You are on page 1of 3

MARTXOAK 9: NATURA EGUNA, SAN MARTZIALEN

Martxoaren 9an Natura eguna ospatuko dugu San Martzialen. Azken urteotan Udalak egin duen bezala, betiko zuhaitz eguna beste udal ingurumen egitasmo batzuekin bateratu eta aberastuko dugu. Aurten Bergarako Eraztun edo Gerriko Berdea izango da protagonista eta horren inguruan, goiz pasa atsegin baterako programa prestatu dugu. Ohar honen bidez herritarrak gonbidatu nahi ditugu egun horretan Gerriko Berdea ezagutzera etortzeko eta eremu hau hobetuko duen landaketan parte hartzeko. Zer da Gerriko Berdea? Hainbat herritan bezala, Bergarako Udal Agenda 21ean jasotzen da natura kontserbatzeko eta aisialdirako herriaren inguruan eremu berezi bat osatzen joateko helburua. Eremu honek gainera, seinale egokiez horniturik, ingurumen sentsibilizazioa zabaltzeko funtzioa ere izango luke. Horri deitzen diogu Gerriko Berdea eta ez da berehala sortu daitekeen zerbait, progresiboki zehazten eta egiten joan behar den zerbait baizik. Naturaren kontserbazioaren ikuspegitik, Gerriko Berdearen helburua izan behar da biodibertsitate-aberastasun handiena duten guneak kontserbatzea eta, oro har, habitatak eta paisaia hobetzea. Aisialdiaren ikuspegitik, naturaz gozatzeko gertu dugun eremu atsegina eta erakargarria izatea da helburua, bergararrentzat eta bisitarientzat. Eta naturara hurbiltzeko eta gozatzeko era asko daudela kontutan hartu behar du: landare eta animalia espezieen obserbazioa, kirola, jolasa, atseden lasaia, erromeria etab. Gerriko Berdea, eremuaren kontserbazio helburuekin bat egiten duten hainbat aisialdi jarduera garatzeko eremua izan beharko litzateke. Zergatik Gerriko Berdea Natura egunaren protagonista? 2011, 2012 eta 2013 urteetan Udalak hainbat proiektu garatu ditu Gerriko Berdearekin aurrera egiteko. Proiektu batzuk prest daude eta besteak ia amaituta. Aisialdia: Aisialdiaren arloan: SL-Gi38 Gerriko Berdearen Bira izeneko zidorra prestatu du, Bergarako hiriguneari buelta osoa ematen diona. Ibilbidearen abiapuntu bezala Agorrosingo ekintza gunea proposatzen dugu, baina bira honek hainbat sarbide eta irtenbide ditu. Gerriko Berdearen ibilbidea izanik, Bergarako hirigunea inguratzen du birak, aisialdirako espazioak lotuz eta natura kontserbatzeko eremuak zeharkatuz. Oro har, Bergara inguruko paisaiaz, landarediaz, faunaz eta balio historiko artstico handiko elementuez gozatzeko aukera izango dugu ibilbidean zehar. Hiribilduaren eta Deba bailararen ikuspegi ederrak ere izango ditugu. Ibilbide hau Museo/Turismo, Kirol eta Hirigintza arloko udal sailek landu duten proiektua izan da, eta Obra eta Zerbitzuetako sailak ere parte hartu du. Lokatza Ziklismo eskolako eta Pol-Poleko Mendia Bizirik taldearen lankidetza ere izan du Udalak, ibilbidea eta edukiak definitzeko garaian. Ibilbidea Gipuzkoako Mendizale federazioak homologatu eta markatu du. Ibilbidearen inguruko informazioa jasotzen duen mapa bat argitaratu dugu. Mapan ibilbidea eta honen inguruko balio naturalak eta kulturalak esplikatzen dira. Mapa paper berezian egin da, hezetasunarengandik babesteko eta bidea egiten ari

garenean erabili ahal izateko. Mapa hau Aste Santuan hasiko gara saltzen, 2 -ko kostua izango du eta Turismo Bulegoan eta Agorrosingo Ekintza Gunean eskatu ahal izango da. Bestalde, mapa hau pdf formatoan eskuragarri izango da, egun batzuk barru udalak martxan jarriko duen turismoko web orri berrian. Aipatzekoa da hainbat herritarrek argazkiak utzi dituztela mapa hau egin ahal izateko. 2013 urtean zehar, aisialdi eskaintza aberasteko, Gerriko Berdean geocaching egiteko 15 bat altxor ezkutatzeko asmoa dauka Udalak. Geocaching , gero eta indartsuago datorren eta orientazio jolasa da eta Udalaren turismo egitasmoan arlo hau garatzeko asmoa badago. Bestalde, hurrengo urteetan, gerrikoaren funtzio didaktikoa garatzen joateko informazio panelak, interpretazio mahaiak etab. jartzeko asmoa ere badu Udalak. Biodibertsitatearen kontserbazioa Naturaren kontserbazioaren arloan aipagarria da Udalak 3 lursail erosi dituela San Martzial inguruan, natura kontserbatzeko. Horietako bat balio handiko baso txiki bat da eta beste bietan, bertako basoa hariztia- berreskuratzea da helburua. Gainera, lursailetako muga batean dagoen leize zulo bat babesten ari da Udala, arriskua saihesteko oso arriskutsua da- eta leizeko habitata ere gordetzeko. Turismorako erabiltzen ez diren lurrazpiko leize eta kobak legez babestuta daude. Leizeari buruzko informazioa emateko eta arriskuaz ohartzeko panel bat jarriko du Udalak bertan hurrengo asteetan. Ekintza hauen bidez, habitat eta espezie babestuak kontserbatu eta hobetuko ditu. Landare espezie exotiko inbaditzaileak ere kentzen ari da Udala lursail berrietan eta inguruko beste lursail publikoetan. Gerriko Berdean biodibertsitatea kontserbatzeko eta hobetzeko lursailen erosketarako eta ondorengo lanetarako, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko diru laguntza garrantzitsua lortu zuen Udalak 2012 urtean. 2012 eta 2013 urteetako inbertsioa 45.000 ingurukoa izango da eta Eusko Jarlaritzak gastu horren % 70-a ordainduko du, 31.240 . Kontserbazio egitasmoa bera eta arlo honetako beste lan asko Udalak berak egin ditu, Obra eta Zerbitzuetako, Hirigintzako eta Museo/Turismoko lan taldeen eskutik.

Zein izango da martxoak 9ko egitaraua? 10:00 San Martzialera igoera, oinez, azoka paretik hasita. Igoeran, Amaia Arriaran ipuin kontalari Bergararra izango dugu gidari. Amaiak ibilbideko elementuetan oinarritutako ipuin kontaketa egingo du, 3 geldialdi guztira, Gerriko Berdearen zati hau era original honetan disfrutatzeko. 10:00 San Martzialera igoera mendiko bizikletan, Agorrosin ekintza gunetik abiatuta. Mendiko bizikletan joatea erabakitzen dutenek Gerriko Berdearen beste zati bat egingo dute: Goiko estaziua, Artzamendi, San Antonio, eta Zurragatik San Martzialera. Lokatza Ziklismo Eskolako txirrindulariak izango dira igoera

honetako gidariak. Ibilbidean zehar, bizikleta-jolasak eta hainbat teknika ikasteko gelditzen joango dira. 11:45 Zuhaitz Landaketa. Udalak erosi berri dituen lursailetan hariztia berreskuratzeko zuhaitzak eta zuhaixkak landatuko ditugu: haritzak, haginak, sagarminak, gorostiak etab. 150 bat ale guztira. 12:15 Hamarretakoa baselizaren aterpean. Han bertan, Gerriko Berdean Udala diharduen lanen aurkezpena egingo da eta baita 2013ko Korrikari Interesgarria ikusi duelako, Martxoak 9ko Natura eguna Korrika kulturalaren programazioak jaso eta iragarriko du. Hizkuntza ere bada naturara hurbiltzeko beste arrazoi edo aitzaki bat. Horrela izanik, Korrikako kideek ere hitz batzuk esango dituzte eta Natura egunari amaiera emateko Amaia Arriaran ipuin kontalariak euskarari lotutako ipuina kontatuko digu. 12:45 Itzulera, oinez edo bizikletan.

Eransten ditugun argazkiak 1 Pasiatzen Goiauzoan www.bergara.net/argazkiak/1.jpg 2 San Martzial ermita www.bergara.net/argazkiak/2.jpg 3 Aloa Mendi Espeleologia taldekoak San Martzial leizean www.bergara.net/argazkiak/3.jpg 4 Leizea babesteko egiten ari garen pareta www.bergara.net/argazkiak/4.jpg 5 Ibilbide inguruko ondarea: Agirreko garaia (XVI. mendea) www.bergara.net/argazkiak/5.jpg 6 Ibilbide inguruko ondarea: Moiua dorrea (XVIII. mendea) www.bergara.net/argazkiak/6.jpg

You might also like