You are on page 1of 16

zagutzaren gizartea omen garenean, harritzekoa da zeinen ezjakina den

gure gizartea erlijio gaietan.


Baina nola jakingo dute, irakasten ez bazaie, gure haur, nerabe zein gazteei erli-
jio gertakariaren eta erlijio desberdinen berri egoki ematen ez bazaie? Eta nola
emango zaie egoki, modu akonfesional, anitz eta objektiboan ez bada? Eta nola
izango da posible erlijioaren irakaskuntza akonfesional, anitz eta objektiboa, ira-
kasle egokiak prestatzen ez badira? Eta non prestatuko dira, Unibertsitate publiko-
an Erlijio-zientzien ikasketarako egitura aproposik ez bada? Galdera horien arda -
tzean lotuko ditut ondorengo gogoetak.
Erlijioa oinarrizko giza gertakaria da, gizakiaren zorionerako nahiz zoritxarre-
rako. Eta gertakari publikoa da, nahi izan ala ez, elkarbizitzaren mesederako izan
ala kalterako. Onerako izan dadin, eta ez gaitzerako, ezinbestekoa deritzot erlijioen
ezagutza gizartean bideratzea. Eta ezagutza egokirako, ezinbestekoa iruditzen zait
akonfesionaltasuna, eta akonfesionaltasunerako, trebakuntza unibertsitarioa.
Akonfesionaltasuna eta irakasle akonfesionalen trebakuntza: biak batera ezinbeste-
ko baldintza dira, gure gizartean erlijioari buruzko ezjakintasun larria gaindituko bada.
17
*
Deustuko Unibertsitatean irakaslea. Arroa Behea
E
Erlijio-zientziak
Unibertsitate publikoan.
Gurean noizko?
JOXE ARREGI
*
o
g
o
e
t
a
k
G
Joxe Arregi
1. Hezkuntza publikoan erlijio-irakaskuntza konfesionalari EZ
Sestra piztua dute berriro, ez dakit Espainiako gobernuak gotzainen burutik ala
Espainiako gotzainek Gobernuaren eskutik. Hezkuntzaren lege berriak (LOMCE)
zazpigarren erreforma da espainiar estatuan, 1978an demokrazia ezarri zenetik!
zentro publikoetan erlijioa irakasteko baldintzak berritu ditu laugarren aldiz!, eta
liskarra areagotu.
Ikastetxe publikoek erlijio konfesionala eskaini beharko dute, orain arte bezala,
baina lege berriak bi aldaketa ezartzen ditu, txikiak itxuraz, handiak funtsean:
1) Erlijio konfesionalak ebaluaketa izango du, matematikak bezalaxe, eta notak
efektu guztietarako balioko du (batez besteko notak, bekak...). Eta 2) Erlijio konfe-
sionala ikasi nahi ez duenak beste ikasgai funtsezko bat izango du ordez (erlijioa
ikasteko gogo handirik ez duenak ere errazago aukeratuko du hartara).
Pausu bat aurrera behar zen, eta bi eman dira atzera. Eta hirugarrena ere emate-
ar egon da: erlijio konfesionala Batxilergo osoan zehar derrigor eskaini beharra.
Gobernua ez da horretaraino ausartu, Gotzain-Konferentziak eta PPko zenbaitek
hala eskatzen zuten arren.
Erlijio katolikoari dagokio batez ere kontu hau guztia. Egia da eskubide bera
aitortzen zaiela teorian errotze nabarmeneko konfesio gisa onartuak izan direnei:
Islama, erlijio ebanjelikoa, erlijio ortodoxoa, mormoiak, Jehovaren Lekukoak,
judaismoa eta budismoa. Baina zentro askotan gutxieneko ikasle-kopuru bat behar
da, eta baldintza hori ezin izaten dute bete orokorrean erlijioek, erlijio katolikoa izan
ezik. Islamak 46 irakasle besterik ez du espainiar estatuan: horietako bi Euskal
Autonomia Erkidegoan, bat ere ez Nafarroan; gainerakoek ere ez dute irakaslerik
EAEn, eta Espainian banaka batzuk besterik ez. Judu eta budistei, gutxi izateaz
gain, bost axola zaie euren erlijioa eskolan irakatsi ala ez.
Erlijio katolikoaren aldeko jarrera hau zuritzeko, PPko Gobernuak esan du
Espainiar Estatuak 1979an Vatikanoarekin sinatutako ituna derrigor bete beharre-
koa dela. Itunak betetzeko dira, ados, baina egokiago litzateke itun konfesional
hori indargabetzea, zeren Franko hil eta gutxira sinatu baitzen eta Konstituzioak
aitortzen duen Estatuaren akonfesionaltasuna nabarmen urratzen baitu. Eta itunak
betetzekotan, denak bete beharko lirateke, baita, esate baterako, Elizaren autofi-
nantzaketa hiru urte baino lehen bideratuko zuela aginduz Vatikanoak sinatu zuena
ere. Hogeita hamasei urte eta gero, Elizari dirutza publiko handiak, urtetik urtera
Gogoetak
18
Erlijio-zientziak Unibertsitate publikoan.Gurean noizko?
handiagoak, ematen jarraitzen du oraindik espainiar Estatuak, sinatutako itunaren
aurka.
Ez dirudi, beraz, itunari zaion begirunea denik erlijio katolikoari eskola publi-
koan ematen zaion faborezko tratuaren zergatia. Ezta PPren elizkoitasuna ere. As -
koz sinesgarriago dira alde bateko zein besteko interes politikoak: Elizak bere sta-
tusari erosoago eusteko pribilegioak behar ditu, eta PPk katoliko askoren botoak
behar ditu pribilegio batzuen truk. Pribilegio politikoak behar dituen erlijioa galdu-
rik dago, sistema erlijiosoaren babesa behar duen sistema politikoa bezalaxe.
Zerbait irabazten ote du horrela erlijio katolikoak? Bai zera! Galdu besterik ez
du egiten, galera-bidea sakondu besterik ez. Ikastetxe publikoetan dogma edo dok-
trina katolikoa derrigorrean ikasarazteak dogma eta doktrina horien sinesgarritasu-
na hondatzen du, eta ikasleak Eliza katolikotik ez ezik erlijio orotatik urruntzen.
Eta okerrena, Jesusen Ebanjeliotik ere urrundu egiten ditu, eliz erakundea eta
Jesusen Ebanjelioa dena bat delakoan. Ez dira bat. Nago, alderantziz, Jesusek ez
lukeela Doktrina katolikoaren irakasgaia gaindituko. Areago, aukeratu ere ez luke-
ela egingo.
Daukagun sistemak, LOMCE lege berriak are okerrago bihurtzen duenak, erli-
jioari buruzko inolako ezagutzarik gabe uzten ditu erlijio katolikoa aukeratzen ez
dutenak bigarren hezkuntzan eta batxilergoan gehienak dira, eta gero eta gehiago
izango dira. Dilema gaizto batera kondenatzen du gure gizartea: ala erlijio konfe-
sionala (azken batean, erlijio katolikoa) ikasi ala erlijioaz ezerez ikasi. Ezereza ari
da irabazten.
2. Hezkuntza publikoan erlijio-irakaskuntzari BAI
Bego argi: on eta beharrezko deritzat eskola publikoan erlijio gertakaria irakas-
teari. Guztiz beharrezko jotzen dut gure haur eta gazteek Moises eta Mahoma,
Konfuzio eta Laozi, Buda eta Mahavira ezagutzea. Eta Daoa eta Korana. Eta
Biblia: Adam eta Evaren mitoa (gizakiaren ispilu), Cain eta Abel anaia bikien his-
toria gogorra, edo uholde handian bizidunak salbatu zituen Noeren kutxarena, edo
hizkuntzen ugaritasuna sagaratzen duen Babeleko dorrearena. Amos profetaren
salaketa zorrotzak, Isaias profetaren iragarpen hunkigarriak. Nazareteko Jesusen
Mendiko hitzaldia, Zoriontasunak, Samariar onaren parabola... Belen eta artzainak,
Pilato eta Kalbarioa. Gurutzada ankerrak eta Asisko Frantziskoren senidetasun uni-
bertsala. Lutero eta Erreformak. Mundu berrian Ebanjelioaren izenean egindako
Gogoetak
19
Joxe Arregi
sarraskiak. Erlijioaren argiak eta ondrak, itzalak eta makurrak: superstizioak, bel-
durra, nagusikeria, basakeriak, herejeen erreketak, gerra santuak... Hori guztia
ezagutzen ez badute, zer ulertuko dute gure gazteek museo batean? Nola ulertuko
dute gure literatura, egutegia, festak...? Nola maiteko dute, kritikoki maite ere, gure
historia? Nola sartuko dira gure iraganaren eta orainaren erroetan barrena, bizi-izer-
di berriaren bila?
Orduan zer? Nire aukera argia da: eskola publikoan eta hezkuntza-maila guz-
tietan erlijio gertakaria irakastearen alde nago, baina ez modu konfesionalean. Hau
da: eman dadila erlijio gertakariaren berri erlijioen historia bereziki bere sakon eta
zabalean, era anitz eta objektiboan. Ez dut esan nahi modu objektibo hotzean, bai-
zik eta modu enpatikoan, musika edo artea edo literatura ematen den bezala. Baina
ez daitezela eman erlijio batzuk bakarrik, erlijio katolikoa azken batean; eta irakas-
leak ez daitezela izan gotzainek (edo imanek, edo inolako erlijio-agintarik) izenda-
tuak, baizik eta gaitasunen eta merezimenduen arabera hezkuntza-erakunde publi-
koek hautatuak, historiako nahiz matematiketako irakasleak bezalaxe; eta, noski,
edukiak ez daitezela izan gotzainek (edo imanek edo inolako erlijio-agintarik) eza-
rriak, erlijioen historiako eta filosofiako gaietan adituek baizik, sinestun izan edo
ez. Gizarte anitz eta askotarikoan bizi gara, atzera bueltarik gabe, eta horrek laiko-
tasuna eskatzen du gizarte-arlo guztietan, hezkuntza barne. Baina laikotasunak ez
du inondik esan nahi erlijiogabetasuna, akonfesionaltasuna baizik.
Ez dago egia bakarrik. Esan nahi dut: ez dago egiaren jabe bakarrik. Ez dago,
beraz, elkarren tolerantzia eta elkarrizketa beste egia-biderik, gizabiderik. Eta horre-
tan lagundu behar luke erlijioak. Horretan lagundu behar luke erlijioaren ezagutzak
eskolan: elkarrekin eta elkarrengandik ikasten, elkarrekin bizitzeko. Horixe eska -
tzen du Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak ere: Talde erlijioso desberdi-
nen arteko ulermen, tolerantzia eta adiskidetasuna sustatu behar ditu hezkuntzak
(26.2. art.). Gauza bera dio UNESCOk (4.2. art.).
Erlijio-irakaskuntza konfesionalak, ordea, nekez lagun dezake horretan.
Gizadiaren historiako maisu eta tradizio espiritual, erlijioso nahiz etiko handien
ekarpena ezagutzeak lagun dezake, inolako proselitismorik, apologetikarik, doktri-
na bidezko buru-jaterik gabe. Eta horretarako, erlijio eta agnostizismo, sinestun
eta sinesgabe desberdinen artean adosturiko curriculuma beharko litzateke maila
guztietan, gure gizartea erlijioarekiko analfabetismotik erlijio-ezagutza anitz eta kri-
tikora igaro dadin. Eta, beraz, curriculum hori azaltzeko gaitasuna frogatua duten
irakasleak beharko lirateke.
Gogoetak
20
Erlijio-zientziak Unibertsitate publikoan.Gurean noizko?
Horra, nire iritzian, erlijio irakasgaiaren etorkizuneko bide bakarra hezkuntza
publikoan. Ezin dut bestelakorik imajinatu, iruditzen baitzait formula konfesional
guztiak porrotera kondenatuak daudela. Porrotera, hots, arestian aipatutako dilema-
ra: erlijio konfesionala ala ezerez; erlijio konfesionala aukeratzen ez dutenentzat
ezerez. Hau da, gehien gehienentzat ezerez, urtetik urtera urrituz baitoa erlijioa
aukeratzen dutenen kopurua, hondoa jotzeraino, guztiz desagertzeraino kasu asko-
tan. Eta azken urteetako historiak ez al digu aski argi erakutsi zein urria, are hutsa
den erlijio irakasgaiak, aukeratu dutenengan ere, eragin duen erlijioarekiko atxiki-
mendua?
Badakit, jakin, erlijio-irakasle gehienen ikuspegia ez dela, gaur gaurkoz, batere
konfesionala, baizik eta alderantziz, zabala eta kritikoa. Baina, apaiz gazteen arte-
an eta teologia zentroetan nagusitzen ari den giroari erreparatuz, beldur naiz ez ote
den nagusituko gero eta pentsamolde itxiagoa eta konfesionalagoa, eta ez ote dituz-
ten irakasle guztiak molde horretara gero eta gehiago behartuko. Ari da gertatzen.
Are ziurrago egingo du porrot. Are beharrezkoago izango da, beraz, erlijio irakas-
kuntzaren akonfesionaltasuna.
Orain arte esandakoak horrela badira, ordea, berez dator galdera: non trebatu-
ko dira erlijio-irakasle akonfesionalak unibertsitatean ez bada? Eta nola trebatuko
dira, baldin eta unibertsitateak ez badu eskaintzen Erlijio-zientziak sakon ikasteko
aukera?
Orain artekotik lau ondorio jarraitzen dira, beraz, elkarrekin estu lotuak:
1) Erlijio gertakariaren irakaskuntza hezkuntza-maila guztietan eta molde akonfe-
sionalean emango bada, irakasle egokiak beharko dira, Erlijio-zientzietan ongi tre-
batuak; 2) Historia edo literatura edo arte irakasleak bezalaxe, erlijio-irakasleak ere
unibertsitateak prestatu behar ditu; 3) Ezin da baztertu Teologia Fakultate konfe-
sional batek erlijioa modu akonfesionalean emateko irakasle egokiak prestatzea,
baina, printzipioz, Unibertsitate publikoaren zeregina izango litzateke; 4) Horre -
tarako, ordea, Erlijio-zientzien departamendu gisako bat beharko litzateke Uni -
bertsitate publikoan.
Honetara iritsi nahi nuen sarrera luzeegi honekin. Erlijio-zientziek unibertsita-
tean zer nolako presentzia behar luketen aztertzeko eskatu zitzaidan, baina ezinbes-
tekoa iritzi diot azaltzeari zergatik eta zertarako den beharrezko unibertsitatean
Erlijio-zientzien presentzia. Orain artekoa alferrik izan ez delakoan, beraz, hel die-
zaiodan gaiari erdiz erdi.
Gogoetak
21
Joxe Arregi
3. Erlijioa Unibertsitatean. Adierazpen esanguratsu bat
1
2010ean, espainiar Estatuko 10 unibertsitate publikotako
2
18 irakaslek adieraz-
pen garrantzitsu bat sinatu zuen, izenburu honekin: Bologna plana eta Erlijioen
historiaren irakaskuntza espainiar unibertsitatean (El plan Bolonia y la enseanza
de la historia de las religiones en la universidad espaola). Gaurko gazteek erlijio
arloan duten ezjakintasunari larria eta deitoragarria deritzote adierazpenaren sina -
tzaileek, baina ez dira derrigor erlijioren bateko kideak, eta nolanahi ere ez dute
sinatzen sinesmen baten izenean, ezagutzaren izenean baizik.
Sinetsita daude, Max Mller, erlijio konparatuen aitzindariak, esan zuenaz: Er -
lijio bat bakarra ezagutzen duenak ez du bat bakarra ere ezagutzen. Erlijioen his-
toria hezkuntza-maila guztietan eman behar litzatekeela aldarrikatzen dute, baina ez
daude ados oraingo formula konfesionalarekin. Hona adierazpeneko giltzarri nagu-
siak:
1) Elkarrizketa bultzatzeko. Erlijioen historia ikasteak, kulturaren aberasgarri
izateaz gain, badu beste helburu bat, funtsezkoa: gauden gizarte anitzean eta bizi
garen mundu globalizatuan elkarrizketa demokratikoa sustatzea, gatazken konpon-
bidea bultzatzea eta herrialde bereko komunitate desberdinak elkarganatzen lagun -
tzea.
2) Unibertsitatearen ezinbesteko ekarpena. Hezkuntzaren lehen mailatan hasi
behar luke erlijioen irakaskuntzak, baina ezinbestekoa da Unibertsitateko goi hez-
kuntzan ere. Eta ezinbestekoa da Unibertsitatea erlijioen irakaskuntzaren bultza -
tzaile izatea, bai irakasleak gertatuz, bai oinarrizko testu-liburu komunak prestatzen
lagunduz ere.
3) Hezkuntza publikoan katekesirik ez. Espainiako hezkuntza sisteman ez du
lekurik erlijio gertakariak orokorrean, baina bai Erlijio katolikoaren irakaskun -
tzak Eliza katolikoaren menpean, katekesiaren luzapen gisa. Gauza bera gertatzen
da eskubidea aitortzen zaien gainerako erlijioen kasuan. Adierazpenaren sinatzaile-
ek ez diete erlijioei horretarako eskubidea ukatzen, baina onartezina iruditzen zaie
katekesiak, edozein erlijiorena delarik ere, hezkuntza publikoaren lekua hartzea.
Gogoetak
22
1
Ik. J. Bedoya, Historiadores reclaman la enseanza no confesional de las religiones. Un manifies-
to rechaza que la catequesis sustituya estos contenidos (EL PAS, 2010-04-19).
2
Madrileko Konplutensea, Bartzelona, Salamanka, Zaragoza, Len, Granada, Jaen, La Laguna,
UNED, Kantabria.
Erlijio-zientziak Unibertsitate publikoan.Gurean noizko?
Katekesiak, ordea, erlijio baten doktrinari lotzen zaiolarik diote sinatzaileek ezin
du bete erlijioaren irakaskuntzak duen helburua, hots: gizartean elkarrizketa eta
elkarbizitza sustatzea.
4) Ikertzaileak formatu. Erlijioen historiako eta gainerako zientzietako iker -
tzaileak eta irakasleak behar ditu Espainiak, gai horiek jorratzeko eta gizartera
nahiz hezkuntzara ekartzeko gai izango direnak, zioten baita ere sinatzaileek. Eta
Bo lognako Plana aukera ezin hobea da diziplina hauek ikasketa-planetan txertatze-
ko (masterrak eta doktoretzak), eta Europako beste Unibertsitateetako diziplina eta
ti tulazioekin homologatzeko.
Espainiako zenbait Unibertsitatek Bolognako espiritu hori egiazki gauzatzeko
jartzen dituzten oztopoak salatzen ditu adierazpenak, eta esan dezagun Euskal He -
rriko Unibertsitatea (UPV/EHU) bete-betean harrapatzen duela salaketak, gure lo -
tsarako. Salomon Reinach, XX. mende hasierako erlijioen historiagile handieneta-
koaren aipamen batez amaitzen da aldarrikapena: Lehenago edo geroago, historia,
filosofia eta zientziekin batera irakatsiko da eskoletan erlijioen historia. Ez da ira-
katsiko ez fedea ez eszeptizismoa, baizik eta egiazko gertakariak. Hain garran -
tzitsuak diren gaiei buruz hausnartzen eta merezi duten arreta, hobeto esango dut,
errespetua berauei eskaintzen erakutsiko zaie ikasleei.
Ez dago gehiago esan beharrik eta hobeto esaterik.
4. Erlijio-zientziak Unibertsitatean: zertarako?
Ez dago gehiago esan beharrik eta hobeto esaterik. Zilegi bekit, halere, aipatu
berri dudan adierazpenaren ildoa zertxobait sakontzea edo luzatzea.
Gogora dezadan berriro abiapuntutzat hartu dudan iris-puntua: hezkuntza-maila
guztietan erlijio gertakariaren berri emateari komenigarri ez ezik, beharrezko deri -
tzot. Modu akonfesionalean, noski. Bestela, hobe ezer ez. Erlijio batzuk bakarrik
eta besteak ez ematekotan, hobe batere ez eman. Norberarena beste norbaiti sines-
tarazteko ematekotan erlijioa, hobe ezer ez eman. Norberaren erlijioaren egiaz eta
beste batenaren gezurraz inor konbentzitzen saiatzekotan, hobe inolako erlijiorik ez
eman. Irakasleak erlijio-erakunde bateko arduradunek izendatuak izatekotan eliza
katolikoko gotzain nahiz Islameko iman, hobe erlijio-irakaslerik ez izan.
Ikastetxea katekesi-gune bihurtzekotan, hobe erlijio-irakaskuntzarik batere ez. Bai -
na erlijioari buruz daukagun ezjakintasuna ez da ezertarako on. Erlijio-irakaskun tza
Gogoetak
23
Joxe Arregi
akonfesionala behar dugu, geure iragana eta oraina hobeto ulertzeko. Eta, agian,
biziaren arnasa hobeto arnasteko. Agian! Gure gizartean erlijioaren irakaskuntza
akonfesional taxuzkorik eskainiko bada, ordea, nahitaezkoa da Unibertsitate publi-
koan Erlijio-zientzien ikasketarako aukera ematea, literatura edo arte unibertsala
ikasteko aukera eskaintzen den bezalaxe.
Zertarako? Lau hitzetan esango dut: ezagutzeko, ulertzeko, bizitzeko, irakaste-
ko. Bizpahiru hitz esango dut bakoitzaz. Zertarako Erlijio-zientziak Unibertsitate
publikoan?
1. Lehenengo, ezagutzeko. Ezagutzaren gizartean bizi omen gara. Halaxe bizi
gara zalantzarik gabe. Inoiz ez dugu horrenbeste jakin. Inoiz ez dugu izan gaur
adina baliabide jakiteko, gehiago jakiteko.
Eta, aldi berean, ez dakigunaz jabetzeko. Inoiz ez dugu izan gaur adina galdera.
Zenbat eta ezagunago, hainbat eta ezezagunago ere bazaigu errealitatea; hobeto
esan, hainbat eta misteriotsuago. Jakintza berri bakoitzak, datu zientifiko bakoitzak
galdera berri bat dakar berekin. Ezagunak ezezaguna erakusten digu. Zientziak eza-
gunetik ezezagunera garamatza. Gehiago esango dut: zientziak misterioaren ata-
rira hurbiltzen gaitu. Misterioa ezezaguna baino gehiago da: ezagunaren eta eze-
zagunaren iturburu agortezina da, izatearen hondoa. Ezezaguna ezagun bilaka dai-
teke, Misterioa ez. Ezagutzen dugunak Misterioan murgiltzen gaitu, Izatearen bera-
ren misterioan. Nondik eta nola iritsi garen garena izatera: hori da zientziaren arloa.
Mundua badela, eta munduan gu: hori da misterioa, zientziak inoiz agortuko ez
duena. Dakigunak ez dakigunera zabaltzen gaitu, mugak mugagabera, daukagunak
gauzkanera...
Mugaren eta mugagabearen tarte horretan sortu dira poema, espiritualtasun eta
erlijio guztiak. Baina, poemak bezalaxe, erlijioak ere ez dira jaio ez dakiguna argi -
tzeko edo galderei erantzuteko, misterioaren baitan arnasa zabaltzeko baizik, zau-
riak sendatzeko, kateak askatzeko, existentziaren grazian murgiltzeko. Hartarako
behar lukete bederen izan, ezertarako izatekotan; Misterioaren baitan bakea aurki -
tzeko, arnasa zabaltzeko bide ongarri izan behar lukete, eta ez sarri izan diren
bezala gizakiaren beldur guztiak biderkatzeko sistema gaizto.
Bi alderdiak dituzte erlijioek: argia eta iluna, sendabidea eta zauria, eta biak
daude sakon erroturik gure historia pertsonal eta kolektiboaren lurrean. Biak ezagu-
tu behar dira. Ulergaitza da Unibertsitateak, ezagutzaren tenpluak, izan garenaren
Gogoetak
24
Erlijio-zientziak Unibertsitate publikoan.Gurean noizko?
eta garenaren alderdi argi nahiz ilun hain funtsezkoa alde batera uztea, eta erli-
jioa delakoaren adierazpen eta dimentsio desberdinak mesedeko nahiz kalteko
irakasgai, ikerketagai, gogoetagai ez izatea, literatura, filosofia edo fisika diren
bezala. Ez, noski berriro diot modu konfesionalean sineskizunez nahiz sinesga-
beziaz inor konbentzitzeko, baizik eta giza kulturaren osagai historiko garrantzitsu
bat bere horretan ezagutzeko.
Erlijioa dela eta ez dela eztabaida pizturik (berpizturik) dagoen honetan, gure
gizartean erlijio desberdinen eta erlijiorik gabeen presentzia gero eta nabarmenagoa
denean, mundu globalizatuan erlijioen arteko gatazkak gero eta ugariago eta arris-
kutsuago direnean, are beharrezkoago iruditzen zait Unibertsitateak erlijioaren eza-
gutza zientifikoa, kritikoa, librea bultzatzea. Eta, horretarako, Unibertsitate publi-
koetan Erlijio-zientzien Departamendu gisako bat sortzea. Erlijioen historia,
fenomenologia, filosofia, soziologia, psikologia... Erlijioa eta hizkuntza, erlijioa eta
artea, erlijioa eta biologia, erlijioa eta neurozientziak... Badago zer ikasi, zer eza-
gutu, alde bateko zein besteko dogmak alde batera utzita.
2. Ulertzeko. Zertarako ezagutu? Gure historia eta kultura ulertzeko. Gure ipui-
nak, doinuak eta dantzak, egutegia eta usadioak, izenak eta jaiak, harpeetako nahiz
museotako margoak, garai guztietako eskultura eta arkitektura, literatura eta zuzen-
bide unibertsala ulertzeko. Eta hainbat gerra zahar eta berri, hainbat gurutzada, inki-
sizio eta pertsekuzio... Garena ulertzeko. Ez ezer zilegitzeko, baizik eta izan dena
eta garena ulertzeko, eta zer ez den errepikatu behar hobeto jakiteko.
Ulertzeko, hau da, sakonki ezagutzeko. Baina sakon ezagutzea ez da dena jaki-
tea, baizik eta errealitatea dakiguna baino infinituki gehiago dela ohartzea. Sakon
ezagutzeko, ezinbestekoa da forma erlijioso guztiek (sineskizunak, dogmak, errito-
ak, arau moralak, irudiak...) forma guztiez haratago erakusten dutela jabetzea.
Ulertzeko, ezinbestekoa du ezagutzak kritikoa izatea. Kritikoa, ez dogmatikoa.
Ez dogmatikoa erlijioaren alde, ez dogmatikoa erlijioaren kontra.
Ulertzeko, ez inor konbentzitzeko. Ulertzeko, gertakari edo adierazpen erlijio-
so bakoitzaren alderdi desberdinak, argiak eta itzalak, onurak eta kalteak, egiak eta
gezurrak, bereizten saiatzeko, inolako dogma berririk ezarri gabe.
Ulertzeko, kultur eta erlijio-eraldaketa sakon batean bizi garela. Eta iraganeko
erlijio-moldeak ez zaizkiola jada baliagarri gure gizarteari. Baina molde zaharrek,
Gogoetak
25
Joxe Arregi
aspaldiko jakintsuek, idazki sakratuek badituztela, bere baitan gordeta, gaurko eta
biharko argi-printzak, bizi-haziak.
Azken batean, elkar ulertzeko, elkarrizketa eragiteko, elkarren ulermena susta -
tzeko. Inork ez du ezertan egia osorik. Inork ez du ere, segur aski ezertan, gezurra
eta gaitza bakarrik.
3. Bizitzen ikasteko. Kosmos mugagabea eta Ama Lurra, hasierako eztanda eta
atomoaren bihotza, osatzen gaituen natura eta osatzen dugun gizartea, bakoitza
garen galaxia erraldoia eta atomo-partikula imioa... hori dena geure biziaren
hezur-mami baita ezagutzeko eta ulertzeko, ez dira aski fisika eta matematika, bio-
logia eta geografia. Ezagutza eta ulermena, edo bizitzeko dira edo ez dira egiazki ez
ezagutza eta ez ulermen.
Biziaren ezagutza behar dugu, bizitzeko. Eta, bizitzeko, ororen, Orotasunaren,
Denaren ezagutza behar dugu. Edo Misterio ezagutezinaren ezagutza, ulermen oro
gainditzen duen ulermena. Nahi bada, bizitzeko, ez ditugu zientziak eta makinak eta
medizinak bekarrik behar. Zer gehiago behar dugu? Esatera ausartuko naiz: ezagu -
tza mistikoa.
Bizitzeko ezagutza mistikoa behar dugula esanez, ez dut inolaz ere esan nahi
bizitzeko erlijioa behar dugula. Ez dugu behar. Zehatzago esateko, erlijioa gauza
guztiak bezala, matematikak eta medikuntza bezala bizitzen laguntzen duen hei-
nean bakarrik da beharrezko, eta bizitzen laguntzen dionarentzat bakarrik. Gaur ez
dugu jada gehienok behintzat erlijiorik behar, hitz horrekin antigoaleko dogma
bitxiak, errito barrokoak, arau zorrotzak, erakunde hierarkiko zapaltzaileak ulertzen
badira. Halere, baliteke beste garai bateko erlijioen berri ikastea bizitzarako lagun-
garri gertatzea. Sinetsia nago, baita ere, erlijio zaharrek euren mito, irudi eta usa-
dio zaharretan badutela bide berriak erakusteko argia, bizia berritzeko arnasa, bes-
telako etorkizuna eraikitzeko jakituria. Baina baldintza batekin: erlijioei ezarri zaiz-
kien eta erlijioek ezarri dizkiguten kateak askatzea. Askaturik, askatzaile bilaka dai-
tezke.
Ezagutza eta ulermen kritikoak ere horretan lagun dezakete: bizitzen, alegia.
Zertarako da Unibertsitatea, bizitzen ikasteko ez bada?
Milaka urtetan zehar, Indiako yoga guztiek irakatsi dute askatasunera iristeko
bidea desatxikimendua dela; bene-benetan, eta kosta ahala kosta, ez dago besterik.
Gogoetak
26
Erlijio-zientziak Unibertsitate publikoan.Gurean noizko?
Duela 2.500 urte, Gautama Budak irakatsi zuen, arretaren bidez, geure egoaren lilu-
ratik eta, beraz, desiratik eta, beraz, sufrimendutik libratzera irits gaitezkeela; bera
iritsi bide zen. Garai berean, Txina urrunean, Konfuzio saiatu zen gatazka eta nahas-
mendu politikoari irtenbidea aurkitzen eta erakusten: guztiekiko harreman egokiak,
errespetua eta, guztiaren gainetik, gizatiartasuna. Txinan bertan eta garai berean,
Laozi-k irakatsi zuen zoriontsu izateko apalak behar dugula izan, ura bezala, eta jai -
tsi, beti jaitsi, eta geure burua interes eta atxikimendu orotatik hustu, etengabe hustu.
Garaitsu hartan, Israelgo profetek ozenki deitu zituzten errege, apaiz eta handikiak
alargun, umezurtz eta etorkinaren ardura izatera. Duela bi mila urte, Nazareteko pro-
feta Jesusek garai berri bat iragarri zuen, eta samariar onaren historia jarri zuen garai
berriaren, mundu berriaren, izaera zoriontsu berriaren parabola. Handik seiehun
urtera, Mahoma profetak konfiantza apal ziurra eta eskuzabaltasuna jarri zituen bizi-
arau nagusi. Nork ez du ikusten horretan guztian gaurko mundurako jarraibiderik?
4. Ezagutzen, ulertzen, bizitzen irakasteko. Bizitzarako onuragarri izango
den ezagutza eta ulermena eskaini behar lituzke edozein irakaslek, matematika,
ingeniaritza- nahiz medikuntza-irakaslea izan. Baina ez ditugu ingeniaritza- eta
medikuntza-irakasleak bakarrik behar. Bizitzen irakatsiko duten erlijio-irakasle
akonfesionalak ere behar ditugu, eta Unibertsitatean trebatu behar lukete, edozein
diziplinatako irakasleek bezala.
Erlijio gertakariaren historia ezagutzen eta erlijio-adierazpenak (mitoak, sines-
kizunak, erritoak, arauak) egoki interpretatzen jakingo duten irakasleak.
Erlijio gertakaria errespetuz eta kritikoki erakusten jakingo duten irakasleak,
erlijio desberdinek kulturari eta gizadiari egin dioten ekarpen on guztia bistaratuz
eta historian zehar eragin dituzten basakeria guztiak ezkutatu gabe.
Sineskizun, erritu, arau, idazki eta erakunde erlijiosoen aniztasuna bezainbat,
diferentzia guztien barnean dagoen funtsezko arnasa bera sumatzeko gai izango
diren irakasleak.
Erlijio desberdinen artean, nahiz erlijioaren eta erlijio-gabeziaren artean, elka-
rrizketa eta errespetuzko eztabaida bultzatuko duten irakasleak.
Esaten den eta ageri den guztian, Misterio esanezin eta onaren zantzuak begiz-
tatzen jakingo duten irakasleak.Erlijioen berri emanez, ikasleei gizakia libreago eta
senideago, zoriontsuago eta gizatiarrago izaten lagunduko dieten irakasleak.
Gogoetak
27
28
Gogoetak
5. Europako Unibertsitateei begira
Asko dago egiteko, baina zerbait ari da egiten. Europako Unibertsitate publiko-
etan aski ohikoak dira Erlijio-zientzien zentroak, nahiz eta Estatu gehienek (eta
Unibertsitateek ere) baduten oraindik konfesionaltasun-kutsu bat (erlijio katolikoa-
ren alde batzuetan, protestante edo anglikanoaren alde bestetan).
Frantzian ere, nahiz eta tradizio laiko zorrotza izan 1905etik aurrera, erlijio-gai
guztiak arlo publikotik desagerraraztera jo zuen, azken hamarkadetan asko aldatu
dira gauzak Unibertsitate publikoan Erlijio-zientzien presentziari dagokionez.
Espainiako estatua beranduago dabil, eta hori, neurri handi batean, katolizismoa
1978 arte erlijio nazional izanak erlijioaren presentzia publikoaren aurkako erreak-
zio bortitza eragin duelako; azken urteetan, halere, ekimen ugari ari dira gauzatzen,
unibertsitate publikoetan erlijio-zientziei leku egiteko.
Europako eta, bereziki, Frantziako eta Espainiako zenbait datu nagusi aipatuko
dut jarraian. Informazio osorik ez dut, eta ez da beharrezkoa. Zenbait adibide nagu-
si aski dira, norabidea erakusteko eta gurerako zenbait ekimen zehatz iradokitzeko.
1. Europan oro har. Europako herrialde askotan, Unibertsitate nagusi guztiek
eskaintzen dute Erlijio-zientziak ikasteko aukera (Alemania, Belgika, Ingalaterra,
Eskandinaviako herrialdeak...), baina gehienetan Teologiako Fakultateei katoliko,
protestante nahiz anglikanoei itsatsita, eta Estatuak finantzaturik.
Asko dira Erlijio-zientzietako Masterra eskaintzen dutenak ere, hala nola:
Amsterdameko Unibertsitatea, Lund University (Suedia), Heythrop Cellege
(University of London), University of Chester (Erresuma Batua), Central European
University-n (Budapest)...
Hori guztiaz gain, aipatzekoak dira erlijio gertakariaren ikerketa sustatzen duten
nazioarteko bi elkarte: European Association for the Study of Religion, eta
International Association for the History of Religions.
2. Frantzian. Frantziaren kasua bereziki esanguratsua da, zeren eta, tradizio lai-
zistan hain errrotua dagoen arren, Erlijio-zientzien interesa eta lekua nabarmen
hedatu baita azken hamarkadetan Unibertsitate publikoetan
3
.
Joxe Arregi
3
Informazioa Xabier Itaina-ri zor diot.
29
Gogoetak
Erlijio-zientziak (Sciences religieuses, teologiatik bereizita) 1880an jaio
ziren, Collge de France delakoaren baitan Erlijioen Historiako katedra eraiki zela-
rik. Baina Sorbonaren kasua da aipagarriena: cole pratique des hautes tudes dela-
koaren baitan, 1886an sortu zen Sciences religieuses saila, oraindik ere zutik
dirauena, eta erlijio guztiak espiritu laiko eta diziplinarteko batetik ikertzen dituena.
Beraren baitan kokatzen da cole pratique des hautes tudes delakoa, baita beste
ikerketa-erakunde garrantzitsu bat ere: Institut europen en sciences des religions,
2002an sortua, gobernu sozialistak R. Dbray pentsalariari eskatua zion eta eskola
laikoan erlijio gertakaria irakasteko gomendatzen zuen txostenaren ondorioz
4
.
Aipatzekoa da, baita ere, 1956an, CNRS-en baitan (Centre National de
Recherches Scientifiques), sortu zen Erlijioaren soziologia taldea (Groupe de socio-
logie des religions), bere aldizkariarekin: Archives de sciences sociales des reli-
gions. 1960ko hamarkadan Erlijioen historia sartzen da Unibertsitate publikoetan.
Badira beste zenbait zentro ere, hala nola Institut dEtude des Faits Religieux,
Artois-ko Unibertsitateak eta Lille-ko Institutu Katolikoak elkarrekin sortua.
Sciences po (Zientzia politikoak) deitu karrera eskaintzen duten Unibertsitate
askotan, bada erlijioari buruzko ikerketa-tradizioa, eta handia. Azpimarratzekoa da
Aix-ekoa, ikerketa-talde garrantzitsua biltzen duena (Franck Frgosi, Raphal
Liogier eta Mohamed Tozy). Estrasburgoko Unibertsitateak estatutu berezia du
Frantziako estatu laikoan, eta aspalditik dakar Erlijio-zientziak lantzeko tradizioa,
batez ere Zuzenbide Fakultatearen barnean: 2009an, Islamologie: droit et gestion
Islamologie: religion, droit et socit Masterra ireki zuen, eta Droit, socit et
pluralit des religions formakuntza eskaintzen du 2011tik, erakunde publiko eta
erlijio-erakundeen arteko elkarrizketa hobetzeko xedearekin.
Esker onezko eta aitorpenezko aipamena egin nahi nioke hemen Xabier Itaina-
ri. Bordeleko Unibertsitatean politika zientzietan eta Firenzeko European
University Instituten irakaslea da, CNRSeko kidea, eta erlijioaren ikerketa sozio-
politikoan interesatua eta aditua, bere tesiak katolizismoaren eta euskal identitate
indibidual nahiz kolektiboaren arteko loturak aztertu zituenak, bere idazkiek eta
esku hartzen duen hainbat nazioarteko ikerketa-proiektuk erakusten dutenez (erli-
jioari buruzko ikerketa sozio-politiko bat burutu berria du Firenzen). Erlijio-zien -
tziek Unibertsitate publikoan duten gaurkotasunaren lekuko berezia dugu, eta bere
hitzak ekarriko ditut zuzenean hona, Frantziari buruzko txostentxo hau burutzeko.
Erlijio-zientziak Unibertsitate publikoan.Gurean noizko?
4
Rgis Dbray, Lenseignement du fait religieux dans lcole laque (2002).
30
Gogoetak
Xabier Itainak dio: Erlijio-zientzien lekua, beraz, aski untsa segurtatua da
Unibertsitate Publikoan Frantzian, bai irakaskuntzan, bai ikerketa-mailan.
Zientzia politikoetan hasteko hobekixeago ezagutzen dudan eremuan, orain dela
hogei-hamabost bat urte oraindik, aski gaizki ikusia zen erlijioari buruz lanean
aritzea. Gizartearen sekularizazioarekin batera, gaia kasik desagertu zen ikerketa
programetatik (salbu, alabaina, Erlijio-zientzietan berezituak zirenen artean).
Zientzia politikoetan, erlijioari buruz lanean ari zena ikusia zen edo pertsona erli-
jioso bat bezala, edo militante laiko obsesionatu bat bezala. Azken hamar-hama-
bost urte hauetan, berriz bidezkoa edo zilegi bilakatu da erlijioari buruz lanean
aritzea giza zientzietan, ikusiz gaiak nazioarteko harremanetan ze garrantzia hartu
duen. Ikerketa-belaunaldi berri bat abiatu da, batez ere Islamari buruz, baina ez
bakarrik. Protestantismoei eta katolizismoari buruzko ikerketa interesgarri batzuk
ere atera dira. 1905eko legearen urtemugak berrabiarazi du frantses laizitatearen
ereduaren bilakaerari buruzko gogoeta bat, bereziki Jean Baubrot edo Jean-Paul
Willaime bezalako historialari eta soziologien inguruan. Philippe Portier politolo-
goak erakutsi du frantses separazio eredua azken urte hauetan, funtsean, aldatzen
ari dela. Diskurtsoan ez bada, errealitatean botere publikoak sekulan baino gehia-
go sartzen dira kultuen erregulazio-prozesuetan, edo Islamaren ordezkaritza nazio-
nal bat egituratuz, eta eliza edo meskiten eraikitzeko lurrak erdietsiz, edo eskola
pribatuak lagunduz, eta abar. Eta ber denboran laizitateak bere oinarri ideologikoa
berriz azpimarratu du oihal islamikoari buruzko legearekin edo seinale erlijiosoak
debekatuz eskoletan. Frantses laizitate ereduaren kontradikzio horiek, ororen
buru, ireki dituzte bide berri batzuk ikerketarentzat, eta batez ere ikerketa publi-
koarentzat
5
.
3. Espainian. Frantziaren antzera, nahiz eta beranduago, espainiar estatuko
Unibertsitate publikoetan ere geroz eta gehiago ari da zabaltzen Erlijio-zientzien
irakaskuntzarako eta ikerketarako lekua. Kasurik nabarmenenak aipatuko ditut:
Madrilen, Unibertsitate Konplutentseak Instituto de las Ciencias de las
Religiones sortu du, eta Erlijioen historiako kurtsoak eta Erlijio-zientzietan
Masterra eskaintzen ditu; baita Erlijio-zientzietako doktoretza ere departamendu
desberdinen artean. Karlos III.a Unibertsitateak, Giza Eskubideen Institutuaren
baitan, Ctedra de Teologa y de Ciencias de la Religin ireki du. Unibertsitate
Autonomoak Ctedra de tica y Filosofa de la Religin du. UNEDen ere bada
antzekoa: Ctedra de Filosofa e Historia de las Religiones.
5
Mezu elektroniko pertsonala.
Joxe Arregi
31
Gogoetak
Bartzelonan, Pompeu Fabra Uniberstitatean Erlijioen zientziak eskaintzen
dira, hautazko kurtsoetan; baita Erlijioen historiari buruzko mintegi bat ere,
Erlijioen arteko Elkarrizketarako UNESCO Katedraren babesean, Bartzelonako
Unibertsitate Autonomarekin batera.
La Laguna-ko Unibertsitatean (Tenerife), Erlijioen historiako espezialitatea
eskaintzen da; gauza bera Kantabriako Unibertsitatean; Compostelako Santiagoko
Unibertsitatean Erlijioen historia eskaintzen da; Valentziako Unibertsitatean,
Hiru Erlijioen Katedra dute.
Zenbait Unibertsitatek Erlijioei buruzko Masterra eskaintzen dute, hala nola
Granadako Unibertsitateak (Ciencias de la religin), Sevillako Pablo de Olavide
Unibertsitateak (Religiones y Sociedades), Tarragonako Rovira i Virgili
Unibertsitateak, Historia eta Geografiako Departamenduan ("Historia de las
Religiones), Sant Fructus Erlijio-Zientzien Goi Institutuarekin batera. Zaragoza -
ko Unibertsiteak, aldiz, Minduflness Masterra eskaintzen du.
CSIC-eko (Consejo Superior de Investigaciones Cientficas) Filosofiako
Institutuan, bada Erlijioaren Filosofiari buruzko Mintegia, erlijioaren filosofo, psi-
kologo, antropologo eta historialari nagusiak lantzen dituena.
Aipatzekoa da, halaber, Sociedad Espaola de Ciencias de las Religiones
delakoa, Unibertsitate desberdinetan erlijioak jorratzen dituzten ikerlariak elkartzen
dituena.
6. Eta UPV/EHUn zer berri?
Euskal Herrian zaharrak berri, tamalez. Deustuko Unibertsitateak badu, noski,
Teologia Fakultatea, eta honi itsatsiriko Erlijioen Graduondoa, baina unibertsitate
pribatu konfesionala da, eta hemen ez naiz horretaz ari. (Opus-en Irueko
Universidad de Navarran karrera guztietan derrigorreko ikasgaia da teologia
katolikoa, baina are gutxiago ari naiz horretaz). Mondragon Unibertsitatea, aldiz,
pribatua eta laikoa da, eta bide interesgarria ari da urratzen, HUHEZI (Humanitate
eta Hezkuntza Zientziak) Fakultatean, Bestearen zaintzarako eta bizikidetzarako
hezkuntza proiektuaren baitan, baina Erlijio-zientziak berariaz landu gabe.
Eta Euskal herriko Unibertsitate publikoan? Ezer ez. Duela urte batzuk, izan
zen saiakera bat, Bilboko Elizbarrutiaren aldetik, EHUren baitan teologia katoliko-
Erlijio-zientziak Unibertsitate publikoan.Gurean noizko?
32
Gogoetak
ari leku bat zabaltzeko, baina egitasmoak porrot egin zuen, eta hala hobe, ez baita
inondik ere garaia Unibertsitate publiko batean teologia katoliko konfesionala
eskaintzen hasteko, gotzainen kontrolpean (horrelako zerbait egiten da, halere,
Nafarroak Unibertsitate Publikoan). Gogoeta hauen hasieran lehen eta bigarren hez-
kuntzari buruz aipatu dudan alternatiba tamalgarria berresten da unibertsitatean ere:
erlijio katolikoa edo ezerez denean aukera, ezereza da edo izango da nagusi.
Gure Unibertsitate publikoan, ezereza da nagusi. Baina ez gaitu horrek aurrera-
tuago eta modernoago egiten. Alderantziz, esango nuke gure Unibertsitate publikoa
ez dela oraindik arlo honetan normaltasunera iritsi; konfesionaltasun katolikoaren
aurkako elgorriak bizirik dirau; euskaldun fededun historikoaren sindromea ez da
oraindik desagertu, eta ez digu uzten ez erlijioaren dimentsio kultural historikoa
aitortzen, ez gaurko gizartean duen presentzia publikoa onartzen. Penaz diot: oso
atzera ari gara geratzen horretan Europarekiko. Eta Europaren baitan, bai
Frantziarekiko eta... bai Espainiarekiko.
Euskal gizarteak erronka galantak ditu aurrean (langabezia, berdintasun soziala,
bakea eta bizikidetza, estatus politiko berria...), eta ez dakit zenbaterainoko lehen-
tasuna duen Erlijio-zientziak Unibertsitatean txertatzeak. Baina, honetan ere, aurre-
ra egiten saiatu behar genuke. Luzaro gabe gaindituko ahal ditugu iraganeko kon-
plexuak eta eskemak, alde bateko eta besteko konfesionalismoak! Berandu gabe
iritsiko ahal gara, erlijio gertakariari dagokionean ere, ezagutzaren eta ulermenaren
gizarte izatera, Europako herrialde irekienak eredu harturik!
Joxe Arregi

You might also like