You are on page 1of 4

Bertsozalea

Imagen PostScript Sin ttulo-4 Imagen PostScript Sin ttulo-4

Igeldo pasealekua, 25 20008 DONOSTIA Bertsozale@bertsozale.com


L.G. SS-614/97 ISSN 1138-4530

Bert so zal e E lk ar tearen Be rripapera

89 . zenbakia

2007ko uztaila

w w w. b e rt s o z a l e . c o m

Txapel eskaintza nora zuzendu zeri eta norengana lehendabiziko zuri Kristie zuk duzu meritu dana ezin dut ahaztu hor ren urduri beti egoten den ama eta ondoren bertso eskola denok egin dugu lana eta azkenik zuzendu nahi dut entzulea zuregana bi txapel gutxi ez ote dira hartu ezazue bana. Maddalen Arzallus Eskolarteko gazteen mailako txapelduna Altsasu, 2007-06-23

F.C. BAIMENA: 37/126

Bertso udalekuak 2007 Bertsoa eta aisialdia uztartuz


Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuak 2007 antolatu du gazteen artean bertsoa eta aisialdia uztartuz. Zazpigarren edizioa da aurtengoa eta berrehun parte hartzailetik gora izango dira antolatu diren sei txandetan. Euskal Herri osoko haurrek hartzen dute parte eta euskaraz hitz egiteaz gain bertsolariekin zuzeneko harremana izaten dute eta kantugintza ere lantzen da udalekuetan.

T
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
-Txandak, bi dira: (25 eko taldeak) Datak: -Uztailak 1-8: 9-11 urteko haurrak. -Uztailak 9-14: 12-14 urtekoak. Bertso-saioak -Uztailak 2, astelehena, Zarauzko bertsolariekin afaria. -Uztailak 9, astelehena: Zarauzko bertsolariekin afaria.

K
ELGOIBAR, (GIPUZKOA) AUBIXA BASERRIA
-Data: uztailak 12-21 -Adina: 15-18 urte -Gaztetxo kopurua: 20 Bertso-saioak -Uztailak 14, larunbata (afaritan): Maialen Lujanbio, Jon Maia. -Uztailak 18: Zarautzera txangoa, bertako bertsolariekin bazkaria. -Uztailak 19, osteguna (bazkaria + txitxiburduntzia, trikitilariekin): Fredi Paia, Oihana Bartra.

SOPELA (BIZKAIA)
-Data: uztailak 12-21 -Adina: 12-15 urte -Haur kopurua: 39 Bertso saioak -Uztailak 13, ostirala: Andoni Egaa, Amets Arzallus. -Uztailak 15, igandea: Oskar Estanga (gaubela, kantaldia). -Uztailak 19, osteguna: Jon Barberena, Onintza Enbeita, Manex Agirre.

LIGI-ATHEREI (ZUBEROA)
- Data: uztailak 8-14 - Adina: 9-12 urtekoak - Haur kopurua: 35 Bertso-saioak - Uztailak 9, astelehena: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina. - Uztailak 13, ostirala Oskar Estangarekin kantaldia

ZUHATZA: (ARABA) HIRU EGUNEKO BERTSO-ABENTURA


-Data: irailak 3-6 -Adina: 9-12 urte -Haur kopurua: 74 (bi kanpamentu edo talde egingo dituzte)
Imagen PostScript Sin ttulo-4

Bertsozalea

Imagen PostScript bertsolarilogo2.eps

Bertsozaletasunaren azterketa soziologikoa

Herri kulturaren tradizioaren estimatzen duena bertsozaleta

uskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bertsozaletasunaren azterketa soziologikoa gauzatu dute elkarlanean. Azter ket are n zuzendari eta gidari Xabier Aierdi eta Alfredo Retortillo izan dira, eta ondorio nagusiez aritu gara solasean eurekin. 1. Azterketak utzi dituen datuak aintzat harturik esan daiteke euskaldunak bertsozaleak garela? Gaur egun 600.000-700.000 inguru euskaldun gara. Ikerketa honetan lortu ditugun datuen arabera, ia 100.000 euskaldun oso bertsozaleak dira, beste 170.000 inguruk, zaletasunaren intentsitatea txikiagoa izan arren, bert s o l a r i t z a re n f e n o m e n o a rekiko lotura nahiko han dia d a uk at e, eta bes t e i a 200.000 euskaldunek badute bertsolaritzaren berri. 2. Zer-nolako ezaugarriak dituzte egungo bertsozaleek? Adinari dagokionez, aniztasun handi a dag o. S ex uar en a ra be ra ko banaketa, berriz, gero eta orekatuagoa da. Bestalde, euskararekiko atxikimendu handia dutenen artean handi agoa d a b ert s o z a l e e n k o p u rua eta bert s o z a l e t a s u n a re n intentsitatea. 3. Azterketaren amaieran egiten diren proposamenetako batean diozue bertsolaritzaren iraupena bermatu nahi bada bertsozaleen nuk le oak in dar ha nd ia i zan beharko duela. Bertsozaletasuna ez al dago ba indartsu? Bertsolaritza indartsu dago, baina indartsu hizkuntza komunitate eta kultura gutxiagotu baten testuing u ruan. Ekosistema ahul batean, beraz. Ondorioz, bertsolaritza ahula da kultur kontsumo orokorraren parametroetan. Hortaz, indartsua izan behar du bere testuinguruan, endekatzearen arriskua etengabea baita.
Imagen PostScript Sin ttulo-4

O H A R R A : Elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera daukazue www.bertsozale

4. Bertsozaletasunaren inguruan hizkuntzak joera sendoak eragiten dituela agertzen da azterketa honetan. Pertsona bakoitzaren egoera soziolinguistikoak ez du determinatzen bertsozaletasuna garatuko duenetz, zeren baldintza aproposetan hazitako asko ez baitira bertsozaleak eta, alderantziz, itxura batean hizkuntzarekiko lotura estua ez duten batzuen artean garatu baita bertsozaletasuna. Baina euskararen hizkuntza komunit a t e a ren nukleoetatik hurbilago dagoenak bertsozalea izateko probabilitate askoz handiagoak ditu. 5. Hizkuntzarekiko harremanak ez ezik, famil iak eta eskolak e re garrantzi handia dute. Duela gutxi arte ia soilik sozializazio kanal primarioen bitartez transmititzen zen bertsozaletasuna; hau da, familiaren, lagunen edo hurbileko h e rri giro a ren testuinguruan, eta gauza bera gertatzen zen euskararekin berarekin ere. Gaur oraindik hori da transmisio kanal garrantzitsuena.

Internet bertsozaletasuna hedatzeko funtsezko euskarria izango da etorkizun oso hurbilean


Baina eskoletan egiten denak gero eta garrantzia handiagoa du, nahiz eta oraindik nahiko txikia den. Eskola eta kanal sekundarioak gero eta garrantzi handiagoa hartzen doaz e u s k a r a ren transmisioan. Erro n k a b e rri baten aurrean gaude: nola mantendu euskararekiko atxikimen du afektiboa kanal sekundarioak indartuz doazenean. 6. Herri kultura, tradizioa eta modernitatea. Erroak tradizioan dituen ekimen moderno bezala definitzen duzue bertsolaritza. Ez al da kontraesana? Bertsolaritzak uztartu egiten ditu tra

Bertsozalea

Imagen PostScript bertsolarilogo2.eps

ldekoa da bertsozalea, baina sunaren gaurkotasuna da


Elkarteak bere neurriaren, bertso-eskolen ereduen, hedabideen, euskal kulturaren ekosistemarekin eduki nahi dituen harremanen eta beste hainbat konturen gainean eztabaidatu behar du ezinbestean
inkorporazioak aldaketa kualitatiboak ekarri ditu. 8. Bertsozaleek modu naturalean onartzen dute bertsolarien artean elitea egotea. Era berean, elitea eta kalitatea ez daudela pare-parean adierazten dute datuek. Gehiengoari normala iruditzen zaio bertsolarien elitea egotea. Aitzitik, eliteak bert s o l a r i t z a ren munduan izan beharko lukeen lekuaz iritzi kontrajarriak daude. Elitea onartu egiten da modernitatearen erakuslea delako eta bakoitzaren meritu ezberdinak errekonozitzen direlako, baina ez da onartzen elitea eta aristokrazia parekatzea, berdintasuna mugimenduaren ezaugarri konstituiente bat delako. 9. Irismen handiena duen hedabidea telebista da, eta kasu honetan Hitzetik Hortzera programa. Zer iritzi dute, oro har, bertsozaleek eta bertso-adituek? Bertsozaleek saioari buruzko iritzi ona dute, baina ordutegia eta iraupena desegokiak iruditzen zaizkie. Bestalde, ikerketan parte hartu duten adituen artean aldeko nahiz kontrako iritziak daude: batzuentzat lan txukuna egiten du eta, besteentzat, berriz, ortodoxoa eta elitista. 10. Bertsoaren mundua zabaltzeko Internetek berebiziko garrantzia du etorkizunera begira. Azken urteetan hedabideak bertsozaletasuna transmititzeko funtsezko euskarri bihurtu diren bezala, argi dago Interneten garrantzia gero eta handiagoa dela. Oraindik kuantitatiboki bertsolaritzarentzat Internet ez da garrantzitsuegia, baina adinean behera egin ahala ikus daitekeen joera kontuan hartuz, esan genezake Internet bertsozaletasuna hedatzeko funtsezko euskarria izango dela etorkizun oso hurbilean. 11. Bertsozale Elkartea definitzerakoan auto terminoa behin eta berriz aipatzen da azterketa honetan: autoeraketa, auto no mia, autokontzientzia... Ezaugarr i horiek badute lekurik XXI. mende globalizatu honetan? Orain arte behintzat auto hau lantzen asmatu du bertsolaritzak, eta asmatzen jarraitu beharko du; zeren mundu globalizatuan euskal kultura oso txikia denez, auto logika hori baztertu eta handien joeretan murgiltzen bada, etorkizuna zailagoa izango da ziur aski. Autorik gabeko mugimendurik ez da posible. 12. Bertsolaritzaren inguruko barne eztabaida sustatu behar dela diozue, baina hori arriskutsua izan daiteke. Izan daiteke, nola ez! Baina arriskutsuagoa izan daiteke dauden eztabaida eta ezberdintasunak ekiditea. Eztabaida ezinbestean aipatu dugun auto logikako motore bat da. Elkarteak bere neurriaren gainean, bertso-eskolen eredu bakar edo ugariren gainean, hedabideen gainean, euskal kulturaren ekosistemarekin eduki nahi dituen harremanen eta beste hainbat konturen gainean eztabaidatu behar du ezinbestean. Aldi berean, eztabaidak bere mugak ditu, mugimenduaren biziraupena baitago jokoan. Bertutea eta, neurri batean, zorte ona eztabaida eta egitura mantentzean datza, ez eztabaida ukatzean.
Imagen PostScript Sin ttulo-4

unean.

izioa eta modernitatea. Azken 20 urteetan bertsolaritzaren baitan izanako aldaketen ondorioz, gaur eguno bertsolaritzan txanponaren bi auregiak ikus ditzakegu: batetik, herri ulturak nortasun terminoetan tradizioarekin bat egiten du eta, bestetik, ultur terminoetan modernitatearen lotzen da. Baina, zer da? Hau da, herri kulturaren tradizioaren aldekoa a bertsozalea, baina benetan gozaen eta estimatzen duena bertsozaletasunaren gaurkotasuna da. . Bertso-eskolei gagozkiela, paraideen artean genero desoreka aipagarria dago. din batetik gorako bert s o z a l e e n artean gizonezkoen kopurua askoz andiagoa da. Adin batetik behera, diz, genero desoreka kuantitatiboa desagertuz joan da eta bertsozale azteenen artean ez dago desorekak. Aitzitik, bertso-eskoletako partaieen artean gizonezkoen kopurua makumezkoena baino askoz haniagoa da oraindik. Baina, oro har, b e rtso munduan, emakumeare n

Bertsozalea
Iaki Apalategi

Imagen PostScript bertsolarilogo2.eps

KOPLAK

PUNTUA

J A R R I TA

Prestaketa
Ba ez Xabi, oraindik ere ez naiz herdoia kentzen ari. Pena da, ez delako propio hala erabakita gertatu, beste askori beste hainbatetan gertatu izan zaionagatik baizik. Ea orain kostalde horretan biltzerik ba ote den. Dena dela, ez dut uste txapelketa baterako prestaketa guztia herdoia kentzea eta martxan jartzea denik; txapelketa bat ondo prestatzeak ahalegin handia suposatzen duela badakit, hirugarren pertsonan bada ere. Azken finean, bertsolariari eskilara maila bat gutxienez igotzea eskatzen dio prestaketa on batek, eta hori lan nekeza da, eta beti saririk ez duena. Sari horren bila, lehiatzeko bertsolari bakoitzak ahal duenaren barruan zuzena iruditzen zaiona egiten du: batek bere inguruan beragatiko espektatiba handiak sortuko ditu, horren onurak esperota, beste batek etxean ispilu aurrean orduak pasako ditu, beste batek ahalik koadrila handiena eramango du bere saioetara... nik ez dakit horiek guztiak ondo ala gaizki dauden, baina erregulatuta ez dauden bitartean, bakoitzaren moralak batzuk desabantailan jarriko ditu, edo agian ez, nondik begiratzen den. Herdoia kentzeko modu nagusia aritu eta aritzea da ordea: ispilu aurrean, grabadoraren batekin... denetik entzun dugu, eta agian probatu ere bai. Hori egitea erraza da, maiz egitea da zaila. Zenbaitek prestaketa hori alde teknikotik oso estu hartu ohi du. Horrek bere emaitzak eman izan ditu, baina beti ez dira nahikoa izaten; gogoratzen dut bertsolari bat baino gehiago 2005eko Euskal Herrikoan bertsotan erraz egiten zuena, baina erreta iritsi zena txapelketara, nik uste mentalki ez zeudela prest horrelako egoera batetarako. Eta beharbada hori da prestatzen alderdi zailena, nola egiten den adostutako formularik ez dagoelako: batzuk jolas moduan hartuko dute eta benetako unean ez dute behar den mailarik emango, beste batzuk serioegi hartuko dute eta lotuta arituko dira... Dena dela, hau guztia txapelketan postu on bat egitera bideratutako lana da, mota batekoa zein bestekoa izan. Eta hori zertarako? Nire ustez, gure saio kopurua kopuruz eta motaz orekatua izan dadin geronek erregulatu ahal izateko. Baina erregulatze hori zaila eta tentagarria da, Sarriegik zenbat kantatu nahi zuen zalantzaren bat agertu zuenean, bertsolari helduagoren batek azkar erantzun zion bere garaian hori pentsatu ere ez zela egiten. Akordatze al haiz?

AHOZKOTASUNA ETA BERTSOLARITZA: LANPOSTU DEIALDIA


Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, 20072008 ikasturterako aurre i k u s t e n diren beharrei erantzun ahal izateko, hezkuntza arautuan aritzeko irakasle baten beharra du. Eskatzen da: - Lizentziatua izatea. - Irakaskuntzan esperientzia izatea. - Bertsolaritzaren ezagutza eta bertso eskoletan esperientzia edukitzea - Gidatzeko baimena edo desplazamenduetarako erraztasuna izatea Interesatuok bidali Curriculum Vitaea, uztailaren 15a aurretik, Bizkaiko Bertsozale Elkartera, Zabale kalea 9behea 48200 Durango, edota bizkaia@bertsozale.com helbidera.

PLAZATIK GAZTETXERA
Agin Rezola Astigarragako bertsolariak irabazi zuen Plazatik gaztetxera sariketa. Mutrikuko gaztetxean jokatu zan finalean sei bert s o l a r i aritu ziren kantuan: Agin Rezola, Mikel Arrillaga, Beat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Alaia Martn eta Oier Azula. Final parekatu baten ondoren Aginek jantzi zuen txapela, Alaia Martn sailkatu zen bigarren eta Beat Gaztelumendik eraman zuen entzulearen saria.

BERTSOLANTEGIA
Udako Euskal Unibertsitatearen jardunaldien baitan antolatu da Bertsolantegia ikastaroa. Eibarren hiru egunetan bertsolaritzaren alde desberdinak landu dira, kantagintza, generoa... modu teoriko zein praktikoan.

POTO-FINIXA

Bertsotan dena partekatu behar da.

Imagen PostScript Sin ttulo-4

Bertsozalea

2007ko uztaila - 89. zenbakia

Erredakzioa: Iaki Iturriotz Tel.: (0034) 943 217798

Diseinua-maketazioa: Xagu-on Fax: (0034) 943 212427

Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentrua posta-e: komunikazioa@bertsozale.com

You might also like