You are on page 1of 1

ENTZUNGAIETAKO TESTUAK

ABIAN 6. Entzungaien CDa


2. UNITATEKO ENTZUNGAIAK
Harremanetan: AIREPORTUAN, ZAMA BARIK (25. or.)
Arazoak konpondu nahi izaten dituzte asmatzaileek, eta
horretan ari da Rodrigo Garcia arkitekto gazteiztarra azken
urteetan; ahalegin horrek merezi izan du; izan ere, James Dyson
Award lehiaketako finalerako sailkatu da.
Aireportu batean zela maletaren zama nola arindu pentsatzen
ari zela, Garciari maleta adimendunaren ideia bururatu zitzaion.
Lehiaketara aurkeztu zuen gero, eta finalera iritsi da haren
prototipoaren ideia. Gazte gasteiztarrak horrela laburtu du bere
asmakizuna: Azken batean, jabeari jarraitzen dion maleta bat
da; sakelako telefonoaren seinaleari jarraitzen dio, sentsoreei
esker.
Beste ezaugarri nagusia da gurpilik ez duela; beldar-kateen
sistema bati esker mugitzen da, elbarrientzat lagungarriago izan
dadin.
Nazioarteko lehiaketa da James Dyson Award, eta haren
helburua da diseinatzaile gazteen alde sortzailea sustatzea.
Erresuma Batuan egiten den arren, hemezortzi herrialdetako
gazteen lanak aurkezten dira bertan. Diseinuaren munduan
ospe handia duen lehiaketa da.
Maleta adimendunaren ideiak oihartzun handia izan du; hala ere, hori ez da Garciak lehiaketara aurkeztu
duen proiektu bakarra; Toothmate izeneko proiektua ere James Dyson Award lehiaketaren finalean sartzea
lortu du gasteiztarrak. Txistuarekin aktibatzen den hortzetako eskuila da; automatikoki lan egiten du, gainera.
Gelditu gabe dabil lanean Rodrigo Garcia; egun, Londresen bizi da. Lan egiteko moduaz hau esan digu:
Astero ekiten diot proiektu berri bati, eta lan-erritmoa gogorra da; hala ere, gustuko ditudan gauzak egiten
saiatzen naiz . Haren ustetan, pertsonaren baitan dago asmatzailea izatea edo ez, nahiz eta bizilekuak ere
eragiten duen. Honi buruz, adierazi digu: Industrialki garatuak diren herrietan gauza asko egina dago; Indian,
aldiz, oraindik gauza asko daude egiteko, eta indiarrek gogo handia dute gauza berriak sortu eta asmatzeko
.

32

You might also like