You are on page 1of 4

Urtearen abizenak

Hilabeteen izenen zergaitia

Antza denez, denborari mugak jartzerakoan eta muga hauei izenak ipintzerakoan, zerura
begiratu zuten euskaldunek, eta zeruan ikusten ziren gauzen artean ilargian erreparatu
zuten. Hogeita bederatzi egunetik behin, ez zen ilargirik ikusten. Ematen zuen hil egiten
zela, beraz astro honek balio izan zien lehenengo epe mugatuak ezartzeko eta hilabeteen
izena bera ere, hila, ilargiaren hileta hortik etorriko litzateke.

Urtarrila
Hitz honen esanahia urte eta hil hitzetan daukagu, hau da, urtarrila = urteko hila,
urteako lehenengo hilabetea.
-Ilbeltza
-Urteberrila
- Izotzila
-Neguil,
dira hilabete honi beste euskaldun batzuk ematen zizkieten izenak.

Otsaila
-Zezeila. Ez dago argi hilabete izen honen zergaitia. Badirudi, gure mendietan
eguraldi txarra zela eta hotzaren eraginez mendietan aske ibiltzen ziren zezenak bailara
eta herrietara jaisten zirela eta hortik hartuko luke izena urteko bigarren hilabete honek.
-Otsaila hitzaren jatorria ere antzekoa izango litzateke baina azken honetan otsoak
izango ziren, mendietatik etortzen ziren piztiak.
-Kataila (katuen hilea, orduan direlako zeloan)
-Barantaila (Zuberoan), edo Baranthalla dira hilabeteak Euskal Herrian hartzen
dituen beste izen batzuk.

Martxoa
-Martia -Erromatarrengan dauka jatorria hitz honek. Marte, gerraren jaungoikoari
eskaintzen ziotelako erromatarrek hilabete hau. Batuako martxoak ere sorrera berdina
izango luke.
- epaila hitza bizkaieraz garai batean erabilten zen. epaila hitzak, epai eta ebai
(ebagi= moztu) hitzek esanahi berdina daukatela onartuz, garai honetan zuhaitzei egiten
zaien inausketa dela eta. Zentzu berdinean dator beste eskualde batzuetan erabilitako
epaiaro hitza. (ebaki aro/garaia).
Apirila
Bizkaieraz eta batueraz erabilitako apiril, eta Gipuzkoan ohikoa den apiribil,
erromatarrengandik heldutako hitzak dira. Latineko aprilis, zabaltzearen esanahia
daukalako, eta hilabete honetan baso eta landak berriro ere bizirik agertzen direlako.
Aurrekoen antzerako erderakadatzat hartu ahal dugu abrilla hitza, aditu batzuen
arabera, kasu honetan abere hila esanahia izan daiteke. Horrela balitz, opaila, gure
herrietan erabilitako beste hitz batekin lotuko genuke, opatu, eskaintzea delako, eta
hilabete hau eskaintzen hilabetearekin lotuko genukeelako. Azkenik bizkaierako
jorraila dogu, jorratzeko aroa.

Maiatza
Hitz hau ere gaztelera edo erderatik hartutakoa da.
Honetaz aparte:
-orrila, ostaro edo osoila hitzak dauzkagu hau da: orriei eta hostoei
lotutakoak.ditugu.
-loraila loreen hilabetea litzateke.
Zer esanik ez dago, hilabete honetan betetzen direla orri eta lorez gure zuhaitz eta
landareak.

Ekaina
Momentu onak baserritarrentzat, landatutakoa biltzen baita.
-Bagila antza denez hilabete hau deitzeko izenik zaharrena da. Batzuen ustez, baba-
hila izango zen hilabete hau. Beste batzuen ustez ordea, ebagiteko (mozteko, bizkaieraz)
hilabetea edo ebaki-hila hitzetik datorrela diote.
- garagarrila edo garagarzaroa dugu hilabete hau, orduantxe dugulako garagarra
gure landetan.
- maiatza-berri edo maiatza errepika Lapurdin. hilabete honetan aurreko hilabetean
izandako baldintza berberak ematen direlako.
Uztaila
-Garagarrila Izen bera ematen zaio hilabete honi.
- garila, Hilabete honi ematen zaion beste izen bat da, gariaren bilketarekin lotzen
dena hain zuzen ere.
-uztaroa eta uztaila. uztaren sasoiarekin lotuta.

Abuztua
Erromatengandik jasotako hitza dugu.
Bestela bada gure inguruan gehiago erabilitako agorrila, lehorte edo agor (agortu,
bukatu) sasoiarekin lotuz hilabete eguzkitsu hau.
Nafarroa Beherean erabilitako berbea, tilistaro, tilista edo dilisten aroa, lentejak
batzen ziren aroa gogoratuz.

Iraila
Antza, aintzineko euskaldunak iraila izendatzeko agorrila hitza ere erabiltzen zuten,
baina gaur egun zabalduagoa dago iraila. Jatorria irai edo iratze hitzetatik etorriko
zen, sasoi honetan landare hau bere onenean dagoelako eta kortan abereentzako
etzauntze edo azpia egiteko biltzen zelako landare hau.
- Zuberoan setemera erabiltzen dute (septiembre) hizkuntza erromanikoen eraginez.
- buruila, buru hila, hau da urteko lehenengo hilabetetzat hartzen da iraila, sasoi
batean Euskal Herriko eskualde batzuetan hilabete honetatik aurrera hasten zelako urte
berria.
Bizkaiko Arratia aldean urri lehena ere esaten da.

Urria
Hilabete honekin amaitzen da baserritarrentzako nekazal urtea. Batzuen ustez urri hila
izango litzateke, hau da, hilabete eskasa. Baina antza denez, adituek orrien hilabete
esanahiarekin lotzen dute, hau da, zuhaitzetatik orriak jausten direneko hilabetea.
- lastail Nafarroan erabilitako hitza da, (lastoaren hilabetea)
- Bildilahitzak, berriz, bildu hitzarekin lotuko genuke.

Azaroa
- abendu txikia edo lenabendu (lehen abendu) da Erronkarin edo Nafarroa Beherean
ematen dioten izena.
Hilabete honetan baserritarrek soroetan hazia ereiten dute, beraz ez da harrritzekoa
hilabete honi hazila, haziaren hila, deitzea.
- Batuako azaroa (haziaren aroa) hitzak zentzu berdina dauka.
-Gorotzila, baserrietan ,sasoi honetan, hasi behar direlako soroak preparatzen, gero
hazia ereiteko, eta horretarako gorotza zabaldu behar da landetan, hortik dator beraz
gorotz-hila hitza.
Horretaz gain, gaztaina sasoia denez, hilabete honi gaztainazitu izena ematen zaio
Euskal Herriko zenbait lekutan.

Abendua

Kristinautasunarekin lotuta dago bere esanahia eta adventum (etorrera, Jesukristoren


etorrera hain zuzen ere) latinezko hitzetik dator.
Baina badira hilabete hau izendatzeko beste era batzuk:
-hotzaroa (hotzaren aroa), neguila (neguko hilea), beltzila (hilabete beltza), edo
gabonila (berriro kristautasunarekin lotutako esanahia).
Baina hitzik erabilena, (abendua alde batera utzita), lotazila da, hau da: lo dagoen
hilabetea, edo hazia lo dagoen aroa.

You might also like