You are on page 1of 4

Bertsozalea

www.bertsozale.com

Bertsozale Elkartearen Berripapera

AZKEN GELTOKIA: ILLUNBE


F.C.BAIMENA: 37/126

Gipuzkoa alderik alde saretu ostean, Gipuzkoako bertsolaritzaren trena azken geltokira iritsiko da hilaren 18an
Zortzi hilabeteko ibilaldiaren ostean, Gpuntuaren trena iritsi da azken geltokira, eta hilaren 18an jokatuko da Donostiako Illunbe zezen-plazan 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final handia. Bost fase, 26 herri eta 36 saio igaro ditu aurtengo Gpuntuak eta, geltokiz geltoki, bertsozaleak bagoira batzen joan dira pixkanaka-pixkanaka. 76 bertsolarik hartu dute parte aurtengo edizioan eta fasez fase, Gpuntuko galbahetik pasaz, zortzi iritsi dira Illunbeko finalera. Txapelketa honen bereizgarrietako bat da txapeldun berria izango dela aurten, oholtzan izango diren zortzi bertsolarietako batek aurreneko aldiz jantziko baitu txapela. eskaintzeko neurriak eta hobekuntzak landu ditu aurtengorako. 16.30ean hasiko da finala baina Illunbeko ateak 15.00etan zabalduko dira bertsozale-oldea behar bezala sar dadin. Finalean, bertsoez gain, kontzertua, ikus-entzunezkoak eta abarrak izango dira bertsozaleen gozagarri. Sarrerak erosteko ohiko eran egin ahal izango dute bertsozaleek www.gpuntua.com eta www. bertsosarrerak.eu helbideetan. Aurretiaz sarrera guztiak saltzen ez badira Illunbeko leihatilan ere jarriko dira sarrerak salgai egunean bertan. Finalera autoz nahiz autobusez datozen bertsozaleentzat Illunbe kanpoko aparkalekua prest izango da, eta lurrazpiko aparkalekuan autoa uzteko aukera ere izango da. Halere, aparkalekuaren, sarreren eta, oro har, finalaren gaineko informazio guztia www.gpuntua.com helbidean emango da uneoro.

ISSN 1138-4530

L.G. SS-614/97

ANE LABAKA, Usurbil, 2011-XI-19 Udarregi sariketako txapelduna


Gaia: Postontzian zigilurik eta igorlerik gabeko gutun bat jaso duzu

Erredakzioa: Bertsozale Elkartea / Diseinua-maketazioa: Lanku / Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentrua Tel.: (0034) 943 694129 / posta-e: komunikazioa@bertsozale.com

Finala

Illunbeko zezen-plaza izango da bigarren aldiz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finaleko aretoa, eta talde antolatzaileak bertsozaleei ahalik eta saio erakargarriena

Postontzia ireki det nik eguerdiro bezela ustekabean karta bat a ze sorpresa itzela! Pixkat beldurtu egin naiz ezin zitekeen bestela baina azkar ireki det ez naizelako ergela. Jartzen du bertso kontutan nere jarraitzaile dela ta nik merezi nuela Udarregiko txapela eta gainera esan dit asko maitatzen nauela. (bis) Guztiz harrituta nago kartazalari begira gertuan daukadan norbait adarra jotzen ari da baina badakit ez dela iritsiko urrutira. Berriro begiratu det sinaduraren tokira. Kartazala apurtu det badoa zakarrontzira mila zatitan eginda ni aurrera noa tira hainbeste maitatzen banau esango dit aurpegira! (bis)

2011ko ABENDUA - 133. zenbakia

Bertsozalea Bertsozale Elkartearen Berripapera


Finalaren jarraipenaTxapelketa osoan
zehar egin den gisara, finaleko saioaren jarraipena egingo da sarean: www.gpuntua. com gunean sare sozialen bidez finalaren jarraipena egingo da twitter.com/gpuntua eta berriketan.info/gpuntua erabiltzaileen eskutik.

Horrez gain, bertsoa.com gunean ere zuzenean jarraitu ahal izango da finala. Azkenik, ETB1en finalaren laburpen zabala emango dute gaueko 21.00ak inguruan hasita. Finala zuzenean jarraitzeaz gain, aurtengo txapelketan www.gpuntua.com gunean abian jarri den Gpuntua TB atalean txapelketaren inguruko hainbat bideo ere ikusgai dira jada, finalaren aurretik txapelketaren gaineko errepasoa egin nahi duenarentzat. Bertan ikusi ahal izango dira jokatu diren saio guztietako bertsoaldien hautaketak, GHistoria atalean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketen errepasoa egiten duten bideoak, GErreportajeak atalean bertsolarien eta, oro har, bertsolaritzaren inguruko hainbat ikuspegi lantzen dituzten bideoak, GSarea atalean Gipuzkoako bertso-sarea ehuntzen duten tokian tokiko bertso eskoletako eta taldeetako ordezkarien testigantzak, GBereziak atalean txapelketarekin bat egin duten aurpegi ezagunen bideoak eta gehiago ere bai.

Gpuntuaren materiala

Gpuntuaren kamisetak eta beste hainbat bertso-produktu salgai izango dira Illunben bertsozaleen eskura dagoen GpuntuaDendan. Gpuntuaren kamiseta ofizialak bakoitza bere bertsoak bizi du lemarekin, bertsolaritzaren inguruko liburuak eta antzekoak aurkituko ditu bertsozaleak.

Finaleko lanak, berrituak

Aurtengo txapelketako berrikuntzetako bat izan da bertsolariek egin beharreko lan puntuagarriena. Finalean ere ohiko metodologiaz harago osatuko dira egin beharreko lanak.

Finalean egin beharreko lanak


Zortzikotearen lana (15na bertso puntuagarri): - Binaka gaia emanda 6 puntuko motzean hiruna bertso. - Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian hiruna bertso. - Binaka gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso. - Binaka gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso. - Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso. Buruz buruko lana: (11na bertso puntuagarri) - Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso. - Binaka gai librean, puntutan, zortziko txikian 8 bertso osatu arte. Kartzelako lana: - Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian. - Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian hiruna bertso (ikus-entzunezko bidez emandako gaia izango da).

Iban Urdangarin Oatiko saioan //GALDER IZAGIRRE

Bertsozale Elkartearen Berripapera

Bertsozalea

BEREZ GAZTEA DENA, GAZTETZEN


Udazkenean gaztetu egin zaigu berez nahikoa gazte baden bertso-mugimendua Araban. Bi proposamenen berri -bat guztiz berria, bestea ez horrenbeste- eman nahi dizuegu testu honen bidez: Bertxoko sariketa, eta Sarikada. Bertxoko, irratsaioa eta sariketa
Ibilbide luzea du Bertxoko sariketak. Baina ibilbide luzeagoa du Hala Bedi Irratiko Bertxoko irratsaioak: 2012an beteko ditu 10 urte uhinetan, Gasteizko eta Arabako hainbat bazterretan bertsolaritzaren berri ematen. Umorez zipriztindutako bertsokronika egiten dute astero-astero, eta zerbait lortu badute, jarraitzaile fidelak izatea da. Jarraitzaile hauen adinari erreparatzen badiogu, gainera, gazteak dira nagusi. Badu garrantzia horrek Araban, egoera soziolinguistikoa kontuan hartzen badugu. Bertxokoren erredakzio-taldearen lana ez da soilik irratsaioa egitea, ordea. Urtero, azaroaren bueltan, Bertxoko Sariketa antolatzen dute. Garai bateko Bagare sariketaren errautsetatik sortutako ekitaldia da Bertxoko Sariketa; eta, izenak adierazten duen gisara, Hala Bedi Irratiaren eta Arabako Bertsozale Elkartearen elkarlanaren fruitua da. Zergatik da gaztea Bertxoko Sariketa? Zenbakiek, kasu honetan, erantzun argia dute: parte-hartzaileek ezin dute 25 urteko adina gainditu, hortxe dago muga. Gaztea da ezinbestean, baina gaztetasuna iradoki dezaketen beste zenbait ezaugarri ere baditu sariketak: saioetan sortzen den giroak, entzuleriaren profilak, kantuan behin eta berriz erabiltzen diren erreferentziek Kanturako erabiltzen diren gaiek ere badute horrekin zerikusia: agurra kantu ezagun batean oinarritu beharrak, bakarkako gai kuriosoek (irrati-kutsua emateko saiakera egiten dute gaijartzaileek askotan, entzungaiak gaitzat jarriz) edo finaleko kartzelako ariketa bereziak arrakasta handia izaten dute. Eta, egia esan, ez lukete arrakastarik izango, gazteek gazteentzat jarriak ez balira

Sarikada, aurtengo nobedadea


Nobedaderik ez, orain arte. Sarikadari dagokionez, ordea, dena da nobedade: aurten jarri da martxan lehenengoz, eta (guk dakigula behintzat) beste inon ez da horrelako ezer probatu Gaztetxoenei plazarako saltoa errazteko asmoarekin, txapelketa ez konbentzional bat antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak. Txapelketa eredu berri bat da proposatu dena, eta horregatik deitu diote Sarikada, eta ez sariketa, edo txapelketa. Sarikadak zer esan nahi duen? Bada, sari-multzo handi bat. Gaztetxoen bertso-jarduna baloratzerako orduan, 0tik 10erako betiko puntuaketa erabili beharrean, bakoitzaren gaitasunen arabera saritzea dakar aldaketa horrek.

Zer-nolako sariak? Era guztietakoak, gaur egungo bertsolariek -batez ere gaztetxoek- era guztietako gaitasunak baitituzte. Hala izan dira originaltasunaren saria, azkarrenarena, bertsoak ondoen orrazten dituenarena (saria, orrazia, noski) Azken finean, lehia kutsua kendu, eta jolasarekin lotu zen bertsoa. Ezarritako helburuak erakutsi behar duelako formatua zein izan behar den Proba ondo atera zen, eta hemendik aurrera probetxua ateratzeko moduko esperimentua dela deritzogu (hurrengo aldian, gaseosarik gabe!).

Arabako Bertsozale Elkartea

Giro ona da Bertxoko sariketako ezaugarrietako bat //ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Bertsozalea Bertsozale Elkartearen Berripapera

Puntua jarrita
NOR EDO NOR

Koplak
Xalto sariketaren edizio berria
Hilaren 17an jokatuko da Xalto sariketaren hamaikagarren edizioa. Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dituen ekimenen artean txandakatzen diren Mariano Izeta sariketa eta Xalto sariketa daude. Andres Narbarte Xaltoren omenez egiten da bere jaioterrian, Goizuetan, Goizuetako Udalaren laguntzaz. Ekimen honen helburu nagusia Nafarroako bertsolari gazteei kantatzeko aukera ematea da, haien bertsogintza ezagutarazteko eta gerora baliagarria izango zaien esperientzia har dezaten. Xalto sariketa 1992. urtean egin zen lehen aldiz; hamaika edizio hauetan, bertsolarien harrobia izan da eta hala izaten segituko du.

URKO EGAA

Ez habil okerreko bidetik, Manex! Ez baitzaik falta arrazoirik ilusio eta emozio putzutik ateratako bertsoa bere osotasunean ikusteak poz ikaragarria eragin ziezagukeala dioanean, are gehiago hiri arreta jartzen ari duan pertsona edo entzulearengana iristeko gai izan haizenean. Normalean poz hori errazagoa da plaza arrunt batean lortzea, eta ez txapelketetan lotuta egon ohi zaren saio horietan. Hor beste helburu batzuk ditu bertsolariak, eta baita bertsozaleak ere. Lehenengoa epaimahaikoaren belarrietara zuzentzen da, abestera iritsi aurreko egunetan egindako entrenamenduek egiaztatzen dute nire baieztapena. Bigarrengoa bertsolarien arteko lehiaren bila dabil, hau da bata bestea baino hobea izateko hartu behar lituzkeen arriskuen eske. Halaber, txapelketaren zentzua eta esanahia horixe da, norgehiagoka bat. Baliteke indarrak neurtze hori batzuei besteei baino gehiago edo gutxiago gustatzea, baina hori da egungo bertsolaritzak jendea erakartzeko duen armarik preziatuena. Bertsolariak ia ume-umetatik dauka barneratuta konpetiziorako rol hau, hala ere ez dut ezagutzen txapelketako saio baten aurretik urduri egon ez den bertsolaririk. Zerk ote garamatza egoera horretara? Eta zergatik? Zorionez, bertsolaritza ez da txapelketetara bakarrik mugatzen, eta bertsolarien arteko konplizitateari esker aurrez nioen plaza arrunt hura zerbait magikoan bilakatzen da, bertsolarien eta bertsozaleen gustukoa. Hori bai, batak ez du bestea kentzen, eta txapelketa ere bada bertsolarien plazarik gogokoenetakoa. Hik ere hausnarketa honen inguruan izango duk iritzi propiorik Oskar, eta heuri ipiniko diat puntua, ondo dakian bezala erantzun eta heure burua pozik utzi eta gero bertsozaleari irribarre bat atera hiezaion.

Poto-Finixa

, egatu aurretik en geltokira ail Azk . kafe bat mesedez Elkartea


sozale Gipuzkoako Bert

Bertso Eguna, urtarrilaren 28an


Ohi bezala urtea hastearekin batera Bertso Egunarekin hitzordua dugu bertsozaleok. Urtarrilaren 28an egingo da, Donostiako Kursaalen. Datorren urtean Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena ospatuko dugu eta hau izango du ardatz Bertso Egunak. Urtarrileko buletinean emango dizuegu horren berri zehatzagorik. Urtarrilaren 9tik Bertsozale Elkarteko bazkideek preferentzia izango duzue astebetez ekitaldirako zein afarirako txartelak erosteko, www.bertsosarrerak.eu webgunean.

You might also like