugitzean horretara
behartuta daude ura ahoarekin helduz. Marrazo batek ezin du ordubete baino gehiago
atseden hartu lekuan dagoen bitartean. Geldik egongo balira ito egingo lirateke, orduan,
nola egiten dute lo? Mugimentuan daudela egiten al dute lo?

HIPOTESIA: atal honetan zuek galdera hori erantzuten saiatuko zarete, zuek uste
duzuena adieraziko duzue.

Adib.: Nire ustez marrazoek lo egiterakoan mugimenduan egoten dira, baina nahita leku
lasai batera joaten dira deskantzatzera.

INFORMAZIO-ITURRIAK: atal honetan ikerketa egiteko erabili diren informazio-iturri


guztiak aipatu behar dira, eta digitalak badira, horien estekak ere azaldu behar dute
hemen. Bestalde, ezinbestekoa da dokumentatzeko erabili diren iturrien
fidagarritasuna zehaztea, beti ere erakunde ofizialen eta ikerketa zientifikon emaitzak
azaltzen diren iturrietara joz edo nonbaiten azaltzen den informazio hori beste liburu,
webgune… batzuetan konparatuz egia dela ziurtatzeko eta sasizientziak, funtsik gabeko
sinesmenak etab. ekiditeko.
OHARRA: erabilitako iturriak adierazterakoan, egilea, argitaletxea eta argitaratutako data
azaldu behar dute (aurkitutako lekuan azaltzen badira behintzat).

Adib.:
● Iturri analogikoak: x
● Iturri digitalak: estekak bertan daude txertatuta.
○ National Geographic
○ Misanimales
○ erlaxmota

EMAITZA: Irakurritako eta ikusitako informazio guztia prozesatu eta pentsamendu logikoa
erabiliz, proposatutako galderari erantzun argia eta erakargarria eman. Gutxi gorabehera
15 bat lerroko azalpena izan dadila. Pentsatu LHko umeek ere irakurriz gero, ulertu egin
behar dutela eta gustatu egin behar zaiela azaltzeko modua. Eman datu kuriosoak, egin
galderak eta erantzun zeuek eta abar.

Adib.: Ba al zenekien marrazoek geldik egonez gero ito egin daitezkeela? Nola demontre
da hori posible! Uretan bizi badira nola itoko dira? Marrazoek beren zakatzetatik ura
ponpatzeko gai ez diren masailezur-muskuluak dituzte, horregatik, marrazo batek
ordubete baino gehiago atseden hartuko balu, oxigeno faltagatik hilko litzateke, zer dira
zakatzak eta zertarako balio dute? Uretako animalien arnas organoa da. Adibidez, ura
marrazoen ahotik sartzen da, eta zakatzetatik igaro. Oxigenoa kanporatzeko eta ez
itotzeko balio dute zakatzak. Hau jakinda nola egiten dute lo? Marrazoek ez dute lorik
egiten. Guk lo geldik egiten dugu, ezta? Jakina, baina marrazoek lo geldirik eginez gero
badakigu zer gertatuko zitzaiekeen. Hori dela eta, atseden hartzeko, normalean ozeano-
korronte batean sartzen direnean lokartu egiten dira. Zer da ozeano-korrontea? Hitzak
esaten du, ozeanoetako uraren mugimendua da eta marrazoaren garunaren zati bat
bakarrik dago inaktibo atseden egoera honetan sartzen direnean.

BITXIKERIAREN KOMUNIKAZIOA: Kasu honetan, zuek idatzitako azalpena eta irudi


/bideoren bat publikatuko dira ikastetxeko webgunean eta DBHko ikasle guztiek landuko
dituzte klasean. OHARRA: irudiak/bideoak zuen bitxikeriarekin lotura zuzena izan behar
du.

Bideoa

You might also like