You are on page 1of 1

Kontaidazu ipuin bat 2009

Oarsoaldeko Euskara Batzordea


Idazlea: Ainhoa Urkizu

JUANITO SAGUTXOA

Bazen behin eskola batean bizi zen sagutxo bat. Oso gogoko zituen haurrak, eta
jolas garaian, patioan ikusten zituenean, inbidia handia pasatzen zuen. Berak ere jolastu
nahi baitzuen.

Ehun baino gehiagotan ahalegina egina zuen umeengana hurbiltzeko. Baina hauek
sagutxoa ikusi orduko izutu eta korrika alde egiten zuten. Sagua oso triste zegoen.

Paseotxo bat ematera atera zen batean, neskatxa batekin egin zuen topo. Beti
gertatzen zen moduan, neskatxa korrika hasiko zelakoan, sagua baztertu egin zen. Baina
guztiz harrituta geratu zen, neskatxa hura beragana hurbildu zen. Neskak sagua
eskuartean hartu eta laztantzen hasi zen. Sagutxoak geroxeago jakin ahal izan zuenez,
Leire izeneko neskatxa honek oso gogoko zituen animalia guztiak, eta ez zioten inolako
beldurrik ematen.

Leirek bere lagunei erakutsi zien sagutxoa, eta nahiz eta hasiera batean haiek
beldurtu, berehala ohartu ziren sagutxo horrek beraien laguna izan nahi zuela. Denen
artean izen bat aukeratu zuten sagutxoarentzat, Juanito. Eta jolas garaia iritsi zenean,
lasterka ateratzen zen Juanito bere gordelekutik haurrekin jolasean aritzeko. Hori dela eta,
Juanito sagutxoak triste izateari utzi zion, eta beti pozik bizi izan zen haurrez inguratuta.

You might also like