You are on page 1of 2

PANPINA DENDA

Berekoia zen oso erregearen alaba. Ikusten zuen guztia nahi izaten zuen eta inoiz ez zuen nahikoa izaten. Gela jostailuz beteta zuen: egurrezko zaldiak, txotxongiloak, oihalezko panpinak Bururatu zitekeen edozein jostailu gela hartan zegoen. Jostailu denda zirudien! Nahi zuen guztia izan arren, beti haserre zegoen Miren izeneko neskato hura. Egun batean, herrian paseatzen zebilela bi emakume entzun zituen hizketan ari zirela. Inoiz ikusi dudan panpina dendarik politena da. Zoragarriak dira bertan dauden panpina guztiak- zioen batek. Benetan! besteak.

Bi emakumeak hain murgildurik zeuden euren kontuetan, ez ziren ohartu ere egin Miren beraien ondoan zegoela. Non dago denda hori? galdetu zien Mirenek lotsagabe xamar.

Bi emakumeak berehala konturatu ziren nor zen neska hura eta burua makurturik geratu ziren biak. Galdera bat egin dizuet! Non dago panpina denda hori? galdetu zien berriro, oraingoan haserreturik. Ba, Mundanian dago! erantzun zion emakumeetako batek. Mundania? Non dago leku hori? Zure aitaren erresuman dagoen herri txiki bat da! esan zion emakumeak oraindik burumakur.

Mirenek buelta erdia eman eta, hitz bakar bat ere esan gabe, handik alde egin zuen. Jauregira iritsi zenean, zuzenean aitaren gelara joan zen. Atea ireki eta Aita, Mundaniara joan nahi dut! Arratsalde on Miren! Zer da oraingoan nahi duzuna? Mundanian dagoen panpina dendara joan nahi dut! Panpina bat erosi nahi dut!

Mirenek aitari bi emakumeei entzundakoa kontatu zion. Hurrengo goizean Mundania aldera abiatu ziren. Bertara iritsi zirenean, panpina dendara joan ziren zuzenean. Denda zahar bat zen, baina emakumeak esandakoa egia zen. Mirenek ez zituen inoiz

hain panpina politak ikusi. Denak gustatzen zitzaizkion eta ezinezkoa egiten zitzaion bakar bat aukeratzea. Denak nahi ditut aita! Oso politak dira guztiak! Ez Miren, bat aukeratu behar duzu. Hori ezinezkoa da, nik denak nahi ditut! Ba ez dizut bakar bat erosiko! Ni banoa!

Miren harriturik geratu zen , aita horrela ikusten zuen lehen aldia zen. Halako batean, neskatxa bat ikusi zuen mostradore atzean ezkutatuta. Nor zara zu? Zertan ari zara hor? galdetu zion Mirenek. Ni Maider naiz, dendariaren alaba! Amari laguntzen diot dendako lanetan! Zu lanean? Bai, amari laguntzen diot, lan gehiegi da berarentzat bakarrik! Eta ez al duzu inoiz jolasten? Bai, lana bukatutakoan kalera irteten naiz jolastera. Non dituzu zure jostailuak? Erakutsiko dizkidazu?

Maiderrek kutxa txiki bat atera zuen mostradore atzetik eta Mireni munduko altxorrik handiena balitz bezala erakutsi zion. Mirenek ireki zuenean, barruan zeuden soka zahar eta oihalezko panpina txikiari begira geratu zen. Hauek al dira zure jostailuak? Bai! erantzun zion Maiderrek ahoan irribarre zabal bat zuela. Benetan ez duzula besterik? Ez, baina ez dut gehiago behar gainera! Nire sokarekin eta panpinarekin bakarrik nahiz lagunekin jolasteko aukera dut.

Miren pentsakor geratu zen. Buelta erdia eman eta dendatik irten zen. Jauregira bueltatu zirenean, Miren zuzenean bere gelara sartu zen. Kutxa bat hartu eta jostailuak bertan sartzen hasi zen. Ondoren kalera atera zen. Aita balkoitik begira zegoen, ez zekien alaba zertan zebilen, baina bere aurpegian zerbait aldatu zela sumatu zuen denda hartatik irten zenetik. Halako batean, dena ulertu zuen. Miren bere jostailuak herriko umeen artean banatzen ari zen. Erregeak ez zion inoiz galdetu Mireni panpina dendan zer gertatu zen, baina orain bere alaba, berekoia ez izateaz gain, beti alai zegoen eta horrekin nahikoa zuen.

You might also like