You are on page 1of 4

Bertsozalea

Bertsozale Elkartearen Berripapera


Igeldo pasealekua, 25 20008 DONOSTIA Bertsozale@bertsozale.com
L.G. SS-614/97 ISSN 1138-4530

88. zenbakia

2007ko ekaina

w w w. b e r t s o z a l e . c o m

Hurbil dauzkagu berriz Oporrak ta uda Patxada gorputzera Beroa burura Jaiak eta hondartza Mila abentura Udan nor ez ote da Egoten gustura? Jone Uria, Bizkaiko idatzizko txapelketako irabazlea nagusien mailan Gernika 2007-05-18

F.C. BAIMENA: 37/126

Hitzetik Hortzera lan urte berriari begira ilusioz


Aurten inoiz baino lehenago bukatu zaigu bertsozaleon programa. Hitzetik Hortzerak maiatzaren 7an esan zion agur denboraldiari hogeita hamabigarren programarekin. Bidean utzitako beste hogeita hamaikak, zer ikusi eta entzuna izateaz gain, emango zuten zer esanik, ziur.

ehenago bukatu da, hala hasi zelako. Irailean ekin zitzaion eta, horrek, programara, udako bero eta usaina ekarri zituen. Aurreko urteetako lan taldea aritu da adostutako bidetik. Felix Irazustabarrenak hartu zuen zuzendaritza eta Ion Ansa kide berria sartu zen lantaldean. ETBko audientzi datuek 16.000 lagunen bataz bestekoa eman dute. Hori, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa kontutan hartu gabe. Programa erakargarriagoa, berriagoa, biziagoa egite aldera, urte berriarekin batera, hainbat aldaketa egin dira saioan. Platoaren dekoratua, sintonia, irudia, programaren sarrera eta aurkezleen modu edo jarrera aldatu nahi izan dira. Guzti honen helburua dinamismo gehiago ematea, freskotasun

gehiago lortzea, izan da. Ikusi behar zenbateraino lortu den, guzti horri ere denbora eman behar baitzaio. Beti bezala, plazetan jasotako bertsoak izan du pisurik handiena. Guztira 70 saio grabatu dira eta 87 bertsolariren bertsoak entzun ahal izan dira. Gai-jartzaileei dagokionez, 39 desberdin entzuteko parada izan dugu. Bost elkarrizketa luze egin dira, beste horrenbeste elkarlanen lekuko izan gara eta hainbat erreportaje dastatzeko aukera izan dugu. Guztiak on egingo zigulakoan, dagoeneko hurrengo lan urteari begira lanean ari da Hitzetik Hortzerako lan taldea. Ekitaldi berrirako proposamenak, aldaketak, diseinua egiten ari dira. Konturatzerako etorriko zaigu horren berri emateko garaia.

GRABATUTAKO SAIOAK motaren arabera Jaialdia Bazkari-afari Txapelketa Bereziak 33 14 18 5 70

herrialdearen arabera Gipuzkoa Bizkaia Nafarroa Lapurdi Araba Behenafarroa Bartzelona 32 19 9 3 4 2 1 70


1

Programa erakargarriagoa, berriagoa, biziagoa egite aldera, urte berriarekin batera, hainbat aldaketa egin dira saioan.

Bertsozalea

KOLDO TAPIA, Bertsozale Elkarteko Idazkari O

Bertsolaritzan ahots propioa i eman zuen sortzera Bertsozale

oldo Tapia, urte luzez Bertsozale elkarteko idazkari izan dena elkarrizketatu dugu. Bertsolaritza eta euskalgintzaren alde hainbeste lan egin duen pertsona izanik, bere urte luzeetako ibilbideari buruz galdetu diogu eta, beti bezala, eskuzabal hartu gaitu jubilatuaren bizimodura ohitu nahirik dabilen zizurkildarrak. Garai batean bertsolari izan zinela jakinda, Koldo Tapia zer da, bertsolaria edo bertsozalea? Bertsolaria ez naiz inoiz izan, beste askoren antzera bertsotan aritua bai, beraz, ezer izatekotan bertsozalea eta gehituko nuke, bertsolaritzak gizartegintzarako dituen balioetaz sinisten duenetako bat. Zein helbururekin sortu zen Bertsozale elkartea? Zirkunstantzia jakin batzuk eraginda sortu zen Bertsozale Elkartea eta ez aurrez programatutako helburuen ondorio. Gertatu zena da, bertsolaritzan ernetzen hasia zela ibilbide propioa egiteko gogoa, zerbait diferentea egiteko, ahots propioa izateko eta egoera horrek eman zuen sortzera Bertsozale Elkartea. Nolakoak izan ziren elkartearen sorrera urteak? Hasierako urteak ilusio eta gogoz beteak izan ziren, eztabaida, gogoeta, bilera, proiektuak ugari baina batez ere ilusioa azpimarratuko nuke ezaugarri nagusi. Hala ere, esan behar da, gizarte sektore batek erresistentzia nahiko gogorra jarri zuela proiektuak aurrera egin ez zezan. Lehen hiru bat urteetan kokatu ondoren hasi ziren arazoak eta sei bat urte oso zailak eta gogorrak

izan ziren: giroa oso politizatua zegoen, administrazioak ez zuen elkartearekin harremanik izan nahi eta EITB ere bide berera lerratu zen. Elkartea desagertzeko unean egon zen 1995ean. Nola definituko, laburtuko, zenuke bertsolaritza eta elkarteak egin duen lana? 80. hamarkadaren hasieran, bertsoak etorkizunean izatea nahi genuen tokia zegoen jokoan, eta bertsolaritzaren mugimendu zabal batek, bertsolari, bertsozale, aditu, aritu eta besteren artean akordio tazito bat sortu zen bertsolaritzari proiekzio berri bat eman eta etorkizun eguneratu bat garatzeko, kultur proiektu bezala proiektatu eta euskalgintzari ekarpenak egiteko, bertsolaritzaren geroa bermatzeko azken batean, eta, hori garatze bidean dela esango nuke. Zein da elkartearen egungo egoera? Elkartearen aktibo garrantzitsuena osatzen duten ekintzaileen artean autokonfiantza handia dago, egitekoen lan esparruak finkatuta eta gizartearen onarpen maila handi batekin, administrazioarekin elkarlan ildoak sendotuta eta egoitza berria estreinatzeko bezperetan. Egoera guztiz positiboa den hein berean, kontu handiz zaindu behar du aurre planifikaziorik gabe egindako hazkunde prozesua egituratu eta egonkortzen. Borondatezko lana barne egituran txertaturik duen elkarte ororen erronka da hau: soldatapeko langile askoren eraginak sor lezakeen borondatezkoen jasan ezineko erritmoa eta gero eta lan profesionalagoa edo kalitate handiagoaren beharra eta bien arteko oreka zaila.

Koldo Tapiak aurten utzi du Bertsozale elka

Euskal kulturgintzaren trasmisioari buruzko graduondokoan ere parte hartuko du elkarteak. Erreferentzia izan ote da egindako lana? Kulturgintzan erreferentzia bat baino gehiago daude eta bertsolaritzarena horietako bat da bere bertute, akats eta ikasgai guztiekin. Ezin da pentsatu erreferentzia batetik sortuko denik eredua eta euskal kulturgintzak eredu bakar bat behar duenik. Garrantzizkoa bizitako esperientziak belaunaldi berrien eskura jartzea da eta horretarako transmisio,

Bertsozalea

Ohia
Bertsolaritzaren gizartegintzarako balioetan sinesten dut Garrantzizkoa bizitako esperientziak belaunaldi berrien eskura jartzea da eta horretarako transmisio, gogoeta eta eztabaida guneak sortu behar dira

izateko gogoak e Elkartea

tea, egindako ibilbidea oparoa izan da eta une honetan, egoeraren argazki osoa ez baina oso itxurazkoa egiteko beste informazio badela uste da. Euskal bertsolaritza, seguruena, dagoen antolatuena eta egituratuena da eta elkarteak egin dituen proposamenak onarpen harrera handia izan dute. Seguruena, Bertsozale Elkarteak tira egin beharko dio kulturarteko mugimendua bultzatu nahi bada eta hori elkartearen lan estrategian jarriko diren lehentasunen baitan erabaki beharrekoa da. Azaroan datozen 12 urteetan elkarteak jarraitu beharreko bidea zein izango den erabakitzeko gogoeta egin zen Zarautzen. Zein ondorio eta emaitza atera dira etorkizunera begira? Emaitza bezala azpimarratuko nuke bi aste burutan 100 bat bazkidek elkartearen ibilbideari eskainitako gogoeta. Aktibo oso garrantzizko bezala baloratuko nuke kolektibo hori etorkizunera begira. Ondorio bezala, berriz, ezin da esan konkluienteak direnik, baizik eta lan egiteko ildoak dira zeinetan elkartearen orain arteko lan filosofian aurrera jarraitzea onartu zen, elkarte barneko egituraketa zaindu proiektu bakar baten inguruan herrialde guztiak kohesionatuz, transmisioko lanari arreta berezia eskaintzea, orain arte ez bezala,

bertsolariaren behar sozio-laboralei arreta gehiago eskaintzea eta Kulturartera begira Mintzola ikerketa proiektuaren bitartez ildo berriak lantzen hastea. Datorren urtean Elkartea egoitzaz aldatuko da. Leku aldaketa horrek ze onura ekarriko dizkio? Alde batetik langileen arteko sinergiak hobeto baliatzeko aukera eskainiko du, lanerako baldintza erosoagoak izango dira zalantzarik gabe, Mintzola ikerketa proiektua abian jartzeko aukera ezin hobea eskainiko du eta azken batean bertsolaritzarentzat aurrera pausu kualitatibo bat emateko aukera, erreferentzia gune bihurtuz. Zer sentitu zenuen Igorren martxoaren 31n egin zen Batzar Nagusian idazkari postutik jubilazioa hartzean? Lasaitu ederra, azken urtea luzeegia eta astunegia egin zitzaidan, eguna iristeko gogoz nengoen eta aurreko urte guztietan bazter utziak nituen hainbat gutizi asetzen hasteko. Bestalde, hunkitzeraino eskertua sentitu nintzen batzar kideen aldetik eta hor amaitu zen nire bizitzako beste etapa bat. Hainbeste lan egitera ohitua egonik, jubilatu bizitzara egokituko al zara? Hemendik urte batera erantzuna.

eko idazkaritza.

Alberto ELOSEGI

gogoeta eta eztabaida guneak sortu behar dira. Zentzu horretan bertsolaritzak azken 20 urteetan bizi izan duen esperientzia graduondoko horretan egongo da. Urte hauetan herrialde desberdinetako inprobisadore, ahozkotasun adituekin egon zarete lanean. Nola ikusten da elkartea eta bertsolaritza kanpotik begiratuta? 1994an erabaki zen gure bertsolaritza munduratu eta beste tokietakoaren berri jasotzeko urratsak ema-

Bertsozalea
Xabier Astigarraga

KOPLAK

PUNTUA

J A R R I TA

Txapelketa
Txikitasunaren handitasuna, arrantzalearen fabula, Gipuzkoako txapelketa... Alemaniatik bertsoaren disko gogorra formateatuta etorri denarentzat konpilatzeko datu gehiegi agian. Hala izanik ere bertso-memoria oraindik hor dago eta ari da pixkanaka-pixkanaka berriro betetzen. Zorionez bertso-inputak oparoa izaten jarraitzen du gure txokoan. Komeni ere bai, artean atzerrian nintzela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izena eman bait nuen, hango Erasmus astebukaera-pasa baterako bailitzan. Aste santu inguruan etxera bueltatu ta G.B.T. ren atarian geundela ohartzen hasia nintzen, orain ate joka ari dela ere esango nuke, zozketak, argazkiak... Halako gonbidatuari atea zabaldu aurretik norbere burua txukundu ta piuratik itxurara gerturatzea komeni izaten da, bai behintzat ni bezala etxean kantzontzilotan harrapatu duenaren kasuan. Hartantxe arituko da bat baino gehiago, edo hasi ez bada laster hastekotan izango da, G.B.T. datorrenerako itxuran jartzen. Errimategia hornitu, esaerak moldatu, bukaerak egokitu... doinu berritzaileren bat ekarriko digunik ere izango da. Ezin ahaztu bertso eskoletako txapelketa simulazioak, erratz kirtena mikrofonotzat hartu ta bertsolaria entzule, epaile, gai-jartzaile ta bertsolari paperean jarriz eginikoak. Txapelketa bera baino agian pretxapelketa garaia da motibazio ta ilusio berezia pizten dituena, bertso eskolara ikasteko ta erakusteko gogoz eramaten gaituena. Baliteke hau txikiok handiagotzeko dugun anbizioaren isla izatea, dena dela, disfrutatzen dugun heinean ez dio uzten txikitasunaren handitasuna izateari. Apalategi ere ariko da berak dion moduan herdoila kentzen, olioztatzeko garaia ere izango da ba honezkero!

BERTSOZALE ELKARTEAK ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA BEHAR DU


Eginkizun hauek izango ditu: telefonoa eta postaren ardura; bazkide datu basearen kudeaketa (altak, bajak, informeak), inbentarioaren eta izakinen kontrola, elkarteko artxiboaren antolaketa... Donostiako bulegoan izango du lantokia, eta gure bertsolaritza proiektuan parte-hartze zuzena izateko aukera izango du. Eskakizunak: euskalduna izatea; administrari ikasketak edo parekoak; kontabilitate eta datu base kudeaketatako programa informatikoen ezagutza. Baloratuko da: harremanetarako erraztasuna; bertsolaritza eta Bertsozale Elkartearen ezagutza; talde lanerako gaitasuna. Eskaintza: Jardun osoko lan-kontratu mugagabea, froga-aldiarekin, eskaintzen da. Interesa dutenek, bidal dezatela curriculuma ekainaren 15a baino lehen helbide elektroniko honetara bertsozale@bertsozale.com, edo Euskal Herriko Bertsozale Elkartera, Igeldo ibilbidea 25-behea, 20008 Donostia. Informazio gehiago: 943-217798 943-314031

POTO-FINIXA

Karlos AIZPURUA

Hamar gehi zortzi? Hamazortzi.

Bertsozalea

2007ko ekaina - 88. zenbakia

Erredakzioa: Iaki Iturriotz Tel.: (0034) 943 217798

Diseinua-maketazioa: Xagu-on Fax: (0034) 943 212427

Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentrua posta-e: komunikazioa@bertsozale.com

You might also like