You are on page 1of 1

AXERKO

Bazen behin, Axerko izeneko mutiko ttiki-ttiki bat. Axerko, bere amarekin
bizi zen baserri handi-handi batean.

Egun batean, amatxok, baratzetik aza handi bat ekartzeko eskatu zion
Axerkori. Han joan zen Axerko baratzera azaren bila. Aza guztien artean
ederrena aukeratzen ari zela, behi bat agertu zen; behi handi-handi bat.

Axerko, ikaratuta, azaren atzean ezkutatu zen. Behia, poliki-poliki, mantso-


mantso, gerturatzen hasi zitzaion eta….. aaaaaaaauuuuuuun!!!! Aza jan egin
zuen, Axerko eta guzti!

Bitartean, amatxo, sukaldean, kezkatzen hasia zen; Axerko agertzen ez


zenez, baratzera joan zen haren bila. Han ikusten ez eta deika hasi zitzaion:

- Aaaaaaxeeeeerkoooooo!!! Nooooooon zauuuuuuuudeeeeeeee!!


- Hemen, behiaren tripan- erantzun zion Axerkok.
- Eta, noiz aterako zara, ba?- galdetu zion amatxok.
- Ba, behiak, ttur ttur ttur egiten duenean- erantzun zion Axerkok.

Amatxok, orduan, aulki bat hartu zuen, eta behiaren aldamenean eseri
zen, behiak ttur ttur ttur noiz egingo zain.

Halako batean, egin zuen ba behiak ttur ttur ttur, eta hantxe atera zen
Axerko zikin-zikina kakaz zipriztinduta.

Amatxok Axerko besoetan hartu eta dutxan sartu zuen. Ongi-ongi garbitu,
lehortu, pijama jantzi eta “usain goxoa” bota zion.

Afaldu ondoren, lotara joan zen Axerko bere amatxorekin.

Eta horrela bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila
Lezoko plazan.

Egileak: Izaro Susperregi eta Danel Zendoia

You might also like