Professional Documents
Culture Documents
Mozioa Sinboloak Memoria
Mozioa Sinboloak Memoria
Kontuan hartuta gaur egun frankismoaren ikur ugari ikusgai daudela Nafarroa osoan, egoera hau oso mingarria izanik, frankismo kriminalak eta bere arduradunek eduki duten zigorgabetasun osoa gogora ekartzen digu. Oroimen Historikoaren Legean ezarritakoak ardura honi behar bezalako irtenbidea eskaintzetik urrun egon arren, hau ez betetzearen utzikeriak egoera hori larriagotu egiten du, egungo Nafarroako Gobernuaren eta hau babesten duten alderdi politikoen borondate ezagatik soilik uler daiteke. Egoera hori dela eta, Ezkabarteko udalak honako erabakia hartu du: 1.- Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioaren Departamentuari, Gobernuaren Ordezkaritzari eta Artzapezpikutzari honakoa eskatzea: Nafarroako herri eta administrazio guztietan dauden frankismoaren ikur guztiak kentzeko prozedura lehenbailehen abia dezatela, Nafarroako Jauregian dauden ikurrak barne. 2.- Herritarrei, kultur nahiz kirol taldeei, eta talde politikoei edo bestelako edozein alorreko taldeei dei egitea ekimen hau lagundu dezaten udalari frankismoaren ikurren kokapenaren berri emanez, udalak ikur horiek kentzeko urratsak egin ditzan. 3.- Eskaera hau Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioaren Departamentuari, Gobernuaren Ordezkaritzari eta Artzapezpikutzari bidaltzea. 4.- Hedabideen bitartez ekimen honen berri ematea. Ezkabarten 2013-01-27