You are on page 1of 1

GERO

Axular edo Pedro Agerre Axular jaiotzako izen-deiturak Pedro


Agerre Azpilkueta zituen, baina bere jaiotetxeari hartutako Axular izenaz
da ezagunagoa— (Axular baserria, Urdazubi, 1556 - Sara, 1644ko
apirilaren 8a), apaiza izan zen. Inoizko euskal idazle handienetakoa da
eta hark idatzitako Gero liburua dugu euskal literaturako lan
nagusietakoa, euskara batua zehazteko balio ere izan duena, liburuan
erabilitako lapurtera klasikoan oinarrituz.
Jaiotzez nafarra, jaiotzezko Axular baserritik datorkio, Lapurdirekin
mugan dagoen Urdazubikoa.

Axular hil baino urtebete lehenago inprimatu zen Gero, 1643an.


Axularrek Gero idatzi zuen.
Berez, benetako izenburua Gero: bi partetan partitua eta
berezia da.

Horri dagokionez, misterio txiki bat dago, alegia: zergatik jartzen


du liburua bi zatitan dagoela partiturik?

-Emmanuel Intxauspe eta Lafitte-ren ustez, bi zati horiek liburuan


bertan daude, baina idatzi zuenean adineko gizona zenez, lan guztia
nahiko desordenaturik egin zuen.
-Villasante eta Haritchelharren ustez, guregana iritsi
den Gero lehenengo zatia da, eta bigarrena, berriz, ez zuen idazteko
denborarik izan edo galdu egin da.
Argi dago Axular maisu izan zela, eta askok jotzen dutela euskal
prosaren maisutzat.
Gero liburura itzuliz, aipatu behar da mezu argi bat duela: "gizonak
luzamendutan aritu gabe, ekintza onak geroko utzi gabe, Jainkoarengan
bildu behar du". Bertan erabiltzen duen hizkera Urdazubiko lapurtera
da: erraza eta herrikoia.

Liburuaren egiturari dagokionez, hiru zati bereizten dira: "Gomendiozko


carta", "Iracurtçaileari" eta "50 kapitulu".

You might also like