You are on page 1of 107

Hezkuntza Saileko zentroen atarien eta

intraneten plataforma
Prestakuntza

2011ko urtarrila
Aurkibidea

z Plataformaren deskribapena

z Plataformaren administraziora sartzea

z Web-ataria

z Web-edukia

z Weba – Portletak eraikitzea

z Intraneteko portlet espezifikoak

z Dokumentuen kudeaketa

z Inprimakien eta eskabideen kudeaketa

1
Plataformaren deskribapena

Oinarrizko plataforma bat zehaztu dugu, eta ikastetxe bakoitzak bere intraneta
eta Web-ataria eraiki ahal izango ditu horren gainean.

Zenbait moduluz osatzen da plataforma, intranetak eta Web-atariak ikastetxe


bakoitzaren ezaugarrietara egokitu ahal izateko.

Gainera, honako oinarrizko komunitate hauek eskaintzen ditu plataformak lanari


ekiteko:

| Ikastetxeko intranet korporatiboak


| Irakasleen intraneta
| AZLen intraneta
| Ikasleen intraneta

z Lan-taldeak.
z Web-ataria.

2
Plataformaren deskribapena
Plataformako osagaiak
Atariak kudeatzea
z Ikastetxe bateko komunitateak kudeatzea.
z Komunitate bat osatzen duten orrialdeak edo menuak kudeatzea.
z Informazioa pertsonalizatzea erabiltzaileen eta rolen arabera.
z Komunitate bateko orrialde batek jasotzen duen informazio- edo zerbitzu-
mota konfiguratzea.
z Komunitate bateko diseinu grafikoa pertsonalizatzea plataforman
zehaztutako ildoei jarraiki.
z Informazioa orrialde batean aurkezteko modua konfiguratzea.

3
Plataformaren deskribapena
Plataformako osagaiak
Edukiak kudeatzea
Intranetetan edo Web-atarietan argitaratuko diren edukiak administratzeko aukera
ematen du. Horretarako, zehaztutako eduki-tipologiaren bidez informazioa
mantentzeko mekanismoak eskaintzen ditu.

ƒ Testu informazioa ƒ Prozesuak


ƒ Albisteak ƒ Esteka
ƒ Ekitaldiak ƒ FAQ
ƒ Ikastaroak ƒ Multimedia
ƒIrudiak (bannerrak, gif ƒ Oharrak eta alarmak
animatuak)
ƒ Prestakuntza

4
Plataformaren deskribapena
Plataformako osagaiak
Dokumentuak kudeatzea
Dokumentu-kudeatzailea izango da plataformako dokumentuak gordetzeko
gordailu bakarra.
Honako hauek aurkituko ditugu plataforman:
z Lan-espazio bat ikastetxe bakoitzarentzat. Ikastetxean lan egiten duten
pertsonek dokumentazioa partekatu ahal izango dute espazio horretan.
z Lan-espazio komun bat, Hezkuntza Sailaren eta ikastetxeen artean
dokumentazioa partekatzeko aukera emango duena.

* Lan-espazioa = artxibo-karpeta

5
Plataformaren deskribapena
Plataformako osagaiak
Lankidetza-tresnak
Komunikazio-tresnak emango dizkie ikastetxeko pertsonei.

Edozein ataletan gaitu ahal izango dira bi norabideko komunikaziorako


espazioak. Horietan, plataforman nabigatzen ari den pertsonak, bere burua
identifikatu ostean, informazioa eman ahal izango du, eta, horrela, norbanakoen
jakintza aprobetxatu eta jakintza kolektibo bihurtuko da.
Hona hemen erabilgarri dauden tresnak:
z Foroak
z Blogak
z Wikiak
z Iragarki-taula

6
Plataformaren deskribapena
Plataformako osagaiak
Foroak
Komunitate bat osatzen duten erabiltzaileek ideiak eztabaidatu eta trukatzeko
tresna dira.

Elkarrizketa eta jakintzak partekatzea erraztuko du horrek.

Hona hemen erabilera-adibide batzuk:


z Proiektu bat lantzen duten lan-taldeek ideiak trukatzeko eta lan-ildoak
zehazteko erabili ahal izango dituzte foroak.

z Ikasleen intranetean, ikasleek foroak erabili ahal izango dituzte


esperientziak partekatzeko praktiketan edo bekaldian daudenean.

7
Plataformaren deskribapena
Plataformako osagaiak
Blogak
Espazio horietan, pertsona batek edo batzuek artikuluak argitaratu ahal izango
ditu/dituzte.

Parte-hartze aktiboa sustatuko du horrek; izan ere, blog bateko bisitariek iruzkinak
idatzi ahal izango dituzte, eta elkarrizketa sortuko da pertsona-multzo baten
artean.
Hona hemen erabilera-adibide batzuk:
z Proiektu bat lantzen duten lan-taldeetan, blogak erabili ahal izango
dituzte proiektuak zer aurrerapauso eman dituen jakinarazteko.
z Ikastetxe batek bloke korporatibo bat jar dezake bere atari publikoan,
egiten diren jarduerak eta lanak argitaratzeko.

8
Plataformaren deskribapena
Plataformako osagaiak
Wikiak
Horien bidez, informazioa sor daiteke pertsona baimendunek batera editatutako
artikulu-zuhaitz batean oinarrituta. Zenbait pertsonen artean sortzen da
informazioa.
Plataforman, lan-talde batean gauzatzen ari diren proiektu bati buruzko
informazio guztia sortzeko erabili ahal izango da adibidez.

Iragarki-taula
Iragarkiak argitaratzeko aukera emango du, komunitate bera erabiltzen duten
pertsonek ondasun materialak trukatu ahal izateko.
Plataforman, irakasleen intranetean argitaratuko da horrelako espazio bat
adibidez.

9
Plataformaren deskribapena
Plataformako osagaiak
Informazioa bilatzea
Plataformaren helburu nagusietako bat da informazioa bilatzen laguntzea
erabiltzaileei. Horretarako, zenbait bilatzaile eskaintzen ditu:
z Testu askearen bilatzaile orokorra. Edukietan, dokumentuetan eta
pertsonek lankidetza-espazioetan egindako ekarpenetan egingo du
bilaketa.

z Dokumentuen bilatzaile espezifikoa.


z Foroen edo blogen gaineko bilatzaile espezifikoa.

10
Plataformaren deskribapena
Plataformako osagaiak

Inprimakien eta eskabideen kudeaketa


Web-inprimakiak sortu ahal izango dira intranetetan argitaratzeko.

Honako bi erabilera hauek dauzka:


z Webeko edo intraneteko edukietan argitaratuko diren esteken bidez,
informazioa eskatzen duten eta ikastetxearekin harremanetan jartzeko
aukera ematen duten inprimakietan sartu ahal izango gara.

z Aplikazio baten bidez, ikastetxeko kudeatzaileek beste Web-inprimaki


batzuk diseinatu ahal izango dituzte, bai eta inprimaki horien bidez
jasotzen diren eskabideak kudeatu ere.

11
Plataformaren deskribapena
Plataformako osagaiak

z Instantzia: ikastetxe bakoitzak plataforman duen espazioa; erabilera


publikoko edo pribatuko komunitate bat edo batzuk izan ditzake.

z Komunitatea: instantzia bateko espazioa, Web-atari batek (edo atari


bateko atal batek) ordezkatzen duena, eta Web-orrialdeen multzo bat
biltzen duena. Orrialde publikoak eta pribatuak izan ditzake komunitate
bakoitzak. Atari bakoitzak komunitate bat deitzen du berez. Komunitate
horri guest deitzen zaio, eta horren gainean eraikitzen da ikastetxeen atari
publikoa.

z Web-orrialdea: atariaren edo intranetaren menua; zerbitzuak eta edukiak


argitaratuko dira bertan.

z Portleta: Web-orrialde batean informazioa edo zerbitzuak jartzeko aukera


ematen duen osagaia. Orrialde bat eraikitzeko, portlet bat edo batzuk
erabiliko dira.

12
z Edukia: Web-atari edo intranet batean argitaratu behar den informazio-
unitatea.

z Egitura: eduki-mota jakin batek zer formatu jarraitzen duen zehazten du.
Hau da, zer osagaik osatzen duten.

z Txantiloiak: edukiak zer modutan bistaratuko diren zehazten dute. Zenbait


modutan bistaratu ahal izango da eduki bera.

z Gaia: komunitate bati aplikatzen zaion diseinu grafikoa; horren antolaketa


eta informazioa bistaratzeko modua zehazten du. Gaur egun, honako bi
gai hauek daude: ikastetxeetako intraneta eta EuskadiNet.

z Orrialde-txantiloia edo layouta: Web-orrialde batean edukiak nola


banatzen diren zehazten duen txantiloia.

13
Plataformaren deskribapena
Plataformako osagaiak

z Rola: atarira konektatzen den erabiltzaile baten karakterizazioa, atariko


osagaien gainean baimen jakin batzuk bermatzen dituena. Bi rol dauzkagu
atari honetan: (1) administratzailea, edukiak kudeatzen dituena; eta (2)
guesta, edo erabiltzaile orokorra, edukiak kontsumitzen dituena.

z Lan-taldeak: pertsona-talde bati zuzendutako plataformako komunitatea;


horiek interes komunak izango dituzte, eta espazioak, informazioak eta
tresnak partekatuko dituzte.

14
Plataformaren deskribapena
Zer edukiko du zentro bakoitzak?

Zentro bakoitzak bere instantzia edukiko du, modu autonomoan kudeatu


ahal izango duena bere beharren arabera.

Ikastetxe bakoitzak zenbait espazio zehaztu ahal izango ditu,


komunitateetan oinarrituta antolatuko direnak.

Erabiltzaile-multzo bat da komunitate bat, interes komuna duena, eta


bere informazioa, dokumentazioa eta lankidetza-tresnak partekatzen
dituena espazio jakin batean. Adibidez:

z Web-atari bat
z Irakasleen intraneta

15
Plataformaren deskribapena
Zer edukiko du zentro bakoitzak?

Hezkuntza Saila:
•SIC zuzendariak
•Premia Plana
•…

Proiektua
Agenda21

Proiektua Proiektua
Ebaluazioa Ingurumena
AZLen intraneta

Irakasleen intraneta Irakasleen intraneta

Ikasleen intraneta

Tartanga ikastetxearen instantzia


Ikasleen intraneta
AZLen intraneta
Tolosaldea ikastetxearen instantzia

Hezkuntza Sailaren instantzia

16
Atariko administraziora sartzea
Kontrol-panela

Bi tokitatik egin daitezke ataria administratzeko lanak:


zAtariko nabigaziotik.

zKontrol-paneletik.

17
Atariko administraziora sartzea
Kontrol-panela
Kontrol-panela bi
zutabetan banatzen da:
Ezkerrekoan menu bat
agertzen da, aukerak lau
ataletan banatzen
dituena (datuak
administratzea, edukiak
kudeatzea, ataria
administratzea eta
zerbitzaria kudeatzea
(super-
administratzaileek)), eta
eskuinekoan, berriz,
lanerako eremua
agertzen da.

18
Atariko administraziora sartzea
Kontrol-panela

Beste funtzio batzuen artean, honako hauek egin ditzakegu:

zWeb-atarian/Intranetean argitaratu behar diren edukiak kudea


ditzakegu.

zAtaria osatzen duten orrialdeak kudea ditzakegu.

zAtariko orrialde bateko informazioa bana dezakegu.

zErabiltzaileak eta rolak kudea ditzakegu.

19
Web-ataria
Deskribapena
Komunitate bat osatzen duten orrialdeak kudeatzea eta mantentzea (adibidez:
Web publikoa, estraneta edo intraneta). Orrialde horietako bakoitzean informazioa
sartzeko tresnak eskaintzen ditu, eta, gainera, aukera ematen du informazio hori
pertsonalizatzeko erabiltzaileen arabera.

Honako osagai hauek osatzen dute:


zKomunitatea (Web-atariaren edo intranetaren antzekoa).

zOrrialdea (atariko menuko elementua).

zPortleta. Web-orrialde batean informazioa edo zerbitzuak jartzeko aukera


ematen duen osagaia.

zGaia (Web-atariaren edo intranetaren diseinu grafikoa).

zLayout (orrialde bateko informazioa antolatzeko edo banatzeko moduak).

20
Web-ataria
Gaiak

Diseinu grafiko jakin bat lotzen da komunitate bakoitzarekin, eta gai bat ematen
zaio. Plataformak bi gai dauzka gaur egun:
- Ikastetxeen intraneta
- EuskadiNet
Gainera, gai bakoitzak kolore-sorta bat eskaintzen du.

Hiru sail nagusitan egituratzen dute ataria bi horiek:


1.- GOIBURUA: sail honetan, ikastetxearen irudi pertsonalizatu bat eta logotipoa
agertzen dira. Honako esteka global hauetara sartzeko aukera ematen du: Web-
mapa, harremanetarako inprimakia eta abar, hizkuntza aldatzeko aukera eta
administraziora sartzeko aukera.
2.- EDUKIEN SAILA: atariko orrialdeen sail editagarria; bertan jartzen dira edukiak
eta zerbitzuak.
3.- OINA: gune hau antzekoa da ikastetxe guztientzat; bertan agertzen dira
ikastetxe bakoitzarekin harremanetan jartzeko datu espezifikoak, bai eta lotura
globalak ere.

21
Web-ataria
Gaiak: Ikastetxeen intraneta

Ikastetxeen
intranetaren gaiari
dagokion egitura da
hau

Edukien Saila

Orri-Oina

22
Web-ataria
Gaiak: EuskadiNet

ORRI-GOIBURUA

Euskadinet
NABIGAZIOA gaiari dagokion
egitura da hau

EDUKIEN SAILA

ORRI-OINA

23
Web-ataria
Goiburua – Ikastetxeen intraneta

GOIBURUA – Ikastetxeen intraneteko gaia

Honako bi xede nagusi hauek ditu orrialdeen goiburuak: ataria


ikastetxera pertsonalizatzea eta laguntza-puntu nagusi izatea atariko
nabigazioan.

24
Web-ataria
Goiburua – Ikastetxeen intraneta

Ikastetxeen intraneta gaiaren goiburuan, sail edo atal jakin batzuk


nabarmenduko ditugu:
zHizkuntzak: orrialde guztiek dute hori.
zEsteka globalak: ezkutuan dagoen goiburuko orrialdearen azpian kokatutako
orrialdeak dira. Gutxienez honako hauek jartzea gomendatzen da: Hasiera,
Harremanetarako eta Web-mapa.
zBilatzaile globala: Webeko bilatzaile orokorra.
zAdministrazioan sartzea: ataria administratzeko loginera sar gaitezke botoi
horren bidez.
zIkastetxearen logotipoa eta goiburua: kontrol-paneletik pertsonalizatzen dira
logotipo horiek (plataforma administratzea).
zEJren logotipoa: berez agertzen da gaiarekin.
zAtariko nabigazio nagusia: orrialdeak administratzeko sailetik eransten,
aldatzen edo ezabatzen diren orrialdeak. Ezkutukoak ez diren orrialde aitak soilik
agertuko dira, lehenengoa izan ezik.

25
Web-ataria
Goiburua – Euskadinet

GOIBURUA – Euskadinet gaia


Ikastetxearen EuskadiNet
logotipoa logotipoa

Esteka globalak

Administraziora
sartzea

Hasierako orrialdea Nabarmenduak


Hizkuntzak

26
Web-ataria
Goiburua – Euskadinet

GOIBURUA
Euskadinet gaiaren goiburuan, sail edo atal jakin batzuk nabarmenduko ditugu:
z Hizkuntzak: orrialde guztiek dute hori.
z Esteka globalak: aita orrialde gisa sortu ziren orrialde horiek, hasiera-
orrialdearen mailan. Honako hauek izatea gomendatzen da: Web-mapa,
erabilerraztasuna, laguntza eta harremanetarako.
zAdministrazioan sartzea: ataria administratzeko loginera sar gaitezke botoi
horren bidez. Berez agertzen da gaiarekin.
z Ikastetxearen logotipoa eta goiburua: kontrol-paneletik pertsonalizatzen dira
logotipo horiek.
zEuskadinet logotipoa: berez agertzen da gaiarekin.
z Hasierako orrialdea: orrialdeen administrazioan agertzen den lehenengo
orrialdea. Horren gainean klik eginez gero, hasierako orrialdera eramango gaitu.
z Nabarmenduak: goiburuko sail horik hutsik agertzen da hasiera batean.
Nabarmendu nahi ditugun orrialdeak jar ditzakegu bertan. Orrialdeak agertzeko,
horiek ezkutuko Nabarmenduak aita orrialdearen azpian sortu behar dira.

Euskadinet gaian, bilatzailea orrialdearen beheko ezkerraldean jartzea


gomendatzen da, hizkuntzen azpian, eta horren azpian atariko nabigazio
nagusia.

27
Web-ataria
Goiburua – Euskadinet

Nabigazio-portletean erakutsiko dira nabigazioko orrialde nagusiak, eta orrialdeen


administrazioan sortu behar dira orrialde horiek, hasierako orrialdearen azpian.

28
Web-ataria
Edukien saila

EDUKIEN SAILA

Bi zutabeko banaketa hori


aldatu egin daiteke;
horretarako, beste orrialde-
txantiloi bat ezarri behar da
(banaketa hori aldatu egin
daiteke, layout desberdinak
erabiliz).

29
Web-ataria
Orri-oina

Ikastetxeen intraneta gaian, ikastetxearekin harremanetan jartzeko oinarrizko


informazioa jasotzen da orri-oinean, bai eta garrantzi txikiagoa duten esteka
global batzuk ere.

Ikastetxearekin harremanetan jartzeko oinarrizko informazioak barne hartzen ditu


ikastetxearen izena eta harremanetarako telefono-zenbakia eta e-maila; estekak,
berriz, “Oina”-ren azpiko orrialdeak izango dira. Gutxienez lege-informazioko eta
erabilerraztasuneko orrialdeak jartzea gomendatzen da.

Euskadinet gaian ez da agertzen ikastetxeko informaziorik, eta esteka bakar


bat dago, Lege Informaziorako lotura duena. Oina orrialdearen azpian
sortzen den orrialde bat da esteka hori, eta Lege Informazioa du izena.

30
Web-ataria
Komunitateak

Web-espazio bat da komunitate bat, Web-atari, Intranet edo lan-talde bateko


informazioa jaso dezakeena. Nabigatzeko berezko egitura bat dauka komunitate
bakoitzak, bai eta bere informazioa eta edukiak ere, eta erabiltzaile-talde
espezifiko bati zuzenduta egon daiteke.
Bi atal aurki ditzakegu komunitate batean:

z Orrialde publikoak, erabiltzaile anonimoek ikus ditzaketenak. Horien xedea


da informazio publikoa argitaratzea Webean. Adibidez, ikastetxearen Web-
atari korporatiboa edo lan-talde batek eskuratutako emaitzak argitaratzea.
z Orrialde pribatuak, plataforman identifikatu diren eta komunitateko kide
diren erabiltzaileek soilik ikus ditzaketenak.

Honako ataza hauek gauzatu behar dira komunitate bat kudeatzeko:

z Komunitate berri bat sortu.


z Komunitate bat aldatu.
z Komunitate bat konfiguratu.
z Komunitate batekin lotutako orrialdeak administratu.
z Komunitate edo talde batekin lotutako erabiltzaileak kudeatu.

31
Web-ataria
Komunitate bat sortzea
Ikastetxe batek web-espazio berri bat behar badu, komunitate berri bat sortu
beharko du. Honako pausoak jarraitu behar ditu horretarako: Kontrol-panela >>
Komunitateak >> Erantsi. Honako datu hauek beharko ditu:
z Komunitatearen izena. Izen horrek zehaztuko du komunitate honekin
lotutako den URLa, komunitatea sortzeko unean.
z Deskribapena. Esparru honen bidez bereizi ahal izango ditugu lan-talde
diren eta ez diren komunitateak. Lan-talde bat bada, "talde" hitza gehitu
Web-ataria
behar da.
Komunitate bat sortzea
z Komunitate- edo talde-mota. Horrek zehazten du erabiltzaileak nola bihur
daitezkeen komunitateko kide:
| Irekia: sisteman kontu bat daukan edozein pertsonak izan ahalko du
komunitateko kide.
| Mugatua: sisteman kontu bat daukan edozein pertsonak eskatu ahal
izango du komunitateko kide izatea. Komunitateko administratzaileak
onartu edo ukatu beharko du eskaera.
| Pribatua: administratzaile batek kudeatuko ditu komunitateko kide
diren erabiltzaileak. Pertsonek ezingo dute eskatu komunitateko kide
izatea.
z Aktiboa. Komunitatea aktibo badago, bertan lan egin eta nabigatu ahal
izango da.

32
Web-ataria
Komunitate bat sortzea

33
Web-ataria
Komunitateak kudeatzea

Komunitate batean mantentze-lanak gauzatzeko, kontrol-paneleko


“Komunitateak” aukeran sartuko gara. Pantaila horrek erakutsiko digu zer
komunitatetan sar daitekeen erabiltzailea. “Ekintzak” botoiaren bidez sar
gaitezke mantentze-lanetara.

Kontuan hartu behar da behin komunitate bat sortuta dagoenean,


komunitatearen izena aldatzen badugu ere, ez dela aldaketarik egingo
komunitatearekin lotutako URLan, hots, hasierako URLa mantenduko dela.

34
Web-ataria
Pertsonalizatzea: harremanetarako datuak

Kontrol-paneleko menuko “Konfigurazioa” aukeraren bidez, ikastetxearekin


harremanetan jartzeko datuak, atarietako orri-oinean ikusiko direnak,
pertsonalizatu daitezke, bai eta ikastetxearen irudiak ere.

35
Web-ataria
Pertsonalizatzea: harremanetarako datuak
Ikastetxeetako datuak pertsonalizatzeko, konfigurazio honetako zenbait sailetan
lan egingo dugu. Ikastetxeko atari edo intranet guztiek jasotzen dituzte honako
datu hauek:

z Orokorra. Honakoak jasotzen ditu atal honek:


| Ikastetxearen izena; atariko orrialdeetako oinean agertzen den
informazioa.
| Hasierako URLa; ikastetxearen logotipoan, atariko orrialde guztietan
goiburuko goiko ezkerraldean bistaratuko denean, klik egiten badugu,
URL horretara zuzenduko gaitu plataformak. Plataformako orrialde bat
izan beharko litzateke, eta izen berdina eman beharko litzaioke
komunitate guztietan.

z Posta elektronikoko helbidea. Hiru helbidera arte sar daitezke atal honetan,
eta atariko orri-oinetan bistaratuko dira horiek.

Helbide gehiago sartu nahi baditugu, “Erantsi” botoia sakatu behar dugu,
ikonoarekin adierazten dena.

36
Web-ataria
Pertsonalizatzea: harremanetarako datuak

Telefono-zenbakiak. “Telefono-zenbakiak” aukeraren bidez alda ditzakegu orri-


oinean harremanetarako gunean agertzen diren telefono-zenbakiak.

Nahi adina telefono-zenbaki sartu ahal izango ditugu pantaila horretan. Telefono
bat sartzeko botoia sakatu beharko dugu, eta ezabatzeko, berriz,
zakarrontziaren ikonoa sakatu. Telefono-zenbakien aurrean Telf: eta Faxa:
aurrizkiak edukiko dituzten telefono-motak (tokikoa eta faxa) soilik erabiltzea
gomendatzen da. Luzapen bat jartzen bada, parentesi-artean agertuko da hori.

37
Web-ataria
Pertsonalizatzea: harremanetarako datuak

Ikastetxeko posta elektronikoko helbidea. “Helbide gehigarriak” aukeran alda


daiteke orri-onean agertuko den harremanetarako e-maila. Harremanetarako
helbide bakar bat jartzea gomendatzen da.

Orain arte deskribatutako esparruetako bat eguneratzen badugu, klik egin behar
dugu "Gorde" botoian, egindako aldaketa erregistratu dadin, eta aldaketa behar
bezala egin dela adierazten duen baieztapen-mezua agertuko da berdez.

Izena, telefonoak eta helbidea aldatu ondoren, jarraian azaltzen den emaitza
ikusiko dugu orri-oinean.

“Konfigurazioa” saileko gainerako aukeretako eremuak aldatzen baditugu,


baliteke atariak behar bezala ez funtzionatzea.

38
Web-ataria
Pertsonalizatzea: logotipoa

Ikastetxearen logotipoa, goiburuko goiko ezkerraldean agertzen dena, aldatu


nahi badugu, kontrol-paneleko "Konfigurazioan" sartu beharko dugu; bertan,
Hainbat > Aurkezpen-lehentasunak sailean, logotipoa aldatu ahal izango dugu.

“Aldatu” aukeran klik egiten badugu, irudi bat aukeratzeko eta gora
kargatzeko leiho bat zabalduko zaigu. Behin irudia gora kargatu dugunean,
“Gorde" botoia sakatu behar dugu logotipoaren irudia aldatu nahi dugula
baieztatzeko.

39
Web-ataria
Pertsonalizatzea: logotipoa

Kontuan hartu behar dugu logotipoaren eta goiburuko irudiaren neurriaren


araberakoa izango dela goiburuaren neurria, eta horiek proportzionalak izan
behar dutela.

130 pixeleko altuera eta 136 pixeleko zabalera izango duen logotipo bat jartzea
gomendatzen da.

Beste alde batetik, oso garrantzitsua da “Komunitateetako administratzaileei


beren logotipoa erabiltzen utzi” aukera gaituta mantentzea, izan ere, komunitate
bakoitzean goiburuko irudia ezartzeko aukera emango digu horrek.

40
Web-ataria
Pertsonalizatzea: atari bakoitzeko goiburua

Goiburuko irudia pertsonalizatu egin daiteke komunitate bakoitzerako (atariak


edo intranetak). Aurreko datuak, berriz, instantzia bakoitzerako pertsonalizatu
daitezke, hau da, ikastetxeko komunitate guztiei aplikatzen zaizkie.

Goiburuko irudia aldatzeko, kontrol-paneleko menuko “Komunitateak" aukerara jo


behar dugu, “Ekintza” botoia sakatuko dugu, pertsonalizatu behar dugun
komunitatearen eskuinaldean agertzen dena, eta “Orrialdeak administratu”
aukera sakatuko dugu.

Zenbait fitxa dituen leiho berri bat irekiko da. “Logotipoa” fitxa aukeratu behar
dugu, eta, bertan, “Arakatu” botoia sakatuko dugu komunitatearen goiburuan
bistaratuko den irudia aukeratzeko. Orrialdetik irten baino lehenago, "Gorde”
botoia sakatu behar dugu ahaztu gabe.

41
Web-ataria
Pertsonalizatzea: atari bakoitzeko goiburua

Ikastetxe baten goiburuko irudia sortzerakoan, kontuan hartu behar dira honako gomendio
hauek:
z Ezkerreko aldetik erakutsiko da goiburua, eta logotipoaren azpian kokatzen da.
Goiburua ez da hasten logotipoa bukatzen den tokian.
z Kolore zuriz bukatu behar du goiburuak, eta degradatua erabiltzea gomendatzen
da. Irudiak betetzen ez duen atzeko planoa zuria izango da. Horrela, pantaila
zabalagoa bada, diseinua luzatu egin daiteke eskuinaldetik zuria gehituz.
z Ikastetxearen logotipoa gutxi gorabehera 13 pixel mugituko da ezkerreko aldetik
goiburuko irudiaren gainera, nabigatzailearen arabera.
Erabiltzaileentzako gidaliburuan zehazten da zer neurri gomendatzen den irudi
horrentzat.

42
Web-ataria
Orrialdeak kudeatzea
Bi modutan sar gaitezke atari bateko orrialdeen administraziora:
z Administrazio-menutik.
z Kontrol-paneletik, komunitateen ataletik.

Administrazio-menua Kontrol-panela

43
Web-ataria
Orrialdeak kudeatzea – Orrialdeak administratzea

Orrialdeen administraziotik, orrialdeak gehitu eta ezabatu egin daitezke, bai eta horien itxura
ezarri ere.
Zuhaitzeko edozein orrialdetan klik eginez gero, orrialde horren xehetasunak agertuko zaizkigu
eskuinaldean, eta horren konfigurazioa aldatu ahal izango dugu.
Honako aukera hauek ematen dizkigu orrialde baten edizioak:
z Orrialdea fitxa: oraingo orrialdearen edizio-xehetasunak erakutsiko dizkigu.
z Azpiatalak: oraingo atalaren barneko orrialdeak eransteko edo berrantolatzeko
aukera emango digu.
z Itxura: egungo orrialdea bistaratzeko modua aldatu ahal izango dugu; beste gai bat
edo kolore-eskema bat ezarri ahal izango diogu.

44
Web-ataria
Orrialdeak kudeatzea – Orrialdeak editatzea
Orrialdea fitxa
Honakoak aldatzeko aukera ematen du:
z Orrialdearen izena (atariko hizkuntza guztietan). Menu gisa agertzen da hori.
z Nabigatzailearen leihoan agertzen den izenburua (orrialdearen izena dago
lehenetsita). Izenburu egoki bat hautatzea gomendatzen da, bilatzaileetan
toki on bat izateko.
z Oraingo orrialdea ezkutukoa izango den erabakitzea (hau da, nabigazio-
menuetan agertuko den edo ez).
z URL semantikoa (orrialde horri atzipen azkarreko URL bat jartzeko aukera
ematen du nabigatzailetik sartzeko; "/hasiera"-rekin konfiguratuko da
hasierako orrialderako).
z Metadatuak eta orrialdeari erantsi nahi dizkiogun gainerako elementuak.
Gainera, badaude beste aukera batzuk ere, adibidez, lehendik existitzen den
orrialde bat, horren eduki-banaketa eta edukiak barne, sisteman kopiatzeko
aukera ematen duena.
Orrialde-motak konfiguratuko du orrialdearen jokaera. Hasiera batean, orrialde
guztiak portlet motakoak dira, hau da, edukiak edo zerbitzuak barne hartzen
dituzte. Baina badaude beste mota batzuk ere, adibidez: orrialderako esteka
(nabigatu behar den komunitateko orrialde bat aukeratu daiteke); edo URL (URL
bat aukera daiteke horra nabigatzeko, atarikoa izan edo ez).
45
Web-ataria
Orrialdeak kudeatzea – Orrialdeak editatzea

Orrialdea fitxa
Orrialde-motak konfiguratuko du orrialdearen jokaera. Hasiera batean, orrialde
guztiak portlet motakoak dira, hau da, edukiak edo zerbitzuak barne hartzen
dituzte. Baina badaude beste mota batzuk ere, adibidez: orrialderako esteka
(nabigatu behar den komunitateko orrialde bat aukeratu daiteke); edo URL (URL
bat aukera daiteke horra nabigatzeko, atarikoa izan edo ez).
Azpiatalak fitxa
Azpiatalen fitxak aukera ematen digu beste orrialde batzuk eransteko edo
orrialdeen ordena aldatzeko.

Itxura fitxa
Egungo orrialdearen gaia aldatzeko aukera ematen
du; estilo orokorraren gainean berridazten du (itxura
orokorra erabili BAI/EZ). Itxura fitxaren bidez aldatzen
da komunitate bateko orrialde guztien itxura orokorra.
Goialdean dago fitxa hori, Orrialdea eta
Esportatu/Inportatu fitxen artean.

46
Web-ataria
Orrialdeak kudeatzea - Atazak
Atazak:

zAtal berri bat sortzea

zAzpiatalak sortzea

zOrrialde bat aldatzea

zMenu-ordena aldatzea

zItxura aldatzea

47
Web-edukia
Kudeaketa
Puntu bakar batean kudeatzen da eduki bat, eta atariko zenbait puntutan
bistaratu daiteke, edo atari desberdinen artean partekatu. Horrela, aldatzen
bada, bistaratzen den toki guztietan aldatuko da.

Eduki bat ezabatzen bada orrialde batean, orrialdeko erreferentzia soilik


ezabatzen da, ez edukia bera. Eduki bat ezabatzeko, edukiak kudeatzeko
sailetik ezabatu behar da.

Beraz, kontuan hartu behar da web edukiak kudeatzea eta horiek ondoren
bistaratzea gauza desberdinak direla.

48
Web-edukia
Kudeaketa
Mantentze-lanak egiteko behar ditugun tresna guztiak eskaintzen dizkigu
plataformak kontrol-paneletik:
z Web-edukiak. Atarian argitaratuko den informazio-edukia (testua)
kudeatzeko aukera ematen digu.
z Irudi-galeria. Atariko edukietako irudiak eta galeria-formatuan erakutsi
behar den irudi-multzoa kudeatzeko aukera ematen du.
z Dokumentu-liburutegia. Atari batean argitaratu behar diren
dokumentuak kudeatzeko aukera ematen du. Plataformak
dokumentuak kudeatzeko sistema bat (Alfresco) badauka ere, osagai
hori gaituta utzi da Liferay-n, web-atari batean argitaratu behar diren
dokumentuak kudeatzeko bertan, bai eta normalean aldatu ohi ez diren
intraneteko dokumentuak ere.
Hori horrela, portlet/osagai jakin batzuk erabil ditzakegu atariko edukiak eta
orrialde-egitura aurkezteko.
Edukiak administratzeko sailera jotzeko, kontrol-panelean sartu behar dugu
Liferayko administrazio-menuaren bidez, eta, behin hor gaudenean, “Web–
edukia” aukera sakatuko dugu. Liferayko edukiak administratzeko saila irekiko
digu horrek.

49
Web-edukia
Kontzeptuak

50
Web-edukia
Kontzeptuak
Lau atal daude:
z Edukia: komunitate bateko edukiak kudeatzeko.

z Egiturak: eduki-tipologiak administratzeko. Ez dira egiturak sortu, ezabatu


edo aldatu behar.

z Txantiloiak: informazioa bistaratzeko moduak ezartzeko. Txantiloi


bakoitzak fitxategi bat dauka, Script edo programa bat duena, eta
horrek zehazten du eduki bat nola aurkeztuko den HTMLn.

z Feedak: atari bateko edukien RSS kanalak argitaratzeko aukera ematen


dute, eta, horrela, azkena argitaratutako edukietara sar gaitezke
errazago.

51
Web-edukia
Edukiak sortzea eta editatzea
Eduki berri bat sortzeko, “Web-edukia erantsi” botoiaren gainean klik egin behar
dugu, bilaketa-inprimakiaren azpian. Artikulu bat sortzean, inprimaki bat
agertuko zaigu berez, eremu jakin batzuk betetzeko eskatuko diguna.

Honako atal hauek dauzka


edizio-pantailak:
zGoiburua
zErdialdeko eremua
zAlboetako kutxak
zOina

52
Web-edukia
Edukiak sortzea eta editatzea

z Goiburua: artikuluaren barne-izena eta hizkuntza sartzeko aukera ematen digu.


z Erdialdeko eremua: eduki-motaren ezaugarriak erakusten ditu. Ez badugu datu-
egiturarik aukeratzen, artikuluaren testua zuzenean sartzen utziko digu atariak;
bestela, aukeratutako egiturarekin lotutako eremuak erakusten ditu. Eremu guztiek
dute bilaketa-check bat, eta, horri esker, zehaztu dezakegu ea eduki bera sartu
dugun hizkuntza guztietan, edo edukia desberdina sartu dugun hizkuntza
bakoitzerako.
z Informazio gehigarria: artikuluen alderdi funtzionalak jasotzen dituzte. Egiturak eta
txantiloiak aukera ditzakegu, artikuluaren egoera kudeatu, artikulu bat etiketatu...
z Oina: laburpeneko aukerak irekitzen baditugu, elementua deskribatzen lagunduko
diguten eremuak agertuko dira. Beherago agertuko zaizkigu gordetzeko aukerak.
Edukiaren bizi-zikloaren araberakoak izango dira eduki baten gainean gauza ditzakegun
ekintzak: Sortuta edo Berria => Onartuta => Amaituta. Artikulu batek onartuta egon
behar du argitaratua izan dadin.
Zentzu horretan, hiru aukera nabarmenduko ditugu:
z Gorde: egungo artikulua gordetzeko, eta zerrendara itzultzeko.
z Gorde eta jarraitu: egungo artikulua gordetzeko, eta hori editatzen jarraitzeko.
Askotan erabiltzen da aukera hori, adibidez, hizkuntzak gehitzeko edo editatzeko.
z Gorde eta onartu: “Gorde” aukeraren antzekoa, baina, gainera, onartu egiten da
artikulua argitaratu dadin.

53
Web-edukia
Egitura eta txantiloi bat aukeratzea
Eduki bat sortu behar duzunean, horrek zer egitura edukiko duen erabaki behar duzu. Egitura
bat aukeratzeko botoian klik egiten badugu, erabilgarri dauden egiturak agertuko dira leiho
batean. Behin egitura bat aukeratutakoan (adibidez, albistea), artikuluaren edizioari
dagozkion esparruak eguneratuko dira. Txantiloi lehenetsi bat lotzeko aukera ere emango
digu.
Horrekin lotutako txantiloi lehenetsia garrantzitsua da, izan ere, hori erabiliko da zenbait
portletetan orrialdeetako edukia adierazteko.

54
Web-edukia
Hizkuntza - Lokalizazioa

Artikulu bat editatzean, hizkuntza hautatzeko aukerak agertzen dira goiburuan. Artikulu bat
sortzen dugunean, eta datuak sartzen ditugunean, nabigatzeko erabili dugun hizkuntzari
dagokiona betetzen ari gara berez. Behin hori gordetakoan, hizkuntza hautatzeko aukerak
gaituko dira artikuluan.

Berez, artikulu bat editatzen hasten garenean, nabigatzeko erabili dugun hizkuntzan hasiko
gara editatzen. Artikulua editatu baino lehenago, egiaztatu behar dugu hizkuntza egokia
ari garela editatzen.

Artikulua beste hizkuntza batean editatzeko, egungo artikuluan egindako aldaketak gorde
behar ditugu lehenengo (gorde eta jarraitu), eta, ondoren, hizkuntza aukeratu hautatzeko
aukeran. Berez, ez badugu hizkuntza hori aurrez sartu, berezko hizkuntzari dagozkion datuak
agertuko dira, eta hizkuntza berrira editatuko dira; bestela, aukeratutako artikuluarentzat
lehendik dauden datuak kargatuko dira.

Garrantzitsua da honako alderdi hauek gogoan hartzea:


zGorde egin behar dugu beste hizkuntza batera aldatu baino lehen.
zBehin gorde eta jarraitu egin dugunean, ez dugu lehenetsitako hizkuntzan jarraituko;
aitzitik, nabigatzeko erabili dugun hizkuntza kargatuko da.
zHizkuntza egokia editatu dugula egiaztatu behar dugu.

55
Web-edukia
Atazak
z Eduki berriak sortzea

z Irudiak eranstea eta dokumentuak lotzea.

z Egoerak aldatzea

z Informazioa bilatzea eta aldatzea.

56
Webeko eraikuntzak
Portletak erabiltzea

Behin orrialdea sortu dugunean, eta orrialdeari itxura bat jarri diogunean, orrialde horretan
edukiak jartzea soilik falta da.

Horretarako, xede orrialdera nabigatu behar dugu, eta Liferayren administrazio-menuan


portletak eransteko aukera hautatu.

Portleta orrialdearen atal bat da, atarian zenbait zerbitzu eransteko aukera ematen duena,
hala nola, nabigazio-menuak, edukiak edo lankidetzako beste tresna batzuk.

Portletak horien funtzioaren arabera taldekatzen dira. Gainera, plataformak bilatzaile txiki
bat ere eskaintzen digu, portlet bat arinago bilatu ahal izateko horren izenaren arabera.

Behin portleta aurkitu dugunean, hautatu egin behar dugu, eta orrialdean jarri nahi dugun
tokira arrastatu.

Portlet bat eransten badugu orrialde batean, orrialdeko sailetan zehar mugi dezakegu hori.
Hori mugitzeko, klik egin behar dugu izenaren gainean, eta nahi dugun tokira arrastatu. Behin
kokatu ditugunean, portlet batzuk konfiguratu egin behar dira behar bezala funtziona
dezaten.

57
Weba eraikitzea
Portletak (I)

Bi ataletan aurki ditzakegu informazio edo edukiak argitaratzeko erabiliko ditugun portletak:
edukien kudeaketako eta hezkuntza-edukien ataletan.

Edukien kudeaketa

1. Ogi-apurren bidea: oraingo orrialdea atarian non kokatzen den adierazten du. Web-atari
edo intranet bateko orrialde guztietan agertzea gomendatzen da.
2. Web-mapa: atariko atal nagusiak aurkezten ditu.
3. Nabigatzea: atariko oraingo orrialdearen azpiatalak jasotzen dituen menu bat erakusteko
aukera ematen du.
4.Web-edukien ikustailea: orrialde batean eduki bat sartzeko aukera ematen du. Horrelako
portlet bat baino gehiago jarri ahal izango ditugu orrialde berean.

58
Weba eraikitzea
Portletak (I) – Ogi-apurren bidea eta nabigazioa portleta

zOgi-apurren bidearen portleta


Atal nagusitik oraingo orrialdera bitarteko ogi-apurren bidea erakusten du portlet honek.

zNabigazioko portleta
Nabigazioko portletaren bidez, atariko orrialdeen ezkerraldeko zutabean aurkitzen ditugun
ohiko azpimenuak eraiki ditzakegu.

Orain portleta konfiguratu behar dugu. Hiru puntuen gainean klik egiten badugu, portleta
konfiguratzeko menua agertuko zaigu.

Liferayko portlet guztiek dituzte konfigurazio-menuko


aukera hauek.

59
Weba eraikitzea
Portletak (I) – Nabigazioko portleta
Aurkezpen-estilo bat zehazteko aukera emango digu konfigurazio-pantailak. Lehenetsitako
sei aukera eskainiko dizkigu; halere, aukera pertsonalizatua erabiltzea gomendatzen dugu,
horrela errazagoa izango baita nahi duguna egitea. Portletaren aurrebista bat egongo da
aurkezpen-estiloaren gainean behin "Gorde" aukera sakatu dugunean. Irudian ikus
ditzakegun aukerak gomendatzen ditugu.

Gomendatutako aukerekin, honela bistaratuko


litzateke:

60
Weba eraikitzea
Portletak (I) – Web-edukiak bistaratzeko portleta

Web-edukien ikustaileak, izenak adierazten duen eran, aukera ematen du eduki-kudeaketako


edukiak argitaratzeko atariko orrialdeetan. Portlet hori eransten badiogu orrialde bati, hasiera
batean hutsik egongo da, eta, beraz, ez du ezer ere argitaratuko. Bi aukera emango dizkigu
portletak, honako bi irudi hauek hain zuzen ere: aukera-gurpila, eta + batuketa ikurra daukan
dokumentua.

zNola aukeratzen den eduki-ikustaile batean


aurkeztu nahi dugun edukia.
Portletaren amaierako gurpilean klik eginez gero,
erakutsi nahi dugun edukia aukeratzeko pantaila
batean sartuko gara.

Lehen kontrol-panelean ikusi dugun eduki-bilatzailea agertuko zaigu pantaila honetan,


aukera ditzakegun edukien zerrendarekin batera.

61
Weba eraikitzea
Portletak (I) – Web-edukien ikustailearen portleta

62
Weba eraikitzea
Portletak (I) – Web-edukien ikustailearen portleta

Eduki bat aukeratzean, bi aukera gehigarri agertuko zaizkigu orain: web-edukia editatu, eta
web-edukia erakusteko erabilitako txantiloia editatu. Bigarren aukera hori ez erabiltzea
gomendatzen da; izan ere, txantiloi hori erabiltzen duten eduki guztiei eragingo die.

z Nola eransten den eduki bat eduki-ikustailearen bidez.

Klik egiten badugu (+) bat duen dokumentuaren gainean, eduki bat erantsi ahal izango
dugu eduki-kudeatzailean. Eduki-administratzailean web-eduki bat eransterakoan egiten
genuenaren antzeko ekintza bat da hori; emaitza bera lortuko dugu.

63
Weba eraikitzea
Portletak (I) – Web-edukien ikustailearen portleta

Eduki bat sortzean, gorde egiten badugu, eta ez badugun onartzen, eduki-ikustaileak ez du
ezer ere erakutsiko, sortutako edukia ez delako onartua izan.

64
Weba eraikitzea
Portletak (I) – Web-edukien ikustailearen portleta

z Nola editatzen den eduki bat eduki-ikustailearen bidez

Ikustaile baten bidez bistaratutako eduki bat ikustailetik bertatik editatu daiteke zuzenean.
Horretarako, arkatz bat daukan dokumentuaren gainean egin behar dugu klik (lehenengo
aukera da). Web-edukiak editatzeko pantailara joango gara horrela. Artikulu bat
editatzerakoan kontrol-panelean web-edukiak administratzeko agertzen den pantaila bera
da.

z Nola kentzen den edukia eduki-ikustaile batetik


Ezin da horrelakorik egin. Ikustailea kendu behar da orrialdetik, eta beste bat jarri.
Edukia aldatu nahi badugu, berriz, beste eduki bat aukeratu ahal izango dugu edukiak
aukeratzeko atalaren bidez.

65
Weba eraikitzea
Portletak (I) – Web-maparen portleta
Web-maparen orrialdean soilik erabiltzen da web-maparen portleta, eta goiburutik hel
gaitezke orrialde horretara. Atariko orrialdeen zuhaitza erakusten du portlet horrek. Zuhaitz
hori konfiguratu egin dezakegu; horretarako, adierazi behar dugu zer orrialdetatik abiatzen
garen, eta zer mailatara arte bistaratu behar diren orrialdeak. Irudian ikus daitekeen
adibidean, ez da erroko orrialderik aukeratu, eta bi sakontasun-maila bistaratzen dira. Web-
mapa erakusten du irudiak, konfigurazio horri jarraiki.

66
Weba eraikitzea
Portletak (I) – Web-maparen portleta

67
Weba eraikitzea
Portletak (II)

Honako portlet hauek aurkituko ditugu "Hezkuntza-edukiak” atalean:


1.- Ekitaldi-agenda: agenda erakusten du portlet honek.
2.- Edukien xehetasuna: eduki-zerrendarekin batera, zerrendatik nabiga daitezkeen
edukiak aurkezten ditu portlet honek.
3.- Eduki-zerrenda: eduki-zerrenda bat sortzeko aukera ematen du portlet honek.

Portletak nola erabiltzen diren azalduko dugu jarraian.

68
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Eduki-zerrenda

Edukiaren portletaren xedea da Liferayko edukiak erakustea zerrendaren portletaren bidez


heltzen diren parametroak kontuan hartuta.
Edukiaren xehetasunaren portletarekin batera funtzionatzen du portlet honek. Zerrendako
elementu bat hautatzean, konfigurazioan ezarritakoari jarraiki, edukiaren xehetasunaren
portleta barne hartzen duen orrialde batera nabigatuko dugu. Portlet horrek erakutsiko digu
aukeratutako edukia jarritako konfigurazioari jarraiki. Edukiaren xehetasunaren portletak ezin
du bere kasa funtzionatu.
Zerrendaren portlet bat sartzen badugu lehen aldiz Liferayko orrialde batean, portletaren
lehentasunak oraindik ezarri gabe daudela adieraziko digu horrek (ikus irudia).

Nola konfiguratzen den zerrenda bat


Portletak konfiguratzeko bi metodo eskaintzen ditu Liferayk. Aukera horietara heltzeko, klik
egin behar dugu portletaren gaineko izenburu-barran agertzen diren hiru puntuetan.
Honako hauek dira bi aukerak: “Konfigurazioa” eta “Lehentasunak”. Portlet batzuek ez
dituzte bi aukerak eskaintzen. Adibidez, nabigazioko portletak, lehen ikusi dugunak,
“Konfigurazioa” aukera soilik eskaintzen du.

69
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Eduki-zerrenda

Honako logika honi jarraitzen diote bi aukera horiek:


z Konfigurazioa: atariari dagozkion elementu espezifikoak konfiguratzeko aukera ematen
du.
z Lehentasunak: portletaren funtzionamendua erabiltzaileak zehaztutako bistaratze-
lehentasunetara egokitzeko aukera ematen du.
Eduki-zerrendaren portletak “Lehentasunak” aukera erabiltzen du. Irudian ikus daiteke
lehentasunetara lehen aldiz sartzean agertzen den pantaila.

70
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Eduki-zerrenda
Portleta konfiguratzeko, edukiak zer komunitatetatik eskuratu nahi ditugun adierazi behar dugu
lehenik. Behin komunitatea hautatutakoan, komunitate horren egitura aukeratzen utziko digu,
eta horrekin lotuko dugu zerrenda.
Adibidez, albiste-zerrenda bat sortu nahi badugu, albiste-egitura aukeratuko dugu (ikus irudia).
Proiektu-zerrenda bat sortu nahi badugu, proiektu-egitura aukeratuko dugu.

71
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Eduki-zerrenda

Jarraian, egitura bat aukeratutakoan, erabilgarri dauden txantiloiak kargatuko dira hiru
goitibehera-zerrendatan: “Txantiloi nagusia”, “Bigarren mailako txantiloia” eta
“Edukiarentzako txantiloia”. Edukiak bistaratzeko modua gidatzen duten "patroiak" dira
Liferayko txantiloiak. Beraz, portlet honek txantiloiak erabiltzen ditu edukiak modu
desberdinetan erakusteko.

72
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Eduki-zerrenda

Lehenengo edukia erakusteko erabiltzen da “txantiloi nagusia” goitibehera-zerrendan


aukeratutako txantiloia. Lehenengo edukia bereizi egin ohi da gainerakoengandik; izan
ere, lehenengoa nabarmendu nahi izaten da normalean, eta horren xehetasun gehiago
erakusten dira. “Bigarren mailako txantiloia", beraz, zerrendako gainerako edukiak
erakusteko erabiliko da.

Behin zerrendako albiste bat aukeratutakoan, xehetasun handiagoz erakutsiko da edukia


azkeneko txantiloiaren bidez, hau da, “Edukiarentzako txantiloiaren” bidez. Txantiloi horrek
ez dio zuzenean eragiten portlet honi. Edukiaren portletari eragiten dio, bigarren portlet
horretako edukiak nola erakutsiko diren zehazten baitu.

Irudian ikusten da nola konfiguratu behar den zerrenda albiste-zerrenda bat osatzeko.
Zerrenda horretan, lehenengo albistea nabarmenduta dago, eta gainerakoak lerro gisa
erakusten dira.

Hurrengo bi goitibehera-zerrenden bidez adieraziko dugu edukietan orrialde-zenbakia


jartzea nahi dugun edo ez, eta zenbat eduki erakutsiko diren orrialde bakoitzean.
Adibidean, ez dugu orrialde-zenbakirik jarri zerrendan, eta lehenengo bost albisteak soilik
erakutsiko dira.

Datuak nola ordenatu nahi ditugun adieraziko dugu hurrengo bi eremuetan. Argitaratu
zireneko dataren, aldatu zireneko dataren eta abarren arabera ordenatu ahal izango
ditugu, behetik gora edo goitik behera. Normalean, argitaratu zireneko dataren arabera
(atarian argitaratu badira) eta goitik behera (berrienak lehenengo) ordenatu ohi dira.

73
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Eduki-zerrenda

Edukiei zer iragazki aplikatuko dizkiegun ere adierazi behar dugu. Hau da, ez dira albiste
guztiak argitaratuko, irizpide jakin bat betetzen dutenak bakarrik baizik. Bi eremuren bidez
ezartzen da irizpide hori: “Mota” eta “Etiketak”.

“Mota” goitibehera-zerrenda erabiltzen da mota jakin bateko edukiak iragazteko.


Normalean, “Orokorra” motarekin sortzen dira edukiak, baina edukiak bereiz ditzakegu
mota desberdinak erabiliz.

Artikuluekin asoziatutako etiketak sartzeko aukera ematen digu “Etiketak” eremuak.


Zerrendan jasoko dira etiketa horietako bat asoziatuta duten artikuluak.

"Mota” iragazkia erabiltzea gomendatzen da, eraginkorragoa delako. Halere, erabilera


gehiagotarako balio dute etiketek, eta zerrenda-irtenbide konplexuagoak erabiltzeko
aukera ematen dute.

Azkenik, “URL” eremuan, eduki-xehetasunaren portleta barne hartzen duen orrialdearen


URL semantikoa (Liferayren Friendly URL) zehaztuko da. Portlet hori erabiliko da edukiak
erakusteko, eta “Edukiarentzako txantiloia” eremuan zehaztutako txantiloia aplikatuko da.

Behin konfigurazioko parametroak ezarritakoan, lehentasunak biltegiratu behar dira datu-


basean; horretarako, “GORDE” botoia sakatu behar da. Edonola ere, botoia sakatu
ostean, portletak jakinaraziko digu ea behar bezala gorde diren lehentasunak.

74
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Eduki-zerrenda

Ez badugu eremuetako bat aukeratu, akats-ohar bat erakutsiko digu zer informazio falta den
adierazteko.

Behin zerrenda konfiguratu dugunean, irudiak azaltzen digu nola bistaratuko den
zerrenda normalean.

75
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Eduki-zerrenda
Azkenik, edukien izenburuan klik egiten badugu, lotutako orrialdera birbideratuko da
nabigazioa, eta eduki-xehetasunaren portlet bat egon beharko litzateke hor. Xehetasun
handiagoz erakutsiko du edukia eduki-xehetasunaren portlet horrek. Horrek garrantzi handia
dauka; izan ere, orrialdea ez bada existitzen, akats bat dagoela jakinaraziko digu atariak “ez
da baliabidea aurkitu” mezuaren bidez. Bestalde, orrialdea existitzen bada, baina ez badauka
eduki-xehetasunaren portletik, orrialde horretako edukiak soilik bistaratuko dira, eta ez
erabiltzaileak espero dituenak (aukeratutako edukiaren xehetasuna).

76
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Eduki-xehetasuna
Edukiaren portletaren xedea da Liferayko edukiak erakustea zerrendaren portletaren bidez
heltzen diren parametroak kontuan hartuta.

Inola ere ez dugu zuzenean sartu behar portlet honetara edo hori barne hartzen duen
orrialdera. Eduki bakar bat erakusteko diseinatuta dago portlet hau; eduki horren
identifikatzailea jasoko du parametro gisa, hori formateatzeko erabili nahi den txantiloiaren
identifikatzailearekin batera. Irudian ikus daiteke orrialdera erantsi berri den portlet bat, eta,
beraz, parametrorik jaso ez duena.

Portlet hori erabiltzeko, eduki-zerrendaren portletaren edo bilaketako portletaren bidez


heldu behar genuke horra; izan ere, edukiaren portletarekin elkarreragiteko prestatuta
daude bi horiek. Albiste-zerrendatik nabigatutako albiste bat erakusten du irudiak.

77
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Eduki-xehetasuna

78
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Eduki-xehetasuna
Zerrendaren portleta barne hartzen duen orrialdearen mendeko xehetasun-orrialde batean
jarri ohi da edukiaren portleta. Xehetasun-orrialde hori, bere aldetik, ezkutatuta egon ohi da,
nabigazio-menuetan ager ez dadin, eta soilik zerrendatik sar gaitezke horra zuzenean. Horrela,
zerrenda-xehetasun efektu bat lortuko dugu, atariko ogi-apurren bideetan ikusiko dena.

Portlet horrek behar bezala funtziona dezan, eduki-zerrenda konfiguratu behar da portleta
barne hartzen duen orrialdera zuzen gaitzan jarritako URLak. Horretarako, garrantzitsu da,
baita ere, edukiaren portleta jarriko den orrialdearen URL semantikoa ezartzea.

79
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Ekitaldi-agendaren portleta
Agendaren portletaren bidez, Liferayko edukiak lotu ditzakegu ekitaldiekin modu errazean.
Eduki edo artikulu bat Liferay ekitaldi batekin lotzeko, artikuluaren identifikatzailea idatzi behar
da ekitaldiaren deskribapenean.

Bi tokitan bistaratzen da eduki baten identifikatzailea: alde batetik, lehenengo zutabean


aipatutako taulan, eta, beste alde batetik, artikulua editatzean, artikuluaren izenaren gainean,
goiko aldean.

80
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Ekitaldi-agendaren portleta

81
Weba eraikitzea
Portletak (II) – Ekitaldi-agendaren portleta
Agendako ekitaldi bat eduki-kudeatzaileko artikulu batekin lotzeko (adibidez, 2EKITALDIA),
nahikoa da gertaeraren deskribapena artikuluaren IDrekin hastea.

82
Weba eraikitzea
Layoutak
Orrialde bateko eduki-saileko barne-egitura guk konfigura dezakegu (portlet moduko
orrialdeetarako). Orrialde-txantiloi deitzen zaio barne-egitura horri.
Atariko orrialde batekin lotutako orrialde-txantiloi bat aldatzeko, xede orrialdera nabigatu
behar dugu, eta “orrialde-txantiloia” aukera hautatu administrazio-menuan. Horrela, leiho
bat zabalduko da, orrialdearentzat egitura bat aukeratzen utziko diguna.

83
Weba eraikitzea
Atazak

Atazak:

z Ogi-apurren bidearen, nabigazioaren eta eduki-ikustailearen portleta eranstea.


z Aurrez sortutako eduki bat aukeratzea, eta eduki-ikustailearen portletean sartzea.
z Eduki bat editatzea Web-edukiak ikusteko portletaren bidez.
z Orrialdearen layouta aldatzea.
z Ogi-apurren bidea, nabigazioa eta zerrenda jartzea beste orrialde batean. Xehetasuneko
orrialde ezkutuarekin lotzea.

84
Dokumentuen kudeaketa
Alfresco

Dokumentu-kudeatzailearen bidez, puntu bakar batean partekatu eta


biltegiratu ahal izango da ikastetxeetako dokumentazioa, bai eta sailak
edo sailarekin lotutako erakundeek ikastetxeekin partekatu nahi duten
dokumentazioa ere.

Windows esploradoreko karpeta baten antzekoa da lan-espazio bat;


nahi duen direktorio-egitura sortu ahal izango du arduradunak bertan.

Honako modu hauetan erabili ahal izango dugu dokumentu-


kudeatzailea:
z Windows esploradorearen bidez. Horrela, ikastetxeko eta/edo
saileko informazioa kontsultatu eta eguneratu ahal izango dugu
modu errazean eta bizkorrean.
z Intranetaren bidez; horrela, dokumentuak ikusi ahal izango ditugu
Liferayk kudeatutako orrialdeen bidez.

85
Dokumentuak kudeatzea — Alfresco
Windows arakatzailea
XP sistema eragilea: morroiaren bidez, sareko gune bat erantsi
dezakegu, eta bertan adieraziko dugu gure dokumentu-gordailura
sartzeko aukera emango digun URLa.

86
Dokumentuak kudeatzea — Alfresco
Windows arakatzailea

WebDAV-en bidezko konexio-softwarea (adibidez, NetDrive). Modu


errazean erabili ahal izango dugu gordailua, sare-unitate bat izango
bailitzan.

https://alfresco.test.hezkuntza.net/alfresco/webdav/

87
Dokumentuak kudeatzea - Alfresco
Kontsultarako portleta

Dokumentu-kudeatzailea bistaratzeko, dokumentu-zerrendaren portleta


erabili behar dugu.

Portlet horren bidez, bistaratu nahi dugun informazio iragaziko dugu


konfigurazioko “Lehentasunak” aukeraren bidez.

88
Portlet espezifikoak
Nire taldeak eta komunitateak

Identifikatutako erabiltzaile garen heinean, komunitate batera baino


gehiagotara sartu ahal izango dugu; lan-taldeak edo intranet
korporatiboak dira horiek.

Bi portlet horiek honako aplikazio hauetan sartzeko aukera ematen dute.

Komunitate bat taldetzat jotzen dugula adierazteko, “taldea” hitza jarri


behar dugu komunitatea deskribatzeko eremuan.

89
Portlet espezifikoak
Ikastetxeko eta saileko nire aplikazioak

Erabiltzaile gisa identifikatzen bagara, eguneroko lana erraztuko duten


kudeaketa-aplikazioetara sartu ahal izango gara.

Bi portlet horiek aplikazioetan sartzeko aukera ematen dute, eta honako


hauek bereizten dituzte: ikastetxeko apoikazioak eta saileko aplikazioak.

90
Portlet espezifikoak
Iragarki-taula

Iragarki-taularen portleten bidez, plataformako erabiltzaileek


“erosi/saldu/alokatu nahi dut” motako iragarkiak argitaratu ahal izango
dituzte.

Xedea da ikastetxeetako erabiltzaileek plataforma erabiltzea sustatzea


tresna horien bidez.

Bi erabilera nagusi ditu:


z Webean kudeatzea eta bistaratzea:
| Azkeneko iragarkiak.
| Iragarki-bilatzailea.
z Iragarkiak administratzea.

91
Portlet espezifikoak
Azken iragarkiak

Azkeneko iragarkien portletaren bidez, sisteman egiten diren eguneratze


guztien berri emango diegu erabiltzaileei.

Zenbat iragarki bistaratu nahi ditugun erabaki ahal izango dugu, bai eta
gainerako informazioa zer orrialdetan ikusiko den ere (iragarki-taularen
orrialde bat ezkutuan mantentzea gomendatzen da, edo Nire Guneko
orrialdean egitea).

92
Portlet espezifikoak
Iragarki-bilatzailea

Iragarki-bilatzailearen bidez, komunitatean argitaratu diren iragarkiak


aurkitu ahal izango ditugu.

Hona hemen beste portlet interesgarri batzuk: iragarkien alta eta nire
iragarkiak.

93
Portlet espezifikoak
Iragarki-administratzailea

Iragarkiak administratzeko portletaren bidez kontrola daiteke zer iragarki


argitaratuko edo desargitaratuko diren, zenbat denboraz egongo diren
indarrean, eta nork moderatuko dituen.

94
Inprimakien eta eskabideen kudeaketa

Web-inprimaki sinpleak sortu ahal izango ditugu intranetean/Web-


atarian argitaratzeko.

Inprimaki horiek sortu ditugu ikastaroetan/jardunaldietan izena


emateko, harremanetarako, iradokizunak egiteko, inkestak egiteko eta
abar, kudeaketa automatizatu bat egin beharrik gabe.

Honako funtzio hauek egin ahal izango dira, erabiltzailearen profilaren


arabera:
z Inprimakiak kudeatu.
z Inprimakien bidez jasotako eskabideak kudeatu.

95
Inprimakien eta eskabideen kudeaketa
Inprimakiak

“Inprimakien kudeaketa” aukeraren bidez, kudeaketako oinarrizko


funtzioak egiteko aukera izango dugu: bilatu, sortu, aldatu eta
ezabatu.

Hiru motatakoak izango dira inprimakiak, eta, horren arabera, mota


bateko edo besteko erabiltzaileek bete ahal izango dituzte
inprimakiak atariaren/intranetaren bidez:
z Publikoak.
z Pribatuak.
z Pribatu anonimoak.

Bi motatako informazioz osatzen da inprimaki bat:


z Informazio orokorra.
z Inprimakia osatzen duten eremuetako informazioa.

96
Inprimakien eta eskabideen kudeaketa
Inprimakiak

Inprimakiaren eremua

97
Inprimakien eta eskabideen kudeaketa
Inprimakiak – Informazio orokorra

98
Inprimakien eta eskabideen kudeaketa
Inprimakiak – Informazio orokorra

99
Inprimakien eta eskabideen kudeaketa
Eskabideak
Inprimaki horien bidez jasotzen dugun informaziora sartzeko. Pertsona-
talde desberdinen esku utz daiteke eskabideak kudeatzeko ardura.

100
Inprimakien eta eskabideen kudeaketa
Eskabideak
Egin behar diren funtzioak:
z Jasotako eskabide bat kontsultatzea. Datuak aldatzeko
aukerarik gabe.

z Eskabidea kudeatzea, horren eskabideak aldatzea eta oharrak


gehitzea.

z Excel formatuan behera kargatzea informazioa.

101
Erabiltzaileak eta profilak kudeatzea

Plataformako erabiltzaileen eta profilen sistema XLNetsekin integratuta


dago irakasleei eta AZLei dagokienez. Ikasleentzat, berriz, kudeaketa
akademikoko integrazio bat dago.

Erabiltzaileen kontuak soilik kargatuko dira. Plataforma honetan emango


zaizkie baimenak kontu horiei. Ikastetxe bakoitzeko sistema-
administratzaileak gauzatu behar du kudeaketa hori:
z Kontrol-panela >> Erabiltzaileak.
z Kontrol-panela >> Rolak.

102
Erabiltzaileak eta profilak kudeatzea

Rol-motak: komunitatea eta normala.

Rol-motek zehazten dute zer esparrutan aplikatuko den rol horren


segurtasuna/ikuspena. Hau da:
z Komunitate-motako rol bat komunitate bateko erabiltzaile bati
profilak aplikatzeko erabiltzen da, beste komunitate batekoa ez
denean. Adibidez: Administratzailea_Estekak.

z Mota normaleko rol bat erabiltzaile bati profilak aplikatzeko


erabiltzen da, komunitatea kontuan hartu gabe. Adibidez:
Helbidea.

103
Erabiltzaileak eta profilak kudeatzea

Ataza:
z Komunitate / ikastaro berri bat sortzea. Orrialde pribatuak:
z Hasiera
z 1. orrialdea
| 1. ikastaroaren deskribapena
| 2. ikastaroaren deskribapena
z 2. orrialdea
z Helbidea
| Dokumentazio orokorra
| Ordutegiak
z Estekak administratzea

z Oinarrizko gaia aplikatzea

104
Erabiltzaileak eta profilak kudeatzea

Ataza:
z Bi rol sortzea:
| Admin_Esteka: <komunitatea>
| Helbidea: <ataria>

z Bi erabiltzaile sortzea.

z Orrialdeetara sartzeko aukerak pertsonalizatzea.

105
Erabiltzaileak eta profilak kudeatzea

Honako orrialde-egitura hau edukitzea gomendatzen da:

z Plataformaren administrazioa. Administratzailea soilik sartu ahal


izango da. Orrialde horren azpian:
| Aplikazioetarako estekak, ikastetxeko aplikazioen portletarekin.
| Foroak, foroen portletarekin (komunitateak halakorik badago
soilik).
| Taula, administrazioko portletarekin.

106

You might also like