You are on page 1of 4

hondakin ongizate residuos bienestar

Hiria zabortegi bihurtuta, eszenategi zikin, kutsatu eta nazkagarria.

ERREALITATEA ALA FIKZIOA?

Tranpantojo batek, hau da, lurreko irudi handi anamorfiko batek, literalki amildegi baten ertzean kokatzen gaitu: bere oinetan Oria ibaia Tolosako Tingladutik pasatzerakoan, zaborrez estalita. Kartel batek amildegi horretan ez erortzeko bide alternatiboa aurkezten digu: hondakin gutxiago sortzea. Terapia alternatiboen zirkuitu moduan antolatutako erakusketa bisitatuz. Bertan hondakin gutxiago sortzera bideratutako ekintzak aurkezten dira.

NOLA?

ERAKUSKETAREN DESKRIBAPENA
Erakusketa areto ezberdinetara egokitzeko edo moduluka banatzeko bastidore independenteez eutsita doazen borobil erdi forman bi aldeetatik mezuak inprimatuta dituzten oihaletan oinarritzen da erakusketa. Oihal bakoitza argazki eta irudiekin hornituta dago eta atal bakoitzak, gainera, mezuak ulertzen lagunduko duten elementuak eta bideo motzak ditu, non hiritarrek parte hartzen duten eta erakundeek bultzatzen dituzten ekimenak aurkezten diren.

1.

BLOKE TEMATIKOAK 1 ATALA - UR ZIRKUITUAK: Iturriko ura, gal ezin dezakezun plazera
Igorri beharreko mezua hau da: iturriko ura edateak botilakoa edateak baino hondakin gutxiago sortzen du. Nora doaz ur hori daramaten milaka eta milaka ur botila? Urgull mendiaren inaugurazio ekitaldiko pasadizoa eta botilako ura ez erabiltzeak dakarren aurrezkiaz, iturriko uraren kalitate onaz edo itsasoarentzat plastikoek dakarten arriskuez hitz egiten duten pertsonaia ezberdinen testigantzek osatzen dute bloke hau. Ura etengabe jariatzen duen iturri handi batek iturriko urari protagonismoa ematen dio.

2 ATALA - DISEINUZKO TRATAMENDUAK: Ekodiseinua: sehaskatik sehaskara


Pentsatu al duzu inoiz erakusketako eltzea bezalakoek zergatik duten kirtena barrurantz? Ekodiseinu ikerketa baten emaitza da. Produktu baten iraupena, erabilera, ekoizpenerako materialen aukeraketa horrek guztiak ingurumen inpaktua du, eta ekodiseinua inpaktu negatibo horiek saihesten ahalegintzen da. IHOBE, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta DFGren Garapen Jasangarrirako Sailak ekodiseinuan lanean dihardute Gipuzkoan.

3 ATALA - KONTRASTEEN EREMUA: Soberan hemen, faltan han


Janaria ez da zaborra, beraz, zabortegia ez da soberan dauden jakientzat edo supermerkatu handietako akastun produktuentzat aukera jasangarria. Badago aukera solidario eta ekologikoagoa: elikagai bankua. Bideo baten zerbitzu honen funtzionamendua eta datuak azaltzen ditu. Ez hori bakarrik, gainean eseri ahal izango zara, jakiez apaindutako kaleko banku batean. Gure etxeetan jakiak aprobetxatzeko kanpainak ere aurkeztuko dira.

2.

BLOKE TEMATIKOAK 4 ATALA - TERAPIA MIRAGARRIAK: Hale hop, bihur zaitez konpost!
Benetako konpostagailu batean etxeetan sortutako materia organikoa sartzen da marrazki bidez, eta Gipuzkoako milaka lursaildun etxeetako baratze edo lorategietarako ongarri moduan irteten da. Gipuzkoako etxeko konpostatze sarean parte hartzen duten pertsonen testigantzetan, sistema honen funtzionamendu erraza eta onura ugariak ikus daitezke.

5 ATALA - BERPIZTUA IRTEKO: murriztu, konpondu, berrerabili...edozer bertan behera utzi aurretik, pentsatu

Ez zikintzea hobe da garbitu behar izatea baino! Tolosako Tingladoko Oria ibaiko trampantojo irudiari borragoma pasatuz gero benetako irudia antzeman daiteke. Bideo batean erakundeek, ikastetxeek edo etxe partikularrek hainbeste hondakin ez sortzeko aurrera eramaten dituzten ekintza txikiak ezagutzeko gonbitea egiten da. Gainera, irudi eta argazki batzuk erosketa orgatxoa erabiltzeko ekimenak edo berrerabiltzeko pixoihalak ezagutzeko aukera ematen dute.

6 ATALA - HONDAKINTERAPIA: hobe ez zikintzea


Ez zikintzea hobe da garbitu behar izatea baino! Tolosako Tingladoko Oria ibaiko trampantojo irudiari borragoma pasatuz gero benetako irudia antzeman daiteke. Bideo batean erakundeek, ikastetxeek edo etxe partikularrek hainbeste hondakin ez sortzeko aurrera eramaten dituzten ekintza txikiak ezagutzeko gonbitea egiten da. Gainera, irudi eta argazki batzuk erosketa orgatxoa erabiltzeko ekimenak edo berrerabiltzeko pixoihalak ezagutzeko aukera ematen dute.

3.

BLOKE TEMATIKOAK 7 ATALA - AZKEN ZIRKUITUA: Pentsatu egin aurretik


Amaitu aurretik, erakusketa bisitatu duenari daramagun neurrigabeko kontsumoari eta horrek ez bakarrik ingurumenarengan, baizik eta etorkizuneko belaunaldiengan ere eragiten dituen ondorioei buruz hausnartzeko gonbitea ematen zaio. Ba al dakigu planeta guztiak EAEn kontsumitzen dena kontsumituko balu 2,5 planeta beharko liratekeela? Joera hau alda dezakegu, horri ekin besterik ez da egin behar.

4.

You might also like