You are on page 1of 1

OIANGUN GOLFIK EZ!!!!

HERRITARREK BULTZATUTAKO
PROIEKTU BERRI BATEN ALDE.
Oiangu proiektuak porrot egin du, Ordiziako herriari aisialdirako “proiektu integral” bat
eskaintzeko udalak aukeratu zuen enpresak egitasmoa utzi egin du. Orain dela 5 urte, aurrera
eraman zitekeen proiektu bikainena bezala aurkeztu zutena, Ordiziari aberastasuna ekarriko
ziona, 30 lanpostu sortuko zituena, parkean 2 milioi euro inbertituko zituena eta izugarrizko
onurak ekarriko zituena, hutsean geratu da. Egoera ezin etsigarriagoa da: Oianguko zati handi
bat golfeko praktika-zelaiak “hartu” du, burdin harizko hesi batez eta zutoinez inguratua dago
eta zutoin hauek minbizia sor dezakeen produktu batekin tratatuta egoteaz gainera, gure
arbasoengandik jaso dugun paisaia hondatzen digute; azken finean, instalazio itxiak ditugu eta
horietako gehienak, gainera, egoera penagarrian daude.

Hala ere, badirudi egoera honek ez duela inolako eraginik izan Ordizian agintzen duten
ordezkari politikoengan, hau da, EAJ eta PSEko agintariengan, eta Oiangun ezer gertatuko ez
balitz bezala, temati jarraitu nahi dute proiektuarekin.Badirudi orain udalak baduela
proiektuarekin aurrera jarraitzeko dirua. Hori ondorioztatu dezakegu, bederen, Oianguren
inguruan gertatzen denari buruz “informatzeko” orain arte udalak argitaratu dituen adierazpen
laburretatik.

Etorkizunean arazoak ekiditeko, eta horrela, Oiangu herritar guztiontzat, eta ez bakar
batzuentzat soilik, berreskuratu ahal izateko, adierazpen hau sinatzen dugun elkarte eta
alderdiek zera eskatzen diogu udalari: Oianguren inguruan, informazio eta parte-hartze
prozesu garden eta erreal bat bultza dezala. Uste dugu hau dela orain dela 5 urte egindako
akatsa zuzentzeko bide bakarra, izan ere, orduan, udalak ( herritarren gehiengoaren berariazko
onespenik izan gabe), guztiona zen gune bati, Oianguri, zein erabilera eman behar zitzaion
erabaki zuen, gutxi batzuen gozamenerako utziz.

You might also like