You are on page 1of 2

BALDINTZA PERPAUSAK:

-z gero
Aditz-partizipioari ​-(e)z gero (instrumental mugagabea + gero) erantsiz eratzen da. Euskalkien
arabera ​ezketino eta ​-z gerotan aldaerak erabiltzen dira. Egitura hau baiezko perpausekin baino ez da
erabiltzen. Hona hemen zenbait adibide:

Ahal izanEZ GERO, esango diot.

Gaisorik izanEZ GERO, ni neu gera naiteke umeak zaintzen.

Hau baztertuZ GERO, besteak oso ondo daude.

Lana edukiZ GERO, erosi egingo nuke; baina dirurik ez eta ...

Lotarako behar izanEZ GERO, hemen daukazu.

Ez nahastu egitura hau, kausazko​ -nez gero​, egiturarekin.

Hemen zaudenez gero, erakutsi egingo dizut.

Ezean (ezik)
Aditz-partizipioari ​ezik (ez + partitiboa) edota ​ezean partikula erantsiz era​tzen da egitura hau.
Gorago ikusi dugun ​-z gero egituraren parekoa dugu, baina hau, hura ez bezala, ​ezezko perpausekin
baino ez da erabiltzen. Adibidez:

Asmatu EZEAN, berriro jokatu, hurrengoan asmatuko duzu eta.

Beharrezkoa izan EZEAN, hobe da etziko uztea.

Paulok ikusi EZEAN, ez zukeen sinistuko.

Pellok jakin EZEAN, ez dut uste beste inork jakingo duenik.

Trenik EGON EZIK, oinez.joango naiz.

Ziur egon EZIK, ez esan ezer, badaezpada ere.

Egitura hauetatik hainbat esapide datoz: ​izan ezik, besterik ezean ...

Hau IZAN EZIK, gainerako guztiak nireak dira.

BESTERIK EZEAN, zurekin ezkonduko nintzateke.

-tzekotan
Aurreko ataletan aztertu ditugun egituren aldean, baditu zenbait berezitasun. Batetik, baldintza eta
ondorioan ​aditz bera edo ​ekintza bera ​adierazten denean erabiltzen da egitura hau. Bestetik,
ondorioak adierazten duen ekintza baldintza​koa baino ​lehen ​gertatzen denean ere erabiltzen da; ​-z
gero​, ordea, baldintza eta ondorioa, orden horretan gertatzen direnean. Azkenik, gogoan izan
-t(z)ekotan​-en azpian ​nahi ​edo ​behar ​ditugula.
Inorekin ​ezkontzekotan,​ zurekin ​ezkonduko ​nintzateke.

Larunbata da eta zinera j​ oatekotan​, goizez hartu beharko ditugu sarrerak.

Zinera joane​ z gero,​ aspertu egingo gara.

Hona hemen beste zenbait adibide:

Kontatuko dizut, baina inori ez e​ saTEKOTAN.​

EgiTEKOTAN​, neure modura e​ gingo d​ ut (bestela, ez dut egingo).

Gera zaitezke, baina zaratarik ez ​ateraTZEKOTAN.​

Inorekin ​joaTEKOTAN​, Mirenekin ​joan ​nahi nuke.

JoaTEKOTAN,​ autoz ​joan ​beharko dugu (bestela, hobe ez joatea).

Eman egingo dizut, baina berriro i​ tzulTZEKOTAN ​(bestela, ez).

Egitura hau helburuzko perpausak egiteko ere erabiltzen da maiz. Egitura hau baiezko zein ezezko
perpausak sortzeko erabil daiteke:

Kotxea erosteko asmotan nabil = Kotxea ​erostekotan ​nabil.

Euskalkien arabera, honen ordez, aditz-izenaren gainean eraikitako beste zenbait egitura erabiltzen
dira, hala nola: ​«-t(z)ez gero», «-t(z)ez gerotan», eta

«-t(z)ekoz».

-ko ... ba-


Indikatiboko baldintza egiteko aditzaren bigarren partizipioa erabili ohi dugu, ​-t(z)en​. Adibidez:

Bihar etortzen bazara, hitz egingo dugu.

Bada, ordea, ​etorkizuna ​erabiltzerik ere, aditz laguntzailea indikatiboan manten​duz, baina esanahia
aldatu egiten da eta aurreko sailean ikusi dugun T(Z)EKO​TANen antzekoa hartzen du. Adibidez:

Juana Bixenta nagusiarekin ​ezkonduko bazen​, amari baimena eskatu behar izan zion.

Azterketak gainditu beharko, oporrak e​ dukiko baditut

You might also like