You are on page 1of 28

Egilea:

ANGEL ZELAIETA
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 1

Euskaldun berria

Euskaldunekin topo
on Gotzon Etxebarria Martin Santur-

J tzin jaio zen, 1934ko otsailaren 7an,


Fermin Reparaz kaleko 6an, eta 9an
bataiatu zuen Bonifacio Alcalde apai-
zak, San Jurgi elizan. Aita Ortuellakoa
(Gueñestik eta Castrotik hara joaniko
Jon Gotzon Etxebarria (1934-1996)

tan iru urte ta Gasteiz’en beste sei. […] Zaz-


familiakoa) zuen eta ama Santurtzikoa pi anai-arreba gara eta guztiak erdeldunak,
bertokoa, ama-parteko aitona Sala- neu izan ezik. Iñortxok ez du euskeraz jakin
mancatik etorria, eta amona Santurtzi gurean.»
bertokoa. Sendotza eliza berean hartu
Jon Gotzon zazpi seme-alabetatik (Concep-
zuen, 1947ko abuztuaren 6an.
ción, Emilia, Begoña, José Ramón, Federico
«Portugalete’n —diotse Kintana eta eta Mari Carmen) hirugarrena izan zen, Juan
Tobarri— batxilerra hasi (bi urte) ta Ángel izenaz bataiatu zutena. Lehen bi batxi-
seminariora joan nintzan, Arteagara lerrak Portugaleten Anaia Menesianoek zeu-
(Castillo y Elejabeitia) Arratia’n. Ber- katen ikastetxean egin zituen.

1
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 2

Arteagako Seminariora 12 urterekin sartu tu artean. Aretxen bidez jakiñarazo euskun


zen: «Hemen euskaldunak ezagutu nituen, baserritarrak etxerako bidea».
hots, euskaraz hitz egiten dutenak». Hemen-
Arteagako abadegai «txikitik» Gasteizko
txe izan zuen euskararen «teofania»: «Cum
«haundira» joan ohi ziren bizkaitar ikasleak,
ad deambulandum» hasierarekin (Ex., 89.IV).
Derioko seminarioa eraiki aurretik: «Cum
Gertaera honen berri eman zien Kintana- iam quintum» idatzi zuen in Excerpta 89-VI:
-Tovarri, eta ez latinezkoan bezain dotore: «Hiru probintzietakoak biltzen gintuzten bos-
«Mutiko gorriak giñala, bein mendi-mendian garren ikasturtea hasikeran». Hemen Jose
galdu giñan Zeanuri aldean. Baserriko muti- Maria Urrutia du irakasle: «[…] magister […]
kotxua arkitu genduan. Baña arek erderarik Latinarum»: «latin hizkuntza eta literaturaren
jakin ez ta gure taldekoak euskararik ez ta maisua, gipuzkoarra, euskaraz hitzegiten ze-
an egon giñan denpora pasa, bedar gañean kiena, eta bere jaioterriko hizkuntzaren mai-
jolasean arik eta gure lagun euskalduna ager- tale sutsua». (Ex., 89-XI).

Jon Gotzonek ironiaz dihardu, dudarik gabe.


Jose Maria Urrutia hau ez zen euskaltzale:
«Hogei urte barru euskara galdua da» esan
ohi zuen. Aldaregia ikasleak lan eta azter-
ketetan «Imanol» jarri ahala, Urrutia honek
«Manuel» ezartzen zion aldiro. Jon Gotzo-
nek berak «mina eragin nahian» jarduten
zuela horrelaxe dio.

Halakoak medio, bosgarren ikasturte hau ze-


haro erabakigarria gertatu zen Jon Gotzonen-
tzat. «Vasconum linguam discere» erabaki zuen:
«Ikusirik irri egiten zitzaiola euskal arazoari
eta euskaldunak eurak lotsatuta legez isilik,
minduta, erabaki hauxe hartu nuen: euskaldu-
nen hizkuntza ikastea». (Ex., 89-VII-VIII).

Esan eta egin, heldu zion esaniko bideari:


«Gurasoengana gabonetan itzultzean, euskal
gramatika baten bila hasi nintzen Bilbon, Gra-
San Jurgi eliza horretan bataiatu zuten Jon Gotzon, 1934ko
otsailaren 9an mática Vasca deitua, Pablo Zamarriparena,

2
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 3

Santurtzi herria Jon Gotzonen haurtzaroan, XX. mendearen aurren aldera

Gasteizko seminarioan 7 urte egin zituen Etxebarriak: 2 latineko, 3 filosofiako eta 2 teologiako

3
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 4

bilatu nahi nuen liburu-dendetan; lehenago se- Etsaiak kideen artean


minarioan ikusia neukan.Toki guztietan eran- (1956)
tzun bera jasotzen nuen: Método Autodidácti-
co para el Estudio del Vascuence baizik ez Gasteizko seminarioan Humanitateen lauga-
zutela. Hoberen iritzi nion, ez bainuen beste- rren eta bosgarrena egin ondoren, Filosofia-
rik aurkitzen. Erosi eta etxerako bidean ekin ko hiru urteak eta Teologiako lehen biak
nion lehen ikasgaiari». (Ex., 89, VII-VIII). Gas- egin zituen. Hauen azken biak eginez gero,
teizen izan zituen ikaskide euskaldun zaha- apaiz bihurtuko zen, baina ez zen horrela
rrek esan digutenez, eurok ere euskaraz jar- gertatu: utzi egiten du bertan behera 1956an.
dun zezaten gogor egiten omen zien, eta Badirudi lehenago Orixerekin gertatua gerta-
etxeko euskara alfabeta zezaten eta euskal tzen dela Jon Gotzonekin ere. Izan ere, biok
testuak irakur zitzaten bultza egiten. apaizgorako bokaziodunak izan arren, nagu-
siek ez dituztela begi eta estimazio onez
J. A. Arana Martijak jakin zuenez, «Ikasle ona ikusten, eta bizitza zibilera itzultzen dira biok.
omen zen, gehien bat gramatika eta latin
ikasketetan. Latinezko klasikoak irakurri eta Gasteizen euskal hizkuntza eta euskal ara-
ondo meneratu zituen orduan. Grekoa ez zoez arduratua ari zela, kideen aldetik isekak
horrenbeste, berak esan zidanez; Federiko eta gorrotoak pairatu zituen. «Enrike Abia-
Krutwig-ekin “Jakintza Baita” akademian ho- nek, Gasteizen ikaskide ginela, euskaldunen
betu zuen zekiena». auziari gorroto ziona, gaztetan izan zuen

Seminarioko lagunekin, Jon Gotzon


lehen lerroaren erdian eta atzean
bere ezkerretara Julen Kaltzada eta
Martin Orbe

4
41/1 Etxebarria 26/12/05 16:59 Página 5

traumarengatik, diotenez, kalez ninjoan honi Lehen idatziak eta


irri egin nahi izan zidan, ziostalarik: “Beldur irakasle (1956-1960)
diot liburu bakarreko gizonari”». (Ex., 89, 6).
Argitara ematen duen lehen artikulua «Oar-
Oroitzapen gaiztoz dakar paperera, baita giren Batzaldia» izan liteke, 1955ean. Hiru
ere, José Luis Ciordia ikaskidea. Eztabaidaren urte geroago, 1958an, «Haize errota», «Ba-
batean, hots egin omen zion: «Ez diot bat kartadean», «Jaungoikoari», «Aberriari», eta
ere utilitaterik ikusten hizkuntza honi ikasia «Adiskideari» Karmelen, Dirauket izengoitiaz,
izan dadin». (Ex., 89,VII-VIII). eta «Ama», «Pozaren pozez», aldizkari be-
rean, 1959an; «Ituna», «A. Machado Zelaia»,
Ez ditu ahantziko, ezta ere, José María C. eta
«Gabirel’i», «Maitearen ondoan» eta «Zer-
Javier R. de A. Okerki, Aldaya zeritzan batek,
bait» Olertin, 1959an. Idazten eta argitara-
Aldaregia deitura hartu nahi zuela eta, JMC
tzen hasteko, Bilboko San Antongo parrokoa
horrek esan omen zien: «Ecce homunculus
zen Klaudio Gallastegirengan aurkitu zuen
iste, qui nomen vasconicum vult imponere sibi»:
Jon Gotzonek babesa. San Antongo Kateke-
«Hona gizontto hau, bere buruari euskal ize-
siaren lege-laguntzarekin argitaratu zituen
na ezarri nahi dion hau», deitura biok euskal-
1965etik aurrera klasikoen itzulpenak, euskal
dun direla kargutu barik. (Egiatan, seminario-
klasikoez ikerketak, erlijiozko gaiak, hiztegiak
an sartzean, Aldaya idatzi zuten paperetan.
eta euskara ikasteko materialak. Don Klau-
Oker zegoela eta,Aldaregia jarri zuten).
dioren editorial hau «aventura quijotesca en
JMC. horren kide zen R. de A.-ri «Alias El Pollo» la que encontré un colaborador extraordi-
deitzen dio, eta bioi «Carmina Amatoria» ize- nario, José Ángel Etxebarria, euskaldunberri
neko poema irrigarria opesten (Ex., 89, XI). zanturzano, con dominio poco común en las
Behin bisitan joan zitzaizkion senideek oilas- lenguas clásicas, y que alumbró docenas de
ko bat eraman omen zioten, garaiko ikaski- folletos en los que se complacía en traducir
deek esan digutenez: kideei konbiterik egin y presentar en versiones bilingües a Virgi-
gabe, isil-isilean, berak bakarrik irentsi omen lio y Horacio» esan ohi zuen don Klaudiok
zuen, eta horregatik «Alias El Pollo» goitizena. berak.

Jon Gotzon eta gainetiko euskaldunentzat Latina eta grekoa irakasten ari izan zen hu-
Gasteizko egotaldia benetan jasanezina ger- rrengo urteetan Algortan eta Bilbon, Atenea
tatu zitzaien: «Inguratzen gintuzten guztiek akademian. Orduan ezagutu zuen Arana
gorrotoa zieten euskaldunei, euskarari, eta Martijak, 1957an, Verdes-Atxirikaren liburu-
ez zuten tarterik galtzen gu iraintzeko». -dendan. Jon Gotzon, euskarazko liburuak
(Ex., 89,V). erostera joaten zen eta, salgai zeudenak eta

5
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 6

ezkutuan gordetzen zituztenak. Orixe zen Gaixorik (1961)


orduan Jon Gotzonen eredua latinaren gra-
Jon Gotzonek berak dioskunez, «Bizitzako
matika eta joskera aztertzeko euskara on
goraberak beartuta, nerbioak osatzeko»
baten bidean.
Mondragoeko gaixo-etxean egiten du ego-
Garai honetan, mekanografia aldetik aurre- taldi bat. Hemen, orrialde hunkigarria idaz-
ratu egiten da: «Ikusi daikenez idaz-makiña ten du, oso-osoan ematen duguna:
lortu dot, ekiñaren ekiñaz.» diotso Santur-
«Mondragoe’ko zoro-etxea»
tzitik, 60.VIII.6an, Aita Onaindiari. Era be-
rean, latin-literatura klasikoa itzultzearen ba- Zeruko Argiaren irakurleen artean gutxik
jakingo dute nolakoa dan zoro-etxe bat ba-
lioaz ere zeharo kargutua dabil: «Martial’en
rrutik. Oraintxe noakie esaten alik argien
ziri-bertsoak euskereraz jantzi dodaz eta
eta laburren.
bertsotan […]», eta militantzia azkarrean
dihardu: «Laster bialduko dautsot beste Bizitzako goraberak beartuta, nerbioak
BERTSOLARIAK’en diru-pilloa», esaten dio osatzeko araxe eraman nitun nere ezurrak
eta azala, orain iru urtetsu dirala. Apaiz
Santurtzitik, 65.VIII.8an Onaindia horri.
gazte bat, adiskide zintzoa dudan M’tar An-
der, lagun nula. Ate nagusiaren aurrean ba-
ratz eder-zabala, lorez eta belar goxoz ongi
apainduta. Oitura danez, lenbiziko bi egu-
nak gelatik irten gabe eman nitun. Artu
bear nitun pastillak eta inyezioak (gogora-
tze utsak lauorritan jartzen nau) ixiltzen
noa. Ez dezazutela iñoiz olakorik probatu
bear, otoi. Irugarren egunerako asi nintzan
ibiltoki zabal batera jatsitzen. A ikuskizun
negargarria! Adiñeko gizonak eta mutil gaz-
teak batetik bestera gelditu gabe, norae-
zean, marmarka, deadarka, parrezka ta
bakar-izketan, soiñeko zatarrez estalduta.
Billa zazu or lagun egoki bat, txo, datozan
egunetarako! Geroago egonlekuz aldatu
ninduen. Jantoki estu baten danak batera,
osagaiak eta konpontzerik etzutenak. Egu-
nero launa «peninsular» ematen zizkiguten
Jon Gotzon, neba-arrebekin eta amarekin bazkal-ondoan. Dutxak, danak gela batean.

6
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 7

Gaixorik, «Mondragoe’ko zoro-etxean»

Alboko patio batean zoroenak ugelez-eta nolako lana eman bear izan nizun egun aie-
lotuta. Zaitzailleak, noizean bein, ur-aga ba- tan! Azkenean aurkitu nun lagun zintzo bat:
tegaz jarraitu oi zieten, zoro gaixoekin jo- Aramaio’ko baserritar jatorra. Lukas izene-
lastutzeko. Gizon-itxurarik ere etzuten gai- koa, gero bertan il zana. Jaungoikozale ta
zo aiek. Abereak bezela ibilten ziran. Irurak euskaltzale benetakoa. Ta zer esanik ez,
aldean sukalde-ondoko leio batetik askaria ordenako lekaide bat edo beste gurekin
saltzen zuten dirua zutenentzat. Gauza itu- pelota-jokuan aritzen zana.
nagorik! Guk mats-aleak jan-ala beste ba- Bai mundu ikasgarria zoro-etxe batekoa!
tzuk ibilten ziran lurrean aztraka ondakiñak Danetik zegon an. Iñartziarren tripak jaten
jateko. A zer nolako begirakune itzalak bo- zebillen gizon zirtzilla. Irudi lizunak egiten
tatzen zizkiguten, eskuetan txokolate edo ziardun urtetan aurreratua. Lagun-urkoai
ogi-zati bat ikusi ezkero! Iluntzean oeratu- kalte egiteko beti aitzaki-billa zebillen gaz-
-orduan ezin kendu burutik eguneko irudi te lotsagabea. Bere ganorabako izketaldia-
ta ikusitako gauza itsusiak. Aingeru Jagolea, kaz danak aspertuta zitun leloa. Andita-

7
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 8

sun-ametsetan galdutakoa. Ta besteak beze- antxe bakarrik entzun nitun nere bizitza
la lur-azalean ibilliaz aztuta ez gelditzearren, guztian entzun ditudan maittezko itz gozoe-
zugatz-puntaraiño Elizaren zuzendu-bea- nak; andrazkoen zoro-etxeko kapellauak,
rraz itz egiten igoten zan beste ura. Gutxi Isasa’tar Zeperin jaunak, ezagutu ta berea-
gorabera, gure munduan bezela. Izatekotan laxe jalki zizkidan Paul Deunarenak: «Dili-
an alde auxe dago: zoroak an ez dutela gentibus Deum omnia cooperantur in bonum».
iñor usteltzen beren zorakeriakaz. (Erromakoei, 8-28).

Benetan giro zapalgarria gizon zentzudun


(Pasarte hau ezagutzen dutenek esan digute-
batentzat. Dana-dala, dana etzan galtzea
izan. Antxe irakurri nun lekaide batek utzi
nez, Zeperin hau andoaindarra zen. Urnietan
zidan idaztian, Gertrudis G. de Avellane- apaiz zela, gerrakoan atxilotu, Ondarretan,
da’k Gernika’ko Arbolari egindako olerkia. Gasteizko Seminarioan eta Angoston espe-
Antxe ezagutu nun lenbiziko aldiz lengo txeratu, Bizkaiko Arantzazu, Kortezubi eta
«Umien Deia», «Goiz-Argi», alboko ardan- Lemoiza urrundu eta Santa Agedako kape-
tegiko neskatilla euskaltzale amorratua ta lautzan bukatu zuen).

Harri eta Herri dela eta, Arestirekin eztabaidan

8
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 9

ereduaren kontra
Batuaren

Batuzaleekin
eztabaidan
uskara batuaren auziarekin topo egiten

E duenean, zertxobait albo batera jar-


tzen dela esango genuke, edo, behin-
tzat, kritiko. Hasteko Arestiren Harri
eta Herri kritikatzen du, dioelarik:

Harri eta Herri izeneko poema argi-


taratu barriak egundoko zalaparta
Euskaltzaindiko batzarrean Juanjo Zarretaren ondoan

itzala atara dau uri onetako euskal-


tzaleen artean. Txoko guztietan neroko esamesak egillearen inguruan da-
euskaltzaleen iruzkiñak etengabeak bilz. Giro ederra dago gure uri nagusian.
dira. Kritikak, bai aldekoak, bai aur- Bere elermenez «eskola» egin ei dau idaz-
kakoak, ez dira falta. Baten batek leak. Laster agertuko dau beste gazte batek
beste poema txiki batez egin dautso poema barri bat, izen onegaz: «Arro ta
kritika Kuliska Sortako oneri. Egu- Ero»… ta biraorik gabe.

9
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 10

Aresti 1975ean hil dadinean, ordea, jarraiko Euskaltzain urgazle


«Aresti Euskal Argiña» poema hau eskain- (1966-1970)
tzen dio:
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu
zuen 1966ko azaroaren 25ean. Garai hone-
Euskal Arri gogorraren
langintzan Argin setati, tan harreman estua dauka Arana Martijare-
biotz-mailluak batera kin: «Orduan izan nituen nik berriz harrema-
zenituan erabilli. nak Jon Gotzonekin, Portugaleteko ikastola
sortzeko asmoetan zebilenean. Urte berean
Erio ankerrak bere
sortu baitgenuen guk Gernikan Seber Altube
altzo illunera eraman
Ikastola. Ikastoletako andereñoen aseguru
zaitu, oraindik eskua
gora zendula aidean.
pribatuaren ardura neraman eta hau izan zen
lehen elkarrizketetako zioa».
Zure maillu-otsa ixil
dan arren, bebil biotza
gure lagun, leun dezagun
gure Arri landu-gaitza.

Pablo Zamarriparen gramatikaren hasi zen euskara ikasten

10
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 11

Euskara batua dela eta Euskaltzaindian diren Gaurko sine nomine auek, ordea, bestela-
tirabiretan ere parte hartzen du, batuzale koak dituzu. Lekuona’tar Imanol apaiz eta
batzuk Lekuonaren jokaera salatuz argitara- Euskaltzaindi-nagusiari buruz kritika gogorra
turiko izenik gabeko agiri bat zela eta: dagiten zortzi folio illun eta astun oien egi-
lleak. Neuri ere etorri zaizkit korreoz-eta.
Sine Nomine latin ta guztiko goitizena-
Akats batzuek arkitu dizkiot, baiña; beren
gaz ezagun dugu abestalde bat, EZ naiz
arrazoiketa arrazoizkoa ez izatea, leenen-
go. Bigarren, ikutzen dan gaiarentzat luzee-
gi, aspergarri, izatea. Irugarren, Arantzazu-
ko erabakiak arauzkeak, ez aginduzkoak
izan zirala. Ta azkenik, auxe galdetzen dio-
tela Lekuonari: esan dezala noren aldez
edo oldez jardun duan orrela. Salatu ta agi-
rakaz zigortu bear zituala zorioneko eraba-
ki aien pean makurtu ez diranak.

Bai? Zuek zuen taldea nungoa edo nolakoa


dan agertu nai ez ta besteena argitu bear?
Ta Euskaltzain-buru izandakoak talde orta-
koak barrutiratu ez dituala agiraka zabil-
tzate bere aurka? Ia, salatu dezala Euskal-
tzain-nagusi berriak (parkatu, arren, Aita
Villasante biotz oneko ori) salatu ta onbi-
deratu zaitzatela, elederrez, idaztankeraz
eta gizalegez kanpora ibiltzea maite duzu-
tenok! Zuen talde izkutu ta ezkatadun ori!
Ia, noren edo zeren eragiñez zabiltzen ola,
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1966an
buru-gordeka.

Sine NOMINE dirauzuten artean, nere-


tzat, sine HOMINE ere zerate-ta.

orain gogoratzen nungoa dan. Dana-dala,


Sine Nomine oiek, abeslariok, ba-dute ize- Kintana eta Tovarrek «Zer deritzozu euska-
na: Sine Nomine, urlia urikoak, alegia. Ba-da- ra batuari?» galdetzean, erantzun zien, labur:
kite musikazaleak nun ta nolakoa dan abes- «Euskara batuari premiñazkoa deritzat. Batu-
batz ori, agirian ari izaten bai da askotan. tzat zer ulertzen dan».

11
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 12

Excerpta (1986-1989) a pequeñas aportaciones del Gobierno vas-


co y mucho tirar de bolsillo.» Eta Jon Gotzo-
Jon Gotzonek idatziriko lanik iraunkorrena
nek esana hitzez hitz jaso zion: «Planteé el
berak bere eskuz 1986-1989 bitartean argi-
tema en Diputación, pero no quieren que fi-
tara ematen zuen Excerpta aldizkako kuader-
gure el texto original antiguo al lado de la
noa izan daiteke. Gernikan datatzen dituen
traducción en euskera y yo creo que es ne-
kuaderno hauen ardatz nagusia, geure ustez,
cesario para tener un punto de referencia, a
greko-latindar klasikoen itzulpenak dira. Ma-
la hora de hallar los matices exactos de un
ría José Ansotegik El Correo Español-El Pueblo
determinado vocablo o una frase concre-
Vascon Gernikako «Erakusketa» iragartzean
ta. Creo que las instituciones vascas no es-
ematen ditu zenbait berri honetaz. «Su la-
tán muy mentalizadas y supongo también
bor de traducción comenzó a través de la
que tendrán cosas más importantes en las que
pequeña editorial-imprenta de San Antón,
ocuparse».
aunque una vez cerrada ésta, se ha decan-
tado por el off-set a falta de mayor presu- Hain hurbiletik ezagutu zuen Arana Martijak
puesto. Su fuente de financiación se reduce gogoratu du Excerpta hauen, eta gainetikoen,

Joxemari Larrarte eskuinean eta atzean Abel Muniategi dituela Euskaltzaindiko jardunaldietan

12
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 13

argitalpenaz: «[…] lanik mamitsuenak bere Kazetari salatzailea (1970)


kontura eta berak inprimatuta eman zizki-
Anaitasuna aldizkarian, garaiko agintariek
gun. Eman, gainera, zentzu zabalean, Euskal-
euskararekiko erakusten zuten jarrera zapal-
tzaindiko bileretan banatzen baitzizkigun ka-
tzailea salatzen du: «Donostian Donosti, Go-
leratutako liburuskak».
rostian gorosti», 70.IV.15eko portadan,Amo-
Asmo bertsuak zituztela eta, Jakintza-Baitha- rotoko maisuak «No se habla en basco»
koei «ego, quantum possum, adiuvare promisi»: (argazkia lekuko) idaztera ikasleak zigortzen
«nik, al dezakedanean, laguntza eskaini nien». zituelako.
(Ex, 87-III) irakurtzen diogu.
«Zenbat holako!» 70.V.15ean, Bizkaiko Lau-
Jon Gotzonek berak dioenez, latina albo ba- karizko eskolan «Escuela de Barriada de Viz-
tera eta santurtziarrak eginikako itzulpena caya» delakoaren euskal ordaina «birrinduta
alboan argitara eman behar lirateke, berriz eta ezabatuta» (argazkia lekuko) agertzen
ere, gutxienez Katulo, Martzial, Horazio, Car- delako.
mina Burana, Ovidio, T. Livio, Plinio G., Zize-
«Izenak hauzitan» Anaitasuna 70.X.15ean
ron, Zesar eta Seneka.
esandakoari «Eta gehiago» erantsi zion ja-
rraiko hilabetean.

(Aldizkari honetan Imanol Berriatuak iraga-


rritako «euskara batuan» eman zituen esani-
ko lan horiek).

Jose Antonio Retolaza lagun minarekin

13
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 14

Zentsurarekin auzia (1972) Eskatu dio Jon Gotzonek itzulpena erakuste-


ko, erakutsi ere egiten dio eta dena atzekoz
Manuel Fraga Iribarneren Información y Tu-
aurre itzulia, apropos bere ustez, ikusten du.
rismo ministerioak, Bilboko Gran Vía l7an
Esaterako, hitzaurrearen bukaeran Euskera-
zeukan Bizkaiko delegaritza. J. A. Zarzalejos
tzaileak ipini bazuen, erdarazko itzulpenean
jaunak delegatu-kargua uztean, F. Ramos
horrelaxe hasten zen: «a todos los amantes
Díez izendatu zuten delegatu berri. Jon Go-
del vascuence…» eta gero aldaketa arrisku-
tzonek «Censura Previa» hartara bere libu-
tsuagoak.
ruren bat —ez du esaten zein— aurkeztean,
Ramos jaunak deitu egin omen zuen, eta Jon Gotzonek ekin eta ekin ea nor zen itzul-
esan: «[…] que en el prólogo del libro hacía tzailea. Hark ordea esan gura ez. Juzgadura
apología del terrorismo y me iban a hacer joan gauza eta itzulpen bat egin zion azpima-
un juicio». rratuta, euskarazkoa eta itzulpena ere bai
eta zenbakiz adierazita zein hitz zetorren
beste batekin, euskal hiperbatona dela eta.

Jon Gotzon, M.ª Pilar Cándida emaztearekin, Ainhoa alabarekin


eta honen laguntzailearekin Jon Gotzon, Ainhoa alabarekin eta amarekin Lurdesen

14
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 15

Onartu egin omen zioten juzgaduan. Susmo Garaile behin, motor


zuen Jon Gotzonek nor zen itzultzaile hura gainean (1973)
eta itzelak esan zizkion beragatik Ramos
horri… Efektua egin zuen. Bilbon zegoen Kintana-Tovarrek eginiko elkarrizketan,
ostatuz eta non diotson etxekoandreak «anekdotaren bat» galdetzean, honako hau
apaiz giputz bat (ezaguna zuen berak eta) diotse: «Igazko urtean ba-nator Ondarreta-
etorri zela beragatik galdezka. Madina izan tik Portugalete’ra motorrean. Oingo legeaz
bide zen apaiz hori, Abandoko Done Biken- aztuta, okerreko bidetik sartzen naz eta ka-
diko koajutore eta Done Jakue katedraleko miño nagusira eldutean ertzaiñak (udaltzai-
benefiziatu. nak) pii-pii! bazterrean gelditzeko agindu. Ni
antxe lotuta. Ba-dator eta ez agurrik eta ez
Deitu omen zion Ramosek Jon Gotzoni eta arrastionik; ba-diñost:“1.500 pesetas de mul-
esan: «Bueno, ya veo que su traducción es
ta por circular en dirección prohibida.” Nik
correcta y entonces solo se incluye esa en
gizalegezko berbarik ez eustan zuzendu ta
el juzgado; así que la otra está donde tenía
berba erdirik ez neutson erantzun denpora
que estar, en la papelera».
guztian. “A ver, los papeles de la moto.” Ta
nik eman.“Su documentación.”

Ta nik eskuan ipiñi. Ta multa-txartela guztiz


betetzeko: “domicilio”, berak. Orduan nik
“tarjeta de visita” hoietako bat eman. Ber-
tan dan-dana euskera utsean egon. “¿Qué
pone aquí?”, berak. “Urrutizkiña”, ta orixe
berori ipiñi berak bere liburuxkan. Asten da
tarjetari eragiten, buelta batera ta bestera.
Jakiña, tutik ere ez eban ulertzen. Berriz,
tarjeta eskuetan jiratzen, batetik eta bes-
tetik begiratu ta azkenean ba-diñost legun-
-legun: “Oiga, mire, luego igual podemos te-
ner alguna complicación y voy a romper la
multa.” Esan ta egin, lurrera bota ta lepoan
goxokiro joaz: “Buen viaje, muchacho.” Nik
neureari jarraitu ta ezer esan barik, aurrera
Bermeoko ikastolako ikasle eta irakasle talde batekin, 1976an bidean».

15
41/1 Etxebarria 26/12/05 17:03 Página 16

Irakasle eta itzultzaile abarretara bidaiatzean, ez omen zen inoiz


(1975-1983) itzultzen ama-alabentzako detailetxoren bat
gabe. Ainhoa ttipi zenean, amak atzeratuen
Ezkondu Bilbon egin zen, San Antonen, Pon-
ardura zeukan eskolan, eta hainbat eta hain-
tevedrako San Salvador de Poion jaiotako
bat andrakila eskolara eramaten zituen: egun
María Pilar Cándida Prieto Filologian lizen-
ere inoiz erreflexio eta eztabaidagai erabili
tziatuarekin, 1975eko abuztuaren 25ean.
ohi dutena, Ainhoa haurtxoa inoiz eskolatik
Urte horretan hasi zen ikasturtean, Jon Go-
iragatean, «andrakila horiek nireak dira!»
tzon Gernikara doa, Seber Altube ikastolara
hots egiten zuela eta… Ezkondu aurretik,
maisu gisa. Emazteari euskara irakatsi eta ga-
hiru baldintza ipini zizkiola emazteari esan
legoa ikasi zuen gure maisuak, gailegoz es-
ohi zuen berak: inoiz dirutxoren bat hilabe-
kaintzen dio «Teño o peito» poema eta gale-
tearen bukaeran gainez bazuten, euskararen
gozko poetak itzultzeari ekin zion orduan.
alde ere erabiliko zutela, erropatxoak erosten
Ainhoa alaba 1976an jaio zitzaien: aitaren
dena xahutu aurretik. Bigarrena, seme-alaba-
trazak erakusten ditu irri egiterakoan. Eus-
rik izanez gero, euskal izena jarriko ziotela.
kaltzaindira, Deustuko Unibertsitatera eta
Eta, azkena eta drastikoena: oherakoan ziga-
rroa erretzeko ohitura zuela, eta ez ziola
hori debekatuko!

Jon Gotzon Bermeoko ikastolara joan zen.


Han eman zituen bederatzi urte, Gernikako
institutura euskara eta euskal literatura ira-
kastera itzuli arte (1984-1993). Bermeon
zegoenean, Deustuko Unibertsitatean bu-
rutu zuen Euskal Filologiako lizenziatura
(1978-1983) eta titulu horrek eman zion
instituturako sarrera.

Etxebarria, mendian talde batekin

16
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 17

Abertzale langilea

Zinegotzi Gernikako
Udalean (1979)
ernikako Udalean zinegotzi hautatua

G izan zen 1979an, EAJren zerrendetan.


Akta liburuan, Giza-Batzordeko ager-
tzen da Jose Antonio Arana Martijare-
kin (HB) batean, Juan Jose Irazabalen
lehendakaritzapean, eta 5.Teniente-Al-
Elurretan aita-alabak, PO matrikulak amaren sorterria

terio municipal de los gudaris que al acabar


adierazten du

kate. la guerra fueron sacados de su tumba co-


lectiva particular a terreno distinto y ente-
Urte bereko uztailean, jarraiko eskari
rrados de forma colectiva masiva, donde
hau agertzen du: yacen sin señal ni mención alguna hasta la
fecha.
Jon Gotzon Etxebarria Martin de-
sea proponer el tema, en la próxi- Gernika, 24.IV.79.
ma reunión del Ayuntamiento de
Gernika, el día 27, viernes, del ente- Eskari honek abuztuaren batean izan zuen
rramiento que se hizo en el cemen- «sarrera». Plenoan aurkeztu zenean, «En

17
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 18

los expresados términos fue aprobada por


unanimidad» irakur daiteke Akta liburuko
326an.

Ez zuen luzaroan, haatik, jardun, uztailean ja-


rraiko eskutitz hau agertu baitzuen, gaztela-
niaz eta euskaraz:

Agur, jauna:

Orainarte pozik jardun izan dot Udaletxean,


Kontzejal moduan, al nebantxoa egiten.

Alabaina, emendik aurrera oso gatx egingo


jat ezer onik egitea. Batetik nire eskola-la-
nak eta eskolen inguruko batzarrak. Beste-
tik Deustuko neure ikasketak. Guzti orrek
denpora eta astiuneak betetzen daustaz
guztiz.
Amak, beti bezala, argazkiak ateratzen dituen bitartean, aita.
Ainhoa alabarekin jolasean Ikusten dodanez, bein ikastaroa asi ezkero
ezingo dot inolaz ere orko batzarretara
agertu. Ori dala-ta obe deritzat beste bat
neure ordez ipintzeari, zuen Alderdiko
kontzejalgaien zerrendan urrengo datorre-
na, alegia. Horrela lana ganoraz nork egin
euki dagizuen.

Beste barik eta al dodanetan laguntzeko


gertu.

Gernikan, 1.979.ko Uztaillak 30.

Ontzat eman zitzaion irailean eskaria, eta


Oskar Berasaluze Abiok hartu zuen bere or-
Mendian neskatxa taldearekin dezkaritza.

18
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 19

Apaiz historiak latinez rruti berriko Gotzain berriari, Derioko aba-


(1987-1989) degai berrirako irakasle gisa: hirurok bota
omen zituen atzera, euskaltzale zirela eta.
Gorago aitaturiko Excerpta hauetan bada atal
Eta bukatzen du: «Multa alia dixit fecitque ad-
berezi bat, «De vita exemplarium presbyte-
versus vascones Morcillo episcopus»: «Beste
rorum vasconum», latinez idatzia. Hasierakoan
hainbat esan eta egin zituen euskaldunen
(87-VI) Jon Gurutz Ibargutxiz dihardu, 1969an
aurka Morcillo gotzainak». (Bizkaiko Elizba-
Basaurin hila: «Hoc vico cognovi eum»: «Herri
rrutiaren historia egin dadinean, kontutan
honetantxe ezagutu nuen bera» dionez gero,
izatekoa artikulu hauxe, beronen informa-
izan zuen beronekin harremanik.
zioa Klaudio Gallastegirengandik jasoa izan
Hurren uztailean, Zirilo Arzubiagaz jardungo baitaiteke, eta jakin ere asko jakin baitzeza-
du. Izan zuen harremanik honekin ere: «[…] keen don Klaudiok).
cum cognovi eum, in conventu quodam sacerdo-
Irailekoan Iñaki Olabeagaz dihardu, zeinare-
talem curam exercens, iuxta Basilicam Virginis
kin harreman handia izan zezakeen San An-
Begoña»: «Ezagutu nuenean, apaiz komentu
tongo parrokian.
batean ziharduen arima-zain, Begoña Birjina-
ren Basilika ondoan». Azarokoan, Jokin Zaitegiz ari da: «Cum Iokin
Zaitegi presbyterum cognovi, erat in Biarritz edi-
Agorril-iraileko zenbakian, Eutikio Zulueta,
tionem “Euzko Gogoa” nuncupatam parans»:
Bizente Irasuegi eta Gorriño apaizak aurkez-
«Iokin Zaitegi apaiza ezagutu nuenean, Bia-
tu izan zizkiotela Morcillo Bizkaiko elizba-
rritzen zen, “Euzko Gogoa” deritzonaren
editatzea paratzen».

Jon Gotzonek harreman handia zuen aita Xanti Onandiarekin Senitarteko ospakizun batean Etxebarria

19
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 20

Jon Gotzonen iritzian, euskaldunen aurkako


Casimiro Morcillo Bizkaiko lehen gotzaina, 1950-1955

Bilboko San Anton parrokiako don


Klaudio Gallastegi erretoreak asko
babestu zuen Jon Gotzon

Derioko seminarioa. Txikientzat 54an zabaldu zen; handientzat, 56an

Lanpeturik dagoelako utzi


egiten du Etxebarriak Gernikako
zinegotzigoa, 1979an

Jon Gotzon
Etxebarriaren sinadura

20
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 21

Abendukoan, J. M. Iruretagoienaz, beronen Uztail-agorrilekoan, luzaz dihardu Gabriel


azken urteak Santurtzin eman zituena, Jon Manterolaz, eta beronek Mateo Mujika go-
Gotzonek Gasteizko seminariotik samurta- tzainarekin kartaz izaniko harremanaz eta
sunez oroitzen duena. euskal apaizek gerratean agerturiko jarreraz
lekuko aberatsak diren eskutitzak jasoaz.
1988ko urtarrilean, luzeagoxe jardungo du
don Klaudio Gallastegiz, «homo magnus, cor- Irailekoan, Historia de Vizcaya contada para los
pore et anima»: «gizon handi, gorpuz eta ari- niños de las escuela de Vizcaya eta Bethlehem,
maz». Bilbo hiriko San Anton parrokian, eliz poema en verso latino idatzi izan zuen Z. Min-
hitzaldiak euskaraz egiteari ekiten dio, nahiz golarraz.
eta beste zenbait klerigok, intelektualen
Urrian, Jose Sagarna historiatzen du, sail ho-
itxurako jarrera hartu eta hiritarren hizkun-
netako orrialderik landuena eta hunkigarriena
tza gaztelania dela esan, eta ez baserritarren
jasoaz: «iuvenis sacerdos in vico dicto Larruskain
rustizitatea: «Quare istius linguae rusticitas in
aprehensus posteaque occisus est»: «Larrus-
urbem afferenda?»: «Zertarako ekarri hizkun-
kain deritzon herritxoan izan zen atzemana
tza horren rustizitatea hirira?». Don Klaudio
apaiz gaztea eta jarraian eraila». 60ko hamar-
honek eman omen zuen lehen meza euska-
kadan, apaiz gazte hau eraila izan zen tokian
raz, «sicut Concilium Vaticanum Secundum dis-
«prodigia» zenbait gertatu omen ziren, jendea
posuit»: «Vatikano Bigarren Kontzilioak era-
bisitan hara joan ohi zen, eta Guardia Zibilak
baki legez». (Egiatan Jose Antonio Retolaza
herria hartu ere. Jon Gotzonek, baina, nahiago
izan omen zen, nahiz eta don Klaudio parro-
izan duela haren bertute eta heriotza krude-
koaren jurisdikziopean).
laz hitz egin esanez amaitzen du.
Gorosarriz jardun ondoren, Gotzon Garitao-
1989ko urtarrilean,Azkuez dihardu. Ez dirudi
naindia aitatzen du martxoan. Urdulizko seme
Jon Gotzonek berak Azkue ezagutu zuenik
hau, apaiz egin aurretik ezagutu zuen. Eliza eta
eta Alfonso Irigoienengandik ikasiez baliatzen
munduaren maitale legez agertzen du.
da. Hiru arrazoigatik da lekeitiarra miresgarri:
Apirilekoan, berriz ere Morcilloz (lehenago humanitate, pietate eta jakituria handiko da.
toki txarrean utzi zuela eta norbaitek idatzi
Klerigo hauek euskaltzaleak ziren, gerratean
izan diolako).
hilak edota gerraostean erbesteratuak zaha-
Maiatzean, Dueñasko apaizen kartzelan hil rren gehienok. (Ez dugu, haatik, horren berririk
zen J. T. Izurrategi bilbotarraz, don Klaudio Iruretagoienaren kasuan). Guztion historiak ira-
Gallastegik idatziriko Amets eta Egi liburuari kurri ahala, Jon Gotzonek euren modukoa izan
jarraiki. nahi zuela oso argi agertzen delakoan gaude.

21
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 22

Erakusketa (1989) kotan laguntza ofiziala dutelarik. Aurrerapen


teknikoarekin batera naziorik gehienak au-
Gernika hirian Jon Gotzonen lanekin erakus- rrerapen humanistikoaren arloan bereziki
keta bat egin izan zen, 1989ko azaro-aben- nabarmentzen dira. Gure artean, aldiz, aspal-
duan, Jose Antonio Martijak aurkezturik diko amets eta ekinek (gogoratu Bidegarai
Erakusketaren lagungarri, jarraiko pregoi inte- baten edo Sara-ko Etxeberri baten saioak)
resgarri hau zabaldu zen: ez dute jarraipenik izan, merezi zuen neurri-
korik ez behintzat. Gerra aurrean zertxobait
Europa-ko hizkuntza landu guztietan badituz- orduko aldizkarietan eta kito. Geroago Zai-
te Grezia eta Erromako idazle klasikoen edi- tegi-k urratu zuen bidea poliki. Zoritxarrez
zio ugari-bikainak: edizio kritikoak hizkuntza hura hilez gero, dena bertan behera geratu
originalean; aldamenean itzulpen zehatza da- zen. Eta Platon-en haren itzulpen bikaina
erdizka baizik ez digute eman: zatika eta
grekozko originalerik gabe. Zaitegi-k bere
egunetan dirurik ezaz euskara hutsean atera
behar izan zituen Sophokles-enak eta.
Garai berrietan, eta hobegoetan, sarturik
gaudela, ez dirudi arazo honi konponbide-
rik emango zaionik. Beraz, ahalegin eta
ekintza partikularretan jarri behar gure
itxaropen guztia.
Nola edo hala, bideak zabaldu guraz, edo za-
bal eragin asmoz, hemen dator ekintza berria:
Behintzat Institutoetako eta Unibertsitate-
Gernikan egin zen erakusketa hau, 1989ko azaro-abenduan ko ikasleentzako materialak prestatzeko
asmoz, irakurle jakingurakoak alde batera
utzi gabe, noski, hor doaz ale txikietan kla-
kartenak; itzulpen soilak; antologia jakinga-
siko batzuren eleder-lanak hizkuntza bie-
rriak eta abar. Gizadiaren nondik norakoa
tan, zenbait ohar jakingarriz hornidurik.
ulertzeko ezinbestekoa zaigu antxinakoek
ibilitako bideak ezagutzea. Eta zer esanik ez, Badakigu gitxi dela, nahiz eta egileak hortan
pentsamenduaren historiarako eta aurrera- jarraitzeko borondatea erakutsi. Hala ere
kuntzarako, gaurkoenaz gain, antxinakoen apur honi nondik edo handik lan osotua-
pentsamoldea ere ezagutzea guztiz beharrez- goak gehituko zaizkiolakoan, gaurko eus-
koa egiten zaio gaurko gizonari. Horregatik kaltzale eta jakinzalentzako liburuska sorta
badituzte esandako edizioez gainera, arlo hau eskaini nahi du, kulturarentzako mese-
hortan diharduten kultura-erakundeak. As- degarri izango delako uste osoan.

22
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 23

Heriotza (1996) Heriotza-agiriak dioenez, Karlos Gangoiti 5ean,


hil zen 1996ko otsailaren 17ko, 12.00etan,
Arteriosklerosi gaixoak jo zuen 1984an. Ba- «Parada cardíaca (causa inmediata)», «Infar-
surtuko ospitalean egin zioten ebakuntza bat to de Miocardio (causa fundamental)» dela-
1990ean, lur jota gelditu zelarik. Bihotzeko koagatik. DNI, n.º 16.126.384 zeraman. Eliz-
mina ere bazeukan eta ondorioz asko zaindu kizun deian, aldiz: «Galdakaoko Ospitalean,
beharra. Baina hala eta guztiz ere Euskal- 62 urte zituela. Hilletak eta gorpuaurrengo
tzaindiaren bileretara joateko beti zegoen meza: igandean, hillak l8, Gernikako Andra
prest. Literatura batzordeko kidea zen eta Mari parrokian. Oharra: Meza ondoren Gor-
Azkue Biblioteka batzordekidea ere (1987), pua Errigoitiko kanposantura eroango da.
Arana Martijak idatzi duenez. I. Z. Uribe» irakur daiteke.

Euskaraz eta latinez idatzi zuen Jon Gotzonek. Itzulpenak, berriz, latinetik eta grekotik egin zituen, batez ere

23
41/1 Etxebarria 6/12/05 11:30 Página 24

Bitoriano Gandiagak Jon Gotzonen poema bat


goraipatua (1990)
Zure agurra
Behin, 1990 edo aurretxoko ostiral santuko
Egun luzeko ekin-bearrak
arratsalde batez, Bitoriano Gandiagak galde
soiñez ta gogoz aulduta,
egiten dio Juan Antonio Arana Martijari non
ustekabean zure ondotik
bizi den Jon Gotzon Etxebarria. Badoaz biok,
pasa naz, biotz minduta.
etxeko txirrina jo eta Jon Gotzon atean
agertu denean, txaloka ekiten dio Gandiagak Zure aurpegi alai-gozoak
biotz-barnea leunkiro
honako hau esanez: «Pelotariek, bertsolariek
igortzi daust ta indarra emon
eta abarrek jendearen txaloak hartzen dituz-
bideari jarraitzeko.
te gure plazetan. Zuri ez dizu inork halako-
rik egin eta hemen natorkizu zor zaizun txa- Nere biziko bakartadean
lo hau eskaintzera». «Gandiagarekin batera zure agur samur ori
gogo-ortzean josita daukat
—bukatzen du Arana Martijak— guk ere
ordu illunen gozagarri.
txalo bero bat zor diogula Jon Gotzon Etxe-
barriari uste dut. Hala biz.»

Gernikako bere etxearen aurrean, Euskadiko Kutxa


Lankide Aurrezkia zenean Foru herriko pilotaleku marraztuan alabarekin

24
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka hau egiteko, jasotako laguntzagatik, eskerrak eman nahi
dizkie:
• Pilar Prieto emazteari
• Ainhoa Etxebarria alabari
• Euskaltzaindiko Antonio Arana Martijari eta Josune Olabarriari
• Gernikako Udalari

`Liburu erabilienak
• ANSOTEGI, María José: «Un profesor de Gernika traduce los clásicos al euskera: “euskaldunizar” a
Cicerón», in El Correo Español, (1989), XII.10.
• ARANA MARTIJA, José Antonio: «Jon Gotzon Etxebarria Martin», in Euskera, (1996-1-2), 421-424.
• BASALDUA, R.: «Jon Gotzon Etxebarriaren omenez», in Akatz. Bermeo 1996.
• CAMPILLO, Marivi: «Un libro editado íntegramente en latín, recoge la vida de veinte sacerdotes
vascos», in El Correo Español, (1989), X.17.
• KINTANA, Xabier eta TOBAR, Joseba: Euskaldun Berriekin Euskaraz. Bilbao, 1975.
• LAINOPE: «Gernika liburuetan. Jon Gotzon Etxebarria», in Aldaba XXV. (1987).

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2005eko abendua

Ale-kopurua: 3.000

© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa


Kultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia


Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Argazkilaria: Edorta Sanz

Fotokonposizioa: R.G.M., S.A.

Inprimaketa: R.G.M., S.A.


Padre Larramendi, 2 - 48012 Bilbao

ISBN: 84-457-2375-8 (Lan osoarena)


84-457-2376-6

L.G.: BI - 3288-05

You might also like