You are on page 1of 4

IZPI ZORROTZAK

Egunen batean jakingo dute nork maneiatzen


zuen ispilua. Desio bakarra du, orain jakin ahal izatea.
Batzuetan, oso gutxitan, argitasuna da nagusi. Argitasun
izpi zorrotzak sentitzen ditu bere begi-nini itxia zeharkatzen.
Aspaldi gogoratzen ez zuen sentsazioa; eguzkiari finko-finko
begiratzen zionean eragiten zuen inpaktu bera.
Besteetan, gehienetan, iluntasuna ageri zaio.
Aspaldiko gau hura, jarraian, behin eta berriro, konstante.
Eta bat-batean, argi ziztakaria berriro ere, Bai, badakit
ispiluak eragiten duela pentsatuz. Eguzkiarekin islatu eta
bere betaurreko beltzekin talka egiten du erreflexuak.
Badira sei bat urte istripu nazkagarri hura gertatu zenetik.
Betaurrekoak daramatzanetik, begiekin sumatu ahal izan
duen sentipenik zorrotz baina atseginena izan da, ispiluaren
isla.

Leire Agirreazkuenaga Onaindia.


Egunen batean jakingo dute nork maneiatzen zuen
ispilua, baina orduan jada beranduegi izango da. Orduantxe
zurbil egongo dira, argal, hezurtsu. Zuriz pintatutako lau
pareten arteko gelan, entzerratuta.
Haien bizitzen erregina izatea hain dut gustuko! Nahi
dudan bezala maneia ditzaket neskatxak. Batera edo
bestera, zenbat eta denbora gehiago, itsuago, errazago.
Hau eta beste hura., erraz egiten ditut lagun eta erraz
mundu errealetik aldendu. Zenbaitek hatzaparretatik ihes
egin dit, baina askorekin izan naiz jolasean, haien egunen
bukaera arte. Ispiluaren jokoa dut nik gustukoen. Zenbat
eta argalago haiek, orduan eta lodiago isla. Batzuetan
bazkaltzeko denborarik ere ez dute izaten nirekin
jolastearren.
Eta gero gaixotasuna naizela diote… Inbidia.

Itsaso Dominguez Petralanda


Egunen batean jakingo dute nork maneiatzen zuen
ispilua. Neska horrek ispilua gorrotatzen zuen, baita 150 Kg
pisatzen zituen mutil horrek ere gorroto egiten zuen ispiluan
ikusten zutena. Zergatik sentitzen zuten halako nazka
haien barnea ispilura begiratzean? Nor zen pertsona txar
hori, haien irudiak gorrotatzen irakatsi ziena?
Neskak bere 40 Kg-ko gorputza ikusi eta nazka
sentitzen zuen. Denek esaten zioten argalegia zegoela,
baina bere logelako ispilua maneiatzen zuen norbait
zegoen, bere gorputza itsusia eta lodia izango balitz bezala
ikusten baitzuen. Mutilari, ordea, ispiluak bere aurpegi
handi eta izerditsua erakusten zion, izugarrizko gorrotoa
eraginez. Nor izango ote ispiluak jendea gaizki sentitzeko
maneiatzen zituena?
Ondo, bada, ni neu naiz. Nire izena ez du axola. Denek
gaixotasun deitzen didate.
Egunen batean jakingo dute nork maneiatzen zuen ispilua.
Nire ispilu magikoa kutxatilatik lapurtu zidanak bizitza
guztirako orban hura izango zuen aurpegian. Ni ez zen
beste inor bertan begiratuz gero, eskuma aldeko masailean
orban zuri bat aterako baitzaio. Aste honetan ikusiko dut
nork duen orban hori…

You might also like